145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Ordenantzak indargabetzea: hondakinak biltzeko tasarena eta Udalaren baskula-zerbitzuarena. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2022ko ekainaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela honako ordenantza hauek indargabetzea:

–Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen ordenantza.

–Udalaren baskula-zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak. Horretarako, hogeita hamar eguneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Erriberrin, 2022ko ekainaren 27an.–Alkatea, Maite Garbayo Valencia.

Iragarkiaren kodea: L2209352