160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Gora jotzeko 22-01144 errekurtsoa, 2022rako lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Honen bidez, jakinarazten da gora jotzeko 22-01144 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Eskirotz kalean–, 31007 Iruñea), 2022rako lan publikoaren eskaintzaren aurka, zeina onetsi baitzen Berriozarko Udaleko Alkatetzaren 2022ko uztailaren 26ko 20220477 Ebazpenaren bidez (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an).

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Berriozarren, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2210366