159. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

282/2022 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2022-2023 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan esku hartzeko. DDBN identifikazioa: 633024.

Deialdi hau Hezkuntza Departamentuak finantzatzen du. Haren bidez jarraipena ematen zaio Europako Gizarte Funtsaren bidez finantzatutako programa honi: “Hezkuntzaren aurrerapen eta sostengurako orientazio eta errefortzu programa”. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren atariko tituluko I. kapituluaren 1. artikuluko b) apartatuan ezarritakoaren arabera, hezkuntzaren printzipio eta helburu bat da ekitatea. Horri esker, bermatzen dira nortasuna hezkuntzaren bidez erabat garatzeko aukera-berdintasuna, hezkuntzan txertatzeko aukera, diskriminazioa gainditzen laguntzen duen eskubide eta aukera berdintasuna eta hezkuntzarako sarbidea. Halaber, ekitatea tresna bat da desparekotasun pertsonalak, kulturalak, ekonomikoak eta sozialak konpentsatzeko.

Halaber, II. tituluaren II. kapituluaren 80. artikuluaren 1. apartatuan ezartzen duenaren arabera, hezkuntzarako eskubidea erabiltzean berdintasun-printzipioa gauzatzeko, administrazio publikoek konpentsazio-ekintzak eginen dituzte egoera sozial, edukatibo eta kultural txarrean dauden pertsonentzat, taldeentzat eta lurralde-eremuentzat, hezkuntzarako sarbidea, hezkuntzan aritzea edo ikastea eragozten duten oztopoak ezabatzeko. Hain zuzen ere, behar diren doikuntzak eginen dituzte pertsona horien banakako beharrizanen arabera eta behar duten laguntza emanen diete beren hezkuntza-garapena eta garapen soziala sustatzeko eta, horrela, beste herritar guztien aukera berak eduki ditzaten hezkuntza inklusiboa jasotzeko.

Artikulu horretako 2. apartatuaren arabera, konpentsazio politikek hezkuntza sistemaren ekintza sendotuko dute, hala saihesteko faktore sozialek, ekonomikoek, kulturalek, geografikoek, etnikoek edo bestelakoek eragindako desparekotasunak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 72.5 artikuluak hauxe dio hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleei buruz: “hezkuntza administrazioek beste administrazio batzuekin, beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin eta beste erakunde edo elkarte batzuekin lankidetzan jarduten ahalko dute ikasle horien eskolatzea errazteko, ikasle horiek ikastetxean hobeki txertatzeko, hezkuntza-arrakasta sustatzeko eta garaia baino lehen eskola ez uzteko”.

Udalak, oinarrizko gizarte zerbitzuak edo haien mankomunitateak jarduketa batzuk garatzen ari dira aurrea hartzeko zenbait kolektibotako ikasleen absentismoari, eskola-porrotari, eskola-uzteari edo gizartetik baztertzeko arriskuari.

Jarduketa horien artean nabarmentzekoa da hezkuntza-komunitateari tresnak ematea ikasleen baldintza pertsonalak eta ikastetxeetako bizikidetza hobetzeko. Horretarako, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala behar da familien eta ikastetxearen arteko harreman etengabea errazteko. Pertsona horiek beharrezkoak dira familiak bisitatzeko, haiekin elkarrizketak izateko eta gurasoen eta ikastetxearen arteko harreman malgua sustatzeko.

Hezkuntza Departamentuak badaki Nafarroan badaudela gizarte eta hezkuntzako egoerak non ikasleak eta haien familiak bazterturik edo gutxietsita dauden. Horregatik erabaki du konpentsazio neurri zehatzak hartzea pertsona, talde eta lurralde horien alde.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txerta daitezen esku-hartze integralak sustatzeko, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdi bat onets dadin, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontratatzeko, 2022-2023 ikasturtean esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektu horietan.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onestea, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2022-2023 ikasturtean, esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan.

2. 400.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen xede diren baliabide ekonomikoak diruz laguntzeko. Horietatik 80.000 euro 2022ko aurrekontuko 420004-42700-4609-322400 partidaren kargura izanen dira (“Gizartean eta hezkuntzan txertatzeko jardueretarako dirulaguntzak”), eta gainerakoa, 320.000 euro, 2023ko gastu aurrekontuan horretarako PEP E-19/000218-01, FSE 2014-2020 elementuaren kargura gaitzen den partida baliokidean (Hezkuntzaren aurrerapen eta sostengurako orientazio eta errefortzu programa), baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio Proiektuetarako Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko uztailaren 5ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

OINARRIAK

Udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdia, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2022-2023 ikasturtean, esku har dezan Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen xedea da laguntzak ematea Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoekin koordinaturik aritzen diren udalei, oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten, susta dezan ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzea, honako hauen bidez:

1. Mekanismoak garatzea, gizartean eta hezkuntzan txertatzen aritzen diren eskualdeko kolektibo eta erakundeekiko sare-lana errazteko: Hezkuntza-komunitatea; laguntza eta orientazio unitateak; elkarteak.

2. Eskola-absentismo egoeran dauden ikasleek eta haien familiek hezkuntzan duten parte-hartzea hobetzea, erabat txerta daitezen.

3. Ikastetxean bizikidetza giro egokia bultzatzea, hainbat estrategia eta metodologia inklusibo erabiliz; bereziki elkarreragin sozialeko jarrera positiboak sustatuko dira kultur ezberdinetako taldeen eta gutxiengoen artean.

4. Identifikatzea zer ikasle dagoen gatazka pertsonaleko eta arrisku sozialeko egoeretan, eta neurri eta baliabide egokiak diseinatzea eta ezartzea arrisku sozialeko edo gatazkako egoeran dauden ikasle horiek tratatzeko eta berreskuratzeko.

5. Hezkuntza normalizazioan aurrera egitea, eskolako arrakastaren tasak igotzeko.

6. Irakasleei eta hezkuntza-komunitateari prestakuntza ematea, eta parte hartzen uztea proiektuaren diseinu, garapen eta ebaluazioan.

7. Elkarlan zuzena, jarduketa plan bat ezartzeko Ikastetxeen, laguntza eta orientazio unitateen eta udal estamentuen artean, baldin inguruabar sozialek eta/edo sanitarioek eskola antolaketan aldaketak eragiten badituzte, hala nola ikasgelako ikasleen ratioa txikitzea, edo hezkuntza gune fisiko gehiago bilatzeko beharra eta horiek ikasgela berri gisa erabiltzeko gaitzea.

Bigarrena.–Entitate onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitateko udalak, oinarrizko gizarte zerbitzuak edo gizarte zerbitzuen mankomunitateak, betiere Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoekin koordinaturik aritzen badira.

Hirugarrena.–Baldintzak.

Entitate onuradunek 2022ko urriaren 1erako kontratatuta eduki behar dute proiektua eginen duen profesionala.

Proiektua eginen duena udaleko plantillako langilea, oinarrizko gizarte zerbitzukoa edo oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatekoa bada, egiaztatu edo frogatu egin beharko da.

Laugarrena.–Proiektuaren ezaugarriak.

Proiektu bat eskualde bateko ikastetxe batean eta/edo ikastetxe gehiagotan egiten denean ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzea errazteko helburuarekin, ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzea sustatu beharko dute, lehen oinarrian (Deialdiaren xedea) jasotako puntuen bidez.

Bosgarrena.–Dokumentazioa.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten udalek, gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskabidea, II. eranskinaren araberakoa.

b) Proiektuaren deskribapena, III. eranskinaren araberakoa.

c) Proiektuari lotua dagoen ikastetxeko edo ikastetxeetako zuzendaritza taldearen oniritzia eta ikastetxe horretako edo horietako Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen adostasuna.

Seigarrena.–Aurkezteko epea.

Bosgarren oinarrian adierazten den dokumentazioa deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 10 egun baliodunetan aurkeztu behar da, Inklusio Atalari zuzenduta, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan arautu zen erregistro hori).

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, udalek, oinarrizko gizarte zerbitzuek eta gizarte zerbitzuen mankomunitateek hamar egun balioduneko epea izanen dute agirietan egindako akatsak zuzentzeko. Aldi horretan interesdunak akatsak zuzentzen ez baditu, eskaeran atzera egin duela pentsatuko da eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da. Ebazpen hori jakinarazi eginen zaio.

Zazpigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta ebazpena.

7.1. Instrukzioa egiteko organo arduraduna Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzua izanen da.

7.2. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, batzorde batek baloratuko ditu. Honako hauek osatuko dute batzordea:

–Inklusio Ataleko burua.

–Inklusio Proiektuetarako Bulegoko burua.

–Inklusio Ataleko teknikari bat.

Batzordeak IV. eranskineko balorazio irizpideak kontuan hartuz baloratuko ditu proiektuak.

7.3. Balorazio prozesua amaitutakoan, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak deialdiaren ebazpen proposamena eginen dio Hezkuntzako zuzendari nagusiari, eta hark hilabeteko epean ebatziko du. Dirulaguntzak emateko ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko da jakinarazpen ondorioetarako.

Zortzigarrena.–Eman beharreko dirulaguntza.

Dirulaguntza norgehiagoka emanen da, aurkeztutako eskabideen lehentasun-hurrenkeran oinarrituta, deialdiaren oinarrietan finkatutako balorazio irizpideen arabera. Dirulaguntza esleituko zaie, baremoko puntuen % 50 edo gehiago lortuta, puntuazio handiena duten proiektuei, betiere esleipen guztien zenbatekoak kreditu erabilgarria gainditu gabe.

Kasu guztietan, dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatutako gastuaren % 100 izanen da. Proiektu bakoitzerako 20.000 euro jasotzen ahal dira gehienez.

Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:

a) Langileen gastuak. Horien artean sartzen ahalko dira soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak.

b) Bidaiak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

Bederatzigarrena.–Laguntzaren ordainketa.

Dirulaguntza Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez ordainduko da, bi zatitan, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendariak proposaturik. Lehen ordainketa, aurrerakin gisa, aurkeztutako aurrekontuaren % 30ari dagokiona, 2022ko abendua baino lehen eginen da, 2022ko aurrekontuaren kargura, eta horretarako urriaren 14a baino lehen aurkeztu beharko da 2022ko urriaren 1a baino lehen sinatutako lan kontratuaren kopia bat. Bigarren ordainketa 2023ko azken hiruhilekoan eginen da, 2023ko aurrekontuaren kargura, behin gastuak justifikatuta kontzesioko zenbatekoaren mugara arte, eta V. eranskinean ezarritako edukia jasotzen duen jardueren memoria aurkeztu ondoren, 2023ko irailaren 9a baino lehen.

Hamargarrena.–Gastuen justifikazioa.

Emandako laguntza justifikatzeko, entitate onuradunek egindako zerbitzuei dagozkien nominak eta fakturak aurkeztu beharko dituzte, bai eta bidezko ordainagiri guztiak ere.

2023ko irailaren 9a baino lehen aurkeztuko dira 2022ko irailaren 1etik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean (biak barne) egindako gastuen egiaztagiriak.

Instrukzio organoaren iritziz ez bada nahikoa gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena, errekerimendua eginen dio entitate onuradunari, beharrezko frogagiriak erants ditzan bost egun balioduneko epean, gehienez. Entitate onuradunak eskabidean adierazten duen gaitutako helbide elektronikora eginen da errekerimendu hori.

Hamaikagarrena.–Dirulaguntzak itzultzea.

Onuradunak ez baditu betetzen deialdi honen oinarrietan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak eta betekizunak, dirulaguntza galduko du eta jasotako dirua itzuli beharko du, bai eta ordainketaren dataz geroztikako berandutze-interesak ere, halakorik bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko aipatutako 11/2005 Foru Legearen II. tituluaren arabera eska daitezkeen erantzukizunak.

Hamabigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Entitate onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektua gauzatuko duen profesionala kontratatzea 2022ko irailaren 1etik urriaren 1era bitartean, biak barne. Proiektua eginen duena udaleko plantillako langilea, oinarrizko gizarte zerbitzukoa edo oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitatekoa bada, egiaztatu edo frogatu egin beharko da.

b) Zerbitzua dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztutako moduan eta onetsitako proiektuaren arabera egin behar da.

c) Programaren zabalkundea eta publizitatea egiten den guztietan laguntza nork eman duen adieraztea. Zabalkunde idatzia edo grafikoa egiten bada, Hezkuntza Departamentuaren logotipoa paratu beharko da, dirulaguntza jaso duen entitatearen logotipoaren neurri berean eta ikusteko baldintza berberetan.

d) 2022ko urriaren 15erako, egun hori barne, 2022ko urriaren 1a baino lehen sinatutako lan-kontratuaren kopia aurkeztu behar dute. Proiektua eginen duena oinarrizko gizarte zerbitzuko edo oinarrizko gizarte zerbitzuen mankomunitateko plantillako langilea bada, egiaztatu edo frogatu egin beharko da.

e) 2023ko irailaren 9rako, egun hori barne, egindako zerbitzuei dagozkien nominak eta fakturak aurkeztu behar dituzte, bai eta bidezko ordainagiriak ere. Horrez gainera, jarduketen memoria aurkeztu behar dute, V. eranskinean ezartzen diren puntuen arabera egina.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Eskabide eredua (DOC).

III. ERANSKINA

Dokumentuak gehienez ere 15 orrialde izanen ditu, 11 neurriko Arial letraz idatzia, lerrokadura justifikatua eta 1,5eko lerroartea erabiliz.

1.–Proiektuaren deskribapena.

–Proiektuaren izena eta izenburua.

–Justifikazioa eta testuinguruaren azterketa:

  • Abiapuntuko egoera.
  • Esku hartzeko mailak eta eremuak.
  • Lan proiektuan esku hartuko duten talde sozialak.

–Proiektuaren helburuak:

  • Aurreikusitako helburuak oinarri, gauzatu beharreko ekintzak.
  • Ebaluazio adierazleak.
  • Denboralizazioa, baliabide pertsonalak eta materialak.
  • Gizarteratzeko elementu zuzentzaileak hezkuntzaren eremuan.

2.–Arduradunen taldea.

–Proiektuaren koordinatzailea oinarrizko gizarte zerbitzuan edo mankomunitatean; egitekoak eta atazak.

–Kulturen arteko sustatzailea edo bitartekaria; lanpostuaren maila, proiektuari egotzitako lanaldi-ehunekoa, egitekoak eta atazak.

–Proiektuaren koordinatzailea ikastetxean edo ikastetxeetan; egitekoak eta atazak.

–Gainerako parte-hartzaileek proiektua prestatu nahiz gauzatzeko beren gain hartzen dituzten eginkizunak edo lanak.

3.–Aurrekontua eta aurreikusitako gastu-kontzeptuak.

Memoria 2023ko irailaren 9rako aurkeztu behar da.

IV. ERANSKINA

Balorazio irizpideak (100 puntu).

1. Ikastetxeen gizarte-hezkuntzako egoera (20 puntu gehienez).

Proiektuan biltzen diren ikastetxeetan matrikulatutako ikasle behartsuen ehunekoa.

% 65 edo gehiago (15 puntu).

% 41 - % 65 artean (10 puntu).

% 26 - % 40 artean (5 puntu).

% 11 - % 25 artean (2,5 puntu).

% 10etik behera (0 puntu).

15 puntu

Proiektuan biltzen diren ikastetxeetan matrikulatutako ikasleen absentismoaren ehunekoa.

% 5 edo gehiago (5 puntu).

% 2,5 - % 4,9 artean (2,5 puntu).

% 1 - % 2,4 artean (1 puntu).

5 puntu

2. Testuinguruaren azterketa. Proiektuaren helburuak. (20 puntu gehienez).

Egoera aztertzeko lanen garapena proiektuan, eremuak eta esku hartzeko taldeak eta badago erlazio bat helburuekin eta ekintzekin.

20 puntu

Egoera aztertzeko lanen garapena proiektuan, eremuak eta badago erlazio bat helburuekin eta ekintzekin.

15 puntu

Egoera aztertzeko lanen garapena proiektuan eta badago erlazio bat helburuekin eta ekintzekin.

10 puntu

Helburuen eta ekintzen garapena proiektuan.

5 puntu

Proiektuan egoeraren azterketa, eremuak eta esku hartzeko taldeak daude.

2,5 puntu

3. Ebaluazio-adierazle argien ezarpena proiektuaren jarduketa-eremu guztietan (20 puntu gehienez).

Adierazle neurgarriak daude jarduketa-eremu guztietako ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea).

20 puntu

Adierazle neurgarriak daude bi jarduketa-eremutako ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea).

15 puntu

Adierazle neurgarriak daude jarduketa-eremu bateko ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea).

10 puntu

Adierazle neurgaitzak daude jarduketa-eremu bateko ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea).

5 puntu

Ez dago adierazlerik.

0 puntu

4. Proiektuaren izaera berritzaile eta inklusiboa, eta proiektuaren aplikagarritasuna hezkuntza, gizarte eta kultura inguruan (15 puntu gehienez).

Ekintza inklusiboak daude jarduketa-eremu guztietako ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea), bai eskola-orduetan, bai arratsaldeko eta udako ordutegietan.

15 puntu

Ekintza inklusiboak daude jarduketa-eremu guztietako ekintzetan (eskola, familia eta gizarte-komunitatea), baina ez dira zehazten aldiak.

10 puntu

Ekintza inklusiboak daude bi jarduketa-eremutako ekintzetan gutxienez (eskola, familia eta gizarte-komunitatea) eta aldiak zehazten dira.

5 puntu

Ekintza inklusiboak daude bi jarduketa-eremutako ekintzetan gutxienez (eskola, familia eta gizarte-komunitatea), baina ez dira zehazten aldiak.

2,5 puntu

Ez dago ekintza inklusiborik.

0 puntu

5. Gizarte zerbitzuek edo gizarte zerbitzuen mankomunitateak ikastetxeekin koordinaturik aurretik izan diren esperientziak eta egin diren proiektuak (10 puntu gehienez).

6 proiektu edo gehiago aurkeztu.

10 puntu

3 - 5 proiektu aurkeztu.

5 puntu

1 - 2 proiektu aurkeztu.

2,5 puntu

Aurreko deialdietan proiektuak aurkeztu ditu, baina ez du laguntzarik jaso.

1 puntu

Ez du aurkeztu proiekturik.

0 puntu

6. Proiektua ezartzeko hautagaiak kontratatzea (15 puntu gehienez).

Proiektua ezartzeko hautagaia izendatzea edo kontratatzea:

Lanaldi osoa (8 puntu).

Lanaldi partziala (4 puntu).

8 puntu

Urtebeterako kontratua (2021eko irailaren 1etik 2022ko abuztuaren 31ra arte), lehen kontratua denean izan ezean.

7 puntu

V. ERANSKINA

Memoria

Dokumentuak gehienez ere 15 orrialde izanen ditu, 11 neurriko Arial letraz idatzia, lerrokadura justifikatua eta 1,5eko lerroartea erabiliz.

1.–Proiektuaren eragina.

–2022-2023 ikasturtean parte hartu duten ikasleen kopurua, ikastetxearen arabera xehatuta, eta haiekin egindako jarduketak.

–Arreta jaso duten familien kopurua, eta garatu diren jarduketak.

–Ikastetxeekin, laguntza eta orientazio unitateekin, udal estamentuekin eta elkarteekin egindako koordinazioak, helburu dutenak absentismo egoeran dauden ikasleek eta familiak hezkuntzan parte hartzea nabarmenki hobetzea, inklusio osoa lortze aldera.

2.–Proiektuaren helburuak.

–Egindako ekintzen betetze maila, ezarritako helburuak kontuan hartuta.

–Hobetzeko proposamenak.

3.–Gastuen justifikazioa.

Iragarkiaren kodea: F2209970