158. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, 2022ko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza honen aldaketa: Lizentziak eman eta hirigintzan bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, baita Beriaingo Udalaren ediktuen taulan ere; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko aldia iragan denez inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Beriainen, 2022ko uztailaren 26an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

ORDENANTZA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. TESTU BERRIA

3. artikuluan, honela dioen tokian: “Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak”, honela behar du: “Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluan zehaztutakoak”.

Tarifen eranskinean, I. epigrafean, honako hau esaten duen tokian: “Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 189. artikuluaren babesean”, honako hau esan behar du: “Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren babesean”.

Iragarkiaren kodea: L2210348