145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurren desafektazioa 13. poligonoko 19. eta 92. lurzatietan, idoiak jartzeko. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura berezian, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Ikusi da herri-lurrak okupatzeko egindako eskaera, helburu duena bi idoi berri jartzea La Balsilla eta Las Serranas parajeetan, 13. poligonoko 19. eta 92. lurzatien zati batean.

Lurzatien okupazioa Renovables del Cierzo SLU enpresari “El Montecillo” eta “Corral del Molino I y II, el Montecillo, la Senda y Volandín” parke eolikoen ingurumen-inpaktua deklaratzeko ebazpenak Renovables del Cierzo SLU enpresari ezartzen dion konpentsazio-neurria betetzeko beharraren ondorio da lurzatien okupazioa, eta haren helburua da estepako abijauna kontzerbatzea AICAENA Ombatillo “Morterete”eremuan.

Udalak 2021eko azaroaren 25ean onetsitako hitzarmenaren 4.2 apartatuak honako hau xedatzen du: “Udala lankidetzan arituko da Cierzorekin, udalerrian sorkuntza-plantak eta horien ebakuazio-azpiegiturak ezartzeko beharrezkoak diren hirigintza- eta ingurumen-izapide administratibo guztietan. Era berean, Udalak konpromisoa hartu du herriko sorkuntza-plantak eta horien ebakuazio-azpiegiturak eraikitzeko eta abian jartzeko behar diren lizentziak ahalik eta lasterren izapidetu eta emateko, bai eta horiek eraikitzeko, erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren zortasun-eskubideak, lursailen aldi baterako okupazioak, bideak eta abar izapidetzeko eta emateko ere.”

Okupatu beharreko herri-lurzatiak aukeratzean, udaleko ingurumen-zerbitzuen eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren oniritzia jaso da. Departamentu horrek gainbegiratuko du idoien egikaritzea haiek emandako baimenarekin bat datorrela, dagokion udal-obren lizentzia eskuratu ondoren.

Txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoak egin dira, eta honako hauetan xedatutakoa aplikatu da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikulua; Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/90 Foru Dekretuaren 215. Artikulua eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 22. p eta 47.2.i artikuluak. Horiek horrela, eta kontuan harturik Nekazaritzako Informazio Batzordearen 2022ko ekainaren 22ko irizpena,

Ondokoa erabakitzen da gehiengo osoz:

Lehena.–Hasierako onespena ematea baldintza-agiriari, 13. poligonoko 19. eta 92. herri-lurzatietan, guztira, 100 m² okupatzeko (50 m² lurzati bakoitzean), bat etorriz Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren 1470E/2020 Ebazpenean onetsitako baldintzekin. Okupazio horren helburua da estepako hegaztientzako egokiak diren bi idoi, gutxienez, sortu eta mantentzea, parke eolikoen bizitza erabilgarri osoan.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan iragarkia argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikotzat joko da.

Hirugarrena.–Epea igarota, alegaziorik egonez gero, horiek ebatzita eta behin betiko onespena eman eta gero, espedientea igortzea Foru Komunitateko organo eskudunari (Landa Garapeneko Departamentuari, alegia), herri-lurrak okupatzeko baimena eman dezan.

Corellan, 2022ko uztailaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2209850