153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1369/2022 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 30ean onetsi duen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2022. urteko Lan Publikoaren Eskaintza aldatzen duena”.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 30ean hartu duen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2022. urteko Lan Publikoaren Eskaintza onetsi da.

“ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN 2022. URTEKO LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA ALDATZEN DUENA

Gobernu Kontseiluak, 2022ko otsailaren 10eko bileran, erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2022. urteko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen. Erabaki hori 2022ko martxoaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Onetsitako eskaintzak lanpostu hauek hartzen ditu barne txanda irekian:

–Katedradun izateko 2 lanpostu, I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaileentzat erreserbatuak, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, I3 ziurtagiria lortu duten Espainiako nahiz nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat.3.I) artikuluan jasotakoari jarraikiz.

–Unibertsitateko irakasle titular izateko 40 lanpostu.

–Kontratupeko irakasle doktore izateko 28 lanpostu. Horietako 8 lanpostu I3 ziurtagiria lortu duten ikertzaileentzat daude erreserbatuak, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, I3 ziurtagiria lortu duten Espainiako nahiz nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat.3.I) artikuluan jasotakoari jarraikiz.

Horrenbestez, 70 lanpostu eskaintzen dira guztira eta, adierazi dugun bezala, horietako 10 lanpostu 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ikertzaileentzat ezartzen duen erreserba betetzera bideratuak daude.

2022ko apirilaren 11n, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzaren Langileriaren Kostuen zuzendari nagusiaren idazki bat jaso genuen, 2022ko martxoaren 14an bidali omen zuen antzeko beste bat errepikatzen zuena. Idazki horretan Nafarroako Unibertsitate Publikoari eskatu zion bere lan publikoaren eskaintza aldatzeko, interpretatu zuelako eskaintza horrek ez zuela betetzen 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat.3.I) artikuluan lanpostuen %15 erreserbatzeari buruz ezarritakoa.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuak emandako txostena.

Irakasle eta Ikertzaileen Batzordeari eta Kontratupeko Irakasleen Enpresa Batzordeari honen berri eman eta gero.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik eta Batzorde Akademikoak aldeko txostena eman duenez, honako hau da Gobernu Kontseiluak 2022ko ekainaren 30ean egindako bileran hartu duen

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2022. urteko lan publikoaren eskaintza aldatzea Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzak egindako eskaera betetzeko, hots, 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat.3.I) artikuluan lanpostuen %15 erreserbatzeari buruz ezarritakoa betetzeari buruz egindako eskaera.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2022. urteko lan publikoaren eskaintzak lanpostu hauek hartzen ditu barne txanda irekian:

I.–Irakasle eta ikertzaile funtzionarioak.

KIDEGOA

TALDEA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Unibertsitateko katedraduna

A1

2 (*)

Unibertsitateko titularra

A1

40 (*)

(*) Katedradun izateko bi lanpostuak eta unibertsitateko titular izateko lanpostuetako bat I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaileentzat gorderik daude, 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat.3.I) artikuluan jasotakoari jarraikiz, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, hauek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute.

II.–Lotura iraunkorra duten kontratupeko irakasle eta ikertzaileak.

KATEGORIA

LANPOSTUAK GUZTIRA

Kontratupeko irakasle doktorea

28 (*)

(*) Lanpostu horietako zortzi I3 ziurtagiria eskuratu duten ikertzaileentzat gorderik daude, 2022. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2021eko abenduaren 28ko 22/2021 Legearen 20.Bat.3.I) artikuluan jasotakoari jarraikiz, edo, erreserba hori erabiltzen ez bada, Espainiako edo nazioarteko bikaintasun programetako beste ikertzaile batzuentzat, hauek ere I3 ziurtagiria eskuratu badute.

Bigarrena.–Erabaki honen berri ematea Irakasleen Gaietarako Errektoreordetzari eta Giza Baliabideen Zerbitzuari.

Hirugarrena.–Erabaki hau helaraztea Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari eta Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Aurrekontu eta Gastuen Estatu Idazkaritzari.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta NUPen iragarki-ohol elektronikoan argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Erabaki honen kontra zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen xedapenetan ezarritakoarekin bat.”

Iruñean, 2022ko ekainaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F2209613