140. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 645. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren ekainaren 13ko 199/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Beriaingo Udal Planeko hiri-lurzoruko CRU unitate finkatuan, 5. poligonoko 645. katastro-lurzatian, Beriaingo San Francisco Javier 3ko jabekideek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beriainen, 2022ko ekainaren 13an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2209210