145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Trafikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Barañaingo Trafikoaren ordenantza aldatzea; zehazki, ezabatzea 66. artikuluaren hirugarren paragrafoko “Barañaingo ingurabidea” erreferentzia eta I. eranskineko planoa.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan ere, hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko aldia iraganik inork aurkeztu gabe inolako alegazio, kexa edo oharrik, eta aipatutako foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

BARAÑAINGO TRAFIKO ORDENANTZAREN 66. ARTIKULUAREN IDAZKETA BERRIA

66. artikulua. Lurralde eremua.

Aldi baterako aparkatze mugatuko eremuan 1. eremuko kaleak sartzen dira, eta xedapen hauen 1. eranskineko planoan adierazi dira; honako hauek dira:

–Hiri barneko hirigune osoa Barañaingo Ingurabidea izan ezik, Kirol etorbidearekin bat egiten duen gurutzegunetik, eta Industrialdeko A, B eta C kaleak.

Aurrekoa gorabehera, eta eremu horien barruan dauden Erdiko etorbideko tartearen erdibitzaileei dagokienez, zeinak zehazten baitira eranskineko planoan, libre izango da aparkatzea 20:00etatik 08:00ak arte.

Halaber, arauditik kanpo gelditzen dira jarraian zehazten diren eremuak, eta hor libre izango da aparkatzea egunaren 24 orduetan:

–Honako hauek mugatzen duten lurzatia: Haraneko etorbideak, Eultzako etorbideak eta Valentziako Komunitatea kaleak (merkatu txikia).

–Zizur Zendearen Ingurabideak Madrilgo Komunitatea kalearekin eta Kataluniako Komunitatea kalearekin bat egiten duen guneetan.

Aditzera ematen da, ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten da ebazpen horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela:

a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2022ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

I. ERANSKINA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2209789