160. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

10850E/2022 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita dirulaguntza honen deialdirako gastua: “Laneratzeko zailtasunak dituzten taldeen kontratazioa sustatzeko laguntzak. REACT”. DDBN identifikazioa: 615492.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 24an emandako 1653E/2022 Ebazpenaren bidez, 1.500.000 euroko gastua baimendu zen laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzak emateko, 2022ko gastu-aurrekontuaren “REACT. Kolektibo espezifikoak kontratatzeko pizgarriak. PE EGIF 14-20.” izeneko 950001 96100 4709 24111 partidaren kargura.

Ezinezkoa izan denez eskari guztiei erantzutea 1653E/2022 Ebazpenaren bidez baimendutako aurrekontu-kontsignazioarekin, Nafarroako Gobernuak erabaki du 3.000.000 euro gehitzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko deialdiari.

Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko (REACT), bidezkoa da 3.3.1 A), 4.4.2 eta 5.5.1.A) a) oinarrien testua aldatzea.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretara bideratutako kredituari 3.000.000 euro gehituta.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 3.000.000 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2022ko gastu-aurrekontuko “Laneratzeko zailtasunak dituzten taldeen kontrataziorako laguntzak. REACT” izeneko 950001 96100 4709 241117 partidaren kargura ordainduko da.

3. 3.3.1.A), 4.4.2. eta 5.5.1.A) a) oinarriak aldatzea. Honela geldituko dira idatzita:

3.3.1.A) Kontratu mugagabeak eta aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat kontratu mugagabe bihurtzea. Kontratuak gutxienez lanaldiaren % 50ekoak izanen dira. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira aldizkako kontratu finkoak eta obrari atxikitako kontratu mugagabeak.

4.4.2. A) apartatuko pertsonak honako kolektibo hauetakoren batekoak izan beharko dira:

–55 urtetik gorako pertsonak.

–Gazteen bermean izena emanda dauden 30 urtetik beherakoak.

–Iraupen luzeko langabeak.

–Errenta bermatuaren hartzaileak.

Deialdi honen ondorioetarako, luzaroko langabeak izanen dira kontratatu aurreko 540 egunetatik gutxienez 360 egunetan lanik gabe eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak.

5.5.1. Diruz lagunduko diren zenbatekoak hauek dira:

A) Kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtzea:

a) 7.000 euro, 55 urtetik gorako pertsonek edo gazteen bermean izena emanda dauden 30 urtetik beherako gazteek sinatuak badira. 7.700 euro, sinatzailea, aurrekoaz gain, emakumea bada.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko uztailaren 12an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2210082