152. ALDIZKARIA - 2022ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2022ko uztailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2022ko plantilla organikoko aldaketa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Erreklamaziorik egon ezean, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Garesen, 2022ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2210108