158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Udal ordenantza, arautzen dituena ibilgailuen hornidura elektrikoa eta kargatzeko zutoinak jartzeko tasak, herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziari dagozkionak

Beriaingo Udalak, 2022ko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau: Ibilgailuen hornidura elektrikoa eta kargatzeko zutoinak jartzeko tasak, herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziari dagozkionak, arautzen dituen udal ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2210352