160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdi murriztua, gizarte langilearen lanpostua oposizio bidez betetzeko. Izangai onartuen behin betiko zerrenda, kalifikazio epaimahaia eta azterketaren eguna

Ana M.ª Góngora Urzaiz Burlatako Udaleko alkatearen 838/2022 Ebazpena, uztailaren 26koa.

2022ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an, honako deialdi honen oinarriak argitaratu ziren: Burlatako Udaleko gizarte langilearen lanpostua oposizio bidez betetzeko deialdi murriztua.

Baldintza horien 4. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du alkatetzak, eta aginduko du zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. 4. oinarrian, honako hau eransten da: “Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Burlatako Udalaren iragarki-taulan eta udal web-orrian”.

Honen bidez, kalifikazio epaimahaia eratzen da, deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoarekin bat; hona hemen:

–Epaimahaiburua: M.ª Luz Moraza Busto, Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorreko zinegotzia.

Ordezkoa: Ander Carrascón Erice, Burlatako Udaleko alkateordea.

–Lehen epaimahaikidea: Gema Mañu Echaide, Burlatako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorreko burua.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Bigarren epaimahaikidea: M.ª Isabel Soberanas Carmona, Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Alorreko koordinatzailea.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Hirugarren epaimahaikidea: Orreaga Villanueva Martínez, Burlako Udaleko ordezkari sindikal gisa.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–Idazkaria: Silvia Gonzalo Etxarri, Burlatako Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

Epaimahaiak Giza Baliabideetako teknikaria izendatzen du, epaimahaiaren aholkulari jardun dezan proba guztietan, hitzarekin baina botorik gabe.

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioa osatzen duten probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Oposizioaldia hasiko da lehen proba eginez, teoriko-praktikoa (6.1 oinarria). Gehienez 85 puntu eskuratzen ahalko dira, eta gainditzeko gutxienez 42,5 puntu atera beharko dira. Probaren iraupena jakinaraziko da hura egiten den egunean.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Zuzenean onestea izangai onartuen behin betiko zerrenda, izangai bazterturik ez baitago, gizarte-langilearen lanpostua, B mailakoa, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdirako (plantilla organikoko 6.24 zenbakiduna):

ZK.

DEITURAK ETA IZENA

1

URZAINQUI IRIARTE, MAITE

2. Xedatzea deialdian ezarritako oposizioaldiko lehen proba egin dadila 2022ko irailaren 29an, osteguna, 9:00etan, Burlatako udaletxeko Batzorde Aretoan (3. solairua) (Larrainetako plaza, z.g.). Proba egiteko, eraman beharko da NANa eta boligrafo urdina edo beltza.

3. Ebazpen hau jakinaraztea epaimahaikideei, eta agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren ediktu-taulan eta udal webguneko egoitza elektronikoan.

4. Interesdunei jakinaraztea hauek aurkez daitezkeela ebazpenaren aurka:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Burlatako Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Burlatako Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Burlatan, 2022ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2210324