153. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARAITZ

Euskara ezagutza betekizun izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproba bidez osatzeko deialdirako oinarriak

1. oinarria.–Lanpostua.

1.1. Deialdi honen xedea da Araizko Udalak izan ditzakeen beharrei behin-behinean erantzuna emateko, euskara ezagutza betekizuna izanen duen zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzea hautaproben bidez.

1.2. Izendatuak honako eginkizun hauek bete beharko ditu:

–Ur biltegien, kloratzaileen eta hornidura eta saneamendu sareen mantentze-lanak eta kontrola eta kontadoreen irakurketa.

–Bideen mantentze lanak.

–Udalaren beste hiri zerbitzuen mantentze eta zaintza lanak.

–Arlo hauetako lanak: igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, zurgintza, soldadurakoak, lorezaintza etab.

–Udalak eskatutako egitura eta aparailuak jarri eta kentzea.

–Hiri altzarien pintatze lanak.

–Araizko udaletxeko mantentze lanak.

–Laguntza administratiboko oinarrizko lanak, agiriak banatzea, Araizko Udalaren mugapean bandoak zabaltzea, eta Udalak eskatzen dizkion guztiak, betiere lanpostuari lotuak direnak.

–Konpostaje guneen kudeaketa.

–Araizko Udalak programatzen dituen jaietarako eta kultur ekitaldietarako prestakuntzan eta garbiketan laguntzea, bai eta Araizko Udalak laguntzen edo babesten dituen ekitaldietan ere.

–Udaleko beste zerbitzu batzuei laguntzea, eskatzen zaionean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

–Kasuren batean behar izanez gero, egoerara egokitzea, lanorduekin malgutasunez jokatuz, ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak betetzeko.

2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, parte har dezakete espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude. Gauza bera haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin legez bananduta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusi izatea eta, hala bada, legez ezarritako adina ez gainditzea.

c) Eskola Graduatu, Lehen Mailako Lanbide Hezkuntzako edo baliokide den titulua izatea gutxienez.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Euskaraz jakitea, ahozkoan B2 titulua eta idatzizkoan B1 titulua, Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialaren eta NAPIren arabera egun indarra duen baremoarekin bat; edo maila horiei dagokien beste titulazio bat, ofizialki baliokidetzat onartua dagoena. Eskatutako titulazioa ez badu, ezagutza hori egiaztatzeko, euskara-mailako proba bat egin beharko du izangaiak, lanpostuko hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-maila nahikoa duela zehazteko.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

g) B motako gidabaimena izatea.

2.2. Izangaiek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenagoko baldintzak bete behar dituzte, eta hautapen-prozedurak iraun bitartean izan behar dituzte, izendapena egin arte.

3. oinarria.–Eskabideak.

a) Deialdian parte hartzeko eskabideak Araizko Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan jasotzen diren bitartekoetako bat erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Eskaerak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira.

b) Idazkaritzako arreta ordua: goizeko zortzietatik hamaika eta erdiak arte.

c) Helbide elektronikoa: udala@araitz.eus.

d) Helbidea: Kale Nagusia 4, 31891 Arribe-Atallu (Nafarroa).

3.1. Eskabidearekin aurkeztu beharreko dokumentuak:

a) Nortasun Agiriaren fotokopia konpultsaturik.

b) Benetako kopia edo eskatutako titulazioaren edo hori jasotzeko ordainketaren ziurtagiriaren konpultsatutako fotokopia.

c) Euskara mailaren ziurtagiria edo euskara proba gauzatzeko eskaera.

d) Funtzio publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez egotearen eta administrazio publiko batetik bananduta ez egotearen zinpeko aitorpena.

e) B gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea iraganik, Araizko Udaleko alkateak ebazpen bat emanen du, onetsiko duena onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, izangai baztertuek erreklamazioak egin ditzakete, eta beren eskabideetan egindako akatsak zuzendu, horrelakorik baldin bada, idazkia aurkezturik Araizko Udalean.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Araizko Udaleko alkateak, ebazpen bidez, onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Araizko Udalaren iragarki-taulan, adierazita deialdiko lehen hautaproba egiteko eguna, ordua eta tokia.

4.4. Udalaren iragarki-taulan argitaratuko dira gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak.

5. oinarria.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Mahaiburua: Jose Manuel Zubillaga Muguerza, Araizko Udaleko alkatea.

Mahaiburuaren ordezkoa: Maider Agirrebarrena Beldarrain, Araizko Udaleko alkateordea.

1. bokala: Koldo Nuñez Betelu, Araizko Udaleko zinegotzia.

1. bokalaren ordezkoa: Nerea Martiarena Vallero, Araizko Udaleko zinegotzia.

2. bokala: Jose Manuel Zabaleta Garin, Lekunberriko Udaleko zerbitzu anitzetako langilea.

2. bokalaren ordezkoa: Edurne Arribillaga Zarranz, Lekunberriko Udaleko zerbitzu anitzetako langilea.

3. bokala: Julian Iriarte Larumbe, Arakilgo Udaleko albientea.

4. bokala: Irati Ezeiza Karrera, Araizko Udaleko arkitektoa.

4. bokalaren ordezkoa: Oihane Soroa Muguerza, Araizko Udaleko administraria.

Idazkaria: Joanes Aleman Ollo, Araizko Udaleko idazkaria, hizpidea duena baina botorik ez.

Epaimahaiko kide bakoitza, bere ordezko ezartzen den eta funtzioen eskuordetzea jasotzen duen pertsonagatik ordezkatua izan liteke.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi baino lehen eratu beharko da eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, gutxienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulariak deitzen ahalko ditu proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aipatu aholkulariek beren esparru teknikoetan bakarrik, ez besteetan, laguntzen ahal diote epaimahaiari.

6. oinarria.–Euskara proba.

Oposizio fasea baino lehen, lanpostuaren hizkuntza-eskakizunari dagokion hizkuntza-maila egiaztatzeko proba egingo da, baldin eta izangairen batek ez badu eskatutako euskara titulaziorik.

Proba hori Nafar Gobernuko Euskarabideko teknikariek egingo dute, eta ez gaitzat jotzen diren hautagaiak kanporatuak izanen dira.

7. oinarria.–Oposizioaren garapena.

7.1. Oposizioaren lehen ariketaren hasiera-data onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu eta argitaratzearekin batera finkatuko da.

7.2. Ondoren, gainerako proben iragarkiak argitaratuko ditu epaimahaiak, Araizko Udaleko iragarki-taulan.

7.3. Oposizio-faseak ariketa hauek izango ditu:

Lehen ariketa teorikoa:

Deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari buruzko hainbat galdera labur edo test motatakoei idatziz erantzutea izango da. Gehienez 35 puntu. Gutxienez 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuko dira.

Bigarren ariketa praktikoa:

Egin beharreko zereginekin lotutako lan txikiak egitea, deialdi honen 1. oinarriko 1.2 puntuan adierazitakoen artekoak. Materiala emango da. Probaren gehieneko puntuazioa 55 puntukoa izango da, eta kanpoan geratuko dira gutxienez 27,5 puntu lortzen ez dituzten hautagaiak.

Hirugarren ariketa:

Buruz buruko elkarrizketa (ez da baztergarria). Lanpostuaren eta Araizko udalerriaren gaineko ezagupenari eta haien ezaugarriei buruzkoa izanen da; 15 minutukoa gehienez ere. 10 puntu emanen dira, gehienez.

7.4. Ariketa bakoitzaren zuzenketa amaitutakoan, epaimahaiak argitara emango du Araizko Udaleko iragarki-taulan lortutako kalifikazioekin gainditutako izangaien zerrenda, bai eta oposizioaren hurrengo ariketa egiteko data, tokia eta ordua.

7.5. Probak deialdi bakarraren bidez egingo dira, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute. Deialdira agertzen ez diren izangaiak kanporatuta geratuko dira.

8. oinarria.–Gaindituen zerrenda.

8.1. Behin probaren kalifikazioa bururatuz gero, epaimahaiak argitara emanen du, Araizko Udaleko iragarki-taulan, probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren hurrenkeran, eta zerrenda igorriko dio alkateari, onets dezan, bai eta hautapen prozesuaren espediente osoa ere.

Gaindituen zerrenda horrekin eratuko da izangaien zerrenda, aldi baterako betetzeko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua, Araizko Udalaren zerbitzurako.

8.2. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ebatziko du, kontuan izanik zein izan den bigarren ariketako puntuaziorik handiena. Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak badirau, kalifikazio epaimahaiak ebatziko du, berariazko zozketa bakar baten bidez.

9. oinarria.–Gaindituen zerrenda eta deialdiak.

9.1. Araizko Udalean sortzen diren premien arabera, deialdi honen oinarrietan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoaren arabera, gainditutako izangaiei deitzeko aukera izanen da.

9.2. Proposatutako izangaiek deialdiaren 2.1 puntuan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte 7 egun naturaleko epean, kontratazioa jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Interesdunak karguari dagozkion eginkizunak betetzeko gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen mediku-txostena.

Dokumentazio hori aurkezten duten izangaiek kontratua sinatzera joan beharko dute, Araizko Udalak adierazitako epean.

10. oinarria.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

10.1. Deitzeak.

Epaimahaiak proposatutako eta alkatetzak onartutako zerrendan onartutako pertsonei deitzeko aukera izanen da, Araizko Udalean sortzen diren premien arabera.

Hautagaiei dei eginen zaie dagokion zerrendan agertzen den lehentasun-ordenaren arabera.

Deia egiterakoan, kontuan hartuko da ezarrita dagoena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean, zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. apartatuan; horren bidez, hain zuzen, arautzen dira desgaitasunen bat duten pertsonak Nafarroako Administrazio Publikoetan lanean sartzeko xehetasunak.

Horretarako, %33ko edo maila handiagoko desgaitasun aitortua dutenek egoera hori frogatu beharko dute, organo eskudunak berariaz emaniko agiri jatorrizkoaren bidez edo kopia konpultsatuaren bidez.

10.2. Deitzeetarako arau orokorrak.

a) Hautagaiek, lokalizazioa errazteko, harremanetarako telefono bat gutxienez jakinarazi beharko dute, hargatik eragotzi gabe harremanetarako beste telefono batzuk edo posta elektronikoko helbidea ere jakinarazi ahal izatea. Informazio hori etengabe eguneratuta eduki beharko dute.

b) Oro har, telefono bidezko kontratu bat eskaintzen zaion pertsona bakoitzari gutxienez hiru lokalizazio-saiakera egingo zaizkio, berak emandako harremanetarako bitartekoen bidez, bi eguneko epean.

c) Deialdi bakoitza jasota utziko da, zer inguruabarretan, noiz eta zer ordutan egin den adierazita.

d) Udalak izangaiarekin harremanetan jarri eta kontratazio-eskaintza bat egiten badu, ez badio erantzuten, uko egin diola ulertuko da, eta 10.4 atalean xedatutakoa aplikatuko zaio.

e) Izangaia ezin bada aurkitu, zerrendako hurrengoarekin edo hurrengoekin harremanetan jarriko da, eskainitako lanpostua bete arte.

f) Harremanetan jarri ezin izan diren pertsonek dagokien zerrendan jarraituko dute.

g) Hasierako iraupena hiru hilabetekoa edo laburragoa duten aldi baterako kontratazioen kasuan, edo lanpostua urgentziaz bete behar bada, eta ezin bada bi eguneko epea itxaron aurrez ezarritako deialdietarako, prest dagoen lehen izangaiari eskainiko zaizkio, baldin eta, 10.3. zenbakian aurreikusitakoa bete beharrik gabe, harekin harremanetan jartzea lortzen bada eta berehala lanean hastea onartzen badu.

10.3. Kontratazio-eskaintzari uko egitea.

Izangairen batek eskainitako lanpostuari uko egiten badio, dagokion zerrendako azken postuan geratuko da, honako kasu hauetakoren batean dagoela egiaztatzen ez badu; kasu horretan, zerrendan zegoen tokian jarraituko du:

a) Amatasun, aitatasun, adopzio edo harreragatiko lizentzia-egoeran egotea.

b) Aldi baterako ezintasun-egoeran egotea.

c) Lan-kontratu bat indarrean izatea.

d) Adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik bere kabuz moldatu ezin den odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailarainoko senideren bat bere zaintzapean izatea. Arrazoi hori dela-eta kontratu bati uko egiten diotenak ezin izango dira berriz prest egon uko egin zaionetik gutxienez hilabete igaro arte.

e) Norberaren ezkontza edo antzeko egoera, eskainitako kontratuaren hasiera-data eratu aurreko edo ondorengo hamabost egun naturalen barruan badago. Kasu horietan, izangaia prest ez dagoela agertuko da aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan, izangaiak berak prest egotea eskatzen duen arte. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, eraginpeko pertsonak prest ez dauden egoeran egongo dira, eta ez zaie deialdi honetan aipatzen den zerrendako lanposturik eskainiko.

Atal honetan zerrendatutako egoeraren batean dauden pertsonek agiri bidez eta modu frogagarrian egiaztatu beharko dute hori, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik kontatzen hasita 7 egun naturaleko epean; kasu horretan, uko egiteko unean izangaien zerrendan zuten leku berean egongo dira.

10.4. Zerrendako azken lekura jaistea.

Zerrendako azken postuan geratuko dira honako kasu hauetakoren batean dauden izangaiak:

a) Udalak izangaiarekin harremanetan jarri eta kontratazio-eskaintza bat egiten badu, ez badio erantzuten.

b) Izangairen batek eskainitako lanpostuari uko egiten badio.

10.5. Zerrendetatik kanpo uztea.

Deialdia eragin duen zerrendatik kanpo geratuko dira honako kasu hauetakoren batean dauden izangaiak:

a) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiaren erantzukizuna diren arrazoiengatik.

b) Probaldia ez gainditzea.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea.

d) Kontratua azkentzea diziplinako arau-hausteengatik.

e) Lanpostua bertan behera uztea.

f) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiengatik; hain zuzen ere, kontratatzen den langileak ez izateagatik lanpostuan aritzeko gaitasunik, edo ez egokitzeagatik, ikusten denean errendimendua ez dela nahikoa, eta, beraz, ezin direla eraginkorki bete lanpostuak dituen eginkizunak.

10.6. Lan-kontratuak.

Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanposturako izangaiei aldi baterako administrazio-kontratua eskainiko zaie. Kontratu horren iraupena gertatu den beharraren araberakoa izango da, eta araubide juridikoa abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren eta hura garatzen duen araudiaren mende egongo da.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza onetsi zuen organoaren aurka, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

12. oinarria.–Datuen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluan jasotakoaren arabera, honako hau jakinarazten zaie hautagaiei:

–Parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Araizko Udala da.

–Tratamenduaren helburua langileak hautatzea eta deialdi honen xede den lan poltsa betetzea da.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua. Interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo honen eskariz kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua. Tratamenduaren arduradunari aplika dakiokeen legezko betebehar bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua.

–Datuak gorde egingo dira biltzen diren helburuak betetzeko eta deialdiaren eta datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeetako dokumentuak ebaluatzeko eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuak legez aurreikusitako kasuetan jakinaraziko dira (urriaren 30eko 5/2015 LED), gardentasun-atarian argitaratzea barne, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat.

–Titularrek datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak erabil ditzakete udal-bulegoetan edo datuak babesteko ordezkariaren udala@araitz.eus helbidearen bidez.

–Halaber, eskubidea dute Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (aepd.es) erreklamazio bat aurkezteko, baldin eta uste badute tratamendua ez datorrela bat indarrean dagoen araudiarekin, edo, bestela, aldez aurretik erreklamatu ahal diote datuak babesteko ordezkariari.

Araitzen, 2022ko ekainaren 28an.–Alkatea Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1.–Araizko kaletegia eta parajeak.

2.–Nafarroako toki entitateen 6/1990 Foru Legea: Atariko titulua (1etik 5erako artikuluak) eta I. tituluko 37. artikulutik 44era bitarteko artikuluak.

3.–Tokiko Entitateen Araubidearen Oinarrizko 7/1985 Legea; II. tituluko III. kapitulua (25etik 27ra arteko artikuluak).

4.–Etxeko eta auzo konposta egiteko jakintza teoriko eta praktikoak.

5.–Laneko segurtasun eta higieneari buruzko arauen eta oztopo arkitektonikoei buruzko arauen oinarrizko ezagutzak.

6.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak, materialak. Obra zibilean egin beharreko lanak.

7.–Zurgintzaren oinarrizko eragiketak: ate eta leihoen doikuntzak, sarrailak, ponpak eta pertsianak.

8.–Iturgintzako instalazioen mantentzea: komun-ontziak, txorrotak, tangak, sifoiak, etab.

9.–Pintura. Motak, produktuak, tresnak eta aplikazioa.

10.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko erregelak.

11.–Idazketako eta ortografiako oinarrizko arauak.

12.–Oinarrizko elektrizitatea: elektrikariaren oinarrizko tresnak ezagutzea, erabiltzea eta mantentze-lanak egitea.

13.–Oinarrizko mekanika-metal arotzeria. Mekanikako oinarrizko erremintak (mailuak, bihurkinak, hainbat motatako giltzak, zerrak, eskuko zulagailua eta abar) ezagutu, erabili eta mantentzea.

14.–Lorezaintza. Lorezaintzako oinarrizko tresnak (kimatzeko guraizeak, belarra mozteko makinak, aitzurrak eta abar) ezagutzea, erabiltzea eta mantentzea.

Iragarkiaren kodea: L2209730