15. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 83. lurzatian. Behin betiko onespena

Beriaingo Udalak, irailaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRV unitate finkatuan, 5. poligonoko 83. lurzatian. Beriain Green Homesek sustatu du.

Iragarkia argitaratu zen 2021eko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 16an, eta espedientea jendaurrean egon zen hilabetean. Bada, aurkeztutako alegazioa ebatzi ondotik, behin behiko onetsi zen aipatutako plan berezia, 2021eko azaroaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), agintzen da behin betiko onetsitako plan berezia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan eta publikoa izan dadin.

Beriainen, 2021eko abenduaren 21ean.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2118099