150. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Burlatako Udaleko alkateak ekainaren 7ko 688/2022 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren 627/2022 Ebazpenaren bitartez onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza. Ebazpenaren edukian akatsak aurkitu direnez, honen bidez zuzentzen dira:

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, ezartzen du Nafarroako Administrazio Publikoek lan-eskaintza bat onetsiko dutela urtero, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela. Era berean, lege-testu beraren 10. artikuluak ezartzen duenez, lanpostuen deialdiak egiteko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Dagokion plantilla organikoan egotea.

b) Hutsik egotea.

c) Aurrekontu hornidura izatea.

d) Kasuan kasuko lan-eskaintzan agertzea.

Artikulu horretan xedatutakoa betetzen duten lanpostuak aztertu dira, eta kontuan hartu dira Udalean dauden beharrak. Horrez gain, udaleko langileen sindikatu-ordezkaritzarekin nahitaezko kontsulta egin eta negoziatu ondoan 2022ko maiatzaren 25eko bileran, haien oniritzia jaso da.

Kontuan hartuz xedatzen dena Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean lan publikoaren eskaintzak eratzeko ezarritako aukerei buruz, bai eta arlo horretan aplikatzekoak diren gainerako araudiak ere, eta ikusita Burlatako Udalaren indarreko plantilla organikoan dauden lanpostu hutsak.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren 627/2022 ebazpena zuzentzea, jarraian azaltzen den bezala.

2. Onestea Burlatako Udalaren lan publikoaren eskaintza 2022rako, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

–Oposizioa:

  • Administrari-ofizialaren 2 lanpostu, C mailakoak. Zenbakiak: 2.2 eta 5.51.
  • Zerbitzu anitzetako enplegatua - makinistaren lanpostu 1, C mailakoa. Zenbakia: 5.43.

–Murriztuak:

  • Mantentze-lanetako ofizialaren 2 lanpostu, C mailakoak. Zenbakiak: 5.3 eta 5.4.
  • Agente lehenaren 2 lanpostu, C mailakoak. Zenbakiak: 11.4 eta 11.6.

3. Enplegu publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, 2022rako plantilla organikoaren behin betiko onespenarekin batera, hautaketa-prozesuen deialdiaren aurreko urrats gisa.

Burlatan, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2209683