158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Zirkulazioa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, baita Beriaingo Udalaren ediktuen taulan ere; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko aldia iragan denez inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Beriainen, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ZIRKULAZIOA ARAUTZEN DUEN UDAL ORDENANTZAREN TESTU BERRIA

VI. kapituluan, autobusak, kamioiak, atoiak, karabanak eta autokarabanak aparkatzeari buruzkoan, 36. artikulua osorik kentzen da, eta 37. artikulua (aurrerantzean 36. artikulua izanen dena) honela idatzita geratuko da: “Erabat debekatuta dago udalerrian ibilgailuetan bizitzea, oro har”.

(36. artikulua ezabatzean, ondorengo guztiak zuzenduko dira ordena korrelatiboari eusteko).

XII. kapituluan, gelditzeari eta aparkatzeari buruzkoan, 75. artikuluaren bukaeran (74. artikulua, aurreko aldaketarekin) paragrafo hau gehitzen da: “eta ez badira jartzen etxebizitzetako edozein leihotatik 3 metro baino gutxiagora, leihoaren argiztatze eta aireztatze egokia galaraziz”.

Eta 76. artikuluan (75. artikulua, aurreko aldaketarekin), m) letra gehitu da: “m) Ibilgailuen kargaguneak paratzeko erreserbatutako plazetan, baldin eta erabiltzen ari ez badira”.

Iragarkiaren kodea: L2210349