155. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

279/2022 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iraungitzen baita, titularrak eskatuta, Lizarrako “Mater Dei-Puy-Andéraz” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, eta aldatzen baita Lizarrako “Nuestra Señora del Puy” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena, baimendutako unitate kopurua handitzeko.

Ikusi da “Fundación Diocesana Navarra para la Educación” fundazioak eskatuta instruitu den espedientea, non eskatzen baita “Mater Dei-Puy-Andéraz” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua iraungitzeko eta “Nuestra Señora del Puy” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko, unitate kopurua handitzeko. Bi ikastetxeak titulartasun berekoak dira eta helbide hau dute: San Pol kalea 1, Lizarra.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikulutik 19. artikulura ezarritakoaren ondorioz,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposaturik,

EBAZTEN DUT:

1. 2022ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioekin iraungitzea Lizarrako “Mater Dei- Puy-Andéraz” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena (ikastetxearen kodea: 31008542), zeinaren titularra “Fundación Diocesana Navarra para la Educación” baita, ikastetxearen titularrak hala eskatuta, jarduera administratiboa egiteari utzi diolako; izan ere, titularrak ikastetxe horretako hezkuntza-lerro guztiak laga dizkio, dagozkion eskubide osagarri guztiekin, “Nuestra Señora del Puy” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu baimenduari (ikastetxearen kodea: 31002230). Bi ikastetxeak titulartasun berekoak dira eta helbide hau dute: San Pol kalea 1, Lizarra.

2. Hauek dira iraungitzen den ikastetxearen erregistro datuak:

Ikastetxearen kodea: 31008542.

Izen generikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: “Mater Dei-Puy-Andéraz”.

Helbidea: San Pol kalea 1.

Herria: Lizarra.

Udalerria: Lizarra.

Titularra: “Fundación Diocesana Navarra para la Educación”.

Ematen dituen irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Osaera juridikoa:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, gehienez ere 480 ikaspostu.

–Gaur egun, ikastetxeak hezkuntza-itun orokorra sinatuta du 2022-2023 ikasturtearen amaierara arte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 16 unitatetarako, 3 unitate espezifikotarako (curriculum egokituko programa bat, ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programako 2. eta 3. mailak), eta Oinarrizko Hezkuntza Bereziko unitate baterako (Berariazko Unitatea Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan), Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 494/2019 Ebazpenean adierazitako baldintzetan.

3. 2022ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin aldatzea Lizarrako “Nuestra Señora del Puy” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu baimenduaren baimena (haren titularra “Fundación Diocesana navarra para la Educación” da), ematen dituen irakaskuntzetan baimendutako unitate kopurua handitzeko; izan ere, Lizarrako “Mater Dei-Puy-Andéraz” ikastetxe pribatu baimenduaren hezkuntza-lerro guztiak laga zaizkio, dagozkion eskubide osagarri guztiekin.

4. Aurrekoaren ondorioz, “Nuestra Señora del Puy” Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak honako erregistro datu hauek izanen ditu:

Ikastetxearen kodea: 31002230.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: “Nuestra Señora del Puy”.

Helbidea: San Pol kalea 1.

Herria: Lizarra.

Udalerria: Lizarra.

Titularra: “Fundación Diocesana Navarra para la Educación”.

Ematen dituen irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

Osaera juridikoa:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, gehienez ere 480 ikaspostu.

–“Zientziak eta Teknologia” eta “Giza eta Gizarte Zientziak” modalitateetako Batxilergoa: 6 unitate, gehienez ere 206 ikaspostu.

5. Adieraztea “Nuestra Señora del Puy” ikastetxeak itun berezi osoa sinatuta duela Batxilergoko 4 unitatetarako, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren apirilaren 13ko 150/2022 Ebazpenean ezarritako baldintzetan, eta, adierazitako lagapenari jarraikiz eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiak zehaztutakoarekin bat, eskuratzen ahalko duela “Mater Dei-Puy-Andéraz” ikastetxeak sinatutako hezkuntza-itun orokorraren titulartasuna. Itun horrek iraunen du 2022-2023 ikasturtearen amaierara arte, eta barne hartuko ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 16 unitate, 3 unitate espezifiko (curriculum egokituko programa bat, ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programako 2. eta 3. mailak), eta Oinarrizko Hezkuntza Bereziko unitate bat (Berariazko Unitatea Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetan), Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 494/2019 Ebazpenean adierazitako baldintzetan.

6. Adieraztea “Nuestra Señora del Puy” ikastetxeari baimendutako unitate-kopurua aldatzeak ez duela esan nahi espazioak aldatuko direnik edo unitateak lekuz aldatuko direnik Lizarrako San Pol kaleko 1. zenbakiko aldameneko eraikinetan dauden aipatutako ikastetxeetako instalazioen artean. Beraz, horien konfigurazioan edozein aldaketa gertatzen bada eta horrek ekartzen badu ebazpen honetako 4. apartatuan jasotako erregistro datuak aldatzea eta/edo instalazioak aldatzea, ikastetxearen erakunde titularrak dagokion baimena eskatu beharko dio departamentu honi, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera.

7. Ebazpena ikastetxearen titularrari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzura, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Atalera, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko uztailaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2209818