150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an, argitara eman zen 2022rako lan publikoaren eskaintza. Oharturik hartan akatsa dagoela, honen bidez zuzentzen da.

Akatsa da administrari laguntzaile lanpostua, plantillan 2.8 zenbakia duena, lehiaketa bidez bete behar dela eta ez oposizio-lehiaketa bidez, oker argitaratuta agertzen zen bezala.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Sarrigurenen, 2022ko uztailaren 20an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2210107