156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintza onestearen kontra

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, interesdun direnei Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 22-01148 gora jotzeko errekurtsoan. Elena González Forcadak jarri zuen errekurtsoa, Tuterako Udaleko Alkatetzak 2022ko maiatzaren 23an emaniko ebazpen baten aurka; 2022ko plantilla organikoa onesteari buruzkoa zen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori dena, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (beheko solairuan).

Tuteran, 2022ko uztailaren 13an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2210004