145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Lan publikoaren eskaintza partziala, dagokiona abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Akats zuzenketa

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko uztailaren 1eko bilkuran, onetsi zuen akatsa zuzentzea 2022rako lan publikoaren eskaintza partzialean (2). Eskaintza hori abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokio (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko) eta 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an. Akatsa, zehazki, apartatu honetan dago: 2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak: 12. Kirol Alorra: kirol koordinatzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantillan 14001 zenbakia duena, euskararen C1 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

ERABAKITZEN DA:

1. Aipatutako apartatuko akatsa zuzentzea, eta “plantillan 14001 zenbakia duena” dioen tokian, “plantillan 24000 zenbakia duena” jartzea.

2. Zuzenketaren gaineko erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2022ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2209744