14. ALDIZKARIA - 2022ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta izateko 24 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 16koa), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, baldintzak bete izanik probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du.

Probak gainditu dituzten izangaiak deialdian zeuden lanpostuak baino gutxiago direnez, 5 lanpostu bete gabe gelditu dira.

1. Onesten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta zenbait lanpostu betetzeko izendapen proposamena, honako hauen alde:

–Txanda irekia:

GRAZ ZUGASTI, MARIA

SORIA ARBILLA, ANA

NAVARRO ALONSO, ANAIS

VELEZ LARREA, OLGA

DIAZ MARTOS, ESTHER

CAPARROS MARTINEZ, AGUEDA MARIA

GIL BERASAIN, MARIA

USTARROZ MORELLA, SARA

LIZARRAGA LOPEZ, MAITE

BLANCO BARTOLOME, RAQUEL

ROMO SALADRIGAS, ORIOL

LOPEZ LOGROÑO, RICHARD

URZAIN ANDUEZA, EDURNE

MARIA SAN MIGUEL, IRIS

AZCONA ARRASATE, GARBIÑE

VICENTE MUÑOZ, INES

CAMARERO VARGA, CRISTINA

HERREROS MARTINEZ, PEDRO

MOÑUX BARTOLOME, ANDREA

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutakoek hilabeteko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 4an.–Profesionalen zuzendaria kanpoan denez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urriaren 9ko 181/2015 Ebazpena), Esther Eraso Goñi.

Iragarkiaren kodea: F2200269