129. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 17ko 65/2022 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onesten dira aparteko laguntzetarako deialdia eta oinarri arautzaileak Nafarroan 2021eko abenduan izan ziren ohiz kanpoko euri jasek eta uholdeek kaltetu zituzten eta toki erakundeen titulartasunekoak diren laborantza azpiegiturak konpontzeko.

Aipatutako foru agindua 2022ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 17koan. Bertan, III. eranskina argitaratu zen deskargatzen ahal zen dokumentuan –aurkeztu beharreko dokumentazioa zuena–, baina testu normal gisa argitaratu behar zen. Akats hori zuzentzeko, III. eranskina argitaratzen da jarraian.

Iruñean, 2022ko ekainaren 22an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

III. ERANSKINA

Erreferentziako gehieneko prezioak

UNITATEA

LUR MUGIMENDUAK

ZENBATEKOA

Ibilguen edo hustubideen garbiketa, atzerako hondeamakinarekin: materiala eta landaredia kentzea, ezpondak fintzea eta fabrikako obrak garbitzea, eta hondakinak obran uztea, m³ bakoitzeko

2,97

Hondeatzea eta lur-jausiak kentzea, m³ bakoitzeko

3,31

Pilatutako harri, legar eta lurrak kentzea, m³ bakoitzeko

6,21

Toki zehatz bateko erauzketa mekanikoa, botatako erreten-kaxak lehengoratzeko eta estradosaren hutsunea betetzeko, m³ bakoitzeko

12,42

Saneatzeko errefus-boloak, m³ bakoitzeko

30,58

Material hautatuarekin eta mailegukoarekin egindako lubeta trinkotua, erretenen eta hodien oinarrietarako, betelan berezietarako eta bideen zoladurarako, m³ bakoitzeko

25,30

Errekuperatutako eta hautatu gabeko materialarekin egindako lubeta, erretenen estaldurarako, m³ bakoitzeko

3,45

Hustubide berria, m³ bakoitzeko

2,30

m

Arekak hondeamakinarekin garbitzea, 70 cm-ko sakoneraraino, metro lineal bakoitzeko

1,24

m

Oso beteta dauden arekak atzerako hondeamakinaz garbitzea, metro lineal bakoitzeko

1,77

m

Drainatzeak, hodia eta legarra, metro lineal bakoitzeko

15,63

m

Legarra drainatzea, metro lineal bakoitzeko

10,41

“Buztina” hautatutako materiala, trinkoan neurtua, materiala, zamalanak eta garraioa (3 kilometro baino gutxiago) barne, m³ bakoitzeko

6,33

“Zabor-legar naturala” hautatutako materiala, trinkoan neurtua, materiala, zamalanak eta garraioa barne, m³ bakoitzeko

13,01

h)

150 zaldi-potentziatik gorako makina, ordu bakoitzeko

82,13

h)

150 zaldi-potentziatik beherako makina, ordu bakoitzeko

63,10

Alor landuak arrastatzea: lehorreko lurrak

0,61

Uztaren hondar pilaketak

3,66

h)

1. mailako ofiziala, ordu bakoitzeko

26,40

h)

Peoia

23,31

ha

Lurzatiak nibelatzea (laserra): < 5 ha

219,65

ha

Lurzatiak nibelatzea (laserra): 5-10 ha

182,85

ha

Lurzatiak nibelatzea (laserra): >10 ha

146,05

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 1m-ko garaieraraino ondoztatzea

1,83

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 1m-ko garaieraraino ondoztatzea: arroz-soroak

0,91

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 1 eta 3 m arteko garaieraraino ondoztatzea

6,08

m

Ezpondak suntsitzea, erretenak 3 m-tik gorako garaieraraino lurreztatzea

24,36

Bideak

Bidearen zoladura harrotzea, profilatzea eta trinkotzea, bertan materiala bota gabe, m² bakoitzeko

0,62

Zoladura harrotzea, birrintzea, profilatzea eta trinkotzea, ZABOR-LEGARRA, m² bakoitzeko

1,09

Bidearen zoladura berdintzea, profilatzea, ureztatzea eta trinkotzea, material berririk gabe, m² bakoitzeko

0,63

Bideko zoladuran betegarria (e=2 cm), m² bakoitzeko

0,77

Bidea finkatzea ZA-25 material granularra gehituz zoladura konpontzean (e = 10-20 cm), kargatzea eta garraiatzea barne, m³ bakoitzeko

28,00

0,16 metroko lodierako zoladura hormigoizkoa (H-25), m² bakoitzeko

20,31

Bidea finkatzea ZA-25 material granularra gehituz zoladura konpontzean (e = 20 cm), materiala kargatzea eta garraiatzea barne (3 km baino gutxiago), m² bakoitzeko

5,60

Ureztatzeko eta drainatzeko azpiegiturak

m

Erretenetako eta hustubideetako legarrak kentzea, metro lineal bakoitzeko

2,30

m

Oso beteta dauden eta sarbide zaila duten erretenetik legarrak eskuz kentzea, metro lineal bakoitzeko

9,20

m

Oso beteta dauden erretenetatik legarrak mekanikoki kentzea, metro lineal bakoitzeko

5,75

Kofratua, botatako erreten-kaxak lehengoratzean, m² bakoitzeko

20,70

HM-20 hormigoia, erreten-kaxak eta euskarriak lehengoratzean, m³ bakoitzeko

102,44

m

HM-20 hormigoizko erretena osorik lehengoratzea, gehienez ere 90 x 53 cm-ko sekzioa, eskuzko kofratuaren bidez, edo sekzio baliokidea, metro lineal bakoitzeko

178,60

m

Gehienez 1.000 mm-ko hormigoizko tutua, metro lineal bakoitzeko

207,60

m

Gehienez 600 mm-ko hormigoizko tutua, metro lineal bakoitzeko

108,36

m

Hormigoizko erretena, 0,5 x 0,5 sekziokoa, erauzketa barne, metro lineal bakoitzeko

109,76

m

Hormigoizko erretena, 1 x 0,8 sekziokoa, erauzketa barne, metro lineal bakoitzeko

194,44

Burdinazko ataka, itxitura elastikokoa, m² bakoitzeko

138,00

m

250-315 mm-ko presioko hodia lehengoratzea, metro lineal bakoitzeko

59,92

m

Juntura zigilatzea hormigoizko egituran, urarekin kontaktuan, presio hidrostatikoaren eraginpean, aldi baterako edo betiko, osagai bakarreko mastika hidroespantsiboarekin, metro lineal bakoitzeko

8,36

m

Hormigoizko erretena berriz jartzea, zimendu berriak eta mortero hidraulikoz egindako konponketak barne, metro lineal bakoitzeko

41,37

Fabrikako obrak

Kareharrizko babes-lubeta, m³ bakoitzeko

55

Hormigoi arinezko blokeak fabrikatzea, 30 x 20 x 40 neurrikoak, 30 cm-ko lodierakoak, bistakoak, M-5 morteroz hartua, 250 kg zementukoa, m² bakoitzeko

37,21

Armatzeko hormigoia edo masako hormigoia (H-25), 20 mm-ko agregakinekin, m³ bakoitzeko

109,25

Armatzeko hormigoia edo masako hormigoia (H-30), 20 mm-ko agregakinekin, m³ bakoitzeko

126,50

Oharra: prezioak erabat amaiturik dauden obra unitateei buruzkoak dira, eta horiek gauzatzeko behar diren material guztiak, eskulana eta makinak hartzen dituzte barnean. Prezio horiek aplikatzearen emaitzari gehitzen ahalko zaizkio industria mozkina (obra gauzatzeko prezioaren gaineko %6 gehienez) eta gastu orokorrak (%9 gehienez), eta BEZa, ezin bada berreskuratu.

Unit. Memoria tekniko baloratua egiteko (gehienez %2,5 s/pem.)

Unit. Obra gauzatzeko aholkularitza teknikoa (gehienez %2,5 s/pem.)

Iragarkiaren kodea: F2209207