151. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, udaltzain-agentearen 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko lehendakaritzako, funtzio publikoko eta herritarren segurtasuneko zinegotzi ordezkariak, 2022ko ekainaren 30eko 558 zenbakitik 563 zenbakira bitarteko ebazpenen bidez, erabaki zuen zerrendan agertzen diren izangaiak izendatzea, puntu gehien lortu duten izangaiak direlako; hori guztia, bat etorriz udaltzain-agentearen 6 lanpostu betetzeko oposizioko proben kalifikazio epaimahaiaren proposamenarekin (deialdia argitaratu zen 2020ko 271. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 19an, bai eta 2021eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, irailaren 16an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Zizur Nagusian, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

IZENDATUTAKO IZANGAIEN ZERRENDA

050 zenbaki profesionala, Aitor Adin Urtasun, 37009 zenbakidun lanpostua.

051 zenbaki profesionala, Víctor Marsal Albéniz, 37013 zenbakidun lanpostua.

052 zenbaki profesionala, Iker Severiano Azcárate, 37016 zenbakidun lanpostua.

053 zenbaki profesionala, Raúl Tobajas Abárzuza, 37018 zenbakidun lanpostua.

054 zenbaki profesionala, Eneko Tohane Lacasia, 37017 zenbakidun lanpostua.

055 zenbaki profesionala, Fermín Villanueva Zubiri, 37023 zenbakidun lanpostua.

Iragarkiaren kodea: L2209729