132. ALDIZKARIA - 2022ko uztailaren 4a - BEREZIA

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

152E/2022 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 16ko 222/2016 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, baso suteak prebenitzeko.

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak (otsailaren 21eko 3/2007 Foru Legeak aldatua) 37. artikuluan ezartzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioaren eskumena da baso suteen prebentziorako eta suteen kontra borrokatzeko neurriak planifikatu, koordinatu eta betearaztea.

Agindu horrek, 4. puntuan, Baso Administrazioari ahalmena ematen dio mendietan eta mugakide diren eremuetan suterako arriskua eragin dezaketen jarduerak mugatzeko, eremu horietatik iragatea barne.

Arau esparrua hori delarik, landa eremuko jarduera sozioekonomikoak eta ingurumenaren babesa bateragarriak izan daitezen, 2014a baino lehenagotik urtero onetsi izan dira arau batzuk, sua kudeaketarako tresna gisa erabiltzea ahalbidetzen dutenak, batez ere Nafarroako iparraldean belaiak erretzeari dagokionez, zenbait baldintza betez gero. Halaber, salbuespenez, nekazaritza eta baso lurretan erreketak egitea baimendu da, hainbat faktore direla eta, besteak beste izurriak eta gaixotasunak agertzeagatik.

Era berean, uda garaian sute arriskua oso handia denez, sua erabiltzeko mugak ezarri dira urtero, tenperaturarik altuenak eta plubiometriarik baxuenak dituzten hilabeteetan.

Geroago, ekainaren 24ko 195/2014 Foru Aginduak arlo horren gaineko gai guztiak arau bakar batean bildu zituen, berariaz araututa ez zegoena argitzeko, segurtasun juridiko handiagoa emateko esku hartzen dutenei eta prozesuak bizkortzeko, betiere prebentzioaren ikuspuntutik, pertsonen segurtasunaren alde eta Nafarroako Foru Komunitatean baso lurrak mantentzearen alde.

Arau hori indargabetu zuen ekainaren 16ko 222/2016 Foru Aginduak, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duenak, baso suteak prebenitzeko.

222/2016 Foru Agindua, berriz, uztailaren 4ko 237/2017 Foru Aginduak aldatu zuen, hobetu beharreko zenbait gauza zuzentzeko, besteak beste, epeak egokitzea, akatsak zuzentzea eta sinplifikazio administratiboa.

Araudi hori berriz aldatzea komeni da orain, behin aztertuta 2014az geroztik gertatutako baso suteen historikoa, haien arrazoiak eta larritasuna, bai eta baldintza meteorologikoekin eta sistemak horiek itzaltzeko duen gaitasunarekin duten lotura ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 16an eman 222/2016 Foru Agindua aldatzea, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, baso suteak prebenitzeko.

Bat.–10. artikuluko 5. apartatua aldatzen da. Hona testu berria:

“5. Lurzoru urbanizaezinean makinak eta ekipoak erabiltzean, bete beharko dira artikulu honen bigarren apartatuan mendiko pistetatik zirkulatzen duten ibilgailu motordunentzat eskatzen diren baldintzak. Gainera, makina astunak erabiltzen badira (bulldozerra, atzerako hondeamakinak, motonibelagailuak, skidderra, basoko prozesagailuak eta autokargatzaileak, sasiak garbitzeko makinak, uzta biltzeko makinak, paketatzeko makinak eta xehagailuak), makina bakoitzak bi itzaltze-motxila izan beharko ditu, gutxienez 15na litroko edukiera izanen dutenak, bai eta hasierako suari ekitea ahalbidetuko duten eskuzko erremintak ere (sua jotzekoak, palak, etab.).

Lurzoru urbanizaezinean motorra duen edozein tresna hartuko da basoko makina edo tresnatzat, zein den ere potentzia.”

Bi.–10. artikuluari 6., 7., 8. eta 9. apartatuak gehitzen zaizkio. Hona hemen:

“6. Debekatuta dago artikulu honen 5. apartatuan deskribatutako makineria astuna erabiltzea eguzkia sartu eta bi ordu igarotzen direnetik egunsentira arte.

7. Behin lastoa jasota eta bilduta hiriguneekin eta 10 ha-tik gorako zuhaitz-masa jarraituekin mugakide diren nekazaritza-lurzatietan, gutxienez 8 metroko zabalera izanen duten suebakien zerrendak egin beharko dira lurra landuz, lurzatiaren mugaketaren kanpoko lerroraino.

8. Meteorologiaren Estatu Agentziak meteoalerta ezartzen duenean muturreko tenperatura maximoengatik (abisu-mailak: laranja edo gorria), debekatuta dago artikulu honetako 5. apartatuan deskribatutako makineria astuna erabiltzea meteoalertaren eskualdean. Eskualdeak foru agindu honen 4. eranskinean daude mugatuta. Debeku hori 00:00etatik 23:59ra bitartean aplikatuko da meteoalertaren egun guztietan. Meteoalerta hedabideetan eta Meteorologiaren Estatu Agentziaren ohiko kanaletan argitaratuko da, eta, gainera, nekazaritzako erakundeei abisatuko zaie.

9. Meteorologiaren Estatu Agentziak meteoalerta ezartzen duenean muturreko tenperatura maximoengatik (abisu-mailak: laranja edo gorria), baldintza batzuk bete beharko dira lan hauek egiteko meteoalertaren eskualdean (foru agindu honen 4. eranskinaren arabera mugatuta daude eskualdeak): basoko sasiak garbitzea, zuhaitzak baso-prozesagailuaren bidez moztea, neguko belarki-labore estentsiboak uztatzea eta paketatzea lehorreko nekazaritza-lurzatietan, eta neguko belarki-labore estentsiboak uztatzea eta paketatzea ureztalurreko nekazaritza-lurzatietan, 10 ha-tik gorako zuhaitz-masa jarraituekin mugakide direnean. Hona hemen baldintza horiek:

a) Ezin izanen dira egin 14:00etatik 18:00etara.

b) Artikulu honen 5. apartatuan eskatutako baliabideez gain, traktore bat eduki beharko da, izanen duena, batetik, suebaki-lanak egiteko lanabesa, eta/edo, bestetik, gutxienez 1.000 litroko ur-tanga, eta gauza izanen dena presiozko ura aplikatzeko, traktorearen indar-hargunera akoplatutako gailuen bidez.

c) Makinak gidatzen dituenarekin beste pertsona batek joan beharko du, behaketa-lanak egin ditzan, hark sumatzen ez dituen suteez ohartarazteko.

Meteoalerta hedabideetan eta Meteorologiaren Estatu Agentziaren ohiko kanaletan argitaratuko da, eta, gainera, nekazaritzako erakundeei abisatuko zaie.”

Hiru.–Xedapen gehigarri bakarra eransten da. Hona hemen:

“Xedapen gehigarri bakarra.–Babes zibilaren eta larrialdien arretaren arloko jarduerak.

Foru agindu honetan xedatutakoa aplikatuko da galarazi gabe babes zibilaren arloko eskumena duen organoak Nafarroako babes zibilaren eta larrialdien arretaren arloko araudia aplikatuta hartzen dituen gainerako esku-hartze eta/edo oneratze neurri guztiak.”

Lau.–Eranskin berri bat eransten da: 4. eranskina. “Meteoalerta eskualdeak”. Eduki hau izanen du:

4. eranskina

Meteoalerta eskualdeak

UDALERRIA

METEOALERTA ESKUALDEA

Abaigar

Nafarroako Erdialdea

Abartzuza

Nafarroako Erdialdea

Abaurregaina

Nafarroako Pirinioak

Abaurrepea

Nafarroako Pirinioak

Aberin

Nafarroako Erdialdea

Ablitas

Nafarroako Ebroko Erribera

Adios

Nafarroako Erdialdea

Aguilar Kodes

Nafarroako Erdialdea

Oibar

Nafarroako Erdialdea

Allin

Nafarroako Erdialdea

Allo

Nafarroako Erdialdea

Altsasu

Nafarroako Erdialdea

Ameskoabarrena

Nafarroako Erdialdea

Antzin

Nafarroako Erdialdea

Andosilla

Nafarroako Ebroko Erribera

Antsoain

Nafarroako Erdialdea

Anue

Nafarroako Erdialdea

Añorbe

Nafarroako Erdialdea

Agoitz

Nafarroako Erdialdea

Araitz

Nafarroako Erdialdea

Arakil

Nafarroako Erdialdea

Aranaratxe

Nafarroako Erdialdea

Aranguren

Nafarroako Erdialdea

Arano

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Arantza

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Aras

Nafarroako Erdialdea

Arbizu

Nafarroako Erdialdea

Artzibar

Nafarroako Pirinioak

Arellano

Nafarroako Erdialdea

Areso

Nafarroako Erdialdea

Arguedas

Nafarroako Ebroko Erribera

Aria

Nafarroako Pirinioak

Aribe

Nafarroako Pirinioak

Armañantzas

Nafarroako Ebroko Erribera

Arroitz

Nafarroako Erdialdea

Arruazu

Nafarroako Erdialdea

Artaxoa

Nafarroako Erdialdea

Artazu

Nafarroako Erdialdea

Atetz

Nafarroako Erdialdea

Auritz

Nafarroako Pirinioak

Aiegi

Nafarroako Erdialdea

Azagra

Nafarroako Ebroko Erribera

Azuelo

Nafarroako Erdialdea

Bakaiku

Nafarroako Erdialdea

Barañain

Nafarroako Erdialdea

Barasoain

Nafarroako Erdialdea

Barbarin

Nafarroako Erdialdea

Errege Bardea

Nafarroako Ebroko Erribera

Bargota

Nafarroako Ebroko Erribera

Barillas

Nafarroako Ebroko Erribera

Basaburua

Nafarroako Erdialdea

Baztan

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Beintza-Labaien

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Beire

Nafarroako Erdialdea

Beraskoain

Nafarroako Erdialdea

Bera

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Berbintzana

Nafarroako Erdialdea

Beriain

Nafarroako Erdialdea

Berriobeiti

Nafarroako Erdialdea

Berriozar

Nafarroako Erdialdea

Bertizarana

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Betelu

Nafarroako Erdialdea

Bidaurreta

Nafarroako Erdialdea

Biurrun-Olkotz

Nafarroako Erdialdea

Buñuel

Nafarroako Ebroko Erribera

Burgi

Nafarroako Pirinioak

Burlata

Nafarroako Erdialdea

Cabanillas

Nafarroako Ebroko Erribera

Cabredo

Nafarroako Erdialdea

Cadreita

Nafarroako Ebroko Erribera

Caparroso

Nafarroako Ebroko Erribera

Cárcar

Nafarroako Ebroko Erribera

Zarrakaztelu

Nafarroako Ebroko Erribera

Cascante

Nafarroako Ebroko Erribera

Kaseda

Nafarroako Erdialdea

Castejón

Nafarroako Ebroko Erribera

Gazteluberri

Nafarroako Erdialdea

Oltza Zendea

Nafarroako Erdialdea

Cintruénigo

Nafarroako Ebroko Erribera

Zirauki

Nafarroako Erdialdea

Ziritza

Nafarroako Erdialdea

Zizur

Nafarroako Erdialdea

Corella

Nafarroako Ebroko Erribera

Cortes

Nafarroako Ebroko Erribera

Desoio

Nafarroako Ebroko Erribera

Deikaztelu

Nafarroako Erdialdea

Donamaria

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Doneztebe

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Etxarri

Nafarroako Erdialdea

El Busto

Nafarroako Ebroko Erribera

Elgorriaga

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Eneritz

Nafarroako Erdialdea

Eratsun

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Ergoiena

Nafarroako Erdialdea

Erroibar

Nafarroako Pirinioak

Eslaba

Nafarroako Erdialdea

Espartza Zaraitzu

Nafarroako Pirinioak

Esprontzeda

Nafarroako Erdialdea

Lizarra

Nafarroako Erdialdea

Esteribar

Nafarroako Pirinioak

Etaiu

Nafarroako Erdialdea

Etxalar

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Etxarri Aranatz

Nafarroako Erdialdea

Etxauri

Nafarroako Erdialdea

Eulate

Nafarroako Erdialdea

Ezkabarte

Nafarroako Erdialdea

Ezkaroze

Nafarroako Pirinioak

Ezkurra

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Ezporogi

Nafarroako Erdialdea

10. fazeria

Nafarroako Pirinioak

103. fazeria

Nafarroako Erdialdea

104. fazeria

Nafarroako Erdialdea

105. fazeria

Nafarroako Erdialdea

106. fazeria

Nafarroako Erdialdea

107. fazeria

Nafarroako Erdialdea

108. fazeria

Nafarroako Erdialdea

11. fazeria

Nafarroako Erdialdea

14. fazeria

Nafarroako Erdialdea

15. fazeria

Nafarroako Erdialdea

16. fazeria

Nafarroako Pirinioak

17. fazeria

Nafarroako Erdialdea

18. fazeria, “Erremendia”

Nafarroako Pirinioak

2. fazeria

Nafarroako Pirinioak

21. fazeria

Nafarroako Erdialdea

22. fazeria

Nafarroako Erdialdea

24. fazeria, “Larraiza”

Nafarroako Erdialdea

26. fazeria

Nafarroako Erdialdea

27. fazeria

Nafarroako Erdialdea

28. fazeria

Nafarroako Erdialdea

29. fazeria, “Aranbeltz”

Nafarroako Erdialdea

30. fazeria, “Samendieta”

Nafarroako Erdialdea

31. fazeria

Nafarroako Erdialdea

32. fazeria

Nafarroako Ebroko Erribera

35. fazeria

Nafarroako Erdialdea

36. fazeria

Nafarroako Erdialdea

37. fazeria

Nafarroako Erdialdea

38. fazeria

Nafarroako Erdialdea

39. fazeria

Nafarroako Erdialdea

40. fazeria

Nafarroako Erdialdea

41. fazeria

Nafarroako Erdialdea

42. fazeria

Nafarroako Erdialdea

43. fazeria

Nafarroako Erdialdea

44. fazeria

Nafarroako Erdialdea

45. fazeria

Nafarroako Erdialdea

46. fazeria

Nafarroako Erdialdea

49. fazeria

Nafarroako Erdialdea

50. fazeria

Nafarroako Erdialdea

52. fazeria

Nafarroako Erdialdea

53. fazeria

Nafarroako Erdialdea

55. fazeria

Nafarroako Erdialdea

56. fazeria

Nafarroako Erdialdea

62. fazeria

Nafarroako Erdialdea

63. fazeria

Nafarroako Erdialdea

65. fazeria

Nafarroako Erdialdea

67. fazeria

Nafarroako Erdialdea

70. fazeria

Nafarroako Erdialdea

71. fazeria

Nafarroako Erdialdea

74. fazeria

Nafarroako Erdialdea

75. fazeria

Nafarroako Erdialdea

76. fazeria

Nafarroako Erdialdea

79. fazeria

Nafarroako Erdialdea

8. fazeria

Nafarroako Erdialdea

81. fazeria

Nafarroako Erdialdea

82. fazeria

Nafarroako Erdialdea

83. fazeria

Nafarroako Erdialdea

84. fazeria

Nafarroako Erdialdea

85. fazeria

Nafarroako Erdialdea

86. fazeria

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

87. fazeria

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

88. fazeria

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

9. fazeria

Nafarroako Pirinioak

91. fazeria

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

92. fazeria

Nafarroako Erdialdea

Faltzes

Nafarroako Ebroko Erribera

Fitero

Nafarroako Ebroko Erribera

Fontellas

Nafarroako Ebroko Erribera

Funes

Nafarroako Ebroko Erribera

Fustiñana

Nafarroako Ebroko Erribera

Galar

Nafarroako Erdialdea

Galipentzu

Nafarroako Erdialdea

Galoze

Nafarroako Pirinioak

Garaioa

Nafarroako Pirinioak

Garde

Nafarroako Pirinioak

Garinoain

Nafarroako Erdialdea

Genevilla

Nafarroako Erdialdea

Goizueta

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Goñerri

Nafarroako Erdialdea

Gorza

Nafarroako Pirinioak

Gesalatz

Nafarroako Erdialdea

Girgillao

Nafarroako Erdialdea

Hiriberri

Nafarroako Pirinioak

Uharte

Nafarroako Erdialdea

Ibargoiti

Nafarroako Erdialdea

Igantzi

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Iguzkitza

Nafarroako Erdialdea

Imotz

Nafarroako Erdialdea

Irañeta

Nafarroako Erdialdea

Irurtzun

Nafarroako Erdialdea

Izaba

Nafarroako Pirinioak

Ituren

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Iturmendi

Nafarroako Erdialdea

Itza

Nafarroako Erdialdea

Itzagaondoa

Nafarroako Erdialdea

Itzaltzu

Nafarroako Pirinioak

Jaurrieta

Nafarroako Pirinioak

Xabier

Nafarroako Erdialdea

Txulapain

Nafarroako Erdialdea

Lakuntza

Nafarroako Erdialdea

Lana

Nafarroako Erdialdea

Lantz

Nafarroako Erdialdea

Lapoblación

Nafarroako Erdialdea

Larraga

Nafarroako Erdialdea

Larragoa

Nafarroako Erdialdea

Larraun

Nafarroako Erdialdea

Elizagorria

Nafarroako Erdialdea

Leatxe

Nafarroako Erdialdea

Legarda

Nafarroako Erdialdea

Legaria

Nafarroako Erdialdea

Leitza

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Lekunberri

Nafarroako Erdialdea

Leotz

Nafarroako Erdialdea

Lerga

Nafarroako Erdialdea

Lerin

Nafarroako Ebroko Erribera

Lesaka

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Lezaun

Nafarroako Erdialdea

Ledea

Nafarroako Erdialdea

Lizoainibar-Arriasgoiti

Nafarroako Erdialdea

Lodosa

Nafarroako Erdialdea

Longida

Nafarroako Erdialdea

Los Arcos

Nafarroako Erdialdea

Irunberri

Nafarroako Erdialdea

Lukin

Nafarroako Erdialdea

Luzaide

Nafarroako Pirinioak

Mañeru

Nafarroako Erdialdea

Marañón

Nafarroako Erdialdea

Martzilla

Nafarroako Ebroko Erribera

Mélida

Nafarroako Erdialdea

Mendabia

Nafarroako Ebroko Erribera

Mendaza

Nafarroako Erdialdea

Mendigorria

Nafarroako Erdialdea

Metauten

Nafarroako Erdialdea

Milagro

Nafarroako Ebroko Erribera

Mirafuentes

Nafarroako Erdialdea

Miranda Arga

Nafarroako Erdialdea

Elo

Nafarroako Erdialdea

Ameskoako Hermendia

Nafarroako Erdialdea

Monteagudo

Nafarroako Ebroko Erribera

Morentin

Nafarroako Erdialdea

Mues

Nafarroako Erdialdea

Murchante

Nafarroako Ebroko Erribera

Murieta

Nafarroako Erdialdea

Murillo el Cuende

Nafarroako Ebroko Erribera

Murillo el Fruto

Nafarroako Erdialdea

Muruzabal

Nafarroako Erdialdea

Nabaskoze

Nafarroako Erdialdea

Nazar

Nafarroako Erdialdea

Noain (Elortzibar)

Nafarroako Erdialdea

Obanos

Nafarroako Erdialdea

Otsagabia

Nafarroako Pirinioak

Oko

Nafarroako Erdialdea

Odieta

Nafarroako Erdialdea

Oiz

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Olaibar

Nafarroako Erdialdea

Olazti

Nafarroako Erdialdea

Olexoa

Nafarroako Erdialdea

Erriberri

Nafarroako Erdialdea

Oloritz

Nafarroako Erdialdea

Orbaizeta

Nafarroako Pirinioak

Orbara

Nafarroako Pirinioak

Orisoain

Nafarroako Erdialdea

Orkoien

Nafarroako Erdialdea

Orontze

Nafarroako Pirinioak

Orotz-Betelu

Nafarroako Pirinioak

Orreaga

Nafarroako Pirinioak

Oteitza

Nafarroako Erdialdea

Iruña

Nafarroako Erdialdea

Azkoien

Nafarroako Ebroko Erribera

Petilla Aragoi

Nafarroako Erdialdea

Piedramillera

Nafarroako Erdialdea

Pitillas

Nafarroako Erdialdea

Gares

Nafarroako Erdialdea

Puiu

Nafarroako Erdialdea

Ribaforada

Nafarroako Ebroko Erribera

Erromantzatua

Nafarroako Erdialdea

Erronkari

Nafarroako Pirinioak

Zare

Nafarroako Erdialdea

Saldias

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Jaitz

Nafarroako Erdialdea

San Adrián

Nafarroako Erdialdea

San Martin Unx

Nafarroako Erdialdea

Zangoza

Nafarroako Erdialdea

Santsol

Nafarroako Erdialdea

Santakara

Nafarroako Erdialdea

Sartze

Nafarroako Pirinioak

Sartaguda

Nafarroako Ebroko Erribera

Sesma

Nafarroako Ebroko Erribera

Andimendia

Nafarroako Erdialdea

Aralar

Nafarroako Erdialdea

Lokiz

Nafarroako Erdialdea

Urbasa

Nafarroako Erdialdea

Sorlada

Nafarroako Erdialdea

Sunbilla

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Tafalla

Nafarroako Erdialdea

Tebas-Muru Artederreta

Nafarroako Erdialdea

Tirapu

Nafarroako Erdialdea

Torralba del Río

Nafarroako Erdialdea

Torres del Río

Nafarroako Ebroko Erribera

Tutera

Nafarroako Ebroko Erribera

Tulebras

Nafarroako Ebroko Erribera

Ukar

Nafarroako Erdialdea

Uharte Arakil

Nafarroako Erdialdea

Uxue

Nafarroako Erdialdea

Ultzama

Nafarroako Erdialdea

Untzitibar

Nafarroako Erdialdea

Untzue

Nafarroako Erdialdea

Urraulgoiti

Nafarroako Erdialdea

Urraulbeiti

Nafarroako Erdialdea

Urroz

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Urrotz-Hiria

Nafarroako Erdialdea

Urzainki

Nafarroako Pirinioak

Uterga

Nafarroako Erdialdea

Uztarroze

Nafarroako Pirinioak

Eguesibar

Nafarroako Erdialdea

Ollaran

Nafarroako Erdialdea

Deierri

Nafarroako Erdialdea

Valtierra

Nafarroako Ebroko Erribera

Viana

Nafarroako Ebroko Erribera

Bidankoze

Nafarroako Pirinioak

Alesbes

Nafarroako Ebroko Erribera

Villamayor de Monjardín

Nafarroako Erdialdea

Villatuerta

Nafarroako Erdialdea

Atarrabia

Nafarroako Erdialdea

Esa

Nafarroako Erdialdea

Zabaltza

Nafarroako Erdialdea

Ziordia

Nafarroako Erdialdea

Zizur Nagusia

Nafarroako Erdialdea

Zubieta

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Zugarramurdi

Nafarroako Kantauriko Isurialdea

Zúñiga

Nafarroako Erdialdea

Azken xedapena.–Indarrean sartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean hartuko du indarra.

Iruñean, 2022ko uztailaren 1ean.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F2209680