160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

124/2022 Ebazpena, uztailaren 28koa, Mendigorriko Udaleko Alkatetzak emana, zeinaren bidez argitara ematen baita izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokiona.

Mendigorriko Udalak, 2022ko apirilaren 1eko osoko bilkuran, deialdi bat onetsi zuen, Mendigorriko Udalean administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko (C maila), oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan. Deialdia argitaratu zen 2022ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28an.

Udal honetako funtzionario Alfredo Muro Ortizek proba hauetan parte hartzeko eskaera aurkeztu du.

Behin-behineko zerrenda 2022ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 9an.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, txanda murriztuan eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdirako. Hona hemen:

Izangai onartuen behin betiko zerrenda:

MURO, ORTIZ, ALFREDO

Izangai baztertuen behin betiko zerrenda:

Inor ez.

2.–Agintzea zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila eta interesdunari jakinaraz dakiola.

3.–Oposizioko probak 2022ko irailaren 20an eginen dira, asteartearekin, 10:00etan, Mendigorriko udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Mendigorrian, 2022ko uztailaren 28an.–Alkatea, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2210459