145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-lurren desafektazioa, eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko 1. poligonoko 1197. lurzatian. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2022ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura berezian, ondoko erabaki hau hartu zuen:

2022ko apirilaren 13an, Suno Energía 4 SL enpresak eskaera bat aurkeztu zuen herri-lur batzuk desafektatzeko, zehazki 1. poligonoko 1197. lurzatia, baita bide bati eragiteko ere, zortasuna eratzeko, ahalbidetzeko gauzatu daitezela aireko linea elektriko baten azpiegiturak, harik eta iritsi arte Corral del Molino eta Solar Guardián proiektu eolikotik energia ateratzeko linea orokorrera.

2020ko martxoaren 4an, Nafarroako Gobernuak deklaratu zuen Nafarroako Gobernuaren interesekoa zela Suno Energía 4 SLk eta Suno Energía 5 SLk sustatutako enpresa-proiektua, helburu duena Nafarroan bi eguzki-instalazio fotovoltaiko abiaraztea eta ustiatzea (54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 16koa).

Nafarroako Gobernuaren interesekoa izatearen deklarazioak indarrean segitzen du eta ondorioak ditu harik eta inbertsio-proiektua bukatu arte, eta, beraz, aplikatzekoa da 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoa (Administrazioa Errazteko Neurriei buruzko Foru Legea), hots, tramitazio administratiboetan epeak erdira murriztea, barnean dela desafektazio hau.

Kontuan harturik egin direla horretarako instruitutako espedientean dauden txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoak, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea), 280/90 Foru Dekretuaren 143. artikuluari eta hurrengoei (foru dekretu horrek hizpide du Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua) eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Ikusirik 2022ko ekainaren 22an egindako Nekazaritzako Informazio Batzordearen irizpena,

ERABAKITZEN DA (gehiengo osoz):

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea desafekta daitezela 1. poligonoko 1197. herri-lurzatiko 240,32 m² eta eragin dakiola bide bati, La Cerzana parajean, 1. poligonoko 1197. herri-lurzatian, gero ezartzeko eroale baten lurgain-zortasuna eta karga, 5004-CE espedientearekin bat.

Bigarrena.–Onestea baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena desafektazioa eta geroko karga eta zortasuna eta bidearen afektazioa.

Hirugarrena.–Erabaki hau jendaurrean jartzea Udalaren iragarki-taulan, 15 egunez, aldez aurretik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako epearen barrenean aurkeztu ahal izateko alegazioak edo erreklamazioak.

Laugarrena.–Ezartzea ezen, epea bukatutakoan, erreklamaziorik bada, osoko bilkurak ebatzi beharko dituela, eta behar den erabakia hartuko dela, eta, erreklamaziorik izan ezean, hasierako erabakia behin betiko bihurtuko dela.

Bosgarrena.–Aurreko tramiteak beteta, espedientea igortzea, eta horrekin batera araudian aurreikusitaikoa bete izanaren frogagiriak, finkak identifikatzeko agiriak eta baldintza-agiria edo klausula administratiboen agiria, arautuko dituena erabilera lagatzea eta karga, eta eskatzea Nafarroako Gobernuak behar den erabakia har dezala desafektazioa onesteko.

Corellan, 2022ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2209805