160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

DEIALDIA, Nurembergeko Biofach 2023 azokan parte hartzeko, otsailaren 14tik 17ra, Nafarroa Bio-ren erakustokiaren barruan.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Nazioarteko Planaren bidez, lan egiten du Nafarroako Komunitateko eta haren enpresen nazioarteko posizionamendua hobetzeko. Plan horren arabera, Alemania lehentasunezko herrialdeetako bat da nekazaritzako elikagaien sektorea nazioartekotzeko ekintzak egiteko, arreta berezia jarriz ekoizpen ekologikoan. Arlo hori hazkunde esponentziala izaten ari da Alemaniako merkatuan, eta, hala, gaur egun Alemania da Europa osoko lehen bio-kontsumitzailea.

Testuinguru horretan, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak 2023ra begira dituen ekintzen artean sartu du Nafarroako Gobernuak eta ekoizpen ekologikoaren arloko Nafarroako enpresa eta entitateek parte hartzea Biofach 2023 nazioarteko azokan. Azoka hori Nurembergen eginen da, otsailaren 14tik 17ra bitarte.

Biofach azoka munduan elikagai organikoen eta nekazaritzaren merkataritza-azokarik handiena da. Urtero egiten da otsailean, Nurembergen, Alemanian. 2021eko otsaileko edizioan, 3448 erakusketari eta 17561 bisitari profesional bildu ziren, gutxi gorabehera 137 herrialdetakoak. Azoka hau puntu estrategiko bat da Nafarroako enpresak Alemaniako merkatura zein Europako beste merkatu batzuetara iritsi ahal izateko.

Ekintzaren helburuak:

• Bio elikaduraren esparruan “Nafarroa” marka Alemanian ezagutaraztea, eta kalitatezko produktuekin lotzea.

• Nafarroako enpresek Alemaniako merkatuan bezero potentzialekin harremanak izan ditzaten erraztea, Nafarroa Bio erakustokia eskura jarriz.

• Parte hartzen duten Nafarroako enpresei Alemaniako bio merkatuaren prospekzioa egiten laguntzea.

Sektorea/segmentua.

• Elikadura ekologikoa.

• Kosmetika ekologikoa.

Ekintzaren edukia.

1. “Nafarroa Bio” erakustokia Nafarroako enpresen eskura jartzea, Elikagaien eta Edarien Industrien Espainiako Federazioaren eremuaren barruan.

Hauxe eskaintzen da:

–Enpresa bakoitzeko: modulu 1.

–3 enpresa arteko enpresa-elkarteak: modulu 1.

–4-6 enpresatako enpresa-elkarteak: 2 modulu.

–7 enpresa edo gehiagoko enpresa-elkarteak: 3 modulu.

2. Azoka izan aurretik, esportatu litekeenaren diagnostiko bat egitea, helburu duena parte hartzen duen enpresa bakoitzak Alemaniako bio merkatuan sartzeko duen prestaketa baloratzea.

3. Nafarroako erakundeen sustapen katalogo bat prestatuko da, azokan banatzeko.

4. Parte hartzen duten erakundeen sustapena eta zabalkundea, “Nafarroa Bio” erakustokiaren barruan.

5. Azokan sartzeko baimenak ematea (1. puntuan ezarritako irizpideen arabera).

Bidai gastuak, otorduetakoak, ostatu hartzekoak eta gainerakoak enpresa bakoitzaren kargura izanen dira.

Parte hartzeko baldintzak.

1. Elikadura edo kosmetika ekologikoaren sektoreko enpresa, enpresa-elkarte edo enpresa-talde bat izatea. Horren ondorioetarako, enpresa-elkartetzat edo enpresa-taldetzat hartuko dira haien artean elkartzeko akordio baten bidez lotuta daudenak.

2. Egoitza, egoitza soziala edo ekoizpen-zentroa Nafarroan izatea.

3. Ekoizpen ekologikoaren zigilua izatea.

4. Web-orria ingelesez izatea.

5. Ingelesez dakien kontakturako saltzaile bat izatea, Biofach azoka izan aurretik, izan bitartean eta ondoren erantzunen duena (curriculuma erantsi).

6. Erakusgai jarriko diren produktu guztien indarreko ziurtagiri ekologikoa eta inskripzioa bidaltzea.

Azoka honetan elkarte edo talde baten bitartez parte hartu behar duten enpresek 2.etik 6.era bitarteko baldintzak bete behar dituzte, eta ezin izanen dute eskaera indibidualik aurkeztu. Eskaera bakarra aurkeztuko dute, ekintza komertzial honetan parte hartzen duten enpresa guztien datuekin.

Eskaera aurkezteko epea.

Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira, nahitaez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta 2022ko irailaren 16ko 14:00ak baino lehen, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko izapideen katalogoan dagokion fitxaren bidez:

https://www.navarra.es/es/tramites/on/-/line/convocatoria-para-participar-en-la-feria-biofach-2023-en-nurenberg

Fitxa horretan, esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko, eta bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Jakingarriak:

BIOFACH azokan 10 modulu daude eskuragarri ekintza honetan. Eskaerak aurkezten diren ordenaren arabera hautatuko dira parte-hartzaileak, ezarritako gehieneko kopurura heldu arte.

Eskaera onartuz gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak mezu bat bidaliko du inskripzio fitxan adierazten den helbide elektronikora, eta parte-hartzaileei dei eginen zaie azokan izanen duten baterako jarduna prestatzeko bilera batera.

Eskaera onartzen bada, entitate parte-hartzailea beharturik egonen da ekintza gauzatzera, salbu eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik edo gerora sortutako ezintasunagatik.

Eskatu eta onartuta dagoen ekintza batera joan ezean, aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuak ez badira, aurrerago antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko eskubidea galduko da.

Enpresa parte-hartzaileen betebeharrak.

–Enpresaren datuak jakinaraztea, ekintzan parte hartzeko eskaeran zehazten direnak.

–Ekintza egiten denetik hasita hamabost eguneko epean, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorriko dien balorazio inkesta betetzea.

Iruñean, 2022ko uztailaren 28an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.

Iragarkiaren kodea: F2210440