145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Udalak eta haren patronatuek edo erakunde autonomoek antolatzen dituzten hezkuntza, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera eta izen emateen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2022ko ekainaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan: Udalak eta haren patronatuek edo erakunde autonomoek antolatzen dituzten hezkuntza, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretako sarrera eta izen emateen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza. Aldaketak eragiten die Udalaren kirol eskolen tarifei.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearekin.

Zangozan, 2022ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2209668