156. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERRIBERRI

Deialdia, udaltzain-agentearen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Udaltzain-agentearen lanpostu bat betetzeko oposizioko proben kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari jarraikiz (deialdia 2021eko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an), Erriberriko Udalak erabaki du, Alkatetzaren uztailaren 21eko 590/2022 Ebazpenaren bidez, Jacobo Enrique Albisu Fernández de Arcaya udaltzain-agente izendatzea, funtzionarioen araubidean.

Izendatutakoak zin egin edo hitzeman beharko du Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta udaltzain-agentearen karguari dagozkion betebeharrak fideltasunez beteko dituela, bai eta aipatu lanpostuaz jabetuko dela ere, hogei egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Erriberrin, 2022ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2210262