143. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

303E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia onartzen duena, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) “C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana” osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana. DDBN identifikazioa: 633664.

2020ko abenduaren 22an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean (EBAO) argitaratu zen Europar Batasunaren Suspertzerako Bitartekoa, COVID-19ak eragindako krisiaren ondoko susperraldiari laguntzeko. Bitarteko horretan hainbat laguntza lerro sartzen dira, eta horietako bat da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM), maileguak eta dirulaguntzak emateko 672.500 milioi euro erabilgarri dituena, EBko herrialdeek abiarazitako berritze lan eta inbertsioak laguntze aldera. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduak arautzen du aipatu mekanismoa. Horren guztiaren babesean, Espainiako Gobernuak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) egin du; ardatzen, osagaien, neurrien eta inbertsioen arabera dago egituratuta, eta SEMtik eratorritako Europako funtsen kontura finantzatua. Plan horren barruan, Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioak 910,3 milioi euro izan ditu “Zaintzen ekonomia eta berdintasun eta inklusio politiken indartzea” ardatzerako. Kopuru horretatik, 730,8 milioi euro autonomia erkidegoek eta toki erakundeek exekutatzekoak dira, gizarte zerbitzuen arloko inbertsio mota jakin batzuetarako proiektuen bidez.

Abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez, premiazko neurriak onetsi ziren administrazio publikoa modernizatzeko eta SEEP exekutatzeko, eta zenbait tresna juridiko ezarri ziren Europako funtsen kargurako proiektuak exekutatzeko; tresna horietako bat dira lankidetza-hitzarmenak. 2021eko uztailaren 16an, Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, proiektuak exekutatzeko, 2021., 2022. eta 2023. urteetarako SEMtik eratorritako Europako funtsen kargura eta SEEPren 22. osagaiari lotutako proiektuen bidez. Guztira 39.582.262 euro egonen dira eskuragarri, eta proiektu horiek gizarte zerbitzuen arloko inbertsio mota jakin batzuekin bat etorri beharko dute. Proiektu horien artean, honako hau dago: “Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak indartzea – Gaitasunak indartzea”. Guztira, 3.040.000 euroko aurrekontua du, eta horietatik 1.492.000 euro 2022ko deialdirako erabiliko dira. Deialdi horrek aukera ematen die Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeei, sistema informatikoaren euskarri fisikoko elementuak eskuratzeko. 2023an beste deialdi bat egitea aurreikusten da, software sistemarekin lotutako elementuak diruz laguntzeko.

Deialdiak bere egiten ditu SEEPren berariazko kudeaketa printzipioak, Planari oro har zeharka aplikatzen baitzaizkio; kasu honetan, kudeaketa txostenean hauei buruz adierazitako helburuak betetzeari dagozkio: etiketatze berde eta digitala; ingurumen inpaktu negatibo nabarmena; iruzurra prebenitzea, atzematea eta zuzentzea; ustelkeria eta interesen arteko gatazka; Estatuko laguntzen araubidearekiko bateragarritasuna eta kostu bererako Europako finantzaketa bikoitza prebenitzea; funtsen amaierako hartzailea identifikatzea, eta, azkenik, Plana exekutatzearekin lotutako komunikazio jarduketak. Foru agindu honetan araututako laguntzak ez dira Estatuko laguntzatzat hartzen, bat etorriz Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1.I) artikuluarekin. Erregelamendu horren bidez, barne merkatuarekin bateragarri deklaratzen dira zenbait laguntza kategoria, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat, baldin eta laguntza horiek ez badute eraginik Europar Batasuneko estatuen arteko merkataritza jardunean. Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzeari dagokionez, 22. osagaiko 2. inbertsioak –bertan sartzen da deialdi honen xede den jarduketa– Europako helburua babesten du; hortaz, erabilitako ekipoek bete eginen dituzte 2009/125/EE Zuzentarauak zerbitzarientzat eta datuak biltegiratzeko produktuentzat ez ezik, ordenagailuentzat eta ordenagailuen edo pantaila elektronikoen zerbitzarientzat ere ezarritako efizientzia baldintzak. Ekipoek ez dituzte edukiko 2011/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako substantzia mugatuak, material homogeneoen pisuaren kontzentrazio balioek eranskin horretan zerrendatutakoak gainditzen ez dituztenean izan ezik. Ekipoa bere balio-bizitzaren amaierara iristen denean, berrerabiltze, suspertze edo birziklatze eragiketetarako prestatuko da, edo tratamendu egokia emanen zaio, barne hartuta fluido guztiak ezabatzea eta tratamendu selektiboa egitea, 2012/19/EB Zuzentarauaren VII. eranskinaren arabera.

Banakako ebaluazioa erabiliko da dirulaguntzak emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluan adierazitako moduan.

Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 25eko Erabakiaren bidez, baimena ematen zaio Eskubide Sozialetako Departamentuari, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeei dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) “C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana” osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz, honako hau

AGINTZEN DUT:

1. Onartzea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, banakako ebaluazio araubidean, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) “C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana” osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea (foru agindu honen eranskinean bildu dira).

3. 1.492.000 euroko gastua baimentzea, 2022rako aurrekontuko 900003 91600 7609 231000 partidaren kargura ([PEP: E-21-000361-01]: SEM, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eraldaketa teknologikoa), foru agindu honetatik eratorritako konpromisoei erantzuteko.

Bat etorriz 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2021 Foru Legearen 58. artikuluan ezarritakoarekin (“Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari dagozkion gastu kreditu exekutatugabeen txertaketak”), deialdi honi esleitu baina 2022an exekutatzen ez den gastua 2023. urteari txertatzen ahalko zaio.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

5. Foru agindu hau Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari eta Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari igortzea, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeei dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak. Dirulaguntzak banakako ebaluazio araubidean emanen dira, beren sistema informatikoen euskarri fisikoko elementuetan egindako inbertsioen bidez modernizazio digitala egiteko. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) “C22.I2 Gizarte Zerbitzuak Modernizatzeko Plana” osagaiaren esparruan eginen da, eta Europar Batasunaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bitartez finantzatuko da plana

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio eremua.

1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeei Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak digitalizatzeko inbertsioen arloko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

2. Deialdi honek betearazi eginen du Gizarte Eskubideen eta 2030 Agendaren Ministerioak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpetutako lankidetza-hitzarmena, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari loturik eta Konferentzia Sektorialaren bidez finantzatuko diren neurrietarako funts transferentziak hizpide dituena.

3. 1. apartatuan aipatzen diren dirulaguntzek sistema informatikoaren (hardware) euskarri fisikoko elementuak eskuratzea izanen dute helburu, deialdi honetan zehazten diren baldintzetan.

2. oinarria.–Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

1. Foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak hartan eta oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera arautuko dira, eta honako hauekin bat: Dirulaguntzen Foru Legea eta aurrekontuen eta dirulaguntzen arloan aplikagarri diren gainerako foru arauak eta Estatukoak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamendua eta Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana exekutatzeko premiazko neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretua.

2. Laguntzek bete beharko dituzte, batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamendua, haren bitartez ezartzen baita Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa, eta, bestetik, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatu, jarraitu eta kontrolatzeko aplikatu beharreko barne arauak, hauek zehazki: 36/2020 Errege Lege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana exekutatzeko premiazko neurriak onesten dituena; HFP/1030/2021 Agindua, irailaren 29koa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema taxutzen duena, eta HFP/1031/2021 Agindua, irailaren 29koa, Estatuko, erkidegoetako eta tokiko sektore publikoko entitateek hornitu beharreko informazioa emateko prozedura eta formatua ezartzen dituena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren osagaien neurriei dagozkien mugarriak, helburuak eta aurrekontu zein kontabilitate arloan exekutatu beharrekoa betetzen dela jarraitzeko. Nahitaezkoa izanen da horien guztien aplikazioa.

3. oinarria.–Laguntzak emateko araubidea.

1. Foru agindu honetan araututako laguntzak banakako ebaluazio araubidearen bidez emanen dira, eta betiere printzipio hauei jarraikiz: publikotasuna, gardentasuna, objektibotasuna, berdintasuna eta diskriminazio eza, helburuak betetzeko eraginkortasuna eta baliabide publikoak esleitu eta erabiltzeko efizientzia.

2. Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izanen dira, eta deialdiaren xedeko jarduketak egiteko erabiliko dira.

4. oinarria.–Aurrekontu-kontsignazioa.

Dirulaguntza deialdi honetarako zenbatekoa, guztira, 1.492.000 euro da, eta 2022rako aurrekontuko 900003 91600 7609 231000 partidaren kontura finantzatuko da ([PEP: E-21-000361-01]: SEM, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eraldaketa teknologikoa).

5. oinarria.–Entitate onuradunak.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateek jasotzen ahalko dituzte Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3.1 artikuluaren arabera deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak.

6. oinarria.–Inbertsioen betebeharrak.

Dirulaguntzak hartu ahal izateko, erakundeek aurkezten dituzten inbertsio proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honen lehenengo oinarrian adierazitako helburu eta xedeetarako egokiak izatea.

b) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren trantsizio digitaleko beharrei erantzutea, mugikortasuna, etxeko esku hartze soziala, telelana edo herritarren arreta errazteko asmoz.

c) 7. oinarrian azaldutako eskakizun teknikoetara eta elementu diruz lagungarrietara egokitzea.

d) Gastua 2020ko otsailaren 1aren eta 2022ko azaroaren 15aren bitartean egitea.

7. oinarria.–Modalitateak, gehieneko zenbatekoak eta gastu diruz lagungarriak.

1. Modalitate hauetako baterako edo bietarako eskatzen ahalko da dirulaguntza:

A.–Oinarrizko eskualdean egindako inbertsio orokorrak:

a) Diruz lagungarria izanen da eskanerrak erosi eta instalatzea, betiere honako zehaztapen hauek betetzen badituzte:

–Bateragarria Windows 10ekin edo ondorengoekin.

–TWAIN driver estandarraren 1.7 bertsioa jasatea gutxienez.

–Gutxieneko bereizmena: 200 pixel hazbeteko.

–Duplex eskaneatzea: BAI.

–Kolorea: BAI.

–Jasandako formatuak: PDF, TIFF, BMP, JPG, PNG.

Digitalizazio prozesua errazteko, zerea gomendatzen da:

–Orrialdeen elikagailu automatikoa edukitzea.

–Gutxieneko eskaneatze abiadura: 50 orrialde minutuko.

–Paper formatua, gutxienez A4ra arte.

b) Unitate bakoitzak 1.648,10 euroko dirulaguntza jaso dezake gehienez (BEZa kanpo).

c) III. eranskinean ezarritakoa izanen da oinarrizko eskualdeetan diruz lagunduko den gehieneko unitate kopurua.

B.–Oinarrizko ekipo profesionaletan egindako inbertsioak:

a) Diruz lagungarria izanen da honako elementu hauek erosi eta instalatzea:

–Web kamera eta 4G telefonia modulua barnean dituzten ekipo eramangarriak.

–Monitoreak, entzungailuak, ataka erreplikagailuak eta saguak, betiere ekipo eramangarriekin bateragarriak badira.

–SIM txartela eta WiFia duten tabletak.

–Sinadura biometrikorako tabletak: sinadura baliozkotzeko bereziak izan behar dute (presioa atzitzea, marrak, etab.).

–Smartphonea.

–Herritarrei onlineko arreta emateko esku libreko telefonoak.

–Router edo WiFi eramangarriak.

–WiFi antenak.

b) Erakunde eskatzaile bakoitzaren inbertsio proiektuan identifikatutako beharren arabera, langile bakoitzeko elementu baterako edo gehiagotarako eskatzen ahalko da dirulaguntza. Hona hemen langile bakoitzeko diruz lagunduko diren elementuak eta gehieneko zenbatekoak (BEZa kanpo):

DIRULAGUNTZAREN XEDEKO ELEMENTUAK

GL

GH

ADM

FL

4G telefonia modulua duen ekipo eramangarria (sagua barne)

1.279,44

1.279,44

1.279,44

0,00

Monitorea

154,82

154,82

154,82

0,00

Ataka erreplikagailua

170,56

170,56

170,56

0,00

Tableta

563,82

563,82

0,00

563,82

Sinadura biometrikorako tableta

195,17

195,17

195,17

0,00

Smartphonea

303,60

303,60

303,60

303,60

Herritarrei onlineko arreta emateko esku libreko telefonoa

88,91

88,91

88,91

0,00

Herritarrei onlineko arreta emateko beste gailu batzuk: entzungailuak

43,37

43,37

43,37

0,00

Router edo WiFi eramangarriak

97,61

97,61

97,61

0,00

WiFi antenak

21,08

21,08

21,08

0,00

Ekipo osoa

2.918,38

2.918,38

2.354,56

867,42

GL (gizarte-langilea), GH (gizarte-hezitzailea), ADM (administraria), FL (familia-langilea).

c) III. eranskinean ezarriko da oinarrizko eskualdeetan zer ekipo profesionaletarako eskatzen ahalko den dirulaguntza.

2. Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, betiere hasita badaude eta 6. oinarrian adierazitako epean egiten badira.

3.–Egindako gastutzat joko da foru agindu honetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

4.–Diruz lagundutako gastuak ekipo ondasunak hornitzeko erabiltzen direnean eta 12.000 eurotik gorakoak direnean, txosten gehigarri bat aurkeztuko da, hornitzaileak hautatzeko prozedurari eta irizpideei buruzkoa, gutxienez haietako hiruri eskatutako aurrekontuekin batera.

5.–Honako hauek ez dira diruz lagunduko:

–BEZa.

–Telefono operadoreak edo aparatuek funtzionatzeko beharrezkoak diren beste batzuk kontratatzea.

8. oinarria.–Dirulaguntzen bateragarritasuna eta Europako funtsen bidezko finantzaketa bikoitza prebenitzea.

Foru agindu honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz besteko administrazio publikoek helburu bererako ematen dituztenekin, baita Estatuko edo nazioarteko beste erakunde publiko zein pribatu batzuek edo partikularrek ematen dituztenekin ere; aitzitik, ez da inolaz ere bateragarria izanen gastu beretarako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik eta Europar Batasuneko beste programetatik finantzaketa bikoitza eskuratzea.

Diruz lagundutako jardueretarako emandako laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ez du gainditzen ahalko, inola ere, jarduera horien kostuaren %100. Horretarako, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da (eredu bat dago foru agindu honen eranskinetan).

Jasotako dirulaguntzek muga hori gainditzen badute, deialdi honen babesean emandako laguntzek behar den murrizketa izanen dute.

9. oinarria.–Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskabideak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta 2022ko uztailaren 31n bukatuko. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

2. Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira, Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta. Horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako Zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabiliko da. Fitxa hori Nafarroako Atarian dago eskuragarri (www.nafarroa.eus).

Toki erakundea behin bakarrik sartuko da eskabidea aurkezteko; beraz, aldez aurretik, behar bezala sinatuta izan beharko ditu oinarri honetako 3. puntuan adierazitako dokumentuak. “Tramitatu” botoi espezifikoa erabiliko du. Horrela, eskabidea erregistratuta geratuko da. Eskaera egin ondoren, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira dokumentu osagarriak.

Zuzenketak eta gastuen justifikazioa Nafarroako Atarian eginen dira baita ere (www.nafarroa.eus), Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta. Botoi espezifikoak erabiliko dira horretarako.

Toki erakundeak gaitutako helbide elektronikoa (GHE) izan beharko du, deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Toki erakunde batek eskaera bat baino gehiago egiten badu, espediente bakar batean izapidetuko dira.

3. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakunde interesdunek eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dute eskabidea. Sipssnet aplikazioaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen komunikazio atarian egonen da eskuragarri. Eskabidean, besteak beste, baimena emanen zaio Administrazioari, kontsultatzeko ea erakundeak egunean dituen indarreko xedapenek ezartzen dizkioten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Erakundearen legezko ordezkariak sinatuko du, eta honako agiri hauek erantsirik aurkeztu beharko dira:

a) Eskabidea, eredu ofizialaren arabera.

b) Eranskin hauetako adierazpenak:

a. II. eranskina: Betekizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

b. IV. eranskina: Finantzaketari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, non aditzera ematen baita dirulaguntzen edo hirugarrenen laguntzen bidezko finantzaketak ez duela obraren edo jarduketaren %100 gainditzen, eta ez dagoela Europar Batasuneko funtsen bidezko finantzaketa bikoitzik.

c. V. eranskina: Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak exekutatzearekin loturiko adierazpenaren eredua, datuak lagatzeari eta tratatzeari buruz.

d. VI. eranskina: Konpromiso adierazpenaren eredua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak exekutatzeari buruz, barne hartzen dituena ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko konpromisoa eta ingurumenari kalte nabarmenik ez eragitekoa.

e. VII. eranskina: Berariazko sarbide baimenaren eredua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren agintarientzat.

f. VIII. eranskina: Interes-gatazkarik ezaren adierazpenaren eredua (IGEA).

c) Ordainketa aurreratua eskatuz gero, erakundeak ziurtagiri bat aurkeztuko du, egiaztatzeko indarreko aurrekontuan ez zegoela deialdi honetan aurreikusitako jarduerak amaitzeko partidarik. Era berean, une horretan erakundeak banku-kontuetan dituen saldoak adieraziko dira, ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera hasteko edo eteteko dirua behar dela frogatzen duen edozein agiri.

4. Ez badira eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkezten, instrukzio organoak erakunde interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio, horrela egin ezean, eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.

10. oinarria.–Prozedura eta organo eskudunak.

1. Banakako ebaluazioa erabiliko da dirulaguntzak emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1. artikuluan adierazitako moduan.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari dagokio dirulaguntzak antolatzea eta prozedura tramitatzea. Horrexek egiaztatuko du ea betetzen diren dirulaguntzak hartzeko betebeharrak, eta eskaerak banan-banan baloratuko ditu, haiek aurkezteko hurrenkerari jarraikiz. Oinarri hauetan “instrukzio organoa” aipatzen delarik, atal horretaz ari da.

3. Laguntzak emateko prozeduraz ebazteko eskumena Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak izanen du.

11. oinarria.–Eskaera baloratzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1. Instrukzio organoak, 5. eta 6. oinarriak kontuan hartuta, banaka-banaka aztertuko ditu eskaerak, haiek aurkezteko hurrenkerari jarraikiz; eta 7. oinarrian adierazitakoaren arabera zehaztuko du dirulaguntzaren zenbatekoa, bat etorriz III. eranskinarekin.

2. Oinarri arautzaile hauetako baldintzak betetzen dituzten eskaerak diruz laguntzea proposatuko da, aurrekontuaren partidaren barruan; ebazpen arrazoitua eginen da, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie.

12. oinarria.–Prozeduraren ebazpena.

1. Dirulaguntza emateko ebazpenean edo ebazpenetan, honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer erakunderi esleitu zaizkien, laguntzen zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

2. Prozeduraren gaineko ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskaerak ezetsi egin direla ulertuko dute. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazteko, mezu bat bidaliko da erakundeak horretarako emandako helbide elektronikora.

4. Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

13. oinarria.–Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko modua eta epea.

1. Deialdi honen erakunde onuradunek egindako gastuen edo aurreratutako zenbatekoen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta, 2022ko azaroaren 15era arte. Horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako Zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabiliko dute. Fitxa hori Nafarroako Atarian gaituko da (www.nafarroa.eus).

2. Egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Egindako gastua eta erositako elementuak biltzen ditu(zt)en faktura(k), 7. oinarrian zehaztutako baldintzak egiaztatzeko dagokion deskribapen teknikoarekin.

b) Toki erakundeak ordaindu duela egiaztatzen duen agiria.

c) Idazkariaren edo erakundearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren arabera. Bertan, exekutatutako elementuen eta zenbatekoen zerrenda jasoko da, bai eta 7. oinarrian adierazitako baldintzak betetzen direla ere.

3. Justifikazioak partzialak edo behin betikoak izaten ahalko dira. Justifikazio partzialen kasuan, aurreko dokumentazioaz gain, idazkariaren edo erakundearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, egindako gastu osoaren zerrenda biltzen duena.

4. Dirulaguntza aldez aurretik ematen bada baina ez bada aurkezten horren inguruko justifikazio agiririk, erakundeak ordainketa hori itzuli beharko du.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntza ordaintzea.

1. Oro har, ordainketa eginen da erakunde onuradunek justifikatzen dutenean bai jarduera bai egindako gastua foru agindu honetan ezarritako epe eta baldintzetan egin direla. Ordainketa partzialak egiten badira, kasuan kasuko gastuak justifikatu ondoren pagatuko dira.

2. Laguntza ematen duen organoak ordainketa aurreratua egin dezake, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarri bezala, betiere justifikatzen bada funtsak aldez aurretik behar direla dirulaguntzaren helburuak betetzeko. Horretarako, erakundeak hornidura premia justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, 9. oinarriko 3.b) puntuan ezarritakoaren arabera.

3. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa den kasuetan, honela jokatuko da:

a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa.

b) Onartutako dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, honela ordainduko da: Zenbateko osoaren %50 hasierako ordainketa batean, eta gainerako %50a, gastuak justifikatu ondoren.

15. oinarria.–Erakunde onuradunen betebeharrak.

1. Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren xedea oinarri arautzaile hauetan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea. Ez da kontzeptu horrengatik esleitutako funtsik erabiltzen ahalko dirulaguntza ematea eragin zuten helburuez bestelako helburuetarako.

b) Diruz lagundutako jarduketak exekutatu direla eta horietan izandako gastu guztiak justifikatzea. Horretarako, 13. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Dirulaguntza jasotzen duen jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

e) Helburu bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea dirulaguntzak ematen dituen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

f) Jasotako funtsak itzultzea, proiektua exekutatu ezin bada edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, edo, hala badagokio, aplikatzekoa den legeriaren arabera justifikatu ez den zatia.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien betebehar orokorrak.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

3. Erakunde onuradunek gutxienez bi urtez eduki beharko dituzte diruz lagundutako ondasunak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.4. artikuluan ezarritako moduan.

16. oinarria.–Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoari eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako betebeharrak.

1. Dagokien laguntza onartutakoan, onuradunek Eskubide Sozialetako Departamentuarengandik zein bestelako organo edo agintari eskudunengandik jasotako jarraibideei men egiteko konpromisoa hartzen dute, berariaz, jarraibide horiek zerikusia dutenean hala Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa nola Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana exekutatu edo kudeatzeko onets litekeen edozein araurekin, izan Europar Batasunekoa edo Estatukoa. Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.d) artikulua betetzeko eskatzen zaizkien datuak eta informazioa eman beharko dituzte.

2. Mekanismoak ezarri beharko dituzte, bermatzeko garatu beharreko jarduketak lagungarriak direla Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren helburu eta konpromisoak lortzeari begira, eta kasuan-kasuan beharrezkoa den informazioa emanen dute, plan horren adierazle, mugarri eta helburuen balioa zehazteko.

3. Irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 6. eta 7. artikuluekin bat etorriz, neurriak hartu beharko dituzte iruzurra eta ustelkeria prebenitu, atzeman eta zuzentzeko, bai eta interes-gatazkak eta finantzaketa bikoitza (proiektuak exekutatzeko prozeduretan) ekiditeko ere.

4. Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatutako dirulaguntzaren dokumentazioa gorde eta zaindu beharko dute, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrari aplika dakizkiokeen finantza arauei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko 2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamenduaren 132. artikuluari jarraikiz. Bere gain hartuko dute auditoretzako arrasto egokia mantentzeko ardura eta euskarri den dokumentazioa gordetzeko betebeharra.

Gorde beharko dituzte egindako jarduketaren eta jasotako funtsen erabilerari buruzko jatorrizko frogagiriak, egiaztatze eta kontrol lanen xede izaten ahal diren neurrian. Kontabilitateko agiriak, erregistroak eta dirulaguntzaren baldintzak betetzearekin zerikusia duten gainerako agiriak gordetzeko betebeharra laguntza eman eta hamar urtez luzatuko da.

5. Erakunde onuradunek men egin beharko diete Eskubide Sozialetako Departamentuak, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiak, Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusiak, Kontuen Auzitegiak eta Europako Batzordeko kontrol eta fiskalizazio organoek egin ditzaketen bestelako egiaztapen jarduketei eta finantza kontrolekoei, edo Estatuko zein Europar Batasuneko kontrol organo zein agintari eskudunek egin ditzaketenei, betiere bat etorriz Europako funtsekin kofinantzatutako laguntzen kudeaketari aplikatu beharreko arauetan ezarritakoarekin; horretarako, eskatzen zaien informazio guztia eman beharko dute, eta ahalegin guztiaz jardunen dira, elkarlanean, hala Estatuko nola Europar Batasuneko finantza interesak babestearen alde, eta aipatu organo eta agintariei informazioaren gaineko eskubidea eta sarbidea emanen diete.

Dirulaguntza emateko, nahitaezkoa izanen da erakunde onuradunek konpromisoa hartzea, idatziz, informazioaren gainean behar diren eskubideak eta sarbideak lagatzeko, bermatze aldera Europako Batzordeak, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoak (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiak, Europako Fiskaltzak eta Estatuko agintaritza eskudunek beren egitekoak egin ditzaketela, eta hori guztia, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluaren 2. apartatuaren e) letran ezarritakoarekin bat. Horretarako, eskatzaileek foru agindu honen V. eranskina bete beharko dute, eta eskaerarekin batera aurkeztu.

6. Erakunde onuradunek agintari eskudunek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren finantzaketari loturik ezartzen dizkieten informazio eta publikotasun betebeharrak bete beharko dituzte, eta, zehazki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 34.2 artikuluan ezarritako informazio, komunikazio eta publikotasun betebeharrak, eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoa, deialdi honen 27. oinarrian adierazitakoarekin bat.

7. Kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzea. Hondakinen kudeaketa zuzenaren ziurtagiria. Diruz lagundutako proiektuek bermatu beharko dute goitik behera betetzen dituztela, batetik, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (“do no significant harm”, DNSH), eta, bestetik, helburu klimatiko eta digitalak, hala ezarrita baitago Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean (ministroen kontseiluak 2021eko apirilaren 27an onetsia), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen 2021eko otsailaren 12ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduan, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 5. artikuluan, eta azkenik, Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren proiektuak diseinatu eta exekutatzeko ebaluazioa onesten duen Kontseiluaren Exekuzio Erabakiaren Proposamenean.

Nolanahi ere, erakunde onuradunek aurreikusiko dituzte, alde batetik, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (“do no significant harm” printzipioa, DNSH) betetzen dela egiaztatzeko tresnak, eta, bestetik, printzipio hori ezartzen dela bermatzeko zuzenketa neurriak, eta horren berri jasoko dute dirulaguntzaren justifikazio memorian. Zehazki, erosten diren ekipoek bete eginen dituzte 2009/125/EE Zuzentarauak zerbitzarientzat eta datuak biltegiratzeko produktuentzat ez ezik, ordenagailuentzat eta ordenagailuen edo pantaila elektronikoen zerbitzarientzat ere ezarritako energia kontsumoarekin lotutako baldintzak. Ekipoek ez dituzte edukiko 2011/65/EB Zuzentarauaren II. eranskinean zerrendatutako substantzia mugatuak, material homogeneoen pisuaren kontzentrazio balioek eranskin horretan zerrendatutakoak gainditzen ez dituztenean izan ezik. Ekipoa bere balio-bizitzaren amaierara iristen denean, berrerabiltze, suspertze edo birziklatze eragiketetarako prestatuko da, edo tratamendu egokia emanen zaio, barne hartuta fluido guztiak ezabatzea eta tratamendu selektiboa egitea, 2012/19/EB Zuzentarauaren VII. eranskinaren arabera.

8. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluko 2. apartatuan eta irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8 artikuluan xedatutakoa betetze aldera, funtsen erabilerari lotutako auditoretza eta kontrol ondorioetarako eta Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan eraberritze jarduketetara eta inbertsio proiektuetara bideratutako neurriei loturik, erakunde onuradunek Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalaren esku jarri beharko dute funtsen amaierako hartzailearen datuen informazioa, onuraduna bera ez denean, eta kontratisten gaineko informazioa, amaierako hartzailea adjudikazio boterea denean. Informazio horrek irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 10. artikuluarekin bat etorrita egon beharko du eskuragarri.

17. oinarria.–Dirulaguntzak itzultzea.

1. Oinarri hauek hizpide dituzten dirulaguntzek Dirulaguntzei buruzko Foru Legean laguntzak itzultzeko ezarritako araubideari eta Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen dirulaguntzei aplika dakizkiokeen gainerako xedapenei jarraitzen diete.

2. Jasotako dirua itzuli beharko da, kasuan kasuko berandutze-interesarekin, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako inguruabarretako bat gertatzen bada.

Halaber, deialdi honetan jasotako funtsak itzuli beharko dira Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren printzipioak eta betebeharrak edo haren ondoriozko edozein alderdi betetzen ez bada, baita aplikagarri diren Europar Batasuneko gainerako arauetan ezarritakoa betetzen ez bada, eta, bereziki, kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa urratzen bada.

3. Dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntza ematen duen organoak ebazpena eman beharko du, dagokion espedientearen instrukzioaren bitartez; horrek ekarriko du jasotako dirulaguntza itzultzea, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ordaintzea ere, dirulaguntza ordaindu denetik hura itzultzea bidezkoa dela erabaki arteko epeari dagozkionak.

18. oinarria.–Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, atzemateko eta zuzentzeko neurriak.

1. Dirulaguntza hauek emateko prozeduraren edozein fasetan parte hartzen duten pertsona guztiek, baldin eta edozein organoren, laguntzen erakunde kudeatzailearen, exekutatzailearen edo onuradunaren menpe edo haren ordezkari gisa jarduten badira, zinpeko deklarazio bat egin beharko dute, zein bere esparruan, aditzera emateko dirulaguntza honen xedeko funtsak aplikatzekoak diren arauekin bat erabili direla, zehazki iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, atzeman eta zuzentzeari dagokionez.

2. Dirulaguntza eskatu duten erakundeak zeintzuk diren jakiten denean, instrukzio unitateak espedientearen tramitazioan parte hartuko duten langile publikoak interpelatuko ditu, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritako arrazoiren batek ukitzen baditu, eta, hortaz, abstenitu beharra badute.

Instrukzio organoaren ondorengo bileretara bertaratzen den parte hartzailerik badago, haiek ere interpelatuko dira.

Administrazioaz kanpoko teknikariak izendatu badira instrukzio organoari aholku emateko, teknikari horiek abstenitzeko arrazoirik ezari buruzko adierazpen bat aurkeztu beharko diote espedientearen arduradunari.

3. Balizko interes-gatazka dagoela ulertuko da, eta, hortaz, abstenitzeko beharra, honako inguruabar hauek gertatzen direnean, gutxienez:

a) Interes pertsonala izatea aztertuko den gaian edo besteren batean, baldin eta azken horren ebazpenak lehenari eragin badiezaioke; sozietate edo erakunde interesdunen bateko administratzaile izatea, edo interesdunen batekin ebatzi gabeko auziren bat izatea.

b) Ezkontza lotura edo antzeko egitatezko egoera bat izatea, eta odol bidezko ahaidetasuna izatea, laugarren gradurainokoa, edo ezkontza bidezkoa, bigarren gradurainokoa, interesdunetako edozeinekin, erakunde edo sozietate interesdunen bateko administratzaileekin, bai eta prozeduran esku hartzen duten aholkulari, legezko ordezkari edo agintariarekin ere, edo haien bulego profesional berekoa izatea edo haiekin elkartuta egotea aholkularitza, ordezkaritza edo agintaritzarako.

c) Aurreko apartatuan aipatutako pertsonetakoren batekin adiskidetasun mina edo ikusiezin nabarmena izatea.

d) Dagokion prozeduran aditu edo lekuko gisa parte hartua izatea.

e) Gaian zuzeneko interesa duen pertsona fisiko edo juridikoren batekin zerbitzu harremana izatea edo pertsona horri, azken bi urteetan, zerbitzu profesionalak eskaini izana, edozein motatakoak eta edozein baldintza eta tokitan.

4. Eztabaida eta bozketa zehatz batean parte hartzeari begira, espedientearen tramitazioan eta kudeaketan parte hartzen duen edozeinek zalantzarik badu abstenitzea bidezko egiten duten inguruabarren existentziari buruz (aurreko puntuan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan ezarritakoak), horren berri ematen ahalko dio idazkari eginkizunetarako izendatutako pertsonari, instrukzio organoari jakinaraz diezaion eta organo horrek erabaki dezan.

19. oinarria.–Emandako laguntzen publizitatea.

Deialdi honen ondoriozko jarduketen publizitatea egitean, edozein dela bitartekoa, bai eta erakunde adjudikaziodunek erabiltzen duten dokumentazio guztian ere, berariaz adierazi beharko da jarduketak finantzatuak izan direla Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren kargura, bat etorriz Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema taxutzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 9. artikuluan ezarritakoarekin.

Hori horrela, gutxieneko publizitatea egin beharko da zerbitzu horren esparruan sortzen den edozein euskarri fisiko edo digitaletan, eta honako hau agertu, zuzen eta nabarmen:

Europar Batasunaren ikurra, finantzaketari buruzko deklarazio egokiarekin (tokiko hizkuntzetara itzulita, beharrezkoa denean), hauxe esanen duena: “Europar Batasuna-Next Generation EBk finantzatua”. Esteka honetan dago: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren logoa, esteka honetan eskuragarri: https://planderecuperacion.gob.es/identidad-visual.

Erakunde onuradunek betebehar hori bete izana justifikatzeko konpromisoa hartuko dute, eta horretarako aurkeztuko dute dokumentazioa, egiaztatzen duena egindako hedapen kanpainetan ikusgarritasuna eman zaiela Nafarroako Foru Komunitateari, Espainiako Gobernuari eta Next Generation EB Suspertzerako Europako Bitartekoari.

Era berean, jarduketak behar bezala identifikatu beharko dira, bat etorriz Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduak informazioaren, komunikazioaren eta publizitatearen arloan ezarritako betebeharrekin (4. artikulua). Foru agindu horren bidez, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren, familiaren, haurren eta kontsumoaren arloetan diruz lagundutako edo kontratatutako zerbitzu eta zentroetan egiten diren programa, jarduera, inbertsio eta jarduketetan Nafarroako Gobernuaren partaidetza zabaltzeko arauak ezarri ziren.

20. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren erakundeak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

21. oinarria.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoak diren administrazio errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

III. ERANSKINA

Oinarrizko eskualdeetan finantzatu beharreko gehieneko modulua

OINARRIZKO ESKUALDEA

OINARRIZKO EKIPO PROFESIONALA (1)

ESKANERRA (2)

GEHIENEKO
DIRULAGUNTZA

GL

GH

ADM

FL

Allo

2

1

1

4

2

17.875,58

Altsasu

3

1

1

4

2

20.793,97

Antzin-Ameskoa

2

1

1

4

2

17.875,58

Agoitz

2

1

1

3

2

17.008,16

Aranguren

3

1

1

3

2

19.926,55

Artaxoa

2

1

1

3

2

17.008,16

Auritz

1

1

1

4

2

14.957,20

Barañain

6

2

2

4

2

34.822,06

Berriozar

6

4

3

9

4

50.646,68

Buñuel

4

2

1

5

2

27.498,15

Burlata

6

2

2

6

2

36.556,90

Zarrakaztelu

2

1

1

4

2

17.875,58

Cascante

3

1

1

5

2

21.661,39

Cintruénigo

2

2

1

4

2

20.793,97

Zizur

4

2

2

6

2

30.720,13

Corella

4

2

2

5

2

29.852,71

Doneztebe

2

1

1

4

2

17.875,58

Eguesibar

4

4

2

5

2

35.689,48

Elizondo

2

1

1

4

2

17.875,58

Lizarra

6

2

2

5

2

35.689,48

Etxarri Aranatz

2

2

1

3

2

19.926,55

Uharte

3

2

1

4

2

23.712,35

Irurtzun

3

1

1

4

2

20.793,97

Izaba

1

1

1

4

2

14.957,20

Leitza

2

1

1

4

2

17.875,58

Lesaka

2

2

1

4

2

20.793,97

Lodosa

4

2

2

5

2

29.852,71

Los Arcos

1

1

1

4

2

14.957,20

Noain

4

4

2

5

2

35.689,48

Erriberri

3

1

1

4

2

20.793,97

Orkoien

1

2

1

3

2

17.008,16

Iruña

72

19

26

65

26

426.024,21

Azkoien

3

3

2

5

2

29.852,71

Gares

2

2

1

4

2

20.793,97

Zaraitzu

2

0

1

4

2

14.957,20

San Adrián

5

2

2

5

2

32.771,09

Zangoza

2

2

1

4

2

20.793,97

Tafalla

4

2

2

5

2

29.852,71

Tutera

11

4

4

11

4

69.327,99

Ultzama

1

2

1

4

2

17.875,58

Valtierra

4

2

2

5

2

29.852,71

Viana

2

1

1

4

2

17.875,58

Villatuerta

2

1

1

4

2

17.875,58

Atarrabia

3

2

1

5

2

24.579,77

GL (gizarte-langilea), GH (gizarte-hezitzailea), ADM (administraria), FL (familia-langilea).

(1) Lanbide figuren araberako modulua 2021ean diruz lagundutako oinarrizko lanbide taldearen arabera ezarri da, Gizarte Eskubideen Departamentuaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren 2021eko gehigarrian eta uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera, lehen mailako arretako oinarrizko lau programak garatzeko. Finantzatu beharreko modulua kalkulatzeko, lanbide-profilaren eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren arabera finantzatutako lanbide jardunaldien kopurua egokitu da 2021ean, %100etik beherako lanaldien kasuan gorantz biribilduta.

(2) Modulua finantzaketa unitateen arabera ezarri da (48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema; 10. artikulua).

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

II. eranskina.–Betekizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

IV. eranskina.–Finantzaketari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, aditzera ematen duena dirulaguntzen edo hirugarrenen laguntzen bidezko finantzaketak ez duela obraren edo jarduketaren %100 gainditzen eta ez dagoela Europar Batasuneko funtsen bidezko finantzaketa bikoitzik.

V. eranskina.–Datuak laga eta tratatzeko adierazpenaren eredua, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak exekutatzeari dagokionez (SEEP).

VI. eranskina.–Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (SEEP) jarduketak exekutatzeko konpromisoari buruzko adierazpenaren eredua.

VII. eranskina.–Berariazko sarbide baimena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren agintarientzat.

VIII. eranskina.–Interes-gatazka ezari buruzko adierazpen eredua.

Deskargatu II., IV., V., VII. eta VIII. eranskinak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2209049