129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITURMENDI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko

Iturmendiko Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 25eko 30 zenbakidun ebazpenaren bidez, deialdia onetsi du Iturmendiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzeko.

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionarioen araubidean betetzea Iturmendiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat.

1.2. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginean eta Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan D mailari dagokion ordainsaria izanen du lanpostuak, bai eta Iturmendiko Udaleko plantilla organikoan jasotzen diren osagarriak ere, eta Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio.

1.3. Ordutegia eta lanaldiaren araubidea izanen dira Udalak zerbitzuaren beharrei erantzuteko ezarritakoak, eta behar horien arabera aldatzen ahalko dira.

1.4. Lanpostuak euskarazko nahitaezko hizkuntza eskakizun hau du: B2 maila.

1.5. Gainditutakoen zerrendarekin zerrenda bat egingo da, lehenik, deialdiaren xede den lanpostu hutsa betetzeko eta, bigarrenik, aldi baterako kontratazioak egiteko. Halakoetan, hautaprobak gainditu dituzten izangaien arteko puntuazio ordenari hertsiki lotuz eginen dira kontratazioak.

1.6. Deialdi honen ondorioz izendatzen den izangaiak honako eginkizun hauek izanen ditu, besteak beste:

–Udalaren hainbat zerbitzu koordinatzea: hilerria, kale-garbiketa udal eraikinen garbiketa, lorategien zaintza, udal eraikinetako mantentze-lanak, instalazio eta azpiegituren mantentze-lanak, bai eta zerbitzu horietara atxikitako langileen eta aldi baterako kontratatzen direnen lana koordinatzea, planifikatzea eta haiekin elkarlanean aritzea.

–Haren ardura izanen da udal langileei betearaztea laneko segurtasun eta higieneko eta laneko arriskuen prebentzioko neurriak.

–Udal-mugartearen zaintza-lanak egitea aparkatzeari eta eremu publikoaren okupazioari dagokienez.

–Herritarren herri-lurretako aprobetxamenduak zaintzea eta kontrolatzea.

–Udalak adjudikatutako baso aprobetxamenduak zaintzea eta kontrolatzea.

–Ehorzketa-lanak, mantentze-lanak eta udal-hilerriari lotutako gainerako lanak.

–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta haien mantentze-lan eta/edo hobekuntzarako proposamenak egitea.

–Udalaren ordenantzak betetzen ote diren kontrolatzea eta begiratzea, eta ikuskapena egitea hirigintza eta ingurumen gaietan, begiratuta ea jasotzen eta betetzen ote den araudia honako hauen gainean: lizentziak eta obrak, bide publikoaren okupazioa, isurketak eta abar.

–Udalaren ibilgailuak eta makinak gidatu eta zaintzea.

–Alkateak edo Udalbatzak agindutako era guztietako zerbitzuak eta lanak egitea.

–Udalak antolatutako kultur, festa, kirol edo aisialdiko jardueretan laguntzea.

–Agindu dakizkiokeen administrazio-lanetan laguntzeko eginkizunak.

–Eta oro har, Udalak agintzen dizkion beste guztiak, dagokion kategoriaren barnean sartzen badira, betiere.

Bere maila eta kategoriaren barnean agintzen zaizkion gainerako lanak.

1.7. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, iritziz gero izangaietatik bakar batek ere ez duela lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza maila, gaitasun edo prestakuntzarik.

2. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Orobat, parte har dezakete espainiarren ezkontideek eta Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarren ezkontideek edo aipatu nazioarteko tratatuek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bereizita ez badaude. Gauza bera haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin legez bananduta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusia izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, titulu hau izatea: DBHko Graduatuaren titulua, Eskola Graduatuaren titulua, Lehen Mailako Lanbide Heziketakoa edo horien baliokide bat; edo, bestela, titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailaren baliokidea den titulua edo ziurtagiria izatea edo eskatutako hizkuntza-maila zehazten duen proba bat gainditzea, jarraikiz otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan xedatutakoari (haren bidez arautu zen euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan). Proba hori eginen da lehenengo proba baino lehen.

Probak egin eta kalifikatuko dituzte Euskarabideko edo Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko langileek edo horiek eskuordetzen dituztenek.

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

f) Ez egotea eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

g) B motako gidabaimena izatea.

2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozesuak eta kontratazioak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

3. oinarria.–Eskaerak aurkeztea.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iturmendiko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, 30 egun naturaleko epearen barnean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu eskabideak deialdian I. eranskin gisa argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta horiekin batera aurkeztuko dira honako agiri hauek:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen duen beste agiri baliokideren batena.

b) Eskatutako tituluaren kopia konpultsatua, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Euskara tituluaren kopia konpultsatua, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatu ahalko dena edo ofizialki baliokidea den titulua aurkeztuta; bestela, proba bat gainditu beharko da, izangaiaren hizkuntza maila behar adinakoa dela egiaztatzeko.

d) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak.

e) Izangaiaren gidabaimenaren kopia konpultsatua; gutxienez B motakoa behar du.

3.2. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Iturmendiko Udaleko alkateak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iturmendiko Udalaren iragarki-taulan. Izangai bazterturik ez bada, onartuen zerrenda behin betiko onetsiko da zuzenean.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea iragan eta horiek ebatzita, Iturmendiko Udaleko alkateak ebazpena emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du, bai eta Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan ere.

Ebazpen horretan bertan zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Imanol Arbizu Perpiña, Iturmendiko Udaleko alkatea.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–1. mahaikidea: Javier Echeverria Lizarraga, herri-lanetako ingeniari teknikoa.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–2. mahaikidea: Javier Zelaia Etxarri, Urdiaingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatua.

Ordezkoa: hark eskuordetutako pertsona.

–3. mahaikidea: Susana Mendinueta, Cederna Garalur elkarteko teknikaria.

Ordezkoa: izendatu beharrekoa.

–Epaimahaikide-idazkaria: Eunate Nicuesa Txakon, Iturmendiko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: M.ª Carmen Garmendia Aguirre, Urdiaingo Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da eta, haren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen ahal diren gorabehera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari espezialisten laguntza izan dezake, laguntzeko proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

Oposizio-lehiaketako gehieneko balorazioa 100 puntu izanen da; haietarik, 30 puntu lehiaketaldiari dagozkio eta 70 puntu oposizioaldiari.

6.1. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldian, 30 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.

Probak gainditu dituzten izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, II. eranskineko merezimenduen baremoari jarraikiz.

Oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea egitean aurkeztu eta egiaztatu beharko dira merezimendu guztiak. Agiri horiek jatorrizkoak edo behar bezala konpultsatuak izan beharko dute, bestela aurkeztu gabetzat joko baitira.

Merezimenduen baloraziotik ateratzen diren puntuazioak oposizioa hasi baino lehen argitaratuko dira udaleko web-orrian eta udaleko ediktu-taulan, eta adieraziko da hurrengo bost egun balioduneko epean izangaiek erreklamazioak aurkeztu ahalko dituztela.

6.2. Oposizioaldia.

Oposizioaldia baztertzailea izanen da eta 70 puntu lortzen ahalko dira gehienez ere.

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Oposizioko proba bakoitza zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, iragarki-taulan, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, halaber, hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

Oposizioaldiko probak honako oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta deialdiko III. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz eta ordena berean eginen dira.

Zer egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarrean dagoen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua duten izangaientzat posible eta beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

Oposizioak honako proba hauek izanen ditu:

–Lehenbiziko proba, 30 puntu, gehienez ere:

Teorikoa: idatziz erantzun beharko zaie III. eranskinean jasotako gaiei buruzko galdera labur eta/edo test moduko batzuei.

Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira; baztertuta geldituko dira hori lortzen ez duten izangaiak.

–Bigarren proba, 30 puntu, gehienez ere:

Praktikoa: lanpostuaren inguruko proba praktiko bat egin beharko da, III. eranskinean zerrendatutako gaiei buruzkoa.

Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira; baztertuta geldituko dira hori lortzen ez duten izangaiak.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa honetako probak eginen diren egun bakarrean edo gehiagotan, baita zenbat denbora iraunen duten ere, betiere haien edukiaren arabera.

Epaimahaiak erabakiko du proba hauetako bakoitza egiteko zer denbora izanen den.

–Hirugarren proba, 10 puntu, gehienez ere:

Informatika: proba praktiko bat eginen da, eta horretan konbinatuko dira informatika-ezagupenak horien aplikazio praktikoarekin, lanpostuarekin loturik. Garatu beharreko lanpostuaren konpetentzien barruan sartzen diren dokumentuak eginen dira, Word testu-prozesadorea eta Excel kalkulu-orria erabiliz.

Ariketa honetan gehienez ere 10 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 5 puntu erdietsi behar dira; baztertuta geldituko dira hori lortzen ez duten izangaiak.

Oposizioaldiko ariketa bakoitza bukatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu Iturmendiko Udaleko iragarki-taulan, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, haien kalifikazioekin, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere.

7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Azken ariketaren kalifikazioa eta lehiaketaldiaren balorazioa bukatuta, probak gainditu dituztenen zerrenda eginen du epaimahaiak, puntuazio handienetik txikienerako hurrenkeran antolatua, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batuta. Zerrenda Iturmendiko Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitaratuko da.

7.2. Epaimahaiak alkatetzara bidaliko du puntuaziorik handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena, loteslea izanen dena. Proposamen hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iturmendiko Udalaren iragarki-taulan.

7.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hamabost egun naturaleko epearen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean:

1.–Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin, eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituela.

2.–Zinpeko aitorpena, adierazten duena ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik edo gabeturik, eta ez dela bereizia izan inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

3.–Osasun ziurtagiria, frogatzen duena ez duela eritasunik edo akats fisikorik, galarazten dionik karguaren eginkizunetan aritzea. Izangaiak minusbaliotasunen bat alegatzen badu, egiaztagiri bat aurkeztu beharko du, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana, non azalduko baitute bateragarriak direla hura eta deialdi honetako xede den lanpostua.

7.4. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, hautaturiko izangaiak ez baditu aurkezten aipatu agiri horiek, ezin izanen da izendatu eta, beraz, bere jarduketa guztiak deuseztaturik geldituko dira, galarazi gabe deialdian parte hartzeko eskabidean egin faltsukeriagatik legokiokeen erantzunbeharra.

7.5. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, lanpostua beteko du gainditu dutenen zerrendan, 7.1 oinarrian aipatzen den horretan, ondo-ondotik heldu den izangaiak. Harekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua bukaturik, eta izangaiak aurreko 7.3 oinarrian aipatutako agiriak aurkezturik, proposatutako izangaiak Iturmendiko Udaleko zerbitzu anitzetako funtzionario izendatuko ditu Alkatetzak.

Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, epe horretan jabetzarik hartzen ez bada, izendapenak lekarzkeen eskubide guztiak galduko dira, 7.4 oinarrian ezarritako moduan eta ondorio berekin. Halakorik gertatzen bada, 7.5 oinarrian xedatuari jarraituko zaio.

9. oinarria.–Behin betiko zerrenda.

Proba teorikoa gainditzen duten izangai guztien puntuazioaren behin betiko zerrenda erabiltzen ahalko da aldi baterako kontratazioak egiteko, lan pilaketak, bajak, oporrak edo gerora sortzen diren arrazoiak direla-eta edo udal zerbitzuak indartzeko behar puntualak izaten direnean, eta kasu horretan lanpostuaren kontratazioa kasuan kasuko lanpostuari egokituko zaio.

10. oinarria.–Aldi baterako kontratatzeko dei egitea.

10.1. Gainditu duten izangaiei Iturmendiko Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei, deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

10.2. Deialdiak kudeatzeko, kontuan izanen da IV. eranskinean ezarritako araudia.

10.3. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), bai eta helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

11. oinarria.–Datuen babesa

Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hau jakinarazten zaie:

–Iturmendiko Udala da izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Datuen tratamenduaren helburua da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

–Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa den tratamendua, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Datuen komunikazioa eginen da legeak ezarritako kasuetan (5/2015 LED, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joaz.

–Halaber, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (aepd.es), uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin.

12. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat jartzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Gainera, kalifikazio epaimahaiaren erabakien kontra, posible da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Iturmendiko Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iturmendin, 2022ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Imanol Arbizu Perpiña.

I. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Merezimendu guztiak agiri bidez eta egiaztatzeko moduan frogatu behar dituzte izangaiek, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, horretarako erabiliz jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu aurkeztu gabeko edo agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik.

Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

Lanbide-esperientzia.

1.–Administrazio publiko batean emandako zerbitzu urte edo zati proportzional bakoitzeko, baldin eta deitutako lanpostuaren antzeko ezaugarriak baditu: 2 puntu urteko.

2.–Titulartasun publiko edo pribatuko enpresa batean emandako zerbitzu-urte edo zati proportzional bakoitzeko, baldin eta deialdiko lanpostuaren antzeko ezaugarriak baditu: puntu 1, urte bakoitzeko.

Apartatu honetan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Oharrak:

Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

Lan egindako denbora egiaztatzeko, aurkeztu beharko dira enpresek eta/edo administrazio publikoek emandako ziurtagiriak eta Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitza, adierazita egindako lana eta zigorrik edo diziplina-espedienterik ez dela jaso.

Epaimahaiak, beharrezkotzat badu, aipatutakoa baino agiri gehiago eskatzen ahalko dizkie izangaiei.

Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko dizkie izangaiei lehiaketaldia baloratzeko aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, bai eta aurkeztutako edozein agiriri buruzko argibideak ere. Epaimahaiak ebazten ahalko du eskatutako dokumentazioa aurkezten ez duten edo epaimahaiak eskatutako argibideak ematen ez dituzten izangaiek alegatutako merezimenduak ez baloratzea.

Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan argitara emanen du izangai bakoitzak lortutako puntuazioa.

Lehiaketaldiko puntuazio osoa oposizioaldian lortutako puntuazioarekin batuko da, eta horrela aterako da oposizio-lehiaketako puntuazioa guztira.

Prestakuntza.

Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten prestakuntza-ikastaroak egiteagatik, eta edukitzeagatik lanpostuarekin zerikusia duten LH2, erdi mailako gradua edo haren baliokidea den titulazioa, irizpide hauen arabera ateratzen diren puntuazioak emanen dira:

–Erakunde publiko aitortuek antolatutako ikastaro bakoitzeko, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute eta 10 orduko iraupena gutxienez: 1 puntu.

–Erakunde publiko aitortuek antolatutako ikastaro bakoitzeko, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute eta gutxienez 20 ordu eta gehienez 50 ordu irauten badute: 2 puntu.

–Erakunde publiko aitortuek antolatutako ikastaro bakoitzeko, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute eta gutxienez 50 ordu eta gehienez 100 ordu irauten badute: 3 puntu.

–Erakunde publiko aitortuek antolatutako ikastaro bakoitzeko, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute eta gutxienez 100 ordu eta gehienez 200 ordu irauten badute: 4 puntu.

–Erakunde publiko aitortuek antolatutako ikastaro bakoitzeko, lanpostuaren eginkizunekin zerikusia badute eta 200 ordutik gora irauten badute: 5 puntu.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–Iturmendi: kokapen geografikoa, azalera, biztanleria, lekuak, alderdiak, errekastoak, fauna, landaredia. Udal ondasun eta instalazioen, eraikinen eta zerbitzuen ezaugarriak eta antolaketa. Udalaren osaera.

2.–Iturmendiko Udalaren ordenantzak (herri-aprobetxamenduak, auzolana, udal lokalen erabilera, etab.).

3.–Iturmendiko Udal Plan Orokorrean jasotako hirigintzako araudi orokorra, urtarrilaren 21eko 53/2005 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsia. Plan horren xedapenak eta araudi osoa 2005eko otsailaren 14ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Hirigintzaren gaineko kontrola eta diziplina.

4.–Administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen oinarrizko gaiak: jakinarazpenak, administrazio-egintzak. Udalaren antolamendua eta eskumenak.

5.–222/2016 Foru Agindua, ekainaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, sua lurzoru urbanizaezinean nola erabili arautzen duena, oihaneko suteak prebenitzeko.

6.–Oinarrizko ezagutzak laneko segurtasun eta higienearen gaineko arauez eta oztopo arkitektonikoen gaineko arauez. Segurtasuna, makineria eta erremintak erabiltzean.

7.–Igeltserotzako kontzeptu orokorrak. Erremintak. Materialak. Zolatzea eta alikatatzea. Enkofratuak eta hormak egitea. Obrak zaintzea eta mantentze-lanak. Obra txiki eta ertainetako makineria maneiatzea.

8.–Zurgintzako oinarrizko lanak, esaterako: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak eta horrelakoak.

9.–Ohiko argien zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak. Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoa eta diferentziala.

10.–Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze-lanak: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak. Instalazio termikoetan efizientzia energetikoa hobetzeko sistemak ezagutzea (eguzki-energia termikoa, energia geotermikoa, biomasa).

11.–Ezagutzea, maneiatzea eta mantentzea lorezaintzako eta mendiko produktuak, makinak eta erremintak (sasi-garbitzeko makina, belarra mozteko makina, heskai-moztekoa, aizkora, motozerra, altueran moarratzeko plataforma jasotzailea). Fitosanitarioen aplikazioa.

12.–Lorezaintzako eta basogintzako ezagutzak. Iturmendiko herri-basoa antolatzeko plana.

13.–Hondakinen tratamendua eta haiei buruzko ezagupen orokorra.

14.–Informatikari buruz jakin beharreko oinarrizko ezagupenak. Kalkulu-orria eta testu-prozesadorea, posta elektronikoa.

15.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko ezagupenak.

IV. ERANSKINA

Poltsa arautzen duen araudia

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

Zerrenda hauetan sartuko dira lanposturik gabeko izangai gaindituak.

Lanpostua lortzen ez duten izangaien zerrenda hauetan lehentasuna finkatzeko, sartzeko hautapen prozesuan lortutako puntuazioari jarraituko zaio, handienetik txikienera. Berdinketarik izanez gero, lanpostua ebatziko da Udalak eginen duen zozketaren bidez.

Aldi baterako kontratatzeko prozesuaren kudeaketa.

Deiak egiteko arau orokorrak.

1.–Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

2.–Izangaiak honela lokalizatuko dira:

–Kontratazioa presakoa ez bada, lokalizatzeko lau saio eginen dira 2 egunean.

–Lanpostuan gehienez bi egunean hasi behar bada, lokalizatzeko bi saio eginen dira egun berean, tartean gutxienez 2 ordu utzita.

–Lanpostuan gehienez 24 orduren buruan hasi behar bada, izangai guztiei segidan deituko zaie, une horretan kontratazio zerrendan duten hurrenkeraren arabera, proposatutako kontratua onartzeko izangai eskuragarria aurkitu arte.

3.–Lokalizatzeko lehen saioa telefonoz deituta eginen da, eta bigarrena, beharrezkoa balitz, mezu elektronikoa bidalita.

4.–Betiere, dei bakoitza artxibo batean jasoko da, hura zer egoeratan, zer egunetan eta zer ordutan egin den adieraziz. Langileek sarbide zuzena izanen dute artxibo horretan.

5.–Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa/k denari/direnei deituko zaio/e, harik eta eskaintzen den/diren lanpostua/lanpostuak bete arte. Harremanetan jartzerik izan ez duten izangaiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.

6.–Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, ondorioztatuko da uko egiten diola.

7.–Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu batean aritzeko kontraturik eskainiko, non eta ez den gutxienez 6 hilabeteko kontratuetarako edo lanpostu hutsak betetzeko, edo lanaldia luzatzeko.

Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukatu gabe, izangaia aldi baterako kontratu baten bidez lanpostuan aritu bada eta, kontratu hori bukatu eta hurrengo 15 eguneko epearen barnean, lanpostu berdin bat aldi baterako betetzea baimentzen bada, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, dei egiten zaion mementoan baldintza hauek betetzen badira:

a) Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.

b) Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendatik at geldituko da, honako egoera hauetako batean dagoela frogatu ezean:

a) Horretara behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran egotea edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik.

c) Zaindu behar badu 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa zein adoptatua. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz eskuragarri egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat iragan arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

d) Zaindu behar izatea bigarren mailara arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, berez baliatu ezin dena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz eskuragarri egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat iragan arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

e) Izangaia ezkondu berria izatea edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, parekatutako egoeran sartu berria izatea, eskainitako kontratuaren hasiera eguna bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturaletan bada.

f) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Kasu guztietan, izangaiek 15 egun naturaleko epean egiaztatu beharko dute agiri bidez kausa hori.

Honako hauek izanen dira arrazoiak izangaiak baztertzeko dei egin zaien zerrendatik:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoiengatik.

c) Probaldia ez gainditzea, baldin zerbitzuaren arduradunaren txosten arrazoitua eta langileen ordezkariekiko adostasuna badaude.

d) Sinatutako kontratuari uko egitea.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez kontratatzeko deiak behin eta berriz eginda ere.

f) Lanpostua bertan behera uztea.

g) Kontratua azkentzea diziplina espediente baten tramitazioaren ondorioz, baldin azkentzea onesten duen ebazpen irmo batekin bukatzen bada.

h) Kontratua azkentzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa; hain zuzen, kontratatzen den langilea lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek berekin badakar lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa. Betiere, zerbitzuaren arduradunaren txosten arrazoitua eta langileen ordezkariekiko adostasuna egon beharko dira.

Iragarkiaren kodea: L2208674