160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

2022rako lan publikoaren eskaintza handitzea

Burlatako Udaleko alkateak abuztuaren 1eko 865/2022 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

627/2022 eta 688/2022 Ebazpenen bitartez onetsi zen lan publikoaren eskaintza (LPE). Ikusirik Gizarte Zerbitzuetako burutzaren txostena, beharrezkotzat jotzen da honako lanpostu hau 2022ko LPEn sartzea, egonkortzeko: 6.26 zenbakidun lanpostua, Gizarte Zerbitzuetako Administrazio alorreko arduraduna, C mailakoa eta sarbide murriztukoa.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. 2022rako lan publikoaren eskaintza handitzea, azalpen zatian adierazitakoaren arabera.

2. Argitara ematea lan publikoaren eskaintzaren handitzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldez aurreko urrats gisa, gero hautapen prozeduraren deialdia egiteko.

Burlatan, 2022ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2210526