15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Olorizko Udalak, Alkatetzak abenduaren 28an emandako 2021-0070 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2022ko lan-egutegia.

2022ko lan-egutegia onestea Olorizko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a.

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 14a.

–Apirilaren 15a.

–Apirilaren 18a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Abuztuaren 24 (herriko festa).

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 3a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 26a.

Bigarrena.–2022ko egun baliogabeak.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Olorizko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udalaren iragarki-taulan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

Oloritzen, 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2200039