145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Xehetasun-azterketa 9. poligonoko 254. lurzatian.
Hasierako onespena

Berako Udaleko alkateak, uztailaren 7an emandako 174/2022 Ebazpenaren bitartez, hasierako onespena eman zion 9. poligonoko 254. Lurzatitik bereizitako zatiaren xehetasun-azterketari. Estibaliz Pinacho Olaciregui da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin bat etorriz, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2022ko uztailaren 8an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2209897