145. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Ikusi da akats bat dagoela Gobernu Batzarrak Antsoaingo Udaleko lan publikoaren eskaintza onesteko hartutako erabakian (2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 12an). Hortaz, hura zuzentzea erabaki da.

–Honela dioen tokian:

12.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: hezitzailea (haur eskola), plantilla organikoko 2011. zenbakia. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Honela behar du:

12.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: haur eskolako hezitzailea, plantilla organikoko 2011. zenbakia. Maila: C. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Argitara ematen da, indarrean dagoen legeria bete dadin.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2022eko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2209833