160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

277/2022 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez onetsi dira Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako jarduna ebaluatzeko adierazle homologatuak.

Hezkuntzako Kontseilariaren ekainaren 10eko 45/2022 Foru Aginduaren bidez ezarri da hezkuntza-ebaluazioaren esparru orokorra; agindu horrek arautzen du, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen ebaluazioa.

Aurreko araua garatuz, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 276/2022 Ebazpenaren bitartez onetsi dira ikastetxeetako jarduna ebaluatzeko oinarriak. Halaber, finkatu da ebaluazioaren xedea, aplikazio-eremua, ezaugarriak, esparrua eta prozedura. Era berean, ebazpen horren seigarren oinarrian xedatzen da ebaluazio-esparruko estandar eta adierazle homologatuak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ezarriko eta zuzendari nagusiak onetsiko dituela.

Horretarako, adierazle partekatuen esparru bat garatu behar da, ikastetxeen autoebaluazioa eta kanpo-ebaluazioa errazteko.

Ebazpen honek onesten duen ebaluazio-adierazleen multzoak ebaluazio objektibo eta homologatua ahalbidetuko du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe guztietan. Hala ere, ikastetxeek egokitzat jotzen dituzten beste adierazle propio batzuk txertatzen ahalko dituzte ebaluazio-ereduan.

Azkenik, homologatutako adierazleen erabilera eta ikastetxearen autoebaluazio-prozesua bera Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak gainbegiratuko du, bere Urteko Jarduera Planaren arabera.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako jardunaren ebaluazioaren adierazle homologatuak, ebazpen honen eranskinean agertzen direnak.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta Lanbide Heziketako Plangintza eta Berrikuntza Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko uztailaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko adierazle homologatuak

Lehena.–Zioen azalpena.

Ebaluazioa funtsezko laguntza eta baliabidea da, eta baliagarria da hobeki ezagutzeko ikastetxeen errealitatea eta haietan egiten diren jarduketen ondorioak.

Hezkuntza-ebaluazioaren esparru honek modu antolatuan biltzen ditu hainbat adierazle homologatu, eragina dutenak ikastetxearen jardun egokian. Hala, haietan eraginda, posible izanen da eskuratu nahi diren hezkuntza-helburuak lortzea.

Ebaluazio-esparruaren adierazleak definitzeko kontuan hartu dira hezkuntza zientzien ikerketen emaitzak (eskola eraginkortasunari lotutako faktoreak), hezkuntza-sistema aurreratuetan (Finlandia, Kanada, Suitza, Portugal, Estonia, etab.) ikusitako jardunbide egokiak, ezagutza hori gure testuingurura egokituta, eta parte hartzeko prozesu batean ikastetxeek berek egindako hausnarketak.

Lehen maila batean, adierazleak multzokatzen dira jardun-estandar ebaluagarrietan (irizpideak). Aldi berean, estandarrak zortzi jardun-arlotan egituratzen dira.

Arlo horien barnean enborrekotzat hartzen dira irakasteko eta ikasteko prozesuetakoak eta emaitzen prozesuetakoak.

Laburbilduz, adierazle horiek irakasleei, taldeei eta zuzendaritzako kideei lagunduko diete beren jardun-mailari buruz hausnartzen, eta beren indarren eta hobetzeko aukeren inguruko gogoeta egiten. Hausnarketa horretatik abiatuta, zehazten ahalko dira lortu beharreko ikaskuntzak eta ezagutzak, zer baliabide berri abiarazi behar diren eta, orobat, hezkuntzako prozesuak eta emaitzak hobetzeko laneko metodoak eta ekimenak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebaluazio-eredu honen adierazle homologatuak egokitzen ahalko ditu irakaskuntza eta ikastetxe batzuetako berezko errealitateari.

Ikastetxeko zuzendaritza-taldeak, Koordinazio Pedagogikorako Batzordearekin (KPB) elkarlanean, antolatu eta zuzenduko du ikastetxearen autoebaluazioa.

Jarraian, ikastetxeek, ikasturtearen bukaeran, aurkeztuko dituzte ikastetxearen autoebaluazio orokorraren txostena eta departamentuetako/zikloetako autoebaluazio-txostenak.

Autoebaluazioa eta dagokion diagnostikoa egin ondoan, ikastetxeek ikastetxearen jarduna hobetzeko plana eginen dute, baita departamentu/ziklo bakoitzarena ere. Hartan, zehaztu beharko dira eskuratu beharreko hobekuntza-helburuak, jarraipen-adierazleak, eskuratu nahi diren emaitzen jomugak, jomuga horiek eskuratzeko ekintzak, arduren banaketa, baliabideak eta egutegia. Horrek guztiak balio beharko du hobekuntzak modu progresiboan egokitu eta sendotzeko.

Bigarrena.–Adierazle homologatuak.

Ikastetxeen jarduna ebaluatzeko, honako adierazle homologatu hauek ezarri dira, arloen eta jardun-arloen eta jardun-estandarren (dimentsioen) arabera antolatuak:

1. Zuzendaritza.

Jardun oneko ikastetxeek erakundea eraginkortasunez zuzentzen duten zuzendariak dituzte, zuzendaritza-taldearekin batera, proposatutako hezkuntza-helburuak lor daitezen. Hartara, ikasleen ikaskuntzan murgiltzen dira, pertsonetan eta lantaldeetan eragiten dute, eta lan horretarako dituzten bitartekoak egokiro egituratzen dituzte.

Kudeaketa-eredu honetan, zuzendariek irakaskuntza-prozesuak hobetzera bideratzen dute beren kudeaketa, eta ikasleen ikaskuntzaren emaitzen bilakaeraz arduratzen dira.

Halaber, helburu argi eta adierazgarriak lortzea bultzatzen dute, eta aldez aurretik erabakitako asmoak lortzeko gaitasuna dute. Zuzendarien ikuspegia hezkuntza-komunitate osoak partekatzen du.

Zuzendariak, zuzendaritza-taldearekin batera, zuzendaritza pedagogiko argi eta agerikoa gauzatzen du, eta pertsonalki inplikatzen da. Hala, irakasleak mobilizatzeko gauza da, hezkuntza-helburuak lortzeko. Hezkuntza-komunitateari eskuratu beharreko jomugak eta helburuak transmititzen dizkie, eta horretarako jarduteko irizpideak ematen ditu.

Gainera, jarrera ireki eta malgua du, eta ez ditu baztertzen hezkuntzako berritasunak eta aldaketak. Lankide dituen pertsonak estimulatzen eta animatzen ditu eta haiekin elkarreragiten du, eta konpromisoa du haien garapen profesionalarekin.

Ondorioz, zuzendarien jarduketek, baldin ikaskuntzan zentratzen badira eta proposatutako helburuekin konpromisoa badute, eragiten dute ikastetxearen jardun onean eta ikasleen eskolako emaitzen hobekuntzan.

1.1. Zuzendariak zuzendaritza partekatua egiten du, zuzendaritza-taldearekin batera.

–Zuzendariak, zuzendaritza-taldearekin batera, irakasleei autonomia ematen die erabakiak hartzeko garaian.

–Ikastetxearen kudeaketan ardurak partekatzen ditu, egitekoak delegatzen ditu eta irakasleen artean ardurak har ditzaten ahalegintzen da.

–Irakasleak, tutoreak, zikloko koordinatzaileak eta departamentuetako buruak elkartzen dira, eta konpromisoa hartzen dute ikastetxeak ezarritako helburu eta jomugekin.

1.2. Zuzendariak zuzendaritza-lan pedagogiko argi eta agerikoa egiten du.

–Zuzendariak jardun nagusitzat hartzen ditu irakaskuntzaren kalitatea eta ikasleen ikaskuntza-emaitzak.

–Argi du zein den ikastetxean sustatu beharreko irakaskuntza-mota (ildo pedagogiko-didaktikoa).

–Irakasleei jakitera ematen die zer den garrantzitsua curriculumean eta arlo pedagogikoan, eta orientazioa eta irizpideak ematen ditu maila operatiboan.

–Aurrea hartzen du eta pertsonalki inplikatzen da, eta ikastetxeko programak, proiektuak eta ekintza-planak gauzatzeko eta ezartzeko lanak zuzendu eta koordinatzen ditu.

–Zuzendariak pertsonak estimulatzen, animatzen eta mugiarazten ditu, hezkuntza-helburuak erdiesteari begira.

1.3. Zuzendariak lortu beharreko jomugak eta helburuak transmititzen ditu.

–Zuzendariak ikastetxeari buruz duen ikuspegia gehienek partekatzen dute, eta ikastetxearen jomugak zein diren komunikatzen du.

–Bere ikuspegia helburu garbi eta adierazgarrietan gauzatzen du, eta ikasleen hezkuntza-prozesuei eta ikaskuntzari lehentasuna ematen die.

1.4. Zuzendaria erabakitzailea da.

–Zuzendariak ongi ezagutzen ditu hezkuntza-prozesuak (programazioa, klaseak ematea, ebaluazioa, tutoretza, aniztasunari erantzutea, etab.), haien garapenean inplikatzen da eta irizpidez jokatzen du prozesu horien gaineko erabakiak hartu behar direnean.

–Komunikazio arina ezartzen du Hezkuntza Departamentuarekin (Ikuskapena, Azpiegiturak, Teknologia Berriak, Zerbitzu Osagarriak, LH eta beste batzuk) hezkuntza-komunitatearen eta ingurune sozioekonomikoaren premiak kudeatzeko.

1.5. Zuzendariak jarrera irekia eta malgua du aldaketen aurrean.

–Zuzendaria inguruko egoera berrietara egokitzen da, eta badaki hezkuntza-berritasunen aurrean jarduten.

–Zuzendariak bultzatu eta abian jartzen ditu hobekuntza-ekimenak eta hezkuntzako berrikuntza ekimenak. Bestalde, ikastetxeak bere jardunaren gaineko etengabeko hausnarketaren bitartez, ikasi egiten du eta ezagutza sortzen du.

1.6. Zuzendariak modu positiboan jarduten du pertsonekin, eta haien garapen profesionala sustatzen du.

–Zuzendaria eskuraerraza, elkarrizketarako irekia eta adostailea da, eta harreman onak sustatzen ditu.

–Ulertzen ditu pertsona bakoitzaren berezitasunak, interesak eta beharrizanak, eta, haietatik abiatuta, haien garapen profesionalean laguntzen du.

–Pertsonen lana eta ahalegina aitortzen ditu.

1.7. Zuzendariak hezkuntza-prozesuak eta ikaskuntzaren emaitzak hobetzera bideratzen du kudeaketa.

–Zuzendariak kudeaketa-sistema aurreratuak ezartzen ditu hezkuntza-prozesuetan (IKKS, ISO, EFQM...).

–Etengabe berrikusi eta ebaluatzen ditu barne- eta kanpo-ebaluazioen emaitzak, informazio hori partekatzen du Koordinazio Pedagogikorako Batzordearekin (KPB) eta departamentuekin/zikloekin, eta, orobat, hobekuntza-proposamenak zehaztea sustatzen du, hobekuntza-planetan ezartzeko gero.

2. Plangintza.

Jardun ona duten ikastetxeek sustatzen dute ezarritako helburuak lor daitezela programen, proiektuen eta planen bitartez, eta horretarako kontuan hartzen dituzte testuingurua, espero diren emaitzak eta beren hezkuntza-xedeak.

Jakintzaren gizarteak hezkuntza-sistemari etengabe ezartzen dizkion erronkek, kalitatea hobetzeko etengabeko eskakizunek eta hezkuntzaren ekitateak eta inklusioak, baita hezkuntzako erakundeen konplexutasunak berak ere, beharrezkoa egiten dute ikastetxearen ahaleginak eta baliabideak koordinatzea plangintza egoki baten bidez.

Plangintza ongi garatuta, norabidea eta zentzua emanen dituzten elementuak ezarri ahalko dira, helburu errealistak formulatuz, ikastetxea emaitza zehatzak lortzera bideratuz, eta eskura ditugun baliabideekin, bitartekoekin eta denborekin bat datozen ekintzak proposatuz.

Plangintza egiteko orduan komeni da ikastetxeak aztertzea zein diren epe ertainean gauzatu nahi dituen helburuak, hezkuntza-prozesuak eta emaitzak. Era berean, kontuan hartu behar dira hezkuntza-komunitatearen beharrizanak eta itxaropenak, baita araudiarekin eta alor administratiboekin lotutako eskakizunak ere.

Azkenik, plangintzaren berrikuspen eta eguneratze etengabea ziurtatu behar dira, aldaketei eta ingurune berriei erantzuteko.

2.1. Hezkuntza-plangintzaren eraginkortasuna epe ertainean.

–Eskura dago zenbait urtetarako plangintza-dokumentu bat (Zuzendaritza-proiektua, Plan Estrategikoa, Hobekuntzarako Plana edo besteren bat). Dokumentu hori atera da honako hauen gainean egindako hausnarketa diagnostiko batetik: ikastetxearen emaitzak, barneko eta inguruneko beharrak, ikasleen eta familien itxaropenak, Hezkuntza Departamentuaren lan-ildoak, etab.

–Zenbait urtetarako planean biltzen dira: helburu neurgarriak, lorgarriak eta adierazgarriak, ikastetxearen errealitatearekin bat datozenak eta, orobat, horiek guztiak lortzeko ekintza koherente eta esanguratsuak.

–Urtero aztertu eta baloratzen da helburuen lorpen-maila, eta erabakitzen da, hala behar bada, haiek egokitu edo hobetzeko proposamenak zein diren.

–Ikastetxeko agiri instituzionaletan barne-koherentzia erakusten da, eta zenbait urtetarako egindako plangintzaren dokumentuaren mende jartzen da.

2.2. Zer-nolako eraginkortasunez ezartzen den ildo pedagogiko eta didaktiko bat ikastetxean.

–Ikastetxeak dokumentu bidez definituta dauka ildo pedagogiko-didaktikoa, curriculumaren zehaztapen gisa.

–Ikastetxeko kide guztiek ezagutzen dute ikastetxearen ildo pedagogiko-didaktikoa.

2.3. Programen, proiektuen eta planen eraginkortasuna irakaskuntza-prozesuen eta emaitzen hobekuntzan.

–Ikastetxearen hezkuntza-programa, proiektu eta plan guztiak prestatzen dira kontuan hartuta ikastetxearen ildo pedagogiko-didaktikoa.

–Baloratzen da nolako oihartzuna duten hezkuntza-programek, proiektuek eta planek irakaslanean eta ikasleen ikaskuntzaren emaitzetan.

2.4. Zer-nolako eraginkortasunez egiten den urteko hezkuntza-plangintza UPO/UJPren bidez.

–Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorra / Urteko Jarduketa Plana abiatzen da iturri desberdinak aztertu ondoren: Amaierako Memoria; barne- eta kanpo-ebaluazio-proben emaitzak; autoebaluazioa eta Hobekuntzarako Biurteko Plana; Zuzendaritza-proiektua eta/edo Plan Estrategikoa; proiektu funtzionala; ikuskatzaileen gainbegiratze-lanean azpimarratutako alderdiak; eta ikasturtearen hasierako jarraibideak.

–UPOn arauz ezarritako atalak daude.

–UPO / UJPko urteko helburuak neurgarriak, lorgarriak eta adierazgarriak dira, eta ikastetxearen errealitatearekin bat datoz.

–UPO/UJPn sartutako departamentuetako/zikloetako planak koherenteak dira eta ikastetxearen urteko helburuekin ongi lerrokatuta daude.

–Amaierako Memoriak aztertu eta baloratzen du ikasleen urteko helburuen eta ikaskuntza-emaitzen lorpen-maila (barne- eta kanpo-ebaluazioak), eta hobekuntzarako zenbait arlo proposatzen ditu.

2.5. Zer-nolako eraginkortasunez prestatzen, berrikusten eta hobetzen diren irakasleen programazioak.

–Arloen, irakasgaien eta moduluen programazio didaktikoetan araudian adierazitako atalak daude, eta kontuan hartzen dituzte ikastetxearen irizpideak eta ildo pedagogikoa.

–Irakasleek hiru hilean behin bederen programazio didaktikoaren betetze-mailari erreparatzen diote, eta hura berrikusten dute adierazle egokien laguntzarekin.

–Ikasturtea bukatutakoan, programazio didaktikoa bete den aztertzen da, eta haren amaierako balorazioa egiten da, baita arloetan, irakasgaietan eta moduluetan lortutako barneko eta kanpoko emaitzena ere (proba diagnostikoak, Lanbide Heziketan laneratzea, eta abar). Hori guztia departamentuko/zikloko memorian jasotzen da.

–Ikasturte hasieran, programazioak egokitu eta aldatzen dira, aurreko ikasturteko amaierako ebaluaziotik ondorioztatutako proposamenetatik abiaturik.

2.6. Aniztasunarekiko arretaren plangintzaren eraginkortasuna.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak hautemateko prozesuen eraginkortasuna, haien aurrean eman beharreko erantzuna eta behar diren baliabideak aurreikusteko: hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen ebaluazio psikopedagokikoa, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko modalitate-proposamena, etab.

–Aniztasunari erantzuteko curriculum-neurriak aplikatzeko orduan ikastetxearen eraginkortasuna: HE, HE-CSE, HE-CAL, CEG, BP, CEP. Baita ere aurrekoak erabiltzeko jarraibide argiak egotea.

–Ikasleen aniztasunari erantzuteko hartutako antolaketa-neurrien eta egituren eraginkortasuna: ikastalde-klasearen barruan zenbait taldekatzetan antolatzea, irakaskuntza partekatua, bikoizketak, berariazko taldekatzeak, ikastalde malguak, TU (Trantsizio Unitatea), GA (Gela Alternatiboa), BCU (Berariazko Curriculum Unitatea), CEP (Curriculum Egokituko Programa), IEHP (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak), CAP (Curriculum Aniztasuneko Programak), eta abar.

–Curriculum- eta antolaketa-neurrien aplikazioaren emaitzen jarraipen eta ebaluazio sistematikoa.

3. Irakasleak eta taldeak.

Jardun egokia duten ikastetxeetan, irakasleek elkarreraginean jarduten dute, eta lankidetzan aritzen dira hezkuntza-prozesuak hausnartzen, elkarrekin ikasten eta haien hezkuntza-prozesuak birformulatzen.

Irakasleek autoebaluaziorako kultura bereganatzeak berekin dakar beren jardunean hobekuntza-arloak hautematea eta haien ikasgeletan hobetzeko neurriak hartzeko gaitasun handiagoa hartzea.

Hezkuntza arloko ikerketetan ondorioztatzen da irakaskuntzaren kalitateari asko laguntzen dioten faktoreak direla irakasleen praktika partekatuak eta lankidetza-lana. Era berean, esperientzia handiagoa duten irakasleek gainerako pertsonei eta irakasle-taldeei orientabideak eta laguntza etengabe emateak balio erantsia ematen dio ikastetxearen hezkuntza-proiektuari.

Beraz, indarrean dagoen araudian ageri diren koordinazio didaktikorako organoen talde-lanaz gainera, ezarritako hezkuntza-helburuak lortu nahi badira, beharrezkoa izanen da pertsona guztien parte-hartzea, taldeko elkarlanaren bidez.

Ezbairik gabe, hezkuntza-xedeak bete nahi badira profesional guztiek haien gaitasunak eguneratu eta hobetu beharko dituzte. Alde horretatik, norberaren irakaslanaren gainean hausnartzeak eta aztertzeak laguntzen du prestakuntza-prozesua eta garapen profesionala bideratzen.

Era berean, irakaslanak kanpoko aldaketa eta eskakizunetara egokitzen joan behar du, hezkuntza-prozesuetan sartuz aldaketak errazteko baliabide, lan metodo eta programa eta ekimen profesional berriak. Aldaketa horiei esker ikasleen ikaskuntza-emaitzak hobetuko dira.

3.1. Ikastetxeko irakasleen parte-hartze maila.

–Irakasleek, departamentuaren/zikloaren bidez, aktiboki parte hartzen dute ikastetxearen antolamenduan eta funtzionamenduan eta programatutako hezkuntza-jardueretan, zuzendaritza taldeko kideekin batera.

–Irakasleek beren gain hartzen dituzte urteko helburuak (UPO/UJP) eta zenbait urtetarakoak (Zuzendaritza-proiektua, Plan Estrategikoa, Proiektu funtzionala, Hobekuntzarako Biurterako Plana edo besteren bat), eta ezarritako jomugak lortzeko beharrezkoak diren egitekoak gauzatzen dituzte.

–Irakasleek parte hartzen dute ikastetxea hobetzen laguntzen duten proiektu eta plan berariazkoetan: zenbat irakasle aritzen diren horretan.

3.2. Taldean lan egiteko kultura ezartzea.

–Ikastetxeak guneak eta denbora ematen dizkie irakasleei, bilerak egin ditzaten taldeetan, modu erregular batean, norberaren lanaldia eta ordutegia errespetatuz.

–Irakasleek parte hartzen dute ezarritako lantaldeetan, eta proposamen eraikitzaileak aurkezten dituzte.

–Irakasle-taldeen lana prozesu pedagogikoak berrikusi eta eguneratzearekin konprometitzen da.

–Irakasle-taldeen lanari jarraipena egiten zaio eta hura ebaluatzen da: talde-kopurua, bilera-kopurua, lortutako helburuak.

–Ikastetxearen hobekuntza eta kudeaketan irakasleen parte hartzea bultzatzeko orduan, jardun hobereneko irakasleen ezagutzaz baliatzen da.

–Ikastetxeak baditu tutoretza-prozesuak, bideraturik daudenak aldez aurretik irakaskuntzan esperientziarik ez duten pertsonen prestakuntzara, eta harrera-prozesuak, ikastetxean hasi berriak diren pertsonentzat.

3.3. Irakaskuntza-praktikaren gaineko hausnarketa.

–Irakasleek beren irakaskuntza-praktikaz hausnartzen dute, baita barne- eta kanpo-ebaluazioetan ikasleen emaitzak hobetzeko moduaz ere. Irakaslanean, bereziki aztertzen dute ikasgelan zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, arretaz eta xehetasunez.

–Irakasleek hobekuntzak abiarazten dituzte beren jardunean.

–Irakasleek IKT tresna berriak behar bezala txertatzen eta erabiltzen dituzte irakaskuntza-praktikan, ikasgelaren barnean zein kanpoan.

3.4. Irakasleen jardun profesionala hobetzea.

–Irakasleek ikasten dute beste irakasle batzuekin aktiboki lan eginez, eta talde-lan horretaz baliatzen dira beren irakaskuntza-praktika hobetzeko.

–Irakaskuntzako esperientziak eta praktikak partekatzeko helburuarekin irakasleek lankidetzan egindako klaseen behaketa eta berdinen arteko gainbegiraketa prozesuetan parte hartzen dute.

–Irakasleek jakin-mina dute, eta irakasteko eta ikasteko prozesuak hobetzeko eskura dauden ikerketetan oinarritzen dira.

–Irakasleek aholkuak, jarraibideak eta laguntza ematen dizkiete ikastetxeko beste lankide batzuei, haien lan profesionalaren mesedetan.

–Irakasleek parte hartzen dute berrikuntza pedagogiko-didaktikoetako ekimen eta proiektuetan.

3.5. Irakasleak zer-nolako eraginkortasunez trebatzen diren.

–Ikastetxean prestakuntza behar instituzionalak hautematen dira, honako hauetatik ondorioztatuak: Amaierako memoria; barne- eta kanpo-ebaluazio-proben emaitzak; autoebaluazioa eta Hobekuntzarako Biurteko Plana; Zuzendaritza-proiektua eta/edo Plan Estrategikoa; proiektu funtzionala eta abar.

–Programatutako prestakuntza-ekintzak koherenteak dira ikastetxearen helburuekin eta kanpo- eta barne-ebaluazioetako emaitzekin.

–Prestakuntza-ekintzen eraginkortasuna aztertu eta baloratzen da adierazle egokiez baliatuz, bereziki jakiteko zenbateraino aplikatu eta aprobetxatu den ikasgelan prestakuntzan ikasitakoa: epe zehatz batean zenbat jarduera aplikatu diren ikasgelan.

–Ikastetxeko irakasleek zenbateraino hartzen duten parte ikastetxeak antolatutako prestakuntza-jarduera instituzionaletan.

3.6. Aniztasunari laguntzeko espezialisten (HLU / Orientabide Departamentua) eta irakasleen arteko koordinazio maila.

–Irakasle-taldea aldian behin biltzen da laguntzako irakasle espezialistekin hezkuntzako esku-hartzea koordinatzeko.

–Irakasleek badituzte baliabide eta material didaktiko partekatuak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen arretarako.

3.7. Departamentuaren/zikloaren jarduna.

–Departamentuaren/zikloaren urteko planean sartzen dira UPO/UJPren urteko helburuak, baita curriculumekoak eta didaktikoak diren beste batzuk ere: gaitasunak hobetzea, ikasgelako jarduerak, metodologia, ebaluazioa, irakurketaren eta idazketaren tratamendua, etab.

–Departamentuko/zikloko hobekuntza-planean aurreikusitako jarduketak egiten dira.

–Irakasleek aktiboki koordinatzen dituzte arlo, irakasgai edo moduluetako irakaskuntza-prozesuak (curriculuma, gaitasunak, programazioak, ikasgelako jarduerak, metodologia, ebaluazioa, etab.).

–Taldekideek itxaropen handiak dituzte ikasleen ikaskuntzan (prestakuntza-maila eta emaitzak).

–Departamentuak/zikloak urteko txostena idazten du, eta hartan aztertu eta baloratzen dira emaitza akademikoak eta kanpo-ebaluazioetan lortutako emaitzak.

–Departamentuak/zikloak bere arlo, irakasgai edo moduluen probak eta kanpo-probak alderatzen ditu programazioetan (ikasgelako jardueretan, ebaluazio-irizpideetan, ebaluazio-tresnetan eta abarretan) hobekuntzak sartzeko helburuarekin.

–Behar diren mekanismoak ezartzen dira bilerak eraginkorrak eta efizienteak izan daitezen (hartutako erabakiak aktetan erregistratzea, aktak zabaltzea, akordioen hedapena, etab.).

3.8. Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen jarduna.

–Koordinazio Pedagogikorako Batzordeak jarduten du aldez aurretik ezarritako lan-plan baten arabera, betiere ikastetxearen urteko helburuekin lerrokatuta (UPO).

–KPBk ezartzen ditu irakaskuntza-praktikaren gaineko irizpide orokorrak, ikastetxearen ildo pedagogiko-didaktikoaren arabera.

–Departamentuen/zikloen lana koordinatzen du, eta ikastetxeko programen, proiektuen eta planen barne-koherentzia bermatzen du.

–Ildo orokorrak ezartzen ditu programazio didaktikoak prestatzeko.

–Bere txostenetan aztertzen eta baloratzen du barne- eta kanpo-ebaluazioetan ikastetxeak izan duen errendimendua, eta emaitzen hobekuntza errazteko egokitzapenak eta aldaketak zehazten ditu.

–Aktetan jasotzen ditu hartutako erabakiak eta akordioak.

3.9. Irakasleen pertzepzioa neurtzea.

–Ikastetxeak irakasleek ikastetxeaz uste dutenari buruz informazioa biltzen du, baliabide egokiak erabiliz (inkestak, elkarrizketak...).

–Irakasleek adierazitakotik lortutako emaitzak aztertu eta baloratzen dira, eta beharrezkoak diren hobekuntzak abian jartzen dira.

4. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak.

Jardun oneko ikastetxeetan, irakasleek eraginkortasunez programatzen eta ematen dituzte klaseak, eta eraginkortasunez egiten dute irakaskuntzaren ebaluazioa; era berean, arretaz jarduten dute ikasleen garapen pertsonalean eta hezkuntza-garapenean.

Gaitasunen protagonismoa curriculumean, irakaskuntza-jardunaren konplexutasuna eta hezkuntzan paratutako itxaropenak direla eta, irakasleek beren jarduna aldez aurretik antolatu behar izaten dute.

Eskola eman aurretik, ezinbestekoa da planifikatzea zein berariazko gaitasun lortu nahi den, aukeratzea ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko egokiak izanen diren jarduerak, eta horretarako baliatu behar diren bitartekoak eta estrategiak zehaztea.

Klasea emateko plangintza prestatu behar da abiapuntutzat harturik zer eskakizun duten curriculum ofizialak, departamentuaren/zikloaren programazio didaktikoak eta ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren markoan finkatutako proiektuek eta ildo pedagogikoek. Era berean, kontuan hartu behar dira ikasleen ezaugarriak eta testuinguru soziokulturala, baita barne- eta kanpo-ebaluazioen ikaskuntzaren emaitzak ere.

Irakasleen zeregin nagusia da ikasleen artean ezagutza sortzea, eta horretarako erabili beharko dituzte aurreikusitako gaitasunak, trebetasunak eta abileziak garatzeko estrategiak eta metodo egokiak. Horrek eskatzen du ikasleek aldez aurretik zituzten ezagutzak eta esperientziak identifikatzea eta ikaskuntza-itxaropen handiak ezartzea, banakakoak nahiz taldekoak, baita agertzen doazen zailtasunak gainditzeko animatzea ere.

Bereziki zaindu behar da eraginkortasuna komunikazioan eta azalpenetan, ulermena posible eginen duten era askotako teknikak baliatuta. Horrez gain, estrategia ugari erabili eta askotariko ikaskuntza-egoerak antolatu eta sustatu behar dira, ikasitakoa errazago aplikatzeko benetako testuinguruetan.

Era berean, erraztu behar dira ikasleen inplikazioa, interakzio pertsonala eta lankidetzazko ikaskuntza, ahaztu gabe, jakina, ikasgeletan ikaskuntzak erraztuko dituzten teknologia eta aplikazio digitalak sartzea.

Bestalde, ezinbestekoa da baliabide didaktikoak egokitzea, bestelako estrategia batzuk jokoan paratzea eta egokitutako hezkuntza-neurriak aplikatzea, erantzun egokia emateko ikasleek ikasgelan dituzten berariazko beharrei.

Ebaluazio-prozesua gauzatuko da aurreikusitako prozedurak sistematikoki aplikatuz. Hori egiteko, lortutako ikaskuntzen baloraziorako, era askotako tresnak beharko dira. Ezagutza horri esker, ikasleen ikaskuntza hobetzeko hezkuntza-laguntzak bideratuko dira.

Ikaskuntza-prozesuan erantzun akademikoa bezain garrantzitsua da ikasleen garapen pertsonalari eskainitako arreta. Irakasle guztien tutoretza-jarduerak balioko du jakiteko nolakoak diren ikasleen alderdi pertsonalak eta inguru familiar eta sozialekoak, arazoak hautemateko eta behar duten laguntza pertsonala emateko.

Beraz, eta nagusiki ikasle adingabeei dagokienez, irakasleek harreman positiboa izan behar dute familiekin. Beren seme-alaben hezkuntza-prozesuei buruzko informazioa helaraziko diete, eta arreta pertsonalizatua emanen diete hautemandako behar eta arazoen aurrean. Izan ere, seme-alaben ikaskuntzan eta etxerako lanen berrikuspenean familiak inplikatzeak ikasle horien eskola-errendimendua hobetzea dakar.

4.1. Klasea aldez aurretik prestatzea.

–Klasea aldez aurretik eta modu egituratuan prestatu behar da, hots, zehaztu behar dira landu beharreko gaitasunak, oinarrizko jakintzak (edukiak), jarduerak, eta abar.

–Klasearen aurreko plangintza bat dator departamentuaren/zikloaren programazio didaktikoarekin.

–Ikasgelako plangintzaren planteamendu pedagogikoa bat dator ikastetxeak ezarritako ildo pedagogikoarekin.

4.2. Irakastea ikasgelan.

4.2.1. Aurkezpena, aurrekariak eta itxaropenak:

–Irakasleek saioan landu beharreko helburuak eta edukiak aurkezten dituzte.

–Unitate didaktikoaren hasieran, egiaztatzen dituzte ikasleen aldez aurreko ezagutzak eta esperientziak, eta aurreko saioetan egindakoa berrikusten dute.

–Ikasle guztiek ikasteko dituzten aukerei dagokienez, itxaropen altu eta argiak transmititzen dira, ikasleen lorpenak modu positiboan indartzen dira eta motibazioa galarazteko komentarioak saihesten dira.

–Zailtasunak gainditzera, ikastera, ikertzera eta bilatzera bideratzen da ikaslea.

4.2.2. Azalpen eraginkorrak:

–Irakasleek jariakortasunez eta eraginkortasunez komunikatzen dira ikasgaia irakasteko erabilitako hizkuntzan.

–Ulertzeko moduko azalpenak ematen dituzte, ideia argiak eta zehatzak adieraziz eta ikasleei gertukoak egiten zaizkienak.

–Era askotako teknikak erabiltzen dituzte, kontzeptuak eta edukiak ulergarriak egiteko: irudikapen grafikoak, eskemak, kontzeptu-mapak, diagramak, diapositibak, adibideak, analogiak, frogapenak, keinuak, gorputz-hizkuntza...

–Proposatzen dituzten lanei, jarduerei eta ariketei buruzko jarraibide argiak ematen dituzte.

–Gaiaren hiztegi esanguratsua nabarmentzen dute.

4.2.3. Estrategia egokiak:

–Irakasleek era askotako estrategia didaktiko eta teknikak erabiltzen dituzte. Estrategia horiek baliagarriak dira mota desberdineko pentsamendu-abileziak sustatzeko: gogoratzea, ulertzea, aplikatzea, aztertzea, interpretatzea, ebaluatzea eta sortzea...

–Batzuetan, zereginak, arazoak edo proiektu txikiak ebatz daitezen, “irakaskuntza-egoerak” antolatzen eta sustatzen dituzte. Horrela, ikasleek ikasitakoa aztertu eta aplikatzen dute benetako testuinguruetan.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleei laguntzeko era askotako estrategiak erabiltzen dituzte: hezkuntza-errefortzua, berreskurapen-plana, curriculum-egokitzapen esanguratsua (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin), curriculuma aberasteko programa, etab.

4.2.4. Elkarreragina eta malgutasuna taldekatzeetan:

–Elkarri eragiten diete maiz irakasleek ikasleei eta ikasleek irakasleei, eta elkarrekin solasean aritzen dira.

–Taldekatzeak modu malguan antolatzen dituzte, erraztu dadin berdinen arteko lankidetzako eta elkarlanerako ikaskuntza (bikoteak, talde txikia, talde handia, etab.).

4.2.5. Aplikazio praktikoa eta esperientzia eta baliabideen integrazioa:

–Irakasleek edukiak praktikan aplikatzeko moduko jarduerak proposatzen dituzte. Horri esker, ikasleek ikasitakoa gogoratu eta barneratzen dute.

–Lau hizkuntza-gaitasunak biltzen dituzten jarduerak proposatzen dituzte (idatzizko eta ahozko adierazpena, idatzizko eta ahozko ulermena).

–Ikaskuntzak errazteko erabiltzen dituzte era askotako bitarteko eta baliabide didaktikoak eta eremuak: liburuak, teknologia berriak, ereduak, mapak, laborategia, berariazko ikasgelak, ikaskuntzarako gune eta eremuak (natura, museoa, hondar historikoak...), etab.

–Teknologia eta aplikazio digitalak egokiro integratzen eta aprobetxatzen dituzte (beharrezkoa denean): programa informatikoak, Internet, Classroom, Moodle eta tankerako plataformak...

4.2.6. Ikasleen inplikazioa eta lana:

–Irakasleek bultzatzen dute eskolako lan eraginkorra eta atsegina sustatzen duen klaseko giroa: ahalegin eta pertseberantzia giroa, kalitatezko lanak egiteko.

–Ikasleen mailarako klase-erritmo egokia proposatzen dute (ez motelegia, ez bizkorregia).

–Ikasle gehienek klaseko jardueretan parte hartzen dute, eskola-ordu gehienetan.

–Ikasleek modu gero eta autonomoagoan ikasten dute, beren lana antolatuz, beren jarduna doituz, beren lanak berrikusiz eta besteei lagunduz.

4.2.7. Ikaskuntzaren kontrola eta berrikuspena:

–Irakasleek etengabe kontrolatzen dute irakatsitako edukiak ulertu diren, eta ikasleek dituzten zalantzak egoki ebazten dituzte.

–Haien zeregin, jarduera eta ariketen emaitzak itzultzen dizkiete ikasleei (berrelikadura).

–Saioan landutako helburuak eta edukiak laburbiltzen dituzte, eta azken berrikuspena egiten dute.

4.2.8. Koherentzia programazio didaktikoarekin:

–Irakasleek ikasgelan erabilitako irakaskuntza-praktika bat dator ikastetxearen programazio didaktikoarekin eta ildo pedagogikoarekin.

4.3. Ikaskuntzak ebaluatzearen eta kalifikatzearen eraginkortasuna.

–Ikasturte hasieran, irakasleek ikasleei eta familiei azaltzen diete zein den ebaluazio-sistema.

–Aplikatzen dituzte programazio didaktikoan ezarritako ebaluazio- eta berreskurapen-tresna eta prozedurak.

–Ikasleen ikaskuntzak ebaluatzeko era askotako tresnak erabiltzen dituzte: kontrolak, azterketak, lanak, ekoizpenak, behaketa sistematikoak, etab.

–Gaitasunen garapena ebaluatzen dute, eta arreta berezia jartzen diote hizkuntza-gaitasunari eta matematika-gaitasunari.

–Kalifikazio-irizpideetan ezarritako alderdiak sistematikoki erregistratzen dituzte: proben emaitzak, koadernoak, lanak, ekoizpenak, behaketak, etab.

–Autoebaluaziorako eta koebaluaziorako mekanismoak erabiltzen dituzte, ikasleek berek uler dezaten beren aurrerabidea.

–Ikasleen hiru hilekoko eta amaierako kalifikazioak zehazten dituzte programazioan ezarritako irizpideen arabera.

–Aplikatzen dituzte ikasturteko edo aurreko ikasturteetako ikaskuntzak (aurreko ikasturteetatik gainditu gabe daudenak) berreskuratzeko prozedurak.

4.4. Ikaslearen eskolako lanaren kalitatea.

–Ikastetxeko ikasleek kalitatezko lanak egiten dituzte: koadernoa, lanak, dosierrak, proiektuak, esperimentuak, errepresentazioak, maketak, diseinuak, frogapenak, grabazioak, etab.

4.5. Ikasleen hezkuntza-garapenean eta garapen pertsonalean arreta jartzea.

–Irakasleek ezagutzen dituzte ikasleen bilakaera, kultura eta familia-ingurua.

–Emaitzak jakinarazten dizkiete ikasleei, baita haien ikaskuntzaren aurreratze-maila ere.

–Ikasle bakoitzari arreta eta laguntza pertsonala ematen diote behar dituen alorretan: akademikoa, emozionala, soziala, etab.

–Etengabeko jarraipena egiten diete eskolan porrot egiteko arriskuan dauden ikasleei, gurasoekin komunikazioa sustatzen dute, eta hasierako faseetan gerta litezkeen arazo posibleak konpontzen dituzte.

5. Bizikidetza.

Jardun ona duten ikastetxeek behar diren baldintzak sortzen dituzte irakasteko eta ikasteko prozesuetan laguntzeko, eta beren ikasleen gaitasun sozial eta zibikoak sustatzen dituzte.

Balioak eta printzipioak ikastetxean ezarriz gero, errazago gauzatuko dira pertsonen arteko harreman positiboak hezkuntza-komunitateko kide guztien artean.

Bestalde, hezkuntza-komunitate kohesionatuak lagunduko du hezkuntza-ekintza eraginkorragoa lortzen; izan ere, hezkuntza-komunitate kohesionatuaren ezaugarri dira konfiantza-giroa eta ikasleen, irakasleen, gurasoen eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonen arteko elkarlana.

Ikastetxeak mekanismoak izan behar ditu bizikidetza-arazoak prebenitzeko, hautemateko eta ebazteko, hezkuntza-komunitatean agertzen diren gatazkei aurre egiteko.

Ikasleen portaera eta ohitura egokiek eta ikastetxean begirunezko giroa izateak ikaskuntzekiko gogobetetzea, arrakasta-itxaropenak eta motibazioa indartzea eragingo dute eta, hala, eraginkortasun handiagoz bideratuko dira irakasteko eta ikasteko prozesuak eta emaitza hobeak eskuratuko dira.

Hori dela eta, irakasleek, beren hezkuntza-ekintzan, onarpen-, begirune- eta konfiantza-giro positiboa sustatu behar dituzte, eta, gainera, ikasleen gaitasun sozial eta zibikoak garatzen lagundu behar dute. Era berean, irakasleek gatazkei heldu behar diete eta desegokiak diren jokabideak zuzendu behar dituzte, hezkuntza-neurriak aplikatuz.

Azkenik, hezkuntza-ekintzak ikasle guztien berdintasuna eta inklusio eraginkorra sustatu behar ditu, banakako eta taldeko ikaskuntza esperientziak garatuz.

5.1. Bizikidetza-harremanak nola kudeatu ikastetxean.

–Hezkuntza-komunitateko kideek (irakasleek, ikasleek, gurasoek eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek) batera eta modu kohesionatuan egiten dute lan.

–Ikasleek begirunea adierazten diete pertsonei, inguruneari eta ikastetxeko arauei.

–Tutoretzako Ekintza Planak balio, ohitura eta gaitasun pertsonalak, sozialak eta ikasten ikastea (LifeComp, bizitzarako gaitasuna) hartzea sustatzen du.

–Ikastetxeko bizikidetza sustatzeko planak eta jarduketak egiten dira.

5.2. Ikasgelan bizikidetza-giroa hobetzea.

–Irakasleek harrerarako, taldea batzeko eta ikasleek gelan parte hartzeko jarduerak egiten dituzte.

–Beren ikasleekin harreman hurbil eta konfiantzazkoa dute ikasgelan.

–Bizikidetza-arauak eta -irizpideak ezartzen dituzte, ikasgelaren funtzionamendua erraztera bideratuta.

–Modu egokian mantentzen dituzte ikasgelan ordena eta lan-giroa.

–Ikasleen asistentzia eta puntualtasuna kontrolatzen dituzte.

–Behar bezala egiten diete aurre eskolako bizikidetza-arazoei.

–Hezkuntza-neurri eraginkorrak aplikatzen dituzte ikasgelan, bizikidetzaren kontrako jokabideak gertatzen direnean.

5.3. Zer-nolako eraginkortasunez abiarazten diren bizikidetza-arazoak prebenitzeko, hautemateko eta konpontzeko baliabideak.

–Ikastetxeak baditu bizikidetza-arazoak prebenitzeko eta garaiz hautemateko sistemak: Tutoretza Planeko eta Aniztasunari Erantzuteko Planeko helburuak, protokoloak, komunikazio bideak, etab.

–Ikastetxeak bizikidetza-arazoak ebazteko mekanismoak abian jartzen ditu bizikidetzaren kontrakoak eta bizikidetzarako oso kaltegarriak diren jokabideen aurrean, hala nola bitartekaritza, familia-konpromisoak, lankidetza-hitzarmenak hurbileko elkarteekin, etab.

–Ikastetxeak protokoloak aplikatzen ditu baldin gertatzen bada jazarpenik, adingabeen babesgabetasunik, genero-indarkeriarik, eskolatze ezarik....

5.4. Berdintasuna.

–Ikastetxeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen du berariazko programa edo planen bidez.

5.5. Inklusioa.

–Ikastetxeak neurri eraginkorrak hartzen ditu, gauzatu dadin era askotako talde sozial, kultural, etniko eta genero-taldeko ikasle guztien benetako inklusioa.

–Tokiko gaiak, globalak eta kulturartekoak aztertzen dira elkarri lotutako mundu batean bizitzen eta jokatzen ikasteko.

–Guztien onurarako eta garapen jasangarrirako ekintzak gauzatzen dira.

5.6. Ikastetxeak zer-nolako eraginkortasunez sustatzen dituen ikasleen itxaropenak.

–Ikastetxeak ikasle guztien ikaskuntza- eta garapen-itxaropen altuak sustatzea lortzen du.

6. Baliabideak eta testuingurua.

Jardun oneko ikastetxeek lortu nahi dituzten hezkuntza-xedeak bultzatzeko bitarteko materialak eta giza baliabideak kudeatzen dituzte. Era berean, hezkuntza-prozesuek eta proiektuek kontuan izaten dituzte ikastetxearen inguru sozialaren eta kulturalaren ezaugarriak.

Ikastetxeek eraikin, espazio eta ekipamendu egokiak izan behar dituzte eta modu eraginkorrean erabili eta mantendu behar dituzte, guztia ere hezkuntza-helburuak betetzeari begira.

Ikastetxea kudeatzeko prozesuetan, teknologia digitalak egoki erabili behar dira, erakundearen gaineko informazioa eta ezagutza eskura izateko eta, orobat, hauek kontserbatu eta ebaluatzeko. Komeni da bermatzea informazio hori modu fidagarrian eta seguruan izanen dela eskura.

Bestalde, ikastetxeek hezkuntza-jomugak lortzeko beharrezkoak diren giza baliabideak izan behar dituzte, eta arreta berezia emanen diote zuzendaritzako kideen eta irakasleen egonkortasunari.

Hezkuntza-proiektua definitzeko eta garatzeko garaian, kontuan hartu beharreko elementu erabakigarriak dira ikastetxearen testuinguru sozial, kultural eta ekonomikoa eta inguruaren aukerak eta mugak, baita ikasleen ezaugarriak, beharrizanak eta asmoak ere. Inguru soziokultural eta geografikoaren hezkuntza behar eta eskaerei erantzuna eman ahal izateko, ezinbestekoa da ikastetxeak erabakiak hartzea kalitatea, ekitatea eta inklusioa bermatuz.

6.1. Instalazio orokorren egokitasuna.

–Ikasleen hezkuntza-arretarako behar diren espazioak daude: oso, erdizka edo gutxi.

–Ikastetxeko instalazioen egokitasun-maila. Egokiak dira eta ekipatuta eta zainduta daude: oso, erdizka edo gutxi.

6.2. Materialen eta baliabideen egokitasuna.

–Hezkuntza-jarduerarako materialen eta baliabideen egokitasun-maila. Erabilgarriak eta era askotakoak dira: oso, erdizka edo gutxi.

6.3. Informazio eta ezagutza sistemak.

–Ordenagailu/ikasle ratioa: 1/1, 1/2, 1/4, <1/4.

–Eskuragarri dira: Internet banda zabaleko konektibitatearekin (Bai/Ez) eta wifi sarearekin (Bai/Ez); intraneta (Bai/Ez); berariazko softwarea (Bai/Ez).

6.4. Ikastetxe mota.

–Kokalekua: Hirian (erdialdean, bizitegi-gunean, hiri-inguruan, etab.) edo herrian.

–Egitura: Ikastetxe osoa, osatugabea edo unitate bakarreko eskola.

–Neurria: Ikastetxe handia (25-50 ikastalde), ertaina (18-24 ikastalde), txikia (9-17 ikastalde) edo osatugabea (1-8 ikastalde).

6.5. Zuzendaritzaren egonkortasuna.

–Azkeneko 12 urteotan izendatutako zuzendarien kopurua.

–Azkeneko 12 urteotan prozedura arrunta erabiliz izendatutako zuzendarien kopurua.

6.6. Irakasleen egonkortasuna.

–Behin betiko irakasleen ehunekoa.

6.7. Irakasle/ikasle ratioa.

–Irakasle/ikasle ratioa.

6.8. Ikasle/ikasgela ratioa.

–Ikasle/ikasgela ratioa.

6.9. Ikasle mota.

–Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ehunekoa: curriculum-egokitzapenarekin eta curriculum-egokitzapenik gabe.

–Egoera soziokultural ahulean dauden ikasleen ehunekoa. (Educaren datuak).

–Jatorriz atzerritarrak diren ikasleen ehunekoa.

–Gutxiengo kulturaletakoak diren ikasleen ehunekoa.

–Gaztelania ez den beste ama-hizkuntza bat duten ikasleen ehunekoa A eta G ereduetan edo euskara ez den beste ama-hizkuntza bat duten ikasleen ehunekoa B eta D ereduetan.

–Beren adinari dagokion ikasturtean dauden ikasleen ehunekoa.

6.10. Eskola-uztearen tasa derrigorrezko hezkuntzan.

–DBH utzi eta Curriculum Egokituko Programa batean, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean, eta abarretan sartzen diren ikasleen ehunekoa.

6.11. Absentismo-tasa larria.

–Ikasturtean justifikatu gabeko asistentzia-faltak % 20 baino gehiago dituzten ikasleen ehunekoa (gehienez ere 80 saio).

6.12. Indize sozioekonomiko eta kulturalaren tasa.

–Ikastetxearen Indize Sozioekonomiko eta Kulturalaren Tasa (ISEK) nahitaezko irakaskuntzetan: Txikia (I < -0,38); txikia-ertaina (-0,38 < I < 0); ertaina-handia (0 < I < 0,34); handia (0,34 < I).

7. Hezkuntza-komunitatea eta kolaboratzaileak.

Jardun oneko ikastetxeek harreman oparoak ezartzen dituzte familiekin, eta mekanismoak jartzen dituzte martxan, gurasoek elkarlanean errazago har dezaten parte seme-alaben hezkuntzan. Aldi berean, aipatutako ikastetxeok programa eta proiektu pedagogikoetan parte hartzen dute, eta lankidetzan jarduten dute beste eragile eta erakunde batzuekin.

Gurasoak beren seme-alaben hezkuntzan eta eskola inguruan inplikatzea ezinbestekoa da haien trebakuntza eta garapenerako.

Gurasoek seme-alaben hezkuntza-inguruan partaidetza aktiboa izatea da ikasleen hezkuntza-aurreratzeari mesede egiten dion faktore nagusietako bat. Familiak eta eskolak modu koordinatuan egin behar dute lan, abileziak eta gaitasunak garatuz, arauak eta ardurak transmitituz, eta balioak eta ohiturak erakutsiz.

Ingurune digitalek eskaintzen dituzten komunikazio-bide berriak aprobetxatuz, zuzendaritza-taldeek informazioa helarazi eta parte-hartzea erraztu behar diete familiei, eta, kasua bada, enpresa erakundeei (Lanbide Heziketan).

Bestalde, ikastetxeek mekanismoak paratu behar dituzte abian, neurtzeko zer pertzepzio duten familiek, ikasleek eta enpresa erakundeek (Lanbide Heziketan) hezkuntzarekin lotutako alderdiei buruz.

Azkenik, ikastetxeen jardun onerako elementu garrantzitsutzat hartzen da parte hartzea izaera pedagogiko-didaktikoko, teknologikoko eta mugikortasuneko programetan, proiektuetan eta deialdietan. Era berean, ezinbestekoa da, Lanbide Heziketan, lankidetzak eta itunak izatea sektoreko beste profesional, erakunde, organismo eta enpresekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin, betiere hezkuntzako informazioa eta esperientziak elkarri trukatzeko.

7.1. Gurasoen partaidetza-maila.

–Familiek konpromisoa erakusten dute eta inplikatzen dira ikastetxeak antolatutako hezkuntza-jardueretan: jardueretako partaidetzaren ehunekoa.

–Familien inplikazio- eta jarraipen-maila beren seme-alaben ikaskuntzan.

–Gurasoen partaidetza-maila ikastetxean: ikastetxeak zenbat partaidetza-jarduera aurreikusi dituen gurasoak inplikatzeko.

–Zuzendaritza taldeak zer-nolako harremana duen familiekin: zer bilera kopuru izan den gurasoen elkartearen batzordearekin eta familia-partaidetzarako bestelako erakundeekin.

Familiek eta guraso elkarteak aktiboki hartzen dute parte ikastetxeko gobernu organoetan.

7.2. Ikastetxearen partaidetza-maila programa eta proiektu pedagogiko-didaktiko eta teknologikoetan.

Ikastetxeak parte hartzen du Hezkuntza Departamentuak edo beste erakunde batzuek deitutako berrikuntza-programa eta -proiektu pedagogiko-didaktikoetan: bilera-kopurua.

7.3. Beste erakunde eta organismo batzuekiko lankidetza-maila.

Ikastetxeak informazioa eta baliabideak trukatzen ditu hezkuntza-prozesuari balioa ematen dioten beste erakunde eta organismo batzuekin, hala nola gizarte-zerbitzuekin, osasun etxeekin, enpresekin eta abarrekin: ikasturtean egindako bilera-kopurua.

Ikastetxeak ohiko harremanak ditu ikasleen jatorrizko eta helmugako ikastetxeekin, prozesu pedagogiko-didaktikoek koherentzia izan dezaten: ikasturtearen hasieran eta bukaeran egindako bilera-kopurua, irakasleen eta orientatzaileen artean antolatutako bilera-kopurua, etab.

7.4. Nolako eraginkortasunez neurtzen den familien, ikasleen eta intereseko beste talde batzuen pertzepzioa.

Baliabide egokiak erabiliz, familien pertzepzioaren gaineko informazioa jasotzen da, alderdi hauei buruz: irakasleen gaitasuna, ikastetxeak emandako prestakuntza, ikaskuntza-emaitzak, aniztasunari erantzutearen maila, bizikidetza-giroa, balioen transmisioa, lan giroa, bizikidetzarako jarritako hezkuntza-neurrien eraginkortasuna, instalazioak, familien eta irakasleen arteko komunikazio-maila, ikastetxearen eta familien arteko harremana, ikastetxearekin dagoen gogobetetasun-maila, zuzendaritzaren jarduna, etab.

Ikasleek, Bigarren Hezkuntzan, ikastetxearekiko duten pertzepzioari buruzko informazioa biltzen da, baliabide egokiak erabiliz horretarako.

–Familien eta ikasleen pertzepzioa aztertzen da eta hobekuntzak abian jartzen dira.

8. Emaitzak.

Jardun oneko ikastetxeek eskura dituzten baliabideekin lotutako barne- eta kanpo- emaitza egokiak izaten eta mantentzen dituzte. Era berean, eraginkortasunez egiten dute ikastetxearen autoebaluazioa, eta hobekuntza esanguratsuak lortzen dituzte ezarritako neurrietatik abiatuta.

Ikastetxeek emaitzak neurtzeko eta aztertzeko sistemak izan behar dituzte, ikastetxearen jarduna ezagutu ahal izateko, azken urteetan lortutako aurreratze maila zehazteko eta etorkizuneko joerak aurreikusteko.

Ikastetxeen emaitzak ezaugarri eta garrantzi desberdinekoak dira, eta, zerbitzuak eskaintzen dituzten beste erakundeetan bezala, ikastetxearen helburuak, interes-talde desberdinen itxaropenak edota hezkuntza-prozesuen errendimenduak izan litezke.

Izan daitezkeen emaitza-multzo guztien artetik, garrantzi berezia dute ebaluazio-eredu honetan ikasleen ikaskuntzaren lorpenek (barne-ebaluazioak eta kanpo-ebaluazio diagnostikoak); ondoren, bigarren mailan, familien beharrekin eta itxaropenekin lotutakoak egon daitezke. Hirugarren maila batean aipa ditzakegu ikastetxeak ezarriko dituen beste adierazle batzuk, hala nola enplegagarritasun-indizea, eskola goiz uztearen indizea, etab.

Eredu honetan jasotzen diren adierazle homologatuen arabera neurtu eta analizatu behar dira barneko emaitza akademikoak eta kanpo-ebaluazio estandarizatuen emaitzak.

Aurretik, modu fidagarrian eta zehatzean erregistratu eta neurtu behar dira kanpo- eta barne-ebaluazioen emaitzak.

Ondoren, zehaztu behar da ea lortu diren ikastetxeak adierazleetarako ezarri zituen jomugak. Aldi berean, datu horiek alderatu behar dira Nafarroako batezbestekoarekin eta ISEK aren arabera zenbatetsita dagoen batezbestekoarekin.

Azkenik, egiaztatuko da hobekuntza esanguratsuak gertatzen ote diren ikastetxean abiarazitako hobekuntza-neurrien ondorioz, eta, era berean, azken urteetan joera positiboak eta jarraituak nabari diren hobekuntza horietan.

Jardun oneko ikastetxeek emaitza egokiak lortu eta sendotu behar dituzte errendimendu-probetan.

Neurketa egin ondoren, emaitzak aztertzeko txostenak idatzi behar dira eta haietan ikastetxearen hobekuntzarako lehentasunezko arloak zehaztu behar dira.

8.1. Ikasleen ikaskuntzaren emaitzak, errendimenduko barne-probetan.

–Behar den titulazioa lortzen duten ikasleen ehunekoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH), Batxilergoa, Lanbide Heziketa, beste irakaskuntza batzuk (artistikoak, kirolekoak, helduenak...).

–Ikasmailaz igo diren ikasleen ehunekoa.

–Irakasgai guztiak gaindituta ikasmailaz igo diren ikasleen ehunekoa.

–Arlo, irakasgai edo modulu bakoitzean ebaluazio positiboa izan duten ikasleen ehunekoa.

8.2. Ikastetxeko ikasleen batez besteko puntuazioa errendimenduko kanpoko proba estandarizatuetan.

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, ikasleek Gaztelaniaren hizkuntza-gaitasunean izan duten batez besteko puntuazio eraldatua (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, ikasleek Euskararen hizkuntza-gaitasunean izan duten batez besteko puntuazio eraldatua (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, ikasleek Atzerriko Hizkuntzaren gaitasunean izan duten batez besteko puntuazio eraldatua (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

Ebaluazio diagnostikoaren proban, ikasleek Matematika gaitasunean izan duten batez besteko puntuazio eraldatua (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban ikasleek gaitasun zientifikoan izan duten batez besteko puntuazio eraldatua (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

8.3. Kanpoko errendimendu proba estandarizatuetan ikastetxean gaitasun maila egokia lortzen ez duten ikasleen tasa (tasa honek erakusten du zein den ekitate-maila ikastetxeko emaitzetan).

Ebaluazio diagnostikoaren proban, Gaztelaniaren hizkuntza-gaitasunean gaitasun-maila egokia lortu ez duten (1. eta 2. mailak) ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, Euskararen hizkuntza-gaitasunean gaitasun-maila egokia lortu ez duten (1. eta 2. mailak) ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

Ebaluazio diagnostikoaren proban, Atzerriko Hizkuntzaren gaitasunean gaitasun-maila egokia lortu ez duten (1. eta 2. mailak) ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, Matematika gaitasunean gaitasun-maila egokia lortu ez duten (1. eta 2. mailak) ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, gaitasun zientifikoan gaitasun-maila egokia lortu ez duten (1. eta 2. mailak) ikasleen ehunekoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

8.4. Kanpoko errendimendu proba estandarizatuetan ikastetxean gaitasun-maila bikaina lortzen duten ikasleen tasa (bikaintasun-tasa).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, Gaztelaniaren hizkuntza-gaitasunean maila bikaina (3+ maila) lortu duten ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, Euskararen hizkuntza-gaitasunean maila bikaina (3+ maila) lortu duten ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, Atzerriko Hizkuntzaren gaitasunean maila bikaina (3+ maila) lortu duten ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, Matematika gaitasunean maila bikaina (3+ maila) lortu duten ikasleen ehunekoa (Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

–Ebaluazio diagnostikoaren proban, gaitasun zientifikoan maila bikaina (3+ maila) lortu duten ikasleen ehunekoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan).

8.5. Zer-nolako koherentzia maila den barne-ebaluazioen eta kanpo-ebaluazio estandarizatuen emaitzen artean.

–Koherentzia-maila barneko ebaluazio emaitzak (emaitza akademikoak) eta gaitasunen arabera egindako ebaluazio diagnostikoen emaitzen artean.

8.6. Ikasleen emaitzak unibertsitatera sartzeko probaren deialdi arruntean (USP).

–USPa gainditu duten ikasleen ehunekoa, aurkeztutako ikasleen kopuruarekin alderatuta.

–USPa gainditu duten ikasleen ehunekoa, matrikulatutako ikasleen kopuruarekin alderatuta.

–Nahitaezko fasean ikasleek USPn lortu dituzten batez besteko kalifikazioak.

–Irakasgaietako bakoitzean USPn ebaluazio positiboa izan duten ikasleen ehunekoa.

–Irakasgaietako bakoitzean ikasleek USPn lortu dituzten batez besteko kalifikazioak.

8.7. Gurasoen eta ikasleen pertzepzioaren emaitzak.

–Aplikatutako gogobetetze-inkestetan gurasoek hautemandako kalitatea (ikus 7.4. adierazlea).

–Aplikatutako gogobetetze-inkestetan Bigarren Hezkuntzako ikasleek hautemandako kalitatea.

8.8. Ikastetxearen beste emaitza erabakigarri batzuk.

–Ikastetxeak berak ezarritako eta barnean neurtutako beste emaitza erabakigarri batzuen kalitatea: enplegagarritasun-indizea (Lanbide Heziketan), eskola goiz uztearen indizea, absentismo-maila, bizikidetzarako bereziki kaltegarriak diren portaeren ehunekoa, matrikulazio-tasa, hizkuntzetan erdietsitako ziurtagiriak, etab.

8.9. Ikastetxeak abiarazitako hobekuntzen arrakasta.

–Ikastetxean jarraitutako prozesuak bultzatuta, zenbait jardun-arlotan hobekuntza esanguratsuak egiaztatu dira.

–Behatutako hobekuntzek joera positiboak dituzte azken 4 urteetan.

Iragarkiaren kodea: F2209677