133. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑEA

Akats zuzenketa, 2022ko Lan Publikoaren Eskaintzan

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2022ko ekainaren 20an:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 12an hartutako Erabakiaren BIDEZ, aldi baterako lanpostuak egonkortzeko lan eskaintza publikoa onetsi zuen, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan.

Onetsitako eskaintza publikoan, zeina 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19koan, argitaratu baitzen, ez-egitezko akats bat atzemanik, honako hau ERABAKITZEN DA:

Aipatu erabakia aldatzea, honako plaza hau barne hartuta:

KODEA

ZUZKIDURA-zk.

LANPOSTUA

302300

58

GIZARTERATZEKO TEKNIKARIA

Iruñean, 2022ko ekainaren 21ean.–Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2209212