128. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

89E/2022 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira “I+G proiektuak egiteko laguntzen 2022ko deialdia” dirulaguntzaren deialdiko akatsak.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren maiatzaren 3ko 43E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen “I+G proiektuak egiteko laguntzen 2022ko deialdia” dirulaguntzaren deialdia (2022ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 16koa).

“Proiektuen modalitateak” izeneko 2. oinarriak zehazten du “industria ikerketako” eta “garapen esperimentaleko” proiektuak izanen direla laguntzaren xede, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 85) eta 86) apartatuetan zehaztutakoaren arabera; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo ziren merkatu bateratuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan aipatutako apartatuek honako hau xedatzen dute:

85) “Industria ikerketa”: ikerketa planifikatua edo azterketa kritikoak, bideratuta daudenak produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo daudenak nabarmen hobetzeko baliagarriak izaten ahal diren ezagutza eta gaitasun berriak eskuratzera; barne hartzen du sistema konplexuen osagaiak sortzea eta barne hartzen ahal du prototipoak eraikitzea laborategi-ingurune batean edo dauden sistemekin simulatutako interfazeak dituen ingurune batean, bai eta lerro pilotuak egitea ere”.

86) “Garapen esperimentala”: zientzia, teknologia, enpresa arloetan edo beste batzuetan dagoeneko existitzen diren ezagutzak eta teknikak eskuratzea, konbinatzea, konfiguratzea eta erabiltzea, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak egiteko; produktu, prozesu edo zerbitzu berrien definizio kontzeptuala, plangintza eta dokumentazioa egiteko jarduerak ere biltzen ahal ditu”.

2 oinarriko lehen paragrafoak, proiektuen modalitateei dagokienez, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluaren 85. eta 86. apartatuetan ezarritako definiziora jotzen duen arren, 2. oinarrian dagoen erreferentzia zuzendu behar da, eta horretan sartu proiektuaren aprobetxamendua zerbitzuei ere aplikatzen ahalko zaiela, egungoei zein etorkizunei

Horrenbestez, 2. oinarrian xedatutakoa zuzendu behar da, eta “egungo edo etorkizuneko produktuak edo prozesuak” esaten duen tokian “egungo edo etorkizuneko produktuak, prozesuak edo zerbitzuak” esan behar du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan xedatutakoarekin bat, S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzuak proposatu du akats hori zuzentzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren maiatzaren 3ko “I+G proiektuak egiteko laguntzen 2022ko deialdia” dirulaguntzaren deialdiaren oinarrietako azalpen zatian adierazitako akatsa:

–“Proiektuen modalitateak” izeneko 2. oinarrian, “egungo edo etorkizuneko produktuak edo prozesuak” esaten duen tokian “egungo edo etorkizuneko produktuak, prozesuak edo zerbitzuak” esan behar du.

2. Ebazpen hau S4 Proiektu Estrategikoen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 2an.–Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2208686