145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Enplegu publikoaren eskaintza partziala, 2022rako ordezte-tasarekin loturik

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 1eko bilkuran, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza partziala (3), loturik dagoena Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasarekin, honela:

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Zizur Nagusiko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza partziala (3), Gizarte Zerbitzuetako Alorreko lanpostu bat, 22/2021 Legearen 20. Bat. artikuluan aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona (Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea).

2. Hauek dira lanpostuaren xehetasunak:

Gizarte Zerbitzuetako Alorra: administrari-ofizialaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 35002 zenbakia duena. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lanpostu huts erreserbatua, txanda murriztuan bete dezaten Zizur Nagusiko Udaleko langileek, betiere jarraikiz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

3. Onetsitako lan publikoaren eskaintza argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2209799