135. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

51E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez handitzen baita Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 11ko 5E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntza deialdira bideratutako kreditua. Dirulaguntza horiek toki erakundeentzat eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzat dira, 2022. urtean kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuak egin ditzaten.

Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak otsailaren 11n emandako 5E/2022 Foru Aginduaren bidez, toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntza deialdi bat onetsi zen, 2022. urtean kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuak egin ditzaten.

Ebazpenaren 2. puntuan, 335.000 euroko gastua baimendu zen. Horietatik 140.000 euro F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura (“Toki erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako”), eta 195.000 euro, F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (“Gizarte entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako”), 2022ko Gastuen Aurrekontukoak biak ere.

Ebazpenaren 2. puntu horretan berean ezartzen da ezen goian adierazitako kopuruaz gainera, baimendutako kreditua gehienez 170.000 euroan handitzen ahalko dela 2022ko Gastuen Aurrekontuko F10001-F1100-4819-231903 partidaren kargura (“Migratzaileei harrera egiten eta laguntza ematen dieten erakundeentzako dirulaguntzak”), Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letran ezarritako baldintzei jarraikiz, baldin eta aurrekontuan krediturik badago.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Betebehar guztiak bete eta gero, 7.001,69 euroko kreditua gelditu zen 2022ko Gastuen Aurrekontuko F10001 F1100 4819 231903 partidan, “Migratzaileei harrera egiten eta laguntza ematen dieten erakundeentzako dirulaguntzak” izenekoan. Kreditu hori F10002-F1200-4609-231900 partidara (“Toki erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako”) transferitu zen, 2022ko ekainaren 21eko Foru Aginduaren bidez.

Bidezkoak diren legezko izapideak egin ondoren, gehieneko kopuruak honela banatuko dira: 147.001,69 euro F10002-F1200-4609-231900 partidaren kargura izanen dira (“Toki erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako”), eta 195.000 euro, F10002-F1200-4819-231900 partidaren kargura (“Gizarte entitateentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako”), 2022ko Gastuen Aurrekontukoak biak ere.

Ikusirik Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren proposamen txostena, baita kontu-hartzailetza delegatuaren onespena ere.

Horrenbestez, dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkidate abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzkoak, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, Dirulaguntzei buruzkoak eta urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuak, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

AGINTZEN DUT:

1. 7.001,69 euroan handitzea deialdi honetarako baimendutako kreditua: toki erakundeentzako eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzen deialdia, 2022. urtean kulturen arteko bizikidetza sustatzeko eta arrazismoaren nahiz xenofobiaren aurka borrokatzeko proiektuak egin ditzaten. Kreditu hori 2022ko Gastuen Aurrekontuko partida honen kargura finantzatuko da: “Toki erakundeentzako dirulaguntzak, bizikidetza eta sentsibilizazio proiektuetarako” izeneko F10002-F1200-4609-231900 partida.

2. Agindu honek ez du inola ere ekarriko eskaerak aurkezteko epea berriro irekitzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Foru agindu hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegora eta Idazkaritza Tekniko Nagusira; Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatura; eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria, Eduardo Santos Itoiz.

Iragarkiaren kodea: F2209209