127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

79/2022 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, toki-erakundeek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2022-2023 baso kanpainarako (2014-2020 LGParen 04.03.05 eragiketa, 04.03 azpineurria –Basogintzako azpiegituretako inbertsioak–, eta 2014-2020 LGParen 08.05.01 eragiketa, 08.05 azpineurria –Basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzeko inbertsioak–). DDBN identifikazioa: 632478

Europako Batzordeak, 2015eko azaroaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa (hemendik aurrera, LGP) onetsi zuen. Programa horretan, baso-jarduketa batzuk aurreikusiak daude 04.03.05 eta 08.05.01 eragiketetan, helburu hauek lortzeko: baso-ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta ingurumen balioa handitzea, basoko suteak prebenitzea, eritasunek edo bertzelako hondamendi naturalek kaltetutako basoak lehengoratzea, basogintzako azpiegituretako inbertsioak eta baso-teknologietakoak sustatzea eta baso produktuak eraldatu, mobilizatu eta merkaturatzeko inbertsioak eta mendiak antolatzekoak bultzatzea, erabilera publikoaren kudeaketa, Natura 2000 sareko mendi-larreen aprobetxamenduen sustapena eta mendien antolamendua.

Hala ere, laguntzaren denbora esparruari dagokionez, esan beharra dago neurri horietarako laguntzen 2021. urteko deialdiaren onespena sartzen dela Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020ko abenduaren 23ko 2020/2220 (EB) Erregelamenduaren 1.1 artikuluan. Erregelamendu horren bidez, batetik, zenbait xedapen iragankor ezarri ziren Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren laguntzarako, 2021. eta 2022. urteetan, eta, bestetik, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aldatu zen. Honako hau xedatzen da goian aipatutako 1.1 artikulu horretan Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako programen iraunaldiaren luzapenari buruz: “LGENFk finantzatutako programen kasuan, 2022ko abenduaren 31ra arte luzatzen da 1303/2013 (UE) Erregelamenduaren 26. artikuluaren 1. apartatuan ezarritako iraunaldia (2014ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartekoa zena)”.

Eragiketa horiek gehienek Europako Batasunaren kofinantzazioa dute, hain zuzen ere gastu publikoaren %31koa guztira, honako hauen babesean, LGParen finantzaketa planarekin loturik: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez landa garapenari laguntza emateari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua, 21.etik 26.era bitarteko artikuluak eta 35. eta 59. artikuluak.

Kontuan hartu da neurri hauen ekarpena Nafarroako testuinguruan, “Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak” lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera daude bideraturik, hazkunde zentzuzko, jasangarri eta bateratzaile bat lortu beharrez, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehazki, deialdi honek aipatzen dituen neurriak, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluko 4. eta 5. epigrafeen arabera, bat datoz Batasuneko landa garapenerako lehentasun hauekin: nekazaritzarekin eta basogintzarekin lotutako ekosistemak lehengoratu, zaindu eta hobetzea (8. neurria. Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak); energia iturri berriztagarrien hornidura eta erabilera erraztea, baita azpiproduktuena, hondarrena, hondakinena eta jateko ez diren gainerako lehengaiena ere, bioekonomiaren garapena sustatzeko (4. neurria. Aktibo fisikoetako inbertsioak).

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen esklusiboa.

Halaber, 50.1.e) artikuluak aitortzen du Nafarroak, bere foru araubidearen kariaz, eskumen osoa duela ondoko gai honen gainean: “Nafarroako Foru Komunitatearen edota udal, kontzeju eta gainerako administrazio entitateen tituIartasunekoak diren mendiak”.

Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak 2. eta 3. artikuluetan ezartzen ditu legearen helburuak, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira:

1. Basoetako ingurune naturala eta egoera ekologikoa zaindu eta hobetzea.

2. Nafarroako baso eremuetako zuhaiztien hedadura sustatzea, batez ere birsortzearen eta eboluzioaren ondorioz jatorrizko baso bilakatzen ahal diren landare-formazioak sortuz.

3. Toki-erakundeen lankidetza sustatzea, baso lurrak zaindu eta babesteko.

4. Mendien aprobetxamendu ordenatua arautzea eta sustatzea, lehengai berriztagarrien iturri diren aldetik, bateragarri eginez ingurumenaren babesarekin eta mendiak dauden eremu geografikoetan errentak sortzearekin.

Helburu horiek erdiesteak berekin ekarriko du Nafarroako Foru Komunitateko baso sistemek irautea eta horiek hobetzea, horrek dituen onura zuzeneko eta zeharkako guztiekin, hasi landako populazioak finkatu eta lanpostuak sortzearekin eta buka baso suteen prebentzioarekin, higaduraren kontrako borrokarekin, gai berriztagarrien erabilerarekin (egurra, konparazio batera) eta menpekotasun energetikoa gutxitzearekin. Horiek guztiak onura publikokoak eta interes sozial handikoak dira.

Aurrekoa kontuan harturik, aipatutako arauaren 66. artikuluak hauxe dio hitzez hitz: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, dagozkion aurrekontuen mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen die mendi edo baso lur publiko nahiz pribatuen titularrei, baso aprobetxamenduen titularrei, basogintzako elkarteei eta basogintzako industria eta enpresei”.

13/1990 Foru Legearen 70., 71. eta 72. artikuluek laguntzen mailaketari eta bateragarritasunari buruzko alderdi orokorrak ezartzen dituzte, baita dirulaguntzako baremoei buruzkoak ere. Otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren bidez onetsi den Mendien Erregelamenduaren 104., 105. eta 107. artikuluetan zehaztu dira alderdi horiek. Erregelamendu horrek berak ezartzen du, 105.9 artikuluan, ebazpen batek garatuko duela artikulu horren edukia.

Ebazpen honen ondorioetarako, “laguntza” eta “dirulaguntza” terminoak erabiliko dira (bata zein bestea) erreferentzia egiteko ebazpen honetan eta bertan jasotako oinarrietan xedatutakoa betetzen duten pertsonen alde egindako edo egin beharreko diru xedapenei.

Basogintzako jardueren ezaugarri teknikoen ondorioz, baita lanen xede diren tokien ezaugarri klimatikoen ondorioz ere, bidera ezina da horiei urteko bakarrean heltzea. Basoberritzeak horren adibide dira: lurra prestatzeko faseak urteko hilabeterik idorrenetan egiten dira; zorua prest uzten da, lurra meteoriza dadin eta landaketak, orokorrean, hurrengo neguaren amaieran egiten dira. Hau da, urtebete baino gehiago irauten duten kanpainak dira. 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean finkatzen dira aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako (erregelamenduaren 17. artikuluan aipatuak) emanen diren gehieneko laguntzak; kopuru horiek, nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitatearen parametro soziekonomikoen arabera zehaztu beharko dira.

8. neurriari dagokionez: Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak, 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 21. artikuluan aipatuak. Azpineurriak / Eragiketak: 08.05.01. Basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko inbertsioak, eta 4. neurria: Inbertsioak aktibo fisikoetan Azpineurriak / Eragiketak 04.03.05. Inbertsioak basogintzako azpiegituretan; laguntzen diren jarduketen helburuak izanen dira, batez ere, baso eremuak garatzea eta jardueretarako eta basoen bideragarritasuna eta haien ingurumen balioa hobetzea. Sostengu publiko horrek, gainera, Nafarroako Baso Planean du jatorria. Izan ere, plan horretan aurreikusten da, basogintzaren sektorerako helburu berariazkoak aipatzen direlarik, basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzea eta basogintzako azpiegituretako inbertsioak sustatzea. Sostengu publikoari esker Nafarroako basoen ingurumen eta baso kudeaketa hobetuko da; izan ere, basoberritzeak eta oihan lanak egiteko erraztasunak izanen baitira, baso aprobetxamenduetarako basoko bideak eraikiz eta haien mantentze-lanak eginez, eta bestelako balioak ere sustatuko dira, hala nola kontserbazio bereziko eremuetako (hemendik aurrera, KBE) habitaten kontserbazioa eta jostetarako erabilera.

Azkenik, laguntzen deialdi hau da Nafarroako Baso Agendako Baso Gobernantzari buruzko Ardatzaren 3. programak (baso kudeaketa jasangarriaren finantzaketa) garatzen dituen neurrietako bat (Gobernuak 2019ko azaroaren 13an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen Baso Agenda). Eta, era berean, Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuetako 15.a lortzen laguntzen du (agenda hori Nazio Batuen Batzar Orokorraren 2015eko irailaren 25eko Ebazpenaren bidez onetsi zen): “Lur ekosistemen erabilera jasangarria babestea, lehengoratzea eta sustatzea, oihanak jasangarritasunez kudeatzea, desertifikazioari aurre egitea; lurren hondatze bidea galaraztea eta itzulikatzea eta biodibertsitatearen galbidea geraraztea”.

Nafarroako Gobernuak 2021eko abenduaren 22ko bilkuran hartutako erabakietako bat da Ingurumeneko zuzendari nagusiari baimena ematea urte anitzeko konpromisoak hartzeko, 2022ko ekitaldiari egoztekoak, guztira 3.070.000 eurokoak, toki-erakundeek eta eragile eta elkarte pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdiak bultzatzeko 2022-2023ko kanpainarako (2014-2020 LGParen 04.03.05 eta 08.05.01 eragiketak).

1305/2013 (EB) Erregelamendua, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoa, indargabetuta geratu da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamenduaren 154.1 artikuluaren bidez. Hala ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2020/2220 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, jarraituko da aplikatzen 2025eko abenduaren 31ra arte landa garapenerako programak gauzatzeari dagokionez, bat etorriz 1305/2013 (EB) Erregelamenduarekin. Aplikatuko zaie, baldintza berberetan, 2025eko abenduaren 31ra arte landa garapenerako programa horien esparruan onuradunek egindako eta erakunde ordaintzaileak ordaindutako gastuei.

Beraz, ezartzen den esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen 2014ko martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Betearazpen Erregelamendua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena.

–Batzordearen 2014ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpen Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituena, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, landa garapeneko neurriak eta baldintzazkotasuna.

–Batzordearen 2014ko martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu delegatua, zeinak osatu baitzuen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua, honako hauei dagokienez: kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratua, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzak eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkieken zehapen administratiboak.

Deialdiak jasotzen dituen “Eragiketak hautatzeko irizpideak” 2021eko otsailaren 26an onetsi ziren eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordearen adostasuna dute.

Ebazpen honen aldeko txostena eman du Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren kudeaketa agintaritzak.

Ebazpen honi Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.

Ebazpen hau ematen da babes harturik urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoa (foru dekretu horren bidez baimendu zen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak –NBEUF– eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak –LGENF– finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea, eta ezarri ziren haren antolamendua eta funtzionamendua). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari, bere eskumenen barnean, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatzeko eta betearazteko, eta bereziki, arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren dirulaguntzetarako, lotura eginik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.g) artikuluarekin eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren laugarren xedapen gehigarriarekin. Xedapen gehigarri horren bidez, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko titularraren esku uzten dira, bere eskumenen esparru materialean, indarra duen araudiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko titularrari arlo hauetan esleitzen dizkion eskumen administratiboen titulartasuna eta erabilera: dirulaguntzak, kontratazioa, ondare erantzukizuna eta zehapen espedienteak, barnean direla gastuak baimentzea eta xedatzea eta ordaintzeko betebeharrak aitortzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Oinarri arautzaileak eta dirulaguntza emateko eta ordaintzeko prozedura onestea.

Onesten dira toki-erakundeek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen oinarri arautzaileak (2014-2020 LGParen 04.03.05 eragiketa, 04.03 azpineurria –Basogintzako azpiegituretako inbertsioak–, eta 2014-2020 LGParen 08.05.01 eragiketa, 08.05 azpineurria –Basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzeko inbertsioak–) 2022-2023 kanpainarako, ebazpen honen I. eranskinean jasota dauden bezala, eta orobat onesten dira II. eranskinean (“Laguntza eta ordainketa eskatzeko inprimakiak eta zerrendak”) bildutako inprimakiak eta zerrendak. Kanpaina ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko urriaren 9an bukatuko.

Bi eragiketetako bakoitzak (05.03.04 eta 01.05.08) prozedura bakarra eraginen du. Prozedura hori dagokion ebazpenaren bidez bukatuko da, nahiz eta biek ala biek oinarri berberak partekatu eta bietarako eskabide bakarra aurkeztu.

2. Deialdiaren onespena.

Onesten da toki-erakundeek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia (2014-2020 LGParen 04.03.05 eta 08.05.01 azpineurriak) 2022-2023 kanpainarako.

3. Aurrekontuko kredituak.

A) Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, toki-erakundeek sustatutako basolanetarako laguntzen I. eranskinaren arabera, 1.750.000 euroko gastua baimentzen da, “Basolanetarako dirulaguntzak toki-erakundeentzat. 2014-2020 LGP LGENF” izeneko 740002/74200/ 7609/456702 partidaren kargura, eta 680.000 euroko gastua, “Basogintzako azpiegituretarako dirulaguntzak toki-erakundeentzat. 2014-2020 LGP LGENF” (edo antzekoa) izeneko 740002/74200/7609/456703 partidaren kargura, 2023ko aurrekontuan. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:

08.05.01 azpineurria

Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak

04.03.05 azpineurria

Inbertsioak basogintzako azpiegituretan

1.750.000

680.000

B) Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, eragile pribatuek sustatutako basolanetarako laguntzen I. eranskinaren arabera, 600.000 euroko gastua baimentzen da “Basolanetarako dirulaguntzak eragile pribatuentzat. 2014-2020 LGP LGENF” izeneko 740002/74200/ 7709/456700 partidaren kargura, eta 40.000 euroko gastua “Basogintzako azpiegituretarako dirulaguntzak eragile pribatuentzat. 2014-2020 LGP LGENF” (edo antzekoa) izeneko 740002/74200/7709/456702 partidaren kargura, 2023ko aurrekontuan. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:

08.05.01 azpineurria

Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak

04.03.05 azpineurria

Inbertsioak basogintzako azpiegituretan

600.000

40.000

4. Eskabideak aurkezteko epea.

Bi laguntzetarako eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko dira.

6. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoa jartzea.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasita.

7. Ebazpena jakinaraztea.

Ebazpen hau igortzea Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak, basogintzako azpiegituretan eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko toki-erakundeek eta eragile pribatuek bultzatzen dituzten inbertsioetarako laguntzenak 2022-2023 kanpainarako

1. oinarria.–Xedea eta aplikazio-eremua.

1.1. Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan finkatu diren neurri batzuetarako laguntzak arautzea, hain zuzen, basogintzako azpiegituretan inbertsioak egiteko ematen direnak eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzekoak, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren honako artikulu hauen esparruan: 17.1 c) artikulua (Nekazaritza eta basogintzaren sektorea eta silbikultura garatu, modernizatu edo egokitzeko azpiegiturak, barnean direla nekazaritza eta baso azaleretarako sarbidea, lurrak finkatzea eta hobetzea eta energiaren eta uraren hornidura eta aurrezpena), 21.1 d) artikulua (Basoetako ekosistemen egokitzeko gaitasuna, ingurumen balioa eta arintzeko gaitasuna handitzeko inbertsioak), eta 25. artikulua (Basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzeko inbertsioak). Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezkoa (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EE) 1698/2005 Erregelamendua.

1.2. Laguntza hauei Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 40. eta 35. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko zaie; izan ere, erregelamendu horrek, nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, halako laguntza batzuen kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen du, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

2. oinarria.–Neurri hauek aplikatzeko baldintza orokorrak.

2.1. Legez kanpoko laguntza batez baliatu diren toki-erakunde edo eragile pribatuek ezin izanen dute laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, harik eta toki-erakunde edo eragile pribatu horrek itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte legez kontra jasotako laguntza bateraezin baten zenbateko osoa eta dagozkion berreskuratze-interesak.

2.2. Oro har, krisian dauden enpresak nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan 2014tik 2020ra bitarteko (2014/C 204/01) estatuko laguntzei aplika dakizkiekeen Europar Batasunaren jarraibideen aplikazio eremutik kanpo daude (aurrerantzean, Jarraibideak). Batzordearen ustez, enpresa bat krisi finantzarioan dagoenean, bere existentzia bera arriskuan dagoenez, ezin da beste helburu politiko publiko batzuk sustatzeko bide egokitzat jo, haren bideragarritasuna bermatuta egon arte. Horregatik, (35)15 puntuaren arabera, laguntzen onuradunak zailtasun finantzarioak baditu, laguntzak aztertuko dira krisian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko Europar Batasunaren jarraibideen arabera.

Aipatu (35)15 puntuaren arabera, “krisian dagoen enpresa” da gutxienez ere inguruabar hauetakoren bat duena:

(a) Erantzukizun mugatuko sozietateen kasuan (hiru urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten ETEak ez badira), izenpetutako kapitalaren erdia baino gehiago metatutako galeren ondorioz desagertu denean; hori gertatzen da baldin eta metatutako galerak erreserbetatik (eta sozietatearen funts propiotzat hartzen diren gainerako elementu guztietatik) kentzearen ondorioz emaitza negatiboa izenpetutako kapital sozialaren erdia baino handiagoa bada. Xedapen honen ondorioetarako, «erantzukizun mugatuko sozietateak», bereziki, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/34/EB Zuzentarauaren I. eranskinean aipatutako sozietate motei dagozkie, eta «kapital sozialak», hala dagokionean, jaulkipen-prima oro barne hartzen du;

(b) Bazkide batzuek, gutxienez, sozietatearen zorraren gainean erantzukizun mugagabea duten sozietateen kasuan (hiru urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten ETEak ez badira), kontabilitatean agertzen diren funts propioen erdia baino gehiago metatutako galeren ondorioz desagertu denean. Xedapen honen ondorioetarako, «bazkide batzuek, gutxienez, sozietatearen zorraren gainean erantzukizun mugagabea duten sozietateak» 2013/34/UE Zuzentarauaren II. eranskinean aipatzen diren sozietateei dagozkie;

(c) Enpresa porrot edo kaudimengabezia prozedura batean dagoenean edo betetzen dituenean haren zuzenbide nazionalean ezarritako irizpideak porrot edo kaudimengabezia prozedura bat betetzeko, hartzekodunek hala eskatuta;

(d) Enpresak salbatze laguntza jaso eta oraindik mailegua itzuli ez duenean edo bermea amaitu ez duenean, edo berregituratze laguntza jaso eta oraindik berregituratze plan bati lotuta dagoenean;

(e) ETEak ez diren enpresen kasuan, aurreko bi ekitaldietan baldintza hauek bete badira:

(l) Enpresaren zorra/kapitala ratioa 7,5 baino handiagoa izatea; eta

(II) Enpresaren interesen estaldura-ratioa, EBITDA oinarritzat hartuta kalkulatua, 1,0 baino txikiagoa izatea.

3. oinarria.–Neurrien helburua.

3.1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 EB Erregelamenduan eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 EB Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan zehaztutakoarekin bat, hona zein diren neurri hauen azken helburuak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan:

–Inbertsioa sustatzea baso eremuen garapenean eta basoen bideragarritasunaren hobekuntzan, inbertsioak eginez basoetako ekosistemen ingurumen balioen berreskurapenean.

–Inbertsioa sustatzea aktibo fisikoetan eta, berariaz, inbertsioa basogintzako azpiegituretan.

3.2. Baso kudeaketa jasangarria eta biodibertsitatea lehengoratzea, babestea eta hobetzea helburu estrategikotzat hartzen dira; izan ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen diren Europar Batasunaren lehentasunak lortzen laguntzen dute zalantzarik gabe, eta lagungarriak dira, orobat, basogintzaren sektorean behar bezala prestatutako langileak sartzeko eta, bereziki, belaunaldi aldaketa egiteko.

4. oinarria.–Onuradunak.

4.1. Nafarroako edozein toki-erakunde edo baso eragile pribatu izan daiteke basogintzako azpiegituretan eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko inbertsioetarako laguntzen (hemendik aurrera, basolanetarako laguntzak) onuradun. Baso eragile pribatua da edozein pertsona fisiko edo juridiko, lan horiek ukitutako lurren jabe izan ala ez, baldin eta eskatzen badu baso lurretan ondoko epigrafeetan zehaztuko diren lanak egitea, betiere ezarritako betebeharrak betetzen baditu eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eusteko hitza ematen badu.

4.2. Honako hauek izan daitezke dirulaguntza hauen onuradun:

(a) Kudeatzen dituzten baso lurretan deskribatutako basolanak egiten dituzten toki-erakundeak.

(b) Toki-erakundeak ez diren pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta eragile pribatu gisa ondorengo epigrafeetan deskribatutako basolanak egiten badituzte jarduteko baimena duten baso lurretan, dela lur horien jabetza izateagatik, dela beste titulu batean oinarrituta (errentaria, gozamenduna, lagapen-hartzailea edo antzekoa) jabearen baimena izateagatik.

Bi kasuetan, onuradun izateko, aldez aurreko baldintzak bete beharko dituzte eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eutsi beharko diete.

5. oinarria.–Toki-erakundeak eta eragile pribatu onuradunak onartuak izateko irizpideak.

5.1. Basolanetarako laguntza eskaera bat onartzeko, 7. oinarrian bildutako ekintza diruz lagungarrietako edozein egin beharko da, eta, gainera, behean zerrendatutako onartuak izateko irizpideak bete beharko dira. Irizpide horiek mantenduko dira prozeduran zehar, bai eta laguntza kobratu ondorengo 5 urteetan ere:

a) Eskatzaileak eskaera zehazten eta baloratzen duen dokumentazio tekniko bat aurkeztu beharko du SGANA aplikazio telematikoa erabiliz, baldin eta pertsona hori behartuta badago Administrazioarekin harreman elektronikoa izatera, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan zerrendatutako bide eta lekuak erabiliz. Hala ere, administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta ez daudenek ere SGANA aplikazio telematikoaren bidez aurkezten ahal dituzte bai dirulaguntza eskabidea bai dokumentazio teknikoa.

b) Jarduera diruz lagungarriak bateragarriak izan behar dira 1999ko Nafarroako Baso Planarekin eta 2019-2023 aldirako Nafarroako Baso Agendarekin. Horiek Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuta daude, eta esteka honetan kontsulta daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Montes/Planificacion+forestal.htm.

c) 50 hektareatik gorako mendiak dituzten toki-erakunde edo partikularrek (edo horien batasunek) kudeaketa plan bat edo baso plangintzako tresna baliokide bat (eskualdeko plana) izan beharko dute. Azalera txikiagoen kasuan, eskualdeko planetako basogintzako kudeaketarako jarraibideak aplikatuko dira. Jarraibide horiek aurreko letran aipatutako esteka berean kontsulta daitezke.

d) Ziurtagiria duten mendietan jarduten duten onuradunek, laguntzak hartu ahal izateko, konpromisoa hartuko dute ziurtagiri horri eusteko behar diren agiriak prestatuko dituztela Nafarroako baso ziurtagiriaren Nafarroako entitate eskatzaileak erabakitzen dituen epeetan eta moduan (laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko eskabide-orrian eta dokumentazioan zehaztua dagoen bezala).

Ondorio horietarako, ziurtagiria duen menditzat joko da baso kudeaketa jasangarriko edozein ziurtapen sistema duena (hedatuenak PEFC edo FSC dira). Aurreko paragrafoan aipatutako PEFC (NACERT) baso ziurtagiria eskatzen duen Nafarroako entitatea irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, biltzen dituena beren kudeaketapeko baso azaleretarako baso kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria lortu nahi duten eta Nafarroako Foru Komunitateko mendi antolatuen jabe diren erakunde publiko eta pribatu guztiak.

e) Laguntza hauek hartu ahal izateko, katastroaren arabera onura publikoko mendien titular diren toki-erakundeek aurkeztu beharko dute bertako idazkariak edo, bera ez egonik, toki agintari eskudunak sinatutako agiri bat, non ziurtatzen den beren hermendietan inbertitu dela 2016-2020 aldian beren onura publikoko mendietan egindako zur, egur eta larre aprobetxamenduetatik lortutako diru-sarreren %20 gutxienez, BEZa barne, (larreen aprobetxamendutzat hartuko da larreetatik, mendi-larreetatik, belaietatik eta belardietatik ateratzen dena). Agiri horretan, egindako lanak eta 2016-2021 aldiko lanen aurrekontua (BEZa barne) identifikatu beharko dira, eta, beraz, 2021eko diru-sarrerak ez dira kontabilizatuko. Laguntza hauek hartu ahal izateko, mendi babesleen titular diren eragile pribatuek antzeko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, legezko ordezkariak sinatua. (5 A inprimakia).

Ebazpen honen ondorioetarako, onura publikoko mendien eta mendi babesleen kasuan, diru-sarreratzat hartuko dira zur, egur eta larre aprobetxamenduei lotutakoak. Bestelako aprobetxamenduetatik (konparaziorako ehiza, turismo, harrobi edo haize-sorgailuetatik) sortzen diren diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko, ez eta mendian eginiko jarduketengatik jasotzen diren dirulaguntzak ere.

Bakar-bakarrik ebazpen honen ondorioetarako eta onura publikoko mendientzat eta mendi babesleentzat baizik ez, inbertsiotzat hartuko dira mendietan sortzen diren gastuak, kenduta onuradunak inbertsio horiek egiteagatik jasotzen dituen dirulaguntzak, aldi horri dagokiona, 2020-2021 kanpaina barne.

f) Jarduketek ingurumen baimena beharko dute, eta behar diren baimenak ere eduki beharko dituzte, jarduketa zein den.

g) Eskatzaileek ez dute egon behar onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

h) Eskatzaileek tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko dituzte.

i) Eskatzaileek ahalmenak edo eskubideak izan beharko dituzte laguntzaren xede diren lurretan jarduketa diruz lagungarriak egiteko, dela lur horien jabetza izateagatik, dela jabeak horretarako emandako baimena izateagatik.

5.2. Laguntzak onartu eta ordaindu aurretik egiaztatzen da onartuak izateko irizpideak betetzen direla, eta posible da irizpide horiek mantentzen direla egiaztatzeko frogak une oro egitea, baita ordainketa egin ondoren ere. Hala ere, aurreko h) letran jasotako irizpideari dagokionez, eskatzen da aipatutako betebeharrak une oro egunean daudela egiaztatzea, eta, beraz, betebehar horiek geroago (ondorengo aldi batean) betetzeak ez du akatsa konpontzen. Horrela, laguntzak emateko ebazpena ematen den unean betebehar horiek egunean ez dituenari eskaera ukatuko zaio, eta geroago bete izanari buruzko ondorengo egiaztapenak ez du aldatuko laguntza ukatzeko ebazpena. Era berean, laguntza emateko unean betebehar horiek egunean dituela egiaztatzen duenari ordainketa ukatzen edo laguntza itzultzeko eskatzen ahalko zaio, baldin eta ondorengo betebeharrak betetzen ez baditu.

5.3. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedaturikoa betez, eta bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin, prozedura hasteko eskaeran ez badira betetzen aipatu 39/2015 Legearen 66. artikuluan edo aipatu 11/2005 Foru Legearen 19.2 artikuluan adierazitako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu ditzala edo nahitaezko agiriak aurkeztu, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean ulertuko dela eskaeran atzera egiten duela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, zeina aipatu 29/2015 Legearen 21. artikuluan ezarri bezala emanen baita.

6. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak.

6.1. 8. oinarrian jasotzen diren kostuak dira diruz lagungarriak, zerikusia dutenak basolanak modalitateen arabera egitearekin, betiere eranskin honen 7. oinarrian ezarritako baldintzak eta arau teknikoak betetzen badira, honako hauek izan ezik:

(a) Auzolanak, hots, herriko auzotarrek egindako lanak, herriarekin kontratu-harremanik izan gabe. Diruz laguntzen ahalko dira lan horietarako erabiltzen diren materialen kostuak.

(b) Norberaren bitartekoekin egin direla justifikatzen diren lanak, erabilitako materialen kostua izan ezik (kostu horrek dirulaguntza jaso dezake).

6.2. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.

6.3. Kostuak neurrikoak izateko printzipioa bermatzeko, edozein modalitatetan aurkeztutako gastuei Nafarroako Baso Tarifak aplikatuko zaizkie. Hemen ikus daitezke: https://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Montes/Tarifas+forestales.htm.

Aurkeztutako memoria teknikoan edo proiektuan agertzen diren prezioak tarifa horietakoak ez badira, hura idatzi duen teknikariak justifikatuko du, eta espedientearen ardura duen teknikariak (edo, hala bada, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren kasuan kasuko atalak) onartu edo ukatu eginen du.

7. oinarria.–Modalitate eta ekintza diruz lagungarriak. Arau teknikoak.

Eskaeretan ondoko modalitateetako batean sartutako ekintzak jasoko dira, eta bakoitzarentzat finkatutako arau teknikoak bete beharko dira.

Desadostasun teknikorik bada sustatzailearen eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren artean, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da.

7.1. Basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzeko dirulaguntzak (08.05 azpineurria, 01 eragiketa).

Hauek dira ekintza diruz lagungarriak:

–A.1 modalitatea. Baso-berritzeak.

–A.2 modalitatea. Basolanak.

–B modalitatea: Biodibertsitatea.

–C modalitatea: Baso-proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.

–E modalitatea: azpiegitura txikiak.

7.1.a/. A.1 modalitatea. Basoberritzeak (08.05 azpineurria, 01 eragiketa):

1. Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete dirulaguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Basoberritzearen ezarpen osoa, eta horrek barne hartzen ditu lurra prestatzeko eta landaketa egiteko lanak.

b) Lurra prestatzea gero landaketa egiteko; basoberritzearen ezarpena hein batean eskatzea, kanpaina batean lurraren prestakuntza baizik ez sarturik, basoberritzeko ekintza guztiei ekiteko ezintasun teknikoaren kariaz.

c) Landaketa edo ereintza: eskaeran landaketa edo ereintza sartzen da, aitzineko kanpainan lurraren prestakuntza egin zelako.

d) Itxiturak eta banakako beste babes sistema batzuk paratzea.

e) Landaketa egin eta lehenbiziko bost urtean egin behar diren mantentze-lanak: hutsarteak betetzea eta landare lehiatzaileak kontrolatzea. Salbuespenez, betiere Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak arrazoitua eta baimendua, diruz laguntzen ahalko dira landaketaren lehenbiziko bost urteetatik aurrerako mantentze-lanak ere.

2. Oinarri hauek araututako kanpainan basoberritze osoa egiten duten eskatzaileen kasuan, modalitate honetan behar diren ekintza guztiak eskatu beharko dituzte.

3. Basoberritzeak ondoz ondoko bi kanpainatarako eskatzen ahalko dira; hau da: lurra prestatzeagatik 2021-2022 kanpainako dirulaguntzen onuradun izan zirenek edo aurrekontuan kontsignatzerik ez egoteagatik laguntzarik jaso ez zutenek landaketa egiteagatiko dirulaguntzen onuradun izan daitezke 2022-2023 kanpainan. Basoberritzea osorik egiten ez bada onuradunaren erruz, lurra prestatzeagatik eta landaketa egiteagatik jasotako dirua itzuliko beharko du. Ekintzetan honako arau tekniko hauek beteko dira:

Oinarri hauen hautatzeko irizpideak aplikatzearen ondorioetarako, basoberritzearen zatitzat hartzen dira baso-masan egindako birsortzeko mozketen ondorengo jarduketak, baldin eta basoberritze lanak eskatuta edo berezko birsortzean laguntzen duten bestelako lanak (esaterako, hondakinen ezabaketa) eskatzen badira.

4. Basoberritzeetarako arau teknikoak.

1. araua.–Espezie multzoak:

Deialdi honen ondorioetarako, espezie multzo hauek ezarri dira, beren epe teknologikoaren arabera:

–Epe erdiko espezieak: 13 urtetik 70era bitarteko epea duten espezieak dira, hala nola makala, pinu beltza, Korsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzea, sekuoia, zedroa, akazia, zedro japoniarra, basagereziondoa, lizarra, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, gurbeondoa, haltza, ezkia, platanoa, zurzuria, astigarra eta gaztainondoa.

–Epe luzeko espezieak: 70 urtetik gorako epea dutenak, hala nola ler gorria, larizio pinu hispanikoa, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi-pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, artea, haritz arrunta, haritz kandugabea, haritz ilaunduna, erkametza eta ametza. Zuhaixkak ere sartzen dira multzo honetan: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, sabina eta hostazuria, besteak beste.

Baldin basogintzako edo merkatuko helburuengatik basoberritzearen baso espezieen epe teknologikoak hemen ezarritakoak ez bezalakoak badira, eskatzaileak salbuespen hori justifikatu egin beharko du. Inola ere ez da onartuko ebazpen honetan ezarritakotik gorako epe teknologikorik.

Deialdi honetan dirulaguntza jaso dezaketen baso espezie guztien zerrenda osoa agiri honen II. eranskinean (“Diruz lagungarriak diren baso espezieen zerrenda”) agertzen da. Zerrenda 2014-2020 LGP dokumentuan onetsi zen, eta dokumentu horri 4. taula gisa erantsi zaio; horren aldean, desberdinak izan daitezke espezieen euskarazko izenak. Hori gertatzen den kasuetan, izen zientifikoa gailenduko da, bat datorrena bi zerrendetan.

2. araua.–Berariazko oharrak zenbait basoberritze motatarako.

2.1. Arau orokor gisa, ez dira diruz lagungarriak izanen honela egindako basoberritzeak edo landaketak:

(A) Pagoekin egindako basoberritzeak, honako kasu hauek salbu:

(a) Espezie hori ugaritzeko landaketak, birsortzeko mozketen ondorengo berezko birsortze eskasaren ondorioz, edo,

(b) Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) bateko Kudeaketa Planean aurreikusitako landaketak.

(B) Eragiten dutenean hektarea batetik beherako azaleretan, herri-lurretan eginak eta mendi arboladunek inguratzen dituztela. Hau hala da baso sistemaren mosaiko egiturari eusteko, eta kontuan harturik etorkizunean kudeatzeko bideragarritasun eskasa izanen dela. Honetatik kanpo gelditzen dira, ezaugarri horiek izanik ere, KBE bateko Kudeaketa Plan batean aurreikusita dauden basoberritzeak.

(C) Koniferoekin egindako basoberritzeak, lur horietan non Pinus, Picea edo Pseudotsuga generoko espezieek osatutako baso-masen arraseko mozketak egin diren, gutxienez ere 12 hilabete iragan ez badira, bermatu dadin Hylobius abietis-ek ez diola basoberritze berriari eraginen. Proiektuan edo memoria teknikoan, ekintza honetarako zehaztu beharko da mozketaren eta basoberritzearen artean iragandako denbora.

(D) Pinus radiata espeziearekin egindako basoberritzeak, Nafarroan Fusarium circinatumagatik mugatutako eremuan. Egoera horri eutsiko zaio harik eta gai honetan araudia aldatzen den arte.

(E) Hutsarteen portzentajea %20 baino gehiago duten basoberritzeak, lanen ziurtapenean egiaztaturik, salbu eta behar bezala egiaztatzen diren ezinbesteko kasuetan. Portzentaje horietatik goiti eginez gero, landaketak dirulaguntza jasoko du, bakar-bakarrik, hutsarteak mendian (ez mintegian) hartutako izurriteen edo eritasunen ondorioz direnean, jatorri klimatikoko muturreko eragileek sorraraziak direnean edo basa-faunako espezieen ekintzaren ondoriozkoak direnean, baldin eta posible ez bada haien gainean prebentzio neurriak hartzea edo neurri horiek eraginkorrak izan ez badira.

2.2. Nafarroan Fusarium circinatumagatik mugatutako eremuan, ikusirik zer emaitza lortu diren azken urteotan, eta bat etorriz Batzordearen 2019ko azaroaren 26ko 2019/2032 (EB) Betearazpen Erabakiaren 6. artikuluko 1. puntuarekin (erabaki horren bidez neurriak ezartzen dira Fusarium circinatum Nirenberg & O’Donnell delakoa, lehenago Gibberella circinata izenaz deitua, Europar Batasunean sar eta heda ez dadin, eta indarrik gabe uzten da 2007/433/EB Erabakia), eremu horretan landatzera bideratutako landare-materialak pasaporte fitosanitario egokia izan behar du, Batzordearen 2013ko abenduaren 13ko 2017/2313 (EB) Exekuzio Erregelamenduari jarraikiz. Erregelamendu horren bidez, pasaporte fitosanitarioaren formatuaren zehaztapenak ezartzen dira Europar Batasuneko lurraldean lekualdaketak egiteko, eta pasaporte fitosanitarioaren zehaztapenak babestutako eremu batean sartu eta lekualdatzeko, baldin eta jotzen bada beharrezko baldintzak betetzen direla tratamendu horren ondorioz.

2.3. Ur ibilguekin muga egiten duten basoberritzeen kasuan, ekintzaren deskripzio memorian atal berariazko bat zehaztuko da, erreka bazterreko lehenbiziko bost metroan egin beharreko kudeaketari buruz, errekako ibarbasoa lehengoratzeko edo kontserbatzeko. Zerrenda horretan zerbait egitea teknikoki beharrezkoa baldin bada, hauxe eginen da: aberasteko basoberritzeak egitea inguruneko berezko ur bazterreko baso espezieak erabiliz, eta, behar denean, bertako landaredia errespetatuz eta basoberritzearen beste eremuetaraino tarte egokia utziz.

5 metroko edo gehiagoko zerrendaren azalera hori, laguntzen ondorioetarako, beste edozein basoberritze gisa hartuko da.

2.4. Makaldiak:

Dirulaguntza jaso ahal izateko, makaldien epea 13 urtekoa edo luzeagoa izanen da, eta gainera haien produktuekin ezin da energia produzitu, eta zuhaitzak ezin dira oinberritu (basoberako tratamendua).

Diruz lagunduko dira bakar-bakarrik landaketarekin eta inausketarekin zuzenean lotutako lanak. Ez da dirulaguntzarik emanen aratzeko, sasiak garbitzeko eta ureztatzeko.

3 hektareatik gorako makaldietan, plangintza tresna batean sartuta ez badaude, laguntzaren eskaerarekin batera makaldiaren Kudeaketa Plan bakun bat/Basolanen Plan bat aurkeztuko da aurreikusitako eperako, memoria tekniko edo proiektutzat hartuko dena. Obra unitateen araberako aurrekontu xehakatua izan beharko du eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onetsi beharko du. Basolanen Plana honako honetan ezarritakoarekin bat idatziko da: https://www.navarra.es/home_es/servicios/ficha/5013/Planificacion-y-certificacion-de-terrenos-forestales-privados.

Edonola ere, basoberritzeak edo makaldien landaketak badira, eskatzaileak kudeaketa plana gauzatzeko konpromisoa hartu behar du. Plan hori gauzatzen ez bada, hasierako basoberritzerako jasotako laguntzak itzuli eginen dira, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. kapituluarekin bat, berandutze-interesekin edo gabe, bidezkoa dena.

Basoberritze ekintzetarako laguntza eskabideak aurkezteko unean, eskabidearekin batera makaldiaren mozketaren azken egiaztapenaren akta aurkeztuko da, baldin eta aurretik erabilera hori izan badu, edo hori bermatzen duen dokumentu baliokidea. Aipatutako akta edo dokumenturik ez badago, diruz lagundu daitekeen baloratuko da, ekintza gauzatzeko eskuragarri dagoen benetako epearen arabera. Adostasunik ez badago, basogintzako teknikari kudeatzaileek zehaztutakoa gailenduko da.

2.5 Landaketak ilaran, eta heskaiak:

Ilaratan egindako landaketak, heskaiak ezartzea eta instalatu ondoko bost urtean bi ekintza horiek mantentzeko behar diren lanak, dirulaguntzaren portzentaje berariazkoak dituztela, basoberritzetzat hartuko dira, eta, hortaz, exijentzia eta baldintza berberak izanen dituzte, eta ondoko ohar osagarriak hartuko dira kontuan.

(A) Horretarako erabiliko diren espezieak bertako hostozabal autoktonoak izanen dira. Eskualde biogeografiko mediterraneoan baimenduko da Pinus halepensisa, Cupressus sp.-a eta Juniperus sp.-a erabiltzea. Erabilitako zuhaitzek izaera heliofilo nabarmena izan behar dute.

(B) Ilarako landaketen kasuan, 5-10 metroko tartea izanen da zuhaitzen artean.

(C) Heskaien kasuan, halakoak ezartzeko ekintzek dirulaguntza jasoko dute baldin lurzatien artean, ezpondetan eta landatu gabeko bazterretan egiten badira. Heskaiak 1,5 m zabal izanen dira gutxienez. Orobat, dirulaguntza jaso daiteke landatutako lurzatietan heskaiak jartzeko. Kasu horietan, heskaietako eremuak baso lurzorutzat hartuko dira, 31/1990 Foru Legea aplikatuta.

3. araua–Baso landareen eta hazien ezaugarriak.

Fusarium circinatumagatik (pinuaren txankro erretxinaduna) mugatutako eremuan Pinus eta Pseudotsuga generoko basoberritzeei buruzko epigrafean (7.1.a/ epigrafea, 4. puntua, 2.1 araua, C letra) aurreikusitakoaz gain, edozein landaketa motatarako, landareek eta haziek kalitate osoko eta komertzialeko baldintzak beteko dituzte, hau da, indarreko araudian ezarritakoak. Aurkeztutako proiektu eta memoria teknikoetara egokituko dira, eta horietan zehaztuko dira erabili beharreko landareen gutxieneko adina eta tamaina eta, erein behar denean, hazi-iturriaren jatorria.

Obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpen bat erantsiko zaio landaketaren edo ereintzaren ziurtagiriari, frogatzeko kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili direla, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak; adierazpen horri ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria erantsiko zaio, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana.

4. araua.–Hondakinak ezabatzea.

Birsortzeko mozketa baten ondoren adaburuak moztea, produktuak ateratzea edo hobetzeko mozketa edo birsortzeko mozketa baten ondoren hondakinak ezabatzea bezalako jarduketak baso aprobetxamenduak berezkoak dituela jotzen da, eta, hortaz, baso aprobetxamenduko espedientearen baldintza tekniko edo administratiboen baldintzen agiriak hala ezartzen duenean, nahitaez egin beharrekoak izanen dira, eta, beraz, ekintza horiek ez dira diruz lagungarriak.

Ebazpen honen ondorioetarako, hondakinak ezabatzeko jarduketatzat hartuko dira birsortzeko mozketa baten ondoren hondarrak desagerrarazteko jarduketak, baldin horrek lurra prestatzeko eta landaketa egiteko lanak edo berezko birsortzearen lanak baldintzatzen baditu. Horrenbestez, lurra prestatzeko lan bat gisa hartuko da gero basoberritze edo berezko birsortze bat egiteko, eta, beraz, dirulaguntza jaso ahal izateko, basoberritzerako edo berezko birsortzerako nahitaezko ekintza gisa sartuko dira.

4. araua.–Basoberritzeak babestea.

Itxituren edo/eta hodi babesleen kostua ez dago basoberritze lanen edo hutsarteak betetzeko lanen kostuaren barrenean, hau da, bereizirik aurkeztu behar da kontzeptu hori.

Itxituretan, itxitura horrek bide bat mozten duenean, jendearendako pasabideak aurreikusi behar dira, nahitaez, eta gainera jendearendako pasabide bat itxituraren 250 metro lineal bakoitzeko gutxi gorabehera, behar bezala arrazoitutako salbuespenetan izan ezik.

Ungulatuen kontrako itxiturek dirulaguntza jasoko dute baldin behar bezala justifikaturik badaude ikuspuntu teknikotik, eta beharra eta diseinua frogatzen badira. Sare poligonala duten itxiturak jarri behar badira, argi handienekoak zorutik gertu jarriko dira, fauna txikienari pasatzen uzteko. Itxitura horiek dirulaguntza jasotzen badute, ez da dirulaguntzarik jasoko etorkizunean basoberritze horietan ungulatuen kalteen ondoriozko hutsarteak betetzeko.

Itxituretako zutoinak zurezkoak izanen dira, zuraren erabilera sustatu eta bultzatzeko neurri gisa.

6. araua.–Basoberritzeen mantentze-lanak.

6.1. Ebazpen honen ondorioetarako, basoberritzeen mantentze-lantzat jotzen da landare lehiatzaileak kontrolatzea eta hutsarteak betetzea; horrek berekin dakar haizearen edo elurraren eraginez etzanda dauden landareak zurkaiztea.

6.2. Oro har:

(A) Ez da mantentze-lanetarako dirulaguntzarik emanen behin landaketatik bost urte igaro direnean, justifikatutako eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak baimendutako salbuespenak kenduta.

(B) Urteko, garbiketa bakarrerako dirulaguntza emanen da. Lan horiek maiatzaren 15etik irailaren 15era bitarte eginen dira. Lanen azkeneko ziurtapenaren unean obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, garbiketa noiz egin den ziurtatzen duena.

(C) Ez da hutsarteak betetzeko dirulaguntzarik emanen baldin horretarako erabilitako landareak landare guztien %10era iristen ez badira.

(D) Portzentaje hori gainditzen denean, hutsarteak betetzeko dirulaguntza honako kasu hauetan bakarrik emanen da: Hutsarteak gertatu direnean mendiko (ez mintegi bateko) izurrite edo eritasun baten ondorioz, edo klimari lotutako muturreko arrazoiengatik gertatu direnean.

(E) Salbuespenez, basa-faunak makaldietan egindako kalteak badira, diruz laguntzen ahalko da banakako babespeen ezarpena, behin bakarrik landaketaren ondoko lehen bost urtean, baldin eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari kalte horien berri eman bazaio laguntza eman dela jakinarazi ondoren, eta, betiere, kanpaina honi dagokion ordainketa-eskaera egin baino lehen.

6.3. Basoberritze berrietan (ilaratan egindako landaketak eta heskaiak barne):

(A) Laguntza ordaindu dakion, nahitaezko baldintza izanen da eskatzaileak, eskaera aurkezten duen unean, mantentze-lanen plana aurkeztea memoria teknikoaren edo proiektuaren barnean, eta bertan zehaztea lehen 5 urteetan aurreikusten diren esku-hartzeen programa baloratu bat (jarduketen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua), Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onetsi beharrekoa. Onuradunak konpromisoa hartzen du mantentze-lanen plan hori gauzatzeko eskabidean ezarrita dagoenari jarraikiz.

(B) Epe horretan, mantentze-lanen plana nahitaez bete beharko da, denborari eta moduari dagokienez, etorkizunean plana gauzatzeko laguntzak jaso ala ez. Planaren ekintzek dirulaguntza jasotzen ahalko dute dagozkien dirulaguntzen kanpainetan, baldin eta baldintzak betetzen badituzte. Plana aldatu behar bada, horri buruzko eskaera aurkeztuko zaio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari, berariaz baimendu beharko baita.

(C) Basoberritzeari itxitura jartzen bazaio, edo hodi babesleak erabiltzen badira, horiek kentzeko, nahitaezkoa baita, dirulaguntza ematen ahal da. Mantentze-lanen planean zehaztu behar da noiz kendu asmo diren, lehenbiziko bost urteak igaro eta gero kendu behar badira ere.

6.4. Lehenagoko basoberritzeetan:

(A) Dirulaguntzak emanen dira itxiturak eta hodi babesleak kentzeko, eta hodi babesleak paratzeko, kalte egiaztatuak daudenean.

(B) Aurreko kanpainetan mantentze-lanen planik aurkeztu bada, horri buruzko aipamena eginen da. Mantentze-lanen plan horretarako eskatutako ekintzetan aldaketarik izan bada, justifikatu eginen dira.

(C) Aurreko mantentze-lanen planik ez badago, plan bat aurkeztu beharko da, basoberritze berrietarako ezarritako ezaugarri, baldintza eta betebehar berberak dituena.

7.1.b/. A.2 modalitatea. Oihan lanak (08.05 azpineurria, 01 eragiketa):

1. Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete dirulaguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Bakantze lana.

b) Sasi garbiketa.

c) Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.

d) Kimatzea eta eitea emateko inaustea.

2. Oihan lanetarako arau teknikoak

1. araua.–Bakantzeak.

1.1. Dirulaguntzak emanen dira edozein espezietako berezko zuhaiztietako eta koniferoen eta hostozabalen basoberritzeetako bakantzeetarako bakarrik, eta behin bakarrik.

Memoria teknikoan edo proiektuan, basogintzako jarduketaren ezaugarriak zehaztuko dira, proposamena baloratzeko balio dutenak, eta, koniferoen basoberritzeen kasuan, hartutako zuhaiztien bataz besteko diametroa adierazi beharko da. Parametro hori 15 cm-tik gorakoa bada, ez da dirulaguntzarik emanen.

1.2. Lanen azkeneko ziurtapenean, toki-erakundeko idazkariak edo, bera ez egonik, toki agintari eskudunak sinatutako agiria aurkeztuko da, ziurtatzen duena ez dela inolako diru-sarrerarik aterako. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako dirulaguntza ordainduko. Eragile pribatuen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, inolako diru-sarrerarik ez duela dioena. Adierazpen hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako dirulaguntza ordainduko.

1.3. Hala ere, honako hauek ez dira inola ere diruz lagunduko:

(A) Eskatzaileari diruzko edo gauzazko sarrerak sortzen dizkioten bakantzeak.

(B) Auzotarrentzako egur epaitzen aprobetxamenduei lotutako basolanak.

2. araua.–Sasi-garbitzeak.

2.1. Sasiak garbitzeko dirulaguntzak emanen dira baldin honako helburu hauetakoren baterako bada:

(A) Mozketen ondoren egiten diren sasi-garbitzeak, berezko birsortzea errazteko. Horien beharra justifikatuko da. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren artean, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.

(B) Abeltzaintzan erabiltzeari begira egiten diren sasi-garbitzeak, larre naturalak mantentzeko. Leku bererako behin bakarrik emanen da sasiak garbitzeko dirulaguntza, baldin eta:

(B.1) Aurkezten den proiektuan edo memoria teknikoan garbiketa lan horiek egitea beharrezkoa dela justifikatzen bada, zehatz-mehatz adierazita ukitutako eremua, abeltzaintzako karga eta zein hilabetetan egoten den azienda bertan; hori guztia, garbitutako eremua artzaintzarako mantentzen dela bermatzeko.

Informazio hori ezinbestekoa da Europar Batasuneko indarreko araudiaren arabera egiten diren ikuskapenak programatu ahal izateko.

(B.2) Eskatzaileak konpromisoa hartzen badu eremu hori abeltzaintzarako erabiltzen segitzeko.

(B.3) Salbuespenez, beste sasi garbiketa bat egiteko dirulaguntza ematen ahal da, betiere mantentzeko konpromisoa edo erabiltzeko plana betez gero, halakorik bada.

(C) KBE baten Kudeaketa Planean habitatak hobetzeko aurreikusitako sasi-garbitzeei dagokienez, aurkeztutako memoria teknikoak edo proiektu teknikoak espresuki adierazi beharko du zer habitat motatan egin behar den sasi-garbitzea.

3. araua.–Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.

3.1. Itxiturak ezartzeko eta mantentzeko dirulaguntzak honako kasu hauetan emanen dira bakarrik:

(A) Mozketa baten xede den zuhaizti baten berezko birsortzea babestera bideratzen direnean.

(B) Larre naturaletan, bakar-bakarrik aurreko 2. apartatuan abeltzaintzarako zehaztutako sasi-garbitzeetarako emakida baldintza berberetan egiten direnean. Eragile pribatuen eskaeren kasuan, horrez gain itxi beharreko eremuak 20 hektareatik gorakoa izan behar du.

(C) Basogintzaren plangintzarako tresna indardun batean aurreikusitakoak, hermendiko erabileren zonifikazioa ezartzera bideratuak. Kasu horretan, salbuespenak ezartzen ahalko zaizkio 3.A/ apartatu honetako 2. paragrafoan xedatutakoari.

3.2. Orobat, dirulaguntza jasotzen ahal du birsortzeak babesteko ezarritako itxiturak kentzeak, larreetan, edo basoak antolatzeko proiektuetan aurreikusitako jarduketak betetzeko egiten denean.

3.3. Ez da diruz lagunduko hesi elektrikoak ezartzea, mantentzea edo kentzea.

4. araua.–Kimatzea eta eitea emateko inaustea.

4.1. Oro har, dirulaguntza eman daiteke kimatzeko eta eitea eman beharrez inausteko, bakar-bakarrik, baldin eta basoberritzeetan egiten badira eta helburu nagusia kalitatezko zura ekoiztea bada. Basoberritzearen ondoko lehenbiziko hogei urtean, bi jarduketetarako baizik ez da emanen dirulaguntza, makaldietan egiten direnak izan ezik (gero zehazten dira).

Dirulaguntza eman daiteke kimatzeko, bakar-bakarrik, basoberritzeetako mantentze-lanak bat etorri direnean arestian aipatutako helburuarekin. Nahitaezkoa izanen da eskabidearekin batera doazen agirietan hauek zehaztea: baso-masaren adina edo adin mota, kimatu beharreko zuhaitzen bataz besteko diametroa, eta kimatzeko diren espezieak.

4.2. Koniferoak kimatzean:

(A) Lehenbiziko kimatzea, 2,5 metroko garaiera bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 400 zuhaitzetarako dirulaguntza emanen da.

(B) Garaierako kimatzea, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako dirulaguntza emanen da.

4.3. Hostozabalak kimatzean: Garaierako kimatzea, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako dirulaguntza emanen da.

4.4. Makaldiak kimatzean, dirulaguntza jaso ahal izateko, justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da, erakusteko ezen kimatzea beharrezkoa dela azken produktua, egungo merkatuaren arabera, kalitatezkoa izan dadin.

4.5. Nafarroa osoan ez zaie dirulaguntzarik emanen Pinus radiatako basoberritzeetan egindako kimatzeei.

7.1.c/. B modalitatea. Biodibertsitatea. (08.05 azpineurria, 01 eragiketa).

Diruz lagundu daitezke, bakar-bakarrik, beste edozein modalitatetan sarturik ez dauden ekintzak, helburu nagusia izanik basoko espezieen habitatak kontserbatzea, aurreikusirik badaude Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Plan onetsi batean edo mendi horietarako diren basogintzako antolamenduko proiektuetan. Ibarbasoak lehengoratzeko lanei dagokienez, landaketarekin zerikusia duten lanei aplikatuko zaizkien arau teknikoak ur ibilguekin muga egiten duten landaketen lehenbiziko bost metroko tartean aplikatzen diren berberak izanen dira, barnean dela mantentze-lanen plana aurkeztu eta gauzatu beharra.

7.1.d/. C modalitatea. Aholkularitza, prestaketa eta erregistro telematikoa baso proiektu eta memorien dokumentazio teknikorako eta obra zuzendaritza (08.05 azpineurria, 01 eragiketa).

1. Dokumentazio teknikoa prestatzea:

1.1. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onartutako kontrata bidezko gauzatze aurrekontuaren %6koa izanen da dirulaguntza; diru kopuru horrek ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen kostu erreala. Dokumentazio teknikoa agiri bakarra izanen da. Hamahirugarren oinarrian zehazten den gutxieneko edukia izanen du, eta espedientean eskatzen diren neurri, azpineurri, eragiketa eta ekintza guztiak jasoko ditu. Kontrata bidezko gauzatze aurrekontuaren barnean sartzen da Administrazioak onartzen duen inbertsioa, gehi industria mozkina eta gastu orokorrak (BEZik gabe).

1.2. Dokumentazio teknikoari dagokion dirulaguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.

1.3. Oinarri honetan aipatzen den dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, 13. oinarrian (Laguntza-eskabidea eta dokumentazio osagarria) adierazi bezala.

1.4. Laguntza-eskabidea onartzeko modukoa izateko, proiektuek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 eurotik gorako aurrekontu osoa duten eskaeretan) eta memoria teknikoek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten eskaeretan) honako eduki hau jaso beharko dute.

Proiektuek atal hauek izanen dituzte, gutxienez: (1.a) deskripzio-memoria; (2.a) aurrekontua; (3.a) baldintza-agiriak; (4.a) ingurumen ukipenen azterketa edo ingurumen eraginaren azterketa (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean); (5.a) 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak; eta (6.a) segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana, indarreko araudiarekin bat.

Memoria teknikoa eskatzen bada, honakoak hartu beharko ditu barne: deskripzio-memoria, aurrekontua, ingurumen ukipenen azterketa (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean) eta 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak.

Jarduketaren batek KBEetan sartutako lurrak ukitzen dituenean, proiektu edo memoria teknikoak beti jasoko du leku horretako kontserbazio balioei egindako ukipenen ebaluazioa.

–Deskripzio-memoriak zehaztu behar du laguntza zein jarduketatarako eskatzen den, baita jarduketaren aurrekariak eta helburuak ere. Helburuak guztiz garrantzitsuak dira eta behar bezala justifikatu behar dira. Justifikazioa egokitzat jotzen da teknikoki egiaztatzen denean jarduketak mendi horretako helburuak lortzera bideratuta daudela. Helburu horiek behar bezala justifikatzen ez badira, gerta liteke proposatutako ekintzak dirulaguntzarik gabe gelditzea.

Jarduketen erreferentzia geografikoak emanen dira, eta planoetan kokatuko dira. Jarduketak katastroko lurzati bati baino gehiagori eragiten badie, deskripzio-memoria horretan zehaztu beharko dira lurzati horietako bakoitzeko jarduketa-unitate fisikoak. Bat etorriko da guztiz “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin.

Deialdi honetako ekintza bakoitzean zehaztutako informazio guztia sartu beharko da: jarduketak ukitutako espeziea(k), landaketa urtea basoberritze berrietako mantentze-lanetarako, mantentze-lanetarako plan bakuna aurreko oinarrietan zehaztutako ezaugarriekin, inauste eta kimatze lanetarako behar diren datuak, eta abar.

–Baldintza-agiria: Laguntza zein lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu, eta adierazi, gutxienez, obra bakoitzean erabiliko diren baliabideak. Eskatzen ahalko da, bakar-bakarrik, eskaerak proiektua aurkeztea eskatzen duenean, zenbatekoa dela-eta.

–Aurrekontua: guztiz bat etorriko da “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin, eta dokumentu hauek osatuko dute, gutxienez:

• Neurketen taula.

• Prezioen taulak: eskulanaren eta makineriaren prezio xehakatuak eman behar dira, bai eta obra unitate bakoitzerako behar diren prezioak ere.

• Prezio osagarrien taula.

• Guztirako aurrekontua.

–Planoak: laguntza zer jarduketatarako eskatu den, horren erreferentzia geografiko guztiak eman beharko dira, onartzen diren aldaketak barne (horrelakorik badago), baita eremu horietara sartzeko behar den informazio guztia ere (sartzeko pistak), Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko langileek jakin dezaten non dauden. Honako hauek izanen ditu, gutxienez:

• Kokalekuaren planoa.

• Plano zehaztua, 1:10.000 eskalakoa edo eskala handiagokoa, lan berezietarako, hala nola, pistak irekitzeko. Maldarik gabeko topografia duten tokietan ez da sestra-kurbarik beharko.

• Aurrekontuetako eta deskripzio-memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.

–Ingurumen ukipenen azterlana. Gutxienez datu hauek jasoko ditu:

• Proiektatutako jarduketaren eragina izan dezaketen balio historiko-artistikoen, ekologikoen eta ingurumenekoen deskribapena eta ebaluazioa.

• Aurreko puntuan aipatutako alderdi bakoitzean jarduketek eragin ditzaketen ukipenen deskribapena eta balorazioa.

• Hartu beharreko babes eta zuzenketa neurriak.

–Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlana. Agiri hau proiektuetan baizik ez da eskatuko, eta eduki hau izanen du:

• Obren ezaugarrien deskribapena, egiteko epea, aurreikusitako langileak, behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza, aurreikusitako makineria eta laguntzarako bitartekoak, arriskuen azterketa orokorra eta prebentzio neurriak.

• Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.

C.2. Obra zuzendaritza.

Proiektua eskatzen den guztietan, eskatzaileak lanen zuzendaritza teknikoa izan beharko du, espedientean onartzen diren neurri, azpineurri, eragiketa eta ekintza guztientzat. Zuzendaritza tekniko horrek honako betebehar hauek izanen ditu:

2.1. Justifikatutako kasuetan izan ezik, nahitaezkoa da obra liburu bat izatea adjudikazio-hartzaile den kontratista bakoitzeko.

2.2. Obra zuzendaria, baita proiektuaren egilea ere, basogintza arloan eskumena duten teknikariak izanen dira, indarrean dagoen legeriaren arabera.

2.3. Obra zuzendariak eguneratua eraman beharko du obra liburua.

2.4. Obra liburuak honako hauek bildu beharko ditu, gutxienez: lanen hasierako akta, ziurtagiri bakoitzaren akta, obra aldaketen aktak, horrelakorik badago, prezio kontrajarrien aktak, horrelakorik badago, eta lanen bukaerako ziurtagiriaren akta. Akta guztiak hornitzaileak edo kontratistak eta obra-zuzendariak sinatu beharko dituzte, eta inbertsioa behar bezala gauzatu dela adierazi beharko dute.

2.5. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak obra liburua aurkezteko eska dezake edozein momentutan.

2.6. Proiektuetan segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izanen da, arlo horretako araudi aplikagarrian hala ezartzen bada.

2.7. Ziurtapen motak hala eskatzen badu, obra zuzendaritzarekin batera plano bat erantsi beharko da, erreferentzia geografiko eta guzti, proiektuaren gauzatzea azaltzen duena.

2.8. Obrako zuzendariak ezin izanen ditu gauzatu obra zuzendaritzaren ziurtapen aktan berak ziurtatzen dituen lanak; izan ere, hala eginez gero, zalantzan jarriko lirateke obra horien gauzatze zuzena, kalitatea eta kontrola.

2.9. Obra zuzendaritza diruz laguntzeko, emandako ekintzei eta horien baldintzei jarraitu beharko zaie. Horrez gain, behar bezala azalduko dira obra gauzatzean izandako desbideratzeak, laguntzaren kudeatzaileek baimendu behar dituztenak. Desadostasun teknikorik bada sustatzailearen eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren artean, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak likidatzen duen kontrata bidezko gauzatze aurrekontuaren %7koa izanen da dirulaguntza. Dirulaguntzak ez du inola ere kostu erreala gaindituko.

Obra zuzendaritzak ez du dirulaguntzarik jasoko kontrata bidezko gauzatze aurrekontu onartua (hemendik aurrera, KGA) 2.000 eurotik beherakoa bada.

7.1.e/. E modalitatea. Azpiegitura txikiak (08.05 azpineurria, 01 eragiketa).

1. Dirulaguntza jaso dezakete azpiegitura txikiek, osoki baso lurretan badaude eta erabilera publikoaren erregulazioa hobetzen badute:

1.1. Zurezko atakak.

1.2. Mendiaren jostetarako erabilerari lotutako beste batzuk:

(A) Edateko ureko iturriak, bidexkak eta aparkalekuak hobetzea (kanpoan gelditzen da bidexka edo aparkaleku berriak egitea). Bidexken mantentze-lanen eta hobekuntzen barnean hauek daude: zorua hobetzea, bazterretako sasiak garbitzea eta landaredia kimatzea, eta arekak eta ura husteko sistemak hobetzea.

(B) Eremuaren barnean erabilera publikorako azpiegitura berriak sortzea, kategoria hauetako batean: naturagunearen erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko elementuak; esaterako, pasarelak, balizak edo disuasiorako hesi fisikoak, harmailak, hesiak, etab. ; kanpoko altzariak, argibideetarako panelen euskarriak, naturagunearen barneko seinalizazio-elementuak, baldin eta seinalizaziorako eskuliburu homogeneorik badago gune horretan, toki-erakundeak onetsia. Nolanahi ere, elementu horien gai nagusia zura izanen da, eta, ahal den neurrian, baso-kudeaketa jasangarriko zur ziurtatua.

2. Erabiliko den gai nagusia zura izanen da, jatorri jasangarria duena, eta horretarako behar den baso ziurtagiria izanen du: PEFC, FSC® edo jatorri hori bermatzen duen beste edozein.

3. Eskatzaileak azpiegitura horien mantentze-lanak egin beharko ditu nahitaez, eta gastu horrek dirulaguntza jaso dezake geroko kanpainetan, baldin eta dagozkion oinarrietan horrela jasotzen bada.

7.2. Aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako dirulaguntzak: basogintzako azpiegiturak (04.03.05 eragiketa).

Honako modalitate hauek jaso dezakete dirulaguntza:

C modalitatea: Aholkularitza, prestaketa eta erregistro telematikoa baso proiektu eta memorien dokumentazio teknikorako eta obra zuzendaritza (04.03.05 eragiketa).

D modalitatea: Basoko bideak egin eta hobetzea (04.03.05 eragiketa).

7.2.a/. C modalitatea: Aholkularitza, prestaketa eta erregistro telematikoa baso proiektu eta memorien dokumentazio teknikorako eta obra zuzendaritza (04.03.05 eragiketa).

Aplikatuko da 7.1.d./ epigrafean jasotakoa, basogintzako azpiegituretako ekintzei dagokienez eta proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukiari eta dokumentazioaren erregistro telematikoari dagokienez.

7.2.b/. D modalitatea. Basoko bideak egin eta hobetzea (04.03.05 eragiketa).

1. Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete dirulaguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Kaxa irekitzea (barnean direla zelaitzea, konpaktazioa, irekitzea eta arekak profilatzea eta itzulia egiteko tokiak egitea).

b) Lur-berdinketa hobetzea (zabalera handitzea, zelaitzea eta konpaktazioa barne).

c) Arekak egitea eta garbitzea eta sasi garbiketak pistetako ertzeetan (lur-berdinketaren ondo-ondoan dauden zuhaitzen beheko kimatzea barne).

d) Zeharkako drainadurarako azpiegiturak, lur gainekoak eta lur azpikoak, eta areka gaineko pasabideak eta sakanguneak.

e) Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko bestelako sistemak.

f) Zabor-legarrekin edo antzekoekin zolatzea.

g) Hormigoizko eta asfaltozko zoladurak egitea, aparteko kasuetan baizik ez, behar bezala arrazoituta, betiere azpiegituraren egonkortasunerako beharrezkoak direnean. Horregatik, kasu guztietan, tarte jakin batzuetan baizik ez dira erabiliko material horiek.

h) Krainer murruak harri-lubeta gisa mendiko pistetan.

2. Azaldutakoez bestelako obrek ez dute dirulaguntzarik jasoko, salbu horiek egitea presakoa eta beharrezkoa bada, eta horien helburuak lekurik baldin badu geroko epigrafeetan aurreikusitakoen artean.

3. Toki-erakundeen kasuan, ez da dirulaguntzarik emanen, eta, hala denean, eskatzen ahalko da itzul daitezela azpiegiturak egiteko edo mantentzeko jasotako dirulaguntzak, baldin eta horiei udal tasak jartzen bazaizkie edo diruz lagundutako azpiegituren erabilera zailtzen edo garestitzen duten beste jarduketa batzuk egiten badira edo halako jarduketak egitea eskatzen bada. Kasu horietan, tasak ezarri, jarduketak eskatu edo jarduketak egin nahi dituen toki-erakundeak, horrekin azpiegituraren erabilera zailtzen bada, eskaera aurkezteko unean jakinarazi beharko du tasa eta jarduketa horiek badaudela edo aurreikusita daudela eta zein diren horiek ezartzeko arrazoiak. Horretan toki-erakundearekin desadostasunik izanez gero, eta ebazpen honen ondorioetarako bakarrik, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da. Aipatu zerbitzuak zainduko du diruz lagundutako edo diruz lagundu beharreko azpiegitura modu eraginkorrean eta egokian erabiltzen dela. Irizpide hori behar bezala arrazoitu behar da, eta ukitutako toki-erakundeek alegazioak aurkezten ahal dituzte. Azpiegiturari emandako erabilerak handiegia edo txikiegia izateagatik baso kudeaketa zailtzen badu, ez da dirulaguntzaren helburua betetzen.

4. Basoko bideak egiteko eta hobetzeko arau teknikoak.

1. araua.–Basoko bide berriak egitea.

Ez da dirulaguntzarik emanen aldi baterako basoko bideetarako, egurra ateratzeko bidezidorretarako eta baso aprobetxamendua eta lanak egiteko beharrezkoak diren nahitaezko sarbideetarako, baldin lanak bukaturik ez badira nahitaez eta etengabe erabiltzen mendia behar bezala kudeatzeko. Halaber, ez da azpiegituretarako dirulaguntzarik emanen baldin horien helburu nagusia bada baserri, etxebizitza, nabe eta abeltzaintzako azpiegiturei sarbidea ematea.

Basoko bideetarako (nagusiak eta bigarren mailakoak) eta kargaleku iraunkorretarako bakarrik emanen dira dirulaguntzak. Kargaleku iraunkortzat joko da baso aprobetxamenduen ondorioz moztutako zuhaitz edo enborren multzoa biltzen den tokia. Bertan produktu horiek sailkatu edo metatzen dira gero industriara edo beste destino batera eramateko.

Basoko bideen kasuan, bide berrien helburu nagusiak izanen dira zur eta egurretako baliabideak mugitzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuek ez dute dirulaguntzarik jasoko, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.

Lehenbiziko kasurako, zur eta egurretako baliabideak mobilizatzeko azpiegitura egiteko edo hobetzeko premia justifikatu beharko da. Azpiegitura berria eraikitzea zer menditan aurreikusirik dagoen, bertan basoko bideen dentsitatea ez da 25 m baino handiagoa izanen oihaneko hektarea bakoitzeko.

Bigarren kasurako, teknikoki justifikatu beharko da azpiegituraren helburu nagusia dela basoko suteei aurrea hartzea edo horiek itzaltzea. Azpiegitura egitean, kontuan hartu beharko da segurtasunerako zer ezaugarri berariazko izan behar dituen basoko suteen itzaltze-lanei loturiko erabilera emateko.

Hirugarren kasurako, teknikoki justifikatuko da obra egiteko beharra, abeltzaintza estentsiboa zuzen kudeatzeko, eta larratzeko eremuak eta dauden Azienda Larriko Unitateak identifikatuko dira, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio tekniko ere emanen da.

2. araua.–Basoko bideak hobetzea.

Basoko bide nagusi eta bigarren mailakoen eta kargaleku iraunkorren mantentze-lanetarako dirulaguntza emanen da soilik baldin helburu nagusiak badira zur eta egurretako baliabideak mobilizatzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuen mantentze-lanetarako ez da dirulaguntzarik emanen, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.

Dirulaguntza ematen ahal da basoko bide iraunkorretako bazterreko sasiak garbitzeko, baldin aurreko 3 urtean toki berean jardun ez bada. Printzipio hori aplikatuko zaie, oro har, bide horiek mantentzeko lanei, hala nola, hodiak edo arekak garbitzeari, non ez dagoen bestela jokatzeko arrazoi teknikorik, konparaziorako, uholdeek edo beste hondamendi natural batzuek sortutako kalteak.

3. araua.–Mantentzeko konpromisoa.

Sustatzaileak konpromisoa hartzen du proposatutako azpiegitura mantentzeko, edo hobekuntza lanak zer azpiegituratarako eskatu diren, hori mantentzeko, eskabidean adierazten den bezala.

Konpromiso hori nahitaez bete behar da, eta geroko kanpainetako laguntzak jaso daitezke horretarako.

Laguntza hauek jaso dituzten azpiegiturak Administrazioaren ikuskapenen mende egonen dira, eta erabakitzen bada azpiegitura ez dagoela egoerarik onenean hura egin zen erabilerarako, eskatzaileak laguntzak itzuli beharko ditu.

8. oinarria.–Laguntza mota eta zenbatekoa modalitateen eta ekintzen arabera.

8.1. Deialdi honetako laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.

8.2. Inbertsio diruz lagungarriaren gehieneko eta gutxieneko mugak espediente bakoitzeko (04.03.05 eta 08.05.01 eragiketetan eskatutakoaren batura).

8.2.1. Toki-erakundeek sustaturiko basolanen eskaeretarako: 200.000 (berrehun mila) euro gehienez eta 5.000 (bost mila) euro gutxienez espediente oso bakoitzeko (04.03.05 eta 08.05.01 eragiketetan eskatutakoaren batura).

Aurreko kanpainetan lurra prestatzeko dirulaguntza jaso duten lurretan landaketa egiteko lanak, basoberritzeak mantentzeko lanak (udako garbiketak, hutsarteak betetzea eta bestelakoak) edo nahitaez bete beharreko bestelako mantentze-lanak baizik sartzen ez duten eskaeren kasuan, lan horiek aurreko kanpainetan dirulaguntza izan badute edo oso-osorik Nafarroako Gobernuak egin baditu, ez da inbertsioetarako gutxieneko muga hori aplikatuko.

8.2.2. Eragile pribatuek sustaturiko basolanen eskaeretarako: 105.000 (ehun eta bost mila) euro gehienez eta 2.000 (bi mila) euro gutxienez espediente oso bakoitzeko (04.03.05 eta 08.05.01 eragiketetan eskatutakoaren batura).

Aurreko kanpainetan lurra prestatzeko dirulaguntza jaso duten lurretan landaketa egiteko lanak, basoberritzeak mantentzeko lanak edo nahitaez bete beharreko bertzelako mantentze-lanak baizik sartzen ez duten eskaeren kasuan, lan horiek aurreko kanpainetan dirulaguntza izan badute edo oso-osorik Nafarroako Gobernuak egin baditu, ez da inbertsioetarako gutxieneko muga hori aplikatuko.

8.3. Kostuak neurrikoak izateko printzipioa bermatzeko, aurkeztutako gastuei Nafarroako Baso Tarifak aplikatuko zaizkie.

8.4. Inbertsioaren gutxienekoa eta gehienekoa zehazteko, aintzat hartuko da espedientearen kontrata bidezko gauzatze aurrekontu osoa (hau da, 04.03.05 eta 08.05.01 eragiketetan eskatutakoaren batura), bai kontzesioan bai Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onartutako eta baliozkotutako ordainketan. Aipatutako zerbitzuak Nafarroako Baso Jardueraren Prezioen Tarifak erabiliko ditu erreferentziatzat, aurrekontu hori baliozkotzeko. Aurkeztutako memoria teknikoan edo proiektuan agertzen diren prezioak tarifa horien araberakoak ez badira, hura idatzi duen teknikariak justifikatu beharko du, eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onartu edo ukatu eginen du, hori guztia 6. oinarriko 2. puntuan adierazitako kostuen moderazioa aplikatuz.

8.5. Laguntza kalkulatzeko, modalitate bakoitzean, taula honetan agertzen diren portzentaje hauek aplikatuko zaizkio onartzen den inbertsioaren zenbatekoari, BEZa kenduta. Inbertsioan onartzen den zenbatekoa, BEZa kenduta, bi hauen arteko txikiena izanen da: batetik, onuradunak aurkezten duena, eta bestetik, eskualdeko kudeaketa atalek onartzen dutena, laguntza eskaera ebaluatu eta kontrola aplikatu ondoren, bai laguntza emateko orduan, aurkeztutako inbertsioaren deskribapenaren eta justifikazioaren arabera, bai ordaintzeko orduan, egindako inbertsioaren arabera, eta betiere kostuen moderazioa aplikatuta bi une horietan.

8.6. Onartzen den zenbateko hori, hala laguntza onartzean nola ordaintzean, espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoa (04.03.05 eta 08.05.01 eragiketetan eskatutakoaren batura) baino handiagoa izan beharko da (ikus oinarri honen 2. puntua). Bestela, laguntza-eskaera ukatuko da.

8.7. Hurrengo taulan, jarduketa bakoitzari aplikatu beharreko laguntza-ehunekoak adierazten dira, modalitateen araberako multzotan, eta mendi motaren, haren ezaugarrien eta jabearen tipologiaren arabera sailkatuta.

MODALITATEA

Mendi katalogatuak, KBEak eta eragile pribatuen baso batasunak (dirulaguntzaren %)

Mendi katalogatu gabeak, eta KBEak ez direnak. Gainerako eragile pribatuak

(dirulaguntzaren %)

A.1

Basoberritzeak (**08.05.01) (1)

Basoberritzeak epe ertaineko espezieekin / makaldiak

Basoberritzeak epe luzeko espezieekin

Lurra prestatzea landaketarako

Landaketa egitea prestaketa lana egina duten lurretan.

Itxitura babeslea

Hodi babeslea

Hondakinak ezabatzea: pilatzea edo/eta erre gabe ezabatzea.

Hondakinak erreta ezabatzea

Landaketak ilaran, eta heskaiak

Basoberritzeen mantentze-lanak

%60 / %50

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60 / %50

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

%60

A.2

Basolanak (** 08.05.01)

Bakantzea, kimatzea eta eitea emateko inaustea

Sasi garbiketa eta beste lan batzuk, berezko birsortzeari laguntzeko

Sasiak garbitzea, abeltzaintzan erabiltzeko

KBEetan aurreikusitako habitatak hobetzeko sasi garbiketak

Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak (2)

%60

%60

%60

%60

%55

%50

%50

%45

-

%45

B

Biodibertsitatea (**08.05.01)

%80

-

C.1

Dokumentazio teknikoa (*) (**08.05.01 eta 04.03.05)

%100

%100

C.2

Obra zuzendaritza (*) (**08.05.01 eta 04.03.05)

%100

%100

D.

Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta mantentzea (**04.03.05) (3)

Bestelako ekintzak (salbuespenak deialdi honetan)

%55

%40

%40

%30

E

Jostetarako azpiegitura txikiak (**08.05.01)

%40

%30

(*) Dirulaguntzaren portzentajeak 7. oinarrian (C modalitatea) ezarritakoak dira.

(**) Parentesi arteko zenbakiak landa garapenerako programan neurri bakoitzak duen kodetzeari dagozkio.

8.7. Behean adierazitako igoerak aplikatuko dira, aurreko taulan aurreikusitako ehunekoen gainean, baldin eta laguntza-eskabidea aurkezteko unean honako kasu hauetakoren bat edo batzuk gertatzen badira:

8.7.1. A.1 modalitateko (Basoberritzeak) dirulaguntzaren gehieneko muga ehuneko hamabost puntu (%15) igoko da ekintzak Fusarium circinatumagatik mugatutako esparru batean egiten direnean, edozein eskatzaile motatarako.

8.7.2. Itxiturak egitea: dirulaguntzaren gehieneko muga bost puntu (%5) igoko da, soilik toki-erakundeak beren hermendien zonifikazio prozesuetan inplikaturik badaude, basoak antolatzeko proiektuan onetsita dutelako.

8.7.3. A2 modalitateko dirulaguntzaren gehieneko muga. Oihan lanak eta itxiturak egitea: gehieneko muga bost puntu (%5) igoko da, soilik toki-erakundeak beren hermendien zonifikazio prozesuetan inplikaturik badaude, basoak antolatzeko proiektuan onetsita dutelako.

8.7.4. Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta hobetzeko ekintzetarako dirulaguntzaren gehieneko muga igo eginen da, eskatzaile mota edozein delarik ere, baldin kasu hauetakoren bat gertatzen bada eta eskaeran justifikatzen bada:

(a) Xedeko ekintzak 2021eko abuztuaren 1etik eskaera aurkeztu bitarte azpiegituretan eragina izan duten hondamendi naturalen ondorio direnean: 5 puntu [%5].

(b) Akordio bat egin denean espediente administratibo berean batera saltzeko zurezko produktuak edo egurretarako direnak: 3 puntu [%3]. (Salmentan honako hauen aprobetxamendua sar daiteke: bi toki-erakunde edo gehiago, toki-erakunde bat edo gehiago eragile pribatuekin edo bi eragile pribatu edo gehiago). Gertakari hori ziurtatzen duen toki-erakundeko idazkariaren edo toki agintari eskudunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena ere. Hala ere, salmentatik lortutako zenbatekoa hartuko da kontuan, hala badagokio, dirulaguntzatik kentzeko.

(c) Bi toki-erakunderi edo gehiagori ematen zaienean zerbitzua, eta horien arteko akordio idatzia dagoenean erabili ahal izateko: 5 puntu [%5].

(d) Baso aprobetxamenduen administrazio baldintzen agirietan toki-erakundeak atal bat sartzen duenean non baloratzen duen egurketariak bere esku izatea zaintza katea mendia ziurtaturik dagoen sisteman, eta hori frogatzeko idazkariaren edo toki agintari eskudunaren ziurtagiria aurkezten duenean: 2 puntu [%2].

8.8. “Mendi katalogatuak, KBEak eta eragile pribatuen baso batasunak” zutabean ezarritako dirulaguntzen portzentajeak aplikatuko dira toki-erakundeak aurkeztutako jarduketa guztietarako, baldin eta toki-erakundea Onura Publikoko Mendien titularra edo kudeatzailea bada edo bere herri-lur guztiak edo haien zati bat KBE batean badaude, edo baso batasunek aurkeztutako eskaerak direnean, baldin eta lurren jabeen baimena badago.

Baldintza hori betetzen ez duten gainerako eskaerei “Mendi katalogatu gabeak, eta KBEak ez direnak. Gainerako eragile pribatuak” izeneko zutabeko portzentajeak aplikatuko zaizkie.

8.9. Eskaeretako informazioa atalka aurkeztuko da, ondoko taulan ageri bezala: modalitatea, ekintza eta azpiekintza. Taula honetan jasotako ekintzak baino ez dira diruz lagunduko:

MODALITATEA

UNITATEA

EKINTZA

AZPIEKINTZA

A.1

(08.05.01)

HA.

BASOBERRITZEA

MAKALAK, MOTZONDOAK ATERATA

MAKALAK, MOTZONDOAK ATERA GABE

EPE LUZEKO ESPEZIEAK, LURRA PRESTATZEA

EPE LUZEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA

EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK, LURRA PRESTATZEA

EPE ERTAINEKO ESPEZIEAK, LANDAKETA/EREINTZA

M.L.

ITXITURA BABESLEA

BASOBERRITZE BERRIETAN PARATZEA

LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA

UNITATEA

HODI BABESLEA

BASOBERRITZE BERRIETAN PARATZEA EDO BABESTU GABEKO BASA-FAUNAK KALTETURIKO BASOBERRITZEETAN

LEHENAGOKO BASOBERRITZEETATIK KENTZEA

HA.

HONDAKINAK EZABATZEA

PILATZEA ETA/EDO EZABATZEA, ERRE GABE

ERREZ EZABATZEA

M.L.

ILARAKO LANDAKETAK, ETA HESKAIAK

ILARAKO LANDAKETA

HESKAI LANDAKETA

HA.

BASOBERRITZEEN MANTENTZE-LANAK

UDAKO GARBIKETAK

HUTSARTEAK BETETZEA

M.L.

ILARAKO LANDAKETEN ETA HESKAIEN MANTENTZE-LANAK

UDAKO GARBIKETAK

HUTSARTEAK BETETZEA

A.2

(08.05.01)

HA.

BAKANTZEAK

BEREZKO ZUHAITZ-MASAK

KONIFEROEN/HOSTOZABALEN BASOBERRITZEAK

UNITATEA

HOSTOZABALAK INAUSTEA

EITEA EMATEKO INAUSTEA

ALTUERAN INAUSTEA (gehienez 250 zuhaitz/ha)

MAKALDIAK INAUSTEA

UNITATEA

KONIFEROAK INAUSTEA

2,5 m ARTE INAUSTEA (gehienez 400 zuhaitz/ha)

2, 5 ETA 5 m BITARTE INAUSTEA (gehienez 250 zuhait/ha)

HA.

SASI-GARBITZEAK

BEREZKO BIRSORKUNTZARI LAGUNTZEA (beste lan batzuk)

ABELTZAINTZARAKOAK

KBEetan AURREIKUSITAKO HABITATAK HOBETZEA

M.L.

BASOBERRITZEEI LOTURIK EZ DAUDEN ITXITURAK

BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-EZARTZEA

LARRE NATURALA EZARTZEA

BEREZKO BIRSORTZEA BABESTEA-MANTENTZEA

LARRE NATURALAK MANTENTZEA

ITXITURAK KENTZEA

B.

(08.05.01)

UNITATEA

BIODIBERTSITATEA

ONETSITAKO KBE-AK KUDEATZEKO PLANEAN AURREIKUSITAKO BESTE EKINTZA BATZUK

IBARBASOA LEHENGORATZEA

C.

(08.05.01 eta 04.03.05)

UNITATEA

DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

OBRA ZUZENDARITZA

D.

(04.03.05)

KM

KAXA IREKITZEA

ZOLATZEA

ZELAITZEA HOBETZEA

AREKAK EGITEA

AREKAK GARBITZEA

SASI-GARBITZEA BASOKO BIDEEN BAZTERRETAN

UNITATEA

HODIA (FABRIKA-HODIA BARNE)

AREKA GAINEKO PASABIDEA

AZALEKO DRAIN. ZEHARKAKOA

HODI GARBITZEA

ATAKA

KARGALEKUA ERAIKITZEA

SAKANGUNEA

ITZULIA EGITEKO TOKIA

HARRI-LUBETA

UNITATEA

BESTELAKO EKINTZAK

DEIALDITIK SALBUETSITAKO EKINTZAK

E (08.05.01)

UNITATEA

AISIARAKO AZPIEGITURA TXIKIAK

JARTZEA (segurtasuneko elementuak, altzariak eta seinaleztatzeko euskarriak eta elementuak).

MANTENTZE-LANAK (iturriak, bidexkak eta aparkalekuak)

8.10. Laguntzaren intentsitatea eta kostu diruz lagungarriak kalkulatzeko, ulertuko da erabiltzen diren zenbateko guztiak ezein kenkari fiskal edo karga aplikatu aurrekoak direla. Kostu diruz lagungarriak abalatzeko, frogagiri argiak, berariazkoak eta eguneratuak aurkeztu beharko dira. BATZORDEAREN 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) ERREGELAMENDUAREN 2. artikuluaren 28. definizioaren arabera (erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria aitortzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta), honako hau joko da laguntzaren intentsitatetzat: “laguntzaren zenbateko gordina, kostu diruz lagungarrien ehuneko gisa adierazia, edozein kenkari fiskal edo bestelako karga egin aurretik”.

9. oinarria.–Dirulaguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.

9.1. Ebazpen honetako laguntzak norgehiagoka bidez emateko prozedurari jarraikiz emanen dira, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

Ebazpen honen ondorioetarako, mendiaren kudeatzailetzat hartzen da hura erabili eta gozatu dezakeen pertsona oro, dela haren gaineko jabetza eskubidea duelako, dela jabearen baimena edo adostasuna duelako. Honako hauek izan daitezke: errentariak, gozamendunak, zentsu-hartzaileak eta antzekoak.

9.2. Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak 2021eko otsailaren 26an onetsitako hautapen irizpideen arabera, eskaerak lehenesteko hurrenkera eginen da balorazio irizpideak aplikatuz lortzen diren puntuak batuta. Dirulaguntza emateko ebazpenak eskatzaile guztien balorazio teknikoaren emaitza arrazoituko du, gertakarien nahiz zuzenbide oinarrien aipamen laburra eginda.

9.2.1. 08.05.01 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, toki-erakundeen eskaeretarako.

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Toki-erakundearen mugartean badira Onura Publikoko Mendiak

15

2

Toki-erakundearen mugartean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak

15

3

Toki-erakundearen mugartean badira antolamendu proiektua edo baso plangintzarako tresna indardunak dituzten hermendiak, eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen dira.

15

4

Aurkeztutako proiektua edo memoria teknikoaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1)

25

5

Toki entitatearen mugartean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak.

10

6

Toki-erakundearen mugartean, badira neurri bereziei loturiko hermendiak, Fusarium circinatuma dagoelako

10

(1) Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak, unitate teknikoen proposamena kontuan hartuta, aurkezten diren proiektu eta memoria teknikoen balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu ematen ahalko dizkio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako dirulaguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

9.2.2. 08.05.01 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, eragile pribatuetarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Eskatzailea mendi babesleen jabea da

10

2

Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da (1)

15

3

Eskatzailea indarrean dagoen plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da

10

4

Aurkeztutako proiektua edo memoria teknikoaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (2)

25

5

Eskatzailea baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria duten mendien jabea/kudeatzailea da.

5

6

Eskatzailea neurri bereziei lotutako mendien jabea/kudeatzailea da, haietan Fusarium circinatuma dagoelako (4)

10

7

Laguntzak eskatzen dira arboladian azken mozketa egin ondoren basoberritzea egiteko

5

8

Baso batasun batek aurkeztu du eskaera (3)

10

(1) Honela baloratuko da:

a. Hamabost (15) puntu, eskaerari dagokion gauzatze materialeko aurrekontu onartuaren %20 edo gehiago KBEko lurretan gauzatzen bada.

b. Bost (5) puntu, eskaerari dagokion gauzatze materialeko aurrekontu onartuaren %20 baino gutxiago KBEko lurretan gauzatzen bada.

c. Zero (0) puntu, eskaerari dagokion gauzatze materialeko aurrekontu onartuaren deus ez bada gauzatzen KBEko lurretan.

(2) Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak, unitate teknikoen proposamena kontuan hartuta, aurkezten diren proiektu eta memoria teknikoen balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu ematen ahalko dizkio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako dirulaguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

(3) Honela baloratuko da:

–Hamar (10) puntu, baso batasunak kudeaketa plan tekniko bat onetsia badu.

–Bost (5) puntu, baso batasunak ez badu kudeaketa plan tekniko onetsirik.

9.2.3. 04.03.05 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, toki-erakundeen eskaeretarako.

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Toki-erakundearen mugartean badira Onura Publikoko Mendiak

15

2

Toki-erakundearen mugartean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak

15

3

Toki-erakundearen mugartean badira antolamendu proiektua duten hermendiak, eta proiektu hori Basoen eta Ehizaren Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen da.

15

4

Aurkeztutako proiektua edo memoria teknikoaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1)

25

5

Toki-erakundearen mugartean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak.

10

6

2021. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, uraldiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (2)

10

(1) Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak, unitate teknikoen proposamena kontuan hartuta, aurkezten diren proiektu eta memoria teknikoen balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu ematen ahalko dizkio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako dirulaguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

(2) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mobilizatzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta toki-erakundeak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memoria teknikoan edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia.

9.2.4. 04.03.05 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, eragile pribatuen eskaeretarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Eskatzailea mendi babesleen jabea da

10

2

Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da (1)

15

3

Eskatzailea indarrean dagoen plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da.

10

4

Aurkeztutako proiektu edo memoria teknikoaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (2)

25

5

Eskatzailea baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria duten mendien jabea/kudeatzailea da.

5

6

2021. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, uraldiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (3)

10

7

Baso batasun batek aurkeztu du eskaera (4)

10

(1) Eragile pribatuen kasuan, kudeatzeko gaitasuna haien lurretara mugatzen denez edo haien jabetzatik kanpo eraginik ez duenez, irizpide hau aplikatuko da bakar-bakarrik baldin eta haien lurzatia mendi babesle batean edo Natura 2000 Sareko eremuan badago.

(2) Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak, unitate teknikoen proposamena kontuan hartuta, aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu ematen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako dirulaguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

(3) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mobilizatzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sustatzaileak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memoria teknikoan edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia.

(4) Honela baloratuko da:

–10 puntu, baso batasunak kudeaketa plan tekniko bat onetsia badu.

–5 puntu, baso batasunak ez badu kudeaketa plan tekniko onetsirik.

10. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

10.1. Laguntza hauek norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren hurrenkera bat ezarriko da, 9. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe, baldin eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak 2021eko otsailaren 26an onetsitako gutxieneko puntuazioa lortzen bada.

10.2. Berdinketarik izanez gero, honela trenkatuko da:

Toki-erakundeen kasuan, espediente bakoitzeko gehieneko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 08.05.01 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.05 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.

Eragile pribatuen kasuan, 08.05.01 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5., 6., 7. eta 8. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.05 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5., 7. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.

Bi kasuetan, aurreko irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, diruz lagungarria ez den inbertsioaren arabera (handienetik txikienera) ordenatuko dira espedienteak. Halakotzat hartuko da onartutako kontrata bidezko gauzatze aurrekontu osoaren eta emandako dirulaguntza osoaren arteko aldea.

Bi prozedura horiei dagozkien emakida-ebazpenek taula bat izanen dute, eta bertan jasoko da eskatzaile bakoitzak irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa, eskatzaile motak (erakunde publikoak eta eragile pribatuak) bereizita.

10.3. Puntuazio txikiena.

Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntza baterako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere honako puntuazio hau lortzea:

a) toki-erakundeak:

–25 puntu, izan litezkeen 90ren gainean, 08.05.01 neurrian sarturiko ekintzetarako.

–25 puntu, izan litezkeen 90ren gainean, 04.03.05 neurrian sarturiko ekintzetarako.

b) Eragile pribatuak:

–25 puntu, izan litezkeen 90ren gainean, 08.05.01 neurrian sarturiko ekintzetarako.

–25 puntu, izan litezkeen 85en gainean, 04.03.05 neurrian sarturiko ekintzetarako.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

11.1. Laguntza hauen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

1.) Dirulaguntzaren onuradunek Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

2.) Toki-erakundeek, orobat, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legeak kontratazioaren arloan ezarritako arauak bete beharko dituzte.

3.) Inbertsioak egin beharko dituzte Ingurumeneko zuzendari nagusiak laguntzak banatzeko emanen duen ebazpenean ezarritako baldintzei jarraikiz, eta deialdian ezartzen den epearen barrenean. Zilegi da jarduketa berean aldaketa partzialak egitea hasieran emandakoaren gainean, baldin Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko teknikariek aldaketa horiek baimentzen badituzte eta eskatzaileari jakinarazten bazaizkio. Aldaketa partzial horiek obraren zuinketa lanetatik ondorio izan daitezke, eta jarduketen kokapenean aldaketa txikiak eragiten ahalko dituzte, bai eta erabili beharreko materialaren aldaketak ere, baldin eta materiala emakidaren izaera berekoa bada eta aldaketa merkatuko eskuragarritasun egoeren ondorio bada, edo beharrezkoa bada aurreikusi gabeko jarduketak egitera behartzen duen gertakari natural bat gertatu delako.

4.) Ordainketa ebatzi arte, 5. oinarrian ezarritako betebeharrei eustsi behar zaie, baita 9. oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei ere.

5.) Behar diren argibideak eman beharko dituzte inbertsioaren alderdi tekniko eta ekonomikoei buruz, baita neurri hauen esparruan jasotako laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

6.) Eskaera zehazten, justifikatzen eta baloratzen duen dokumentazio teknikoa aurkeztea.

7.) Eskaerako jarduketak bateragarriak izanen dira naturagunearekin eta naturaguneei eta mendiei buruzko foru legediarekin.

8.) Landa eremuko ondarea errespetatzea, sustatzen dituzten jarduketetan.

9.) Laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartu behar dira.

10.) Dirulaguntza jaso duten inbertsioak finantzatzeko beste dirulaguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen. Diruz lagundutako gastuak izanen dira onuradunak egiazki ordaindu dituenak. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren kargura ematen direnekin edo Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ematen dituenekin. Dirulaguntza honengatik jasotako zenbatekoen eta, hala badagokio, Toki Administrazioaren Inbertsio Planeko ekarpenen batura ezin izanen da inbertsioaren guztizko kostua baino handiagoa izan.

11.) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeretako bakar batean ere, dirulaguntza emateko ebazpen proposamena ematen denean, horrek onuradun izatea galaraziko bailioke.

12.) Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko langileei dirulaguntzen xedeko lurzatietan sartzen utzi behar zaie, egindako lanak gainbegiratzeko eta, hala badagokio, inbertsioa amaitu eta ondoko 5 urtean inbertsioei eusteko konpromisoa bete ote den ikuskatzeko.

13.) Laguntza jaso duten ekintzak gauzatu gabe utziz gero, horren berri eman beharko zaio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari, laguntza eman dela jakinarazi eta bi hilabetean, gehienez ere; horrenbestez, laguntza ematen duen hasierako ebazpena aldatzeko eskatuko da.

14.) Gordetzea jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izan daitezkeen bitartean.

15.) Onuradunek bete beharko dituzte goian aipatutako 2014ko uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren III. eranskinean adierazten diren onuradunen erantzukizunak. Honako hauek dira garrantzitsuenak:

–Guztira 10.000 eurotik gorako laguntza publikoa jasotzen duten eragiketen kasuan, onuradunak informazio panel bat ezarri beharko du, eragiketari buruzkoa (gutxienez ere A3 tamainakoa), non nabarmenduko baita Europar Batasunaren finantza laguntza jaso dela, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean (esaterako, eraikin baten sarreran).

–Ordainketan guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoa jasotzen badu LGP baten barruko eragiketa batera bideratutako inbertsioetarako, onuradunak gutxienez informazio panel bat (gutxienez ere A3 tamainakoa) edo proiektuari buruzko plaka bat ezarri beharko du, non nabarmenduko baita Europar Batasunaren finantza laguntza jaso dela, jendeak ongi ikusteko moduko toki batean. Gainera, Europako ikurra agertuko da, helbide honetan dauden arau grafikoen araberakoa: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Harekin batera, goiburu hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

16.) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

17.) Onuradunen betebeharra da behar bezala mantentzea jasotako laguntzari esker hobetutako azpiegiturak, instalazioak, ekipamenduak edo lurrak. Laguntza ordaindu eta hurrengo bost urteetan, diruz lagundutako inbertsioen xede diren ondasun horiek egoera egokian mantendu behar dira, eta inbertsioaren bidez lortutako helburuak eta funtzioak eraginkortasunez betetzen jarraitu behar dute. Diruz laguntzen den inbertsioan ezbeharren bat gertatuz gero, onuradunak horren berri eman beharko dio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari, eta ezbeharra eragin duten zergatien berri eman, zerbitzuak behar diren neurriak har ditzan inbertsioei eustea egiaztatzeari buruz.

18.) Onuradunek, eragile pribatuak badira eta, aldi berean, beren enpresa-jarduera jarduketaren xede diren lurretan garatzen badute, ezin izanen dute enpresa deslokalizaziorik egin, bat etorriz Enpresen sustraitzearen aldeko eta enpresen deslokalizazioaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 16ko 18/2020 Foru Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoarekin.

12. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak izanen dira onuradunak bere gain hartzen dituenak, laguntza likidatzen duen ordainketa-ebazpenaren egunetik hasita bost urtez haiei eusteko konpromisoa hartuta.

2. Espediente eta onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketa garrantzizkorik ez egitea, eta ez aldatzea nabarmenki eragiketaren izaera, helburuak edo hura gauzatzeko baldintzak, hori guztia jatorrizko helburuak ez kaltetzeko.

13. oinarria.–Laguntza eskaera eta dokumentazio osagarria.

1.1. Laguntza eskaerak aurkezten ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan onartutako baliabideak erabiliz.

Hala ere, administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta daudenek, aipatutako legearen 14. artikuluaren arabera, beren eskabideak eta lotutako dokumentazio guztia SGANA aplikazio informatikoaren bidez aurkeztu beharko dituzte, horrexetarako gaitu baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak. Administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta daudenek eskaera tramitatzen badute beste bide batzuk erabiliz, instrukzioa egiten duen unitateak eskatzaileari eskatuko dio gehienez ere hamar egun naturaleko epean egin dezala tramitazioa SGANA aplikazioaren bidez, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, horretarako ebazpen espresua eman ondoren. Ebazpen hori aipatutako legearen 21. artikuluan aurreikusitako moduan eman beharko da, eta bertan adieraziko dira gertatutako egitateak eta aplikatu beharreko arauak.

Dirulaguntza eskaerek balioko dute Basogintzako Administrazioaren ingurumen baimena ere eskatzeko, eskaeran proposatutako jarduketak egite aldera.

1.2. Bat etorriz Jarraibideen i) zatiko III. kapituluaren 3.4 puntuarekin, zeina lotuta baitago Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluari (artikulu hori aplikatzen da “bakar-bakarrik efektu pizgarria duten laguntzei”), dirulaguntza eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen, dirulaguntza honek eragin pizgarria duelako.

Hala ere, lehen aipatutako 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 60.2 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa aplikatu beharrez, eta artikulu hori 45.2 artikuluaren c) paragrafoaren argitan interpretatuta, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 42. artikuluaren aplikazio eremuko neurrien esparruan egindako inbertsio eragiketei dagokienez, dagokion laguntza eskaera eskumeneko agintaritzan aurkeztu aurretik egindako gastu hauek diruz lagungarriak izanen dira, arau orokorraren salbuespen: ondasun higiezinen hobekuntza gastuei lotutako kostu orokorrak, hala nola arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak eta jasangarritasun ekonomiko eta ingurumenekoari buruzko aholkularitzari lotutako ordainsariak, barnean direla bideragarritasun azterlanak; bideragarritasun azterlanek diruz lagungarriak izaten segituko dute, baldin eta eskatutako eta emandako ekintza bat, gutxienez, likidatu bada. Egoera hori justifikaturik geldituko da laguntza eskaeraren 5. inprimakiaren 2. atalean.

1.3. Laguntza eskaera guztiekin batera IV. eranskineko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira. “Laguntza eskaerak”.

a.–Laguntzak eskatzeko inprimaki ofiziala (1. inprimakia), interesdunak aplikazio telematikoan beteta eta sinatuta, laguntza-eskabideak aurkezteko epean, gutxienez onartu ahal izateko eta prozedurarekin jarraitu ahal izateko; bestela, laguntza-eskabidea artxibatu eginen da.

b.–“Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakia (2. inprimakia). Proiektu edo memoria teknikoari erantsiko zaio, behar bezala betea, zigilatua eta sinatua.

Inprimaki horren datuak eskatutako laguntzaren laburpena izanen dira eta beraz bat etorri beharko dute espedientean sartutako memoria teknikoa edo proiektu teknikoan justifikatutakoekin. Argi gelditu beharko da jarduketarako lekuaren udalerri, poligono eta lurzatiaren katastroko erreferentzia.

c.–Ordezkari teknikoari baimena emateko inprimakia (3. inprimakia), eredu normalizatuaren araberakoa, hirugarrenek ordezkatzea nahi duten eskatzaileentzat, ordezkatuak emandako irismen eta iraupenarekin. Ordezkariaren NANaren fotokopia erantsi beharko da, baina hori ez da beharrezkoa izanen ordezkariak aurreko 3 kanpainetakoren batean aurkeztu baldin badu, edo ordezkaria laguntza hauen kudeaketan departamentuari laguntzen dion kabineteko bateko teknikari bat baldin bada eta aurreko batean bere NANa aurkeztu badu; kasu horietan, berariaz adierazi beharko da zer kanpaina eta espedientetan aurkeztu zuen bere NANa ordezkari gisa jardunda, hura aurkitzeko.

Horrela eratutako ordezkaritzak, hala badagokio, laguntzen kanpaina bat baino gehiago har dezake, eta amaituko da kabinete teknikoaren hautaketan aldaketak gertatzen direnean.

d.- Eragile pribatua bada, jarduketa diruz lagungarriak eginen diren tokian dituen eskubideen egiaztagiriak (4. inprimakia).

Laguntzen eskatzaileak egiaztatu beharko du ahalmenak edo eskubideak dituela jarduketa diruz lagungarriak laguntzaren xede diren lurretan egiteko, modu hauetako batean:

1. Jabea, errentaria edo gozamenduna dela justifikatuz, Jabetza Erregistroaren ohar soil edo karga-ziurtagiri baten bidez. Katastroko titulartasunak ez du frogatzen lurren jabetza.

2. “Lurzatiaren jabearen baimen-ematea eskatzailearen alde” inprimakia aurkeztuz, lurren jabe bakoitzaren NAN/IFZ/IFK agiriaren fotokopiarekin eta horien jabetza-eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioarekin (Jabetza Erregistroak emana) batera.

3. Errentamendu kontratuak, herri-lurretarako udalen baimenak, edo gozamen-eskubidea frogatzen duen edo lur horien benetako edukitza egiaztatzen duen beste edozein agiri, zuzenbidearen araberakoa betiere.

e.–Eskatzailea ez bada eskatutako lurzatien jabea, lurzatiaren jabearen baimenaren inprimakia, bere lurretan jarduketak egiteko (4. inprimakia). Ez da laguntzarik emanen toki-erakundeen eta partikularren artean edo partikularren artean jabetzari buruz gatazka dagoen lurretarako. Gatazka laguntzak eman ondoren sortzen bada, ez da ordainduko auzitan dauden lurretan gauzatzen diren ekintzen zatia, jabetza argitu arte.

f.–Ziurtagiriaren / erantzukizunpeko adierazpenaren inprimakia (5. inprimakia), betiere 2. atala beterik, eskaera aurkeztu aurretik jarduketak ez direla hasiko dioena.

g.–IFK/IFZren fotokopia: beharrezkoa izanen da, bakar-bakarrik, eskatzailea erregistraturik agertzen ez denean Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren SGANA kudeaketa-aplikazioan.

h.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea, beste banku helbideratze batean kobratu nahi bada eta Administrazioak haren daturik ez badu. Agiri hori helbide honetan eskuratu daiteke:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm

i.–Ebazpen honetako “Balorazio irizpideak” atalean ezarritako puntuak eskuratzeko beharrezkoa den dokumentazioa, Basogintzako Administrazioaren eskutan ez dagoena. Bereziki, basogintzako jardueretarako laguntzetan, adieraziko da laguntzak eskatzen ote diren 2021eko abuztuaren 1etik, kanpaina honen eskaera aurkeztu arte, gertatutako ezbehar naturalen ondorioz hondaturiko basogintzako azpiegiturak lehengoratzeko.

j.–Eskatutako jarduketak ez badaude Nafarroako baso jardueraren prezioen tarifetan jasorik, proiektua idatzi duen teknikariak justifikatu beharko du desbideratze hori, eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onartu edo ukatu eginen du, hori guztia 6. oinarriko 2. puntuan adierazitako kostuen moderazioa aplikatuz. Justifikazio gisa onartuko da proformako hiru faktura aurkeztea ere, hiru eskaintza alderatu ahal izateko.

k.–Memoria teknikoa edo proiektu teknikoa (kontrata bidezko gauzatze aurrekontua 15.000 eurokoa edo hortik beheitikoa bada, memoria teknikoa izenekoa aurkeztu behar da, eta 15.000 eurotik goitiko bada, proiektua aurkeztu beharko da, 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz), makaldiak kudeatzeko plana barne. Aski izanen da PDF edo Word formatuko artxibo bat, indarrean dagoen legeriaren arabera basogintza arloan eskumena duen teknikari eskudun batek elektronikoki sinatua eta oinarri hauetan ezarritako jarraibideen arabera egina. Artxiboetako bakar bat ere ez da zortzi megakoa baino handiagoa izanen. Planoak, gainera, SHP formatuan erantsiko dira. Kartografia digitalak ETRS89 proiekzioan egon beharko du.

l.–Basolanetarako dirulaguntzen deialdian lehenbiziko aldiz parte hartzen duten Mendi Batasunen kasuan, eskabidea batasunaren alde izanen da, eta honako dokumentazio osagarri hau erantsiko da:

–Batasunaren estatutuak; batasunaren IFK.

–Ordezkariaren izendapena (3. inprimakia), baldin bera ez bada Batasuneko lehendakaria estatutuen arabera.

–Kudeaketarako plan tekniko onetsia (IDPOMa azaldu behar da laguntza eskaeran).

m.–Baso jabeen batasunek parte-hartzaileen izenen zerrenda aurkeztu behar dute, bertan adierazita haietako bakoitzaren NANa, batasuneko kide dela agertzen duen sinadura eta laguntza eskaeran sartzen dituen bere lurzatiak. Hurrengo kanpainei begira, zerrenda hori ez da eguneratu beharko aldaketarik ez badu.

n.–Eskaera batean ekintzen mantentze-lanak baizik ez bada sartzen, eta aurreko kanpainetan lan horietarako dirulaguntza eman bada, 1. eta 2. (eskatutako ekintzak) inprimakiak bakarrik aurkeztuko dira, honako hauek azalduz: jatorrizko espedientearen erreferentzia, egin nahi diren mantentze-lanen laburpen txiki bat eta ekintza bakoitzeko aurrekontua eta aurrekontu osoa. Kontrataren gauzatze aurrekontua, guztira, 15.000 eurotik gorakoa bada, proiektu tekniko bat ere aurkeztu beharko da.

ñ.–Basoko bideak eta azpiegitura txikiak eta kargaleku iraunkorrak egiteko eta hobetzeko ekintzetan aurreikusitako dirulaguntzaren gehieneko mugak gainditzea eskatzen bada, 8. oinarrian horretarako ezarritako erabaki eta ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko dira. Dokumentazio hori ez bada aurkezten eskaera aurkezten denean, gero ezin izanen da zuzendu, eta ulertuko da eskatzaileak ez duela zuzentzeko aukerarik eskatuko.

1.4. Aurrekoaz gain, eta adierazitako subjektuentzat soilik, laguntza-eskabideekin batera IV. eranskineko (“Laguntza-eskabideak”) dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

(a) Onura publikoko mendien titular diren toki-erakundeak: 5 A inprimakian aipatutako erantzukizunpeko adierazpena, haien baso aprobetxamenduen zenbatekoaren %20ko gutxieneko inbertsioari buruzkoa, 5. oinarriaren e) letran zehazten den bezala, Nafarroako Baso Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legearen 67. artikulua betez.

(b) Mendi babesleen jabe diren eragile pribatuak: 5 A inprimakian aipatutako erantzukizunpeko adierazpena, haien baso aprobetxamenduen zenbatekoaren %20ko gutxieneko inbertsioari buruzkoa, 5. oinarriaren e) letran zehazten den bezala, Nafarroako Baso Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko 13/1990 Foru Legearen 67. artikulua betez.

1.5. Eskabidearekin batera aipatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, dagokion instrukzio unitateak eskatzaileari eskatuko dio gehienez hamar egun naturaleko epean zuzendu dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da; ebazpen horrek arrazoitua izan beharko du eta gertakarien nahiz zuzenbide oinarrien aipamen laburra eginen du, aipatutako 39/2015 Legearen 35.1 artikuluko g) letran ezarritakoa betez.

Toki-erakundeentzako eta pertsona juridikoak diren eragile pribatuentzako errekerimendua gaitutako helbide elektronikoaren (hemendik aurrera, GHE) bitartez jakinaraziko da. Pertsona fisikoak diren eragile pribatuei gutun ziurtatuaren bidez jakinaraziko zaie, edo laguntza-eskabidean gaitutako eskatzailearen helbide elektronikoa erabilita, baldin eta horrela aukeratu badute.

1.6. Errekerimenduei elektronikoki erantzutea onartuko da, erregistro elektronikoa erabiliz tramitatzen badira, edota SGANA aplikazio informatikoan erregistratuta ere.

1.7. Onuradunak eskaera bakar bat aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

14. oinarria.–Instrukzio organoa.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak neurri honetan jasotako laguntzak emateko eta ordaintzeko prozedurak instruituko ditu, eta laguntza emateko eta urteko ordainketa egiteko proposamenak ere eginen ditu.

15. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak eskaerak ofizioz ebaluatuko ditu norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

Behar diren kontrolak eginen dira eskaerak onartzeko modukoak direla eta eskatutako jarduketak mendiaren beharretara egokitzen direla egiaztatzeko. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza-eskabidea aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak laguntza emateko proposamena eginen du, neurri bakoitzeko eta eskatzaile mota bakoitzeko, eta Ingurumeneko zuzendariari igorriko. Laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

Laguntza emateko eta ordainketa egiteko ebazpenen proposamenek arrazoituak izan beharko dute, gertakarien nahiz zuzenbide oinarrien aipamen laburra eginez, eta eskatzaileen zerrenda osoa jasoko dute; zerrendan irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa jasoko da, eskatzaile motak (erakunde publikoak eta eragile pribatuak) bereizita, errazago uler dadin nola ebatzi diren balizko berdinketak.

16. oinarria.–Laguntza eskaera aldatzea.

16.1. Aurkeztutako eskaeren aldaketa ez nabarmenak onartuko dira, baldin eta ebazpen honen 4. puntuan (“Eskaerak aurkezteko epea”) aurreikusita dagoen eskaerak aurkezteko epean egiten badira. Proiektua teknikoki hobetzeko aldaketak baizik ez dira onartuko, eskatutakoaren helburua eta izaera aldatzen ez dituztenak. Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da laguntza eskaeran aldaketak onestea.

16.2. Ez dira onartuko:

(a) Eskaeretan aldaketa nabarmenak egitea, hala nola jarduketen eremu geografikoa aldatzea, behar bezala justifikatzen denean salbu, ekintzak aldatzea modalitate baten baitan, aurrekontua handitzea eskaeran errakuntza material hutsik izan gabe edo hasieran eskatu ez diren neurriak sartzea.

(b) Aldaketak egitea, baldin eta 9. oinarrian adierazitako balorazio irizpideen aplikazioa aldarazten badute.

17.3. Onartutako aldaketak eskaeraren titularrari jakinaraziko zaizkio eta, betiere, laguntza ematen duen ebazpena baino lehen tramitatuko dira.

17. oinarria.–Ebazpena.

17.1. Ebazpen proposamenak ikusirik, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

17.2. Laguntza emateko ebazpenak, neurri bakoitzeko eta eskatzaile mota bakoitzeko, arrazoituak izanen dira, gertakarien nahiz zuzenbide oinarrien aipamena eginez.

17.3. Ebazpen bakoitzak erakunde publiko eskatzaileen eta eragile pribatuen zerrendak izanen ditu, bietan irizpide bakoitzean lortutako puntuazioa jasota, errazago uler dadin nola ebatzi diren balizko berdinketak.

Ebazpenetan adieraziko da, hala badagokio, zein eskabideri ez zaion dirulaguntzarik eman dagokion aurrekontuko partidaren kreditua agortu delako posizio hobea lortu duten eskaerekin (puntuazioagatik edo berdinketa hausteko ebazpenagatik izan).

Partidan erabilgarri dagoen kreditua ez bada nahikoa lehentasun-ordenaren arabera kokatutako hurrengo espedientea aintzat hartzeko, espediente honen eskatzaileak bere eskaera birformulatzen ahalko du, hasierako eskaerari uko partziala aurkeztuz, eskaera kreditu erabilgarrira egokitu eta laguntza eman ahal izateko, baldin eta gainerako baldintzak eta konpromisoak betetzen badira. Instrukzio organoak eskaera berregina onetsi ondoren, dokumentazio guztia organo eskudunari igorriko zaio, laguntzen gaineko ebazpena eman dezan. Nolanahi ere, eskaerak berregiten direnean, dirulaguntzaren xedea, baldintzak eta helburua errespetatu beharko dira, bai eta eskaera edo eskariak direla-eta ezarritako balorazio-irizpideak ere.

17.4. Emateko ebazpenak deialdia itxi eta sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira.

17.5. Prozedura ebazteko sei hilabeteko epea iragaten bada berariazko ebazpenik eman gabe, eskaera ezetsitzat joko da.

17.6. Laguntza emateko ebazpena GHEren (gaitutako helbide elektronikoa) bitartez jakinaraziko zaie toki-erakundeei eta pertsona juridikoak diren eragile pribatuei; pertsona fisikoak diren eragile pribatuei gutun ziurtatuaren bidez jakinaraziko zaie, edo laguntza-eskabidean gaitutako eskatzailearen helbide elektronikoa erabilita, baldin eta horrela aukeratu badute.

17.7. Neurrietako bati dagokion aurrekontuko kreditua nahikoa ez bada deialdi honetako 10. oinarrian jasotako gutxieneko puntuazioa lortu duten eskabide guztiei laguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin diren eskaerak.

18. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epea, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.

18.1. Inbertsioa bukatzeko eguna 2023ko urriaren 9a izanen da 2022-2023 kanpainako laguntza eskaeretarako. Horrenbestez, fakturen ordainagiriek (transferentziek, kontuan egindako diru-sarrerek edo antzekoek) inbertsio osoa ordaindu dela frogatuko dute, eta 2023ko urriaren 10a baino lehenagokoak izanen dira.

18.2. Onuradunak 2023ko urriaren 16ra arteko epea izanen du hurrengo puntuetan azaltzen den ordainketaren eskaerari buruzko dokumentazio guztia aurkezteko.

18.3. Administrazioarekin harreman elektronikoak izatera behartuta dauden titularren kasuan, ordainketa eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, SGANA aplikazio informatikoa erabiliz, horrexetarako gaitu baitu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak. Kasu horietan, eskaera beste bide batzuk erabiliz tramitatzen bada, dagokion instrukzio unitateak eskatuko dio eskatzaileari gehienez hamar egun naturaleko epean SGANA aplikazioaren bidez aurkez dezala, eta adieraziko dio egin ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da; ebazpen horrek arrazoitua izan beharko du eta gertakarien nahiz zuzenbide oinarrien aipamen laburra eginen du, aipatutako 39/2015 Legearen 35.1 artikuluko g) letran ezarritakoa betez.

Administrazio publikoekin harremanak bitarteko elektronikoen bidez izatera behartuta ez dauden pertsona fisikoek aurreko paragrafoan aipatutako eskaera aurkezten ahalko dute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan onartutako edozein bide erabilita, eta goian aipatutako SGANA aplikazioa erabiltzea ere onartuko da; horretarako, sarbidea emanen zaie 2 eguneko epean, eskaera egiten dutenetik zenbatzen hasita.

18.4. Ordainketaren eskaera guztiekin batera IV. eranskineko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira. “Ordainketaren eskaeran aurkeztu beharreko inprimakiak”:

a) Ordainketa eskatzeko inprimakia: 6a inprimakia (4. neurrirako) eta 6b inprimakia (8. neurrirako). Toki-erakundeen kasuan, toki-erakundeko idazkariak sinatu beharko ditu. Eragile pribatuen kasuan, laguntzen onuradunak sinatu beharko du, eta erantsiko da gastuaren (fakturak) eta ordainketaren (banku-karguak) frogagiri guztien fotokopia konpultsatua edo originala.

b) Obra zuzendaritzaren ziurtagiriaren inprimakia (7. inprimakia), deialdi honek bere baitan biltzen dituen laguntza mota guztietako ekintza guztiak jasoko dituena, behar bezala betea eta obra zuzendariak sinatua, toki-erakundearen oniritzi zigilatu eta sinatuarekin edo eragile pribatuarenarekin. Obra zuzendaritzarik ez bada behar, onuradunak berak sinatuko du inprimakia.

c) Basoberritze lanen, basoberritzeen mantentze-lanen edo kimatzeen kasuan, obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena (8. inprimakia), honako hauek frogatzeko, behar denean: kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili izana, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak, eta, horrekin batera, ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana; udako garbiketen egunak; kimatutako zuhaitz kopurua; eta kimatzearen egunak.

d) Bakantzeen kasuan, toki-erakundearen ziurtagiria edo eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena, ekintza hori egiteagatik inolako diru-sarrerarik eskuratu ez duela dioena (9. inprimakia).

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat, dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak egitearen kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, ekipamendu ondasunak erosteko edo aholkularitza edo laguntza enpresen zerbitzuetako gastuen kasuetan, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eragimen eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, dirulaguntzaren xedeko kostuen ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzua emateko behar adina enpresa ez badago edo gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada.

Aurreko bi salbuespen horien justifikazioa onuradunaren zinpeko adierazpenaren bidez eginen da, eta bertan adieraziko da hornitzailearen hautaketa efizientzia eta ekonomia irizpideekin egin dela ez egiaztatzearen arrazoia arauak aipatzen dituen bi irizpideetako baten konkurrentzia dela, konkurrentea zein den aipatuz.

Hornitzailearen hautaketa eraginkortasun eta ekonomia irizpideen arabera egin dela egiaztatzeko, honela jokatuko da:

(e.1) Obren kasuan:

–Obra kontrata bidez gauzatzeko aurrekontu lizitatua 30.000 eurotik gorakoa bada, 40.000 euro arte (BEZa kanpo): hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu behar da, 10. inprimakia aurkeztuz.

–Obra kontrata bidez gauzatzeko aurrekontu lizitatua 40.000 eurotik gorakoa bada (BEZa kanpo): hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu behar da (10. inprimakia), eta kontratatzeko hartutako prozedura frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da (11. inprimakia).

(e.2) Aholkularitza zerbitzuen kasuan (obra zuzendaritza / dokumentazio teknikoa prestatzea):

–Obra zuzendaritzan edo dokumentazio teknikoa prestatzeko aholkularitza zerbitzuko aurrekontua 12.000 euro baino gorakoa bada, 15.000 euro arte (BEZa kanpo): hornitzailea eraginkortasunaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu behar da, 10. inprimakia aurkeztuz.

–Obra zuzendaritzan edo dokumentazio teknikoa prestatzeko aholkularitza zerbitzuko aurrekontua 15.000 euro baino gorakoa bada (BEZa kanpo): hornitzailea eraginkortasunaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu behar da (10. inprimakia), eta kontratatzeko hartutako prozedura frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da (11. inprimakia).

Eragile pribatuek 12. inprimakia aurkeztuko dute, f) apartatuan jasotako kasu guztietan.

f) Jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak, laguntza eskaeraren dataren ondorengoak, dokumentazio teknikoaren 13. oinarriaren 2. puntuan ezartzen den salbuespena izan ezik.

g) Ordainagiriak. Bankuko karguak izanen dira, gutxienez datu hauek agertuko dituztenak: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunaren izena, zenbatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura-zenbaki eta guzti. Salbuespenez, enpresa hornitzaileak egindako fakturak onartuko dira ordainketaren egiaztagiri gisa, 1.000 eurotik gorakoak ez badira, eta faktura horietan identifikazio sinadura eta enpresaren zigilua dituen hartu-agiri bat agertzen bada. Gauzatan edo norberaren baliabideak erabiliz egindako ordainketak ez dira onartuko.

h) Obra liburu osoa, ziurtapen guztiak jasoko dituena, obraren exekuzioan parte hartzen duen kontratista bakoitzeko ziurtapen bat, hain zuzen. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari aurkeztutako ziurtapen bakoitza proiektuko obra unitateei lotua egonen da (edo, zein den kasua, dagozkien aldaketei, baldin eta horiek aurretik onartuak izan badira eta haien gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza aurkeztutako frogagiriari lotua egonen da.

i) Obra zuzendaritzarik eskatzen ez bada, lanak bukatu izanaren jakinarazpena aurkeztuko du onuradunak, hari fakturak erantsita. Ordainketaren eta gastuaren frogagiriek memoria teknikoan aurreikusitako obra unitateei edo/eta ziurtagiriei buruzkoak izan beharko dute.

18.5. Aurreko dokumentazioa dagokion epean aurkeztu ezean, likidatutako dirulaguntzari %1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, eta 7 egun naturalez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, dirulaguntza galdutzat emanen da.

18.6. Salbuespen gisa eta arrazoiturik, eta lanak amaitzeko epea bukatu baino lehen, luzapenak eskatzen ahalko dira diruz lagundutako lanak egiteko. Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak espresuki baimendu beharko ditu luzapen horiek, ofizio bidez; horrela, lanak egiteko beste epe bat emanen da, hilabetekoa gehienez ere. Agiri horiek luzapenean emandako epean aurkezten ez badira, dirulaguntza galduko da.

19. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezteko modua eta epeak.

19.1. Neurri bakoitzeko dirulaguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, behin egiaztatuta horiek ematea eragin zuen inbertsioa burutu dela eta oinarri hauen xedeko laguntzen onuradunak gardentasunari buruzko arauditik eratorritako betebeharrak betetzen dituela.

Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa burutua dagoela frogatu denik, harik eta unitate kudeatzaileak inbertsioa amaitu dela eta ordainketa frogagiriak egokiak direla egiaztatu arte.

Horrela, onuradunek bi arau hauetan ezarritakoa bete beharko dute: Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea eta Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua.

19.2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak betetzen dituela gardentasun betebeharrak eta hartutako konpromisoak, eta inbertsioa bat datorrela aurkeztutako proiektuarekin edo memoria teknikoarekin. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta ordainketa ebazpenaren proposamenak prestatuko ditu oinarri hauen xede diren bi eragiketei dagozkien laguntzak ordaintzeko.

19.3. Ordainketa ebazpen bat emanen da neurri eta eskatzaile mota bakoitzeko. Bi prozeduren ordainketa ebazpenak honela jakinaraziko dira: administrazio publikoekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden onuradunei eta horretara behartuta ez egon arren sistema hori hautatu dutenei GEH (gaitutako helbide elektronikoa) bidez jakinaraziko zaie, eta harremanetarako bitarteko elektronikoak hautatu ez dituzten eragile pribatuei, berriz, gutun ziurtatuaren bidez.

19.4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak joko du Foru Administrazioan eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal dira lanak egin diren tokietara eta onuradunentzako laguntzei buruzko dokumentazioa gordetzen den tokietara, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.

19.5. Ez da eginen eskatutako aurrekontua gainditzen duen ordainketarik. Baimendutako aurrekontutik gorako ordainketak egiten ahalko dira bakarrik aurrekontua baimentzean egitezko erroreak gertatu badira.

Laguntza eman ondoren hondamendi naturalak gertatu badira eta onartutako ekintzei eragiten badiete, edo lanak hasi baino lehen zenbait unitateren neurria dimentsionatzeko ezintasun teknikoren bat duten obrak badira (adibidez: basoko bideak irekitzean ikusten ez ziren harkaitzak aurkitzea), laguntza emateko ebazpena aldatuko da, emandako zenbatekoari eragin gabe. Aldaketa horiek neurri bereko ekintzen barruak doitzen ahalko dira.

19.6. Laguntza emateko ebazpenean ekitaldi bakoitzerako aurreikusitako laguntzak jasotzeko, onuradunak ordainketa-eskabide bat aurkeztu beharko du laguntza mota bakoitzeko: 4. neurria eta/edo 8. neurria.

19.7. Fase edo tarte bakoitzeko jarduketak egin edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete izanarena. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak emateko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko frogagiriak erantsi beharko dira.

20. oinarria.–Zigorrak ordainketetan.

20.1. Zigorrak, ordaintzeko eskaeraren gastuen onargarritasun kontrolak egin ondoren:

Kontrol administratiboak eta tokian berean egitekoak amaitu ondoren:

1. Inbertsioa 2023ko urriaren 9a baino lehen amaitzeko konpromisoa 18. oinarriko 1. puntuari jarraikiz ez betetzeak berarekin ekarriko du dirulaguntzari %1 kentzea inbertsioaren amaiera atzeratzen den egun natural bakoitzeko, 7 egun naturalez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, dirulaguntza galdutzat emanen da.

2. Kudeaketa organoak egindako kontrolen ondotik onuradunak eskatutako ordainketaren zenbatekoa %10 handiagoa bada onuradunari ordaindu beharrekoa baino, zigor bat ezarriko da, eskatutako zenbatekoaren eta zehaztutakoaren arteko aldea adinakoa, eta ez da izanen laguntzatik haragokoa.

Zigor hori aplikatzeko, legez ezarritako prozedurari jarraituko zaio, eta kontuan hartuko da, nolanahi ere, zigorra ezarri aurretik onuradunari aukera emanen zaiola frogatzeko bera ez dela onargarri ez den zenbatekoa sartzearen erantzulea.

20.2. Zigorrak, onartzeko irizpide/betebeharrak ez betetzeagatik eta laguntza eta ordainketa eskaeraren konpromisoak eta beste betebehar batzuk ez betetzeagatik:

a) Ez-betetze baztertzaileak:

1. Inbertsioa gauzatu ondoren, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak onartutako zenbatekoa txikiagoa bada espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio lagungarria baino (8. oinarriko 2. puntuan ezarria), espediente horri ez zaio laguntzarik ordainduko.

2. Ordainketak egiteko unean ikusten bada onuradunen batek ez duela betetzen hasierako puntuazioa zehazteko irizpideren bat, eta, horren ondorioz, eskatzen den gutxieneko puntuazioa lortzen ez badu, dirulaguntza baliogabetuko da, horretarako emandako ebazpen arrazoituaren bidez, eta, ondorioz, ez da inolako ordainketarik eginen.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuz, dagokion espedientearen bidez egiaztatzen bada onuradunak nahita egin duela aitorpen faltsu bat, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, eta eskatuko zaio berandutze-interesa ordaintzea, dirulaguntza ordaindu zenetik itzulketa bidezkoa dela erabaki arteko tarteari dagokiona (35.2.a artikulua).

Dirulaguntza bat eskuratzea hura lortzeko baldintzak faltsutuz edo eragotzi edo murriztuko zutenak ezkutatuz arau-hauste administratibo oso astuna da, 42.1 artikuluko 1.1 azpiepigrafearen a) letraren arabera, eta 43.1 artikuluko 1.1 azpiepigrafean aurreikusitako zehapenak ezarriko zaizkio. Zehapen horien artean, dagokion isunaz gain, administrazio publikoen edo beste erakunde publiko batzuen dirulaguntzak, laguntza publikoak eta abalak lortzeko aukera galtzea dago, bai eta entitate laguntzaile gisa jarduteko aukerarik ez izatea (foru lege horretan araututako dirulaguntzei dagokienez) eta administrazio publikoekin kontratuak egiteko debekua ere. Zehapen horiek guztiak bost urtera arteko epean ezar daitezke, dagokion zehapen prozeduran hautemandako larritasunaren arabera.

b) Ez-betetze oinarrizkoak eta nagusiak:

–Basoberritzeetan eta beste landaketa batzuetan:

Laguntza ordaindu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hutsarteak antzematen badira, eta landaketen edo babes sistemen mantentze-lanak behar bezala ez egitearen ondorioa bada:

  • Hutsarteak %10-%25 tartean badaude, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %20 itzuli beharko da. Ez-betetze nagusia.
  • Hutsarteak %25etik gorakoak badira, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da. Ez-betetze oinarrizkoa.

–Mantentze-lanetan:

Basoberritze produktiboetarako ezinbestekoak diren mantentze-lanak (kimatzeak eta aratzeak) eta eskaeran aurkezten den mantentze-lanen planean deskribatutakoak egiten ez badira, ezinbesteko kasuetan izan ezik, egoera hori detektatu arte jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da. Ez-betetze oinarrizkoa.

–Sasi garbiketan: lurrazala hondatzea eta garbiketaren aurreko egoerara bueltatzea 5 urte baino gutxiagoko epean.

Garbitutako azalera laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hondatzen bada:

  • Azalaren %10etik %25era hondatzen bada, jasotako laguntzaren %20 itzuli beharko da. Ez-betetze nagusia.
  • Azalaren %25etik gora hondatzen bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da. Ez-betetze oinarrizkoa.

–Mendiko pistetan: hobetutako azpiegituraren baldintzak andeatzea 5 urte baino lehenago (non ez dituen hondamendi natural larriren batek eragin), egindako obraren ezkutuko akatsak agertzen dituela.

  • Jasotako laguntzaren %20 itzuliko da diruz lagundutako azpiegiturek funtzionaltasuna galtzen badute edo hondatzen badira, eta ibilgailuak hor barna ibiltzen ahal badira. Ez-betetze nagusia.
  • Jasotako laguntzaren %100 itzuliko da, zelaitzea hobetzeko edo basoko bide berriak egiteko direnean, eta ibilgailuak ezin badira hortik ibili. Ez-betetze oinarrizkoa.

–Diruz lagundutako beste inbertsio batzuetan: azpiegituretan egiten diren inbertsioak funtzionalak izanen dira, gutxienez, laguntza ordaindu eta hurrengo bost urteko aldian. Aldi horretan ikusten baldin bada ez dutela beren helburua betetzen, jarduketa horretarako jasotako dirulaguntza osoa itzuliko da, baldin lehenbiziko bi urteetan gertatzen bada erabileraren galera, eta, hirugarrenean edo bosgarrenean gertatzen bada, erdia. Ez-betetze oinarrizkoa.

c) Bigarren mailako ez-betetzeak:

1. Inbertsioa bukatu ondoren, gauzatu denaren kostua emandako inbertsioaren %70etik beheitikoa bada, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina, bakar-bakarrik, Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko teknikarien iritziz, inbertsioak bere funtsezko ezaugarriei eusten badie eta laguntzaren xedeko helburuak betetzen segitzen badu.

2. Kontratazio publikoarekin lotutako arauak betetzen ez badira, dagozkion zehapen prozedurak abiarazten ahalko dira, eta, kasua bada, modu bidegabean jasotakoa itzuli beharko da.

3. Aipatutako zigorrak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketak, edo egiaztagiriak aurkezten baditu, gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak frogatzen dituztenak. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.

b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio Basoen eta Ehizaren Zerbitzuari.

21. oinarria.–Laguntzak metatzea.

Emandako dirulaguntza honako laguntza hauetako bati edo batzuei metatzen ahalko zaie, baldin eta dagokion araudia errespetatzen bada:

1. Batasunaren organoek kudeatutako laguntzak eta landa garapenerako estatu-laguntzak, kostu diruz lagungarri berberetarako direnean, baldin eta gainditzen ez badira Batasunaren Zuzenbidearen arau aplikagarrietan laguntzetarako ezarritako gehieneko intentsitate portzentajeak.

2. Landa garapenerako estatu-laguntzak (kostu diruz lagungarri identifikagarriak badituzte) eta estatuko beste laguntza batzuk, baldin eta kostu diruz lagungarriak ezberdinak badira edo, kostu diruz lagungarriak berdinak izanda ere, bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu laguntzetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo laguntzarako gehieneko intentsitate portzentajeak.

3. Estatuak landa garapenerako ematen dituen laguntzak, kostu diruz lagungarri identifikagarririk ez dutenak, eta Estatuko beste edozein laguntza, azken horrek kostu diruz lagungarri identifikagarriak baditu.

4. Landa garapenerako estatu-laguntzak (kostu diruz lagungarri identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek ere kostu diruz lagungarri identifikagarriak ez baditu, baldin eta bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntza handienarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitate portzentajeak.

5. Nekazaritza sektorearentzako landa garapenerako estatu-laguntzak eta LGENFren laguntzak, kostu diruz lagungarri berberetarako direnean, izan LGENFrekin batera finantzatzen ahal direnak, izan finantzaketa nazionala baizik ez dutenak, eta bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu laguntzentzat ezarritako gehieneko laguntza edo gehieneko intentsitatea.

6. Landa garapenerako estatu-laguntzak eta kostu diruz lagungarri berberetarako gutxieneko laguntzak, baldin eta bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitatea.

22. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

1. Laguntza hauen onuradunen datuak honako arau honekin bat argitaratuko dira: Nekazaritzako politika bateratuaren finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamendua, 111. artikulua.

2. Onuradunen datu pertsonalak erakunde nazionalek eta Europar Batasuneko erakundeek erabiltzen ahalko dituzte, baldin zerikusirik badute administrazioen kudeaketa, kontrol eta ikuskaritzako nahiz jarraipen eta ebaluazio betebeharrekin, bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren 117. artikuluan xedatutakoarekin. Erregelamendu hori Nekazaritza Politika Erkidearen finantzazioari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da, eta, haren bitartez, indarrik gabe uzten dira Kontseiluaren erregelamendu hauek: 352/78 (EE), 165/94 (EE), 2799/98 (EE), 814/2000 (EE), 1290/2005 (EE) eta 485/2008 (EE).

3. Ondorio horietarako, onuradunek honako hauetan ezarritako eskubideak izanen dituzte: Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (izan ere, erregelamendu horren bidez, pertsona fisikoen babesa arautu zen, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta indarrik gabe utzi zen 95/46/EE Zuzentaraua, Datuak babesteko erregelamendu orokorra).

II. ERANSKINA

Baso-espezie diruz lagungarrien zerrenda

IFN kodea

IZENA EUSKARAZ

IZEN ZIENTIFIKOA

1

Adernoa

Heberdenia bahamensis

2

Arangurbe arrunta

Amelanchier ovalis

3

Zumalakarra

Frangula alnus

4

Karraskila

Rhamnus alaternus

5

Basaerramua

Euonymus europaeus

6

Mirtoa

Myrtus communis

7

Akazia

Acacia spp.

8

Gartxu hostozabala

Phillyrea latifolia

9

Zuhandorra

Cornus sanguinea

12

Sagarrondo makatza

Malus sylvestris

13

Almeza

Celtis australis

14

Hagina

Taxus baccata

15

Elorri zuria

Crataegus spp.

16

Udareondoa

Pyrus spp.

17

Atlasko zedroa

Cedrus atlantica

18

Lawson altzifrea

Chamaecyparis lawsoniana

21

Ler gorria

Pinus sylvestris

22

Mendi-pinua

Pinus uncinata

Oinarria

Pinazi pinua

Pinus pinea

24

Aleppo pinua

Pinus halepensis

25

Larizio pinua

Pinus nigra

26

Itsas pinua

Pinus pinaster

27

Pinu kanariarra

Pinus canariensis

28

Intsinis pinua

Pinus radiata

31

Izei zuria

Abies alba

32

Izei espainiarra

Abies pinsapo

33

Izei gorria

Picea abies

34

Douglas izeia

Pseudotsuga menziesii

35

Alertzea

Larix spp.

36

Altzifre arrunta

Cupressus sempervirens

37

Ipar-ipurua

Juniperus communis

38

Intsentsu-miterra

Juniperus thurifera

39

Miter feniziarra

Juniperus phoenicea

40

Haritzak

Quercus sp.

41

Haritz kanduduna

Quercus robur

42

Haritz kandugabea

Quercus petraea

43

Ametz arrunta

Quercus pyrenaica

44

Erkametza

Quercus faginea

45

Artea

Quercus ilex

46

Artelatza

Quercus suber

47

Ametz ilaunduna

Quercus pubescens

48

Haritz gorria

Quercus rubra

49

Beste “quercus” batzuk

Alter Quercus

50

Ibaiertzeko zuhaitzak

Ibarbasoak

51

Zurzuria

Populus alba

52

Lertxuna

Populus tremula

53

Tamariza

Tamarix spp.

54

Haltza

Alnus glutinosa

55

Lizar hostotxikia

Fraxinus angustifolia

56

Zumar hostotxikia

Ulmus minor

57

Sahatsa

Salix spp.

58

Makal beltza

Populus nigra

65

Gorostia

Ilex aquifolium

66

Olibondoa

Olea europaea

67

Algarroboa

Ceratonia siliqua

68

Gurbitza

Arbutus unedo

71

Pagoa

Fagus sylvatica

72

Gaztainondoa

Castanea sativa

73

Urkia

Betula spp.

74

Hurritza

Corylus avellana

75

Intxaurrondoa

Juglans nigra

76

Astigar arrunta

Acer campestre

77

Ezkia

Tilia spp.

78

Gurbea

Sorbus spp.

79

Platanoa

Platanus hispanica

91

Ezpela

Buxus sempervirens

92

Sasiakazia

Robinia pseudoacacia

93

Ahuntzadarra

Pistacia terebinthus

94

Erramua

Laurus nobilis

95

Gereziondoa

Prunus spp.

96

Zumakea

Rhus coriaria

97

Intsusa beltza

Sambucus nigra

98

Xarma arrunta

Carpinus betulus

207

Acacia melanoxylon

Acacia melanoxylon

215

Iparraldeko elorri zuria

Crataegus monogyna

217

Himalaiako zedroa

Cedrus deodara

219

Alertze afrikarra

Tetraclinis articulata

235

Alertze europarra

Larix decidua

236

Arizonako nekosta

Cupressus arizonica

237

Hego-ipurua

Juniperus oxycedrus

239

Sabina arrunta

Juniperus sabina

243

Ametz ilaunduna

Quercus humilis

244

Portugalgo erkametza

Quercus fruticosa

255

Lizar arrunta

Fraxinus excelsior

256

Zumar hostozabala

Ulmus glabra

257

Zume zuria

Salix alba

258

Makal kanadarra

Populus canadensis

273

Urkia

Betula pubescens

275

Intxaurrondoa

Juglans regia

276

Ihar frantsesa

Acer monspessulanum

277

Ezki hostotxikia

Tilia cordata

278

Basagurbea

Sorbus aria

279

Ekialdeko platanoa

Platanus orientalis

292

Sofora japoniarra

Sophora japonica

295

Elorri beltza

Prunus spinosa

297

Intsusa gorria

Sambucus racemosa

299

Pikondoa

Ficus carica

315

Hegoaldeko elorri zuria

Crataegus laevigata

317

Libanoko zedroa

Cedrus libani

335

Alertze japoniarra

Larix leptolepis

336

Portugalgo nekosta

Cupressus lusitanica

355

Lizar loreduna

Fraxinus ornus

356

Siberiako zumarra

Ulmus pumila

357

Sahats iluna

Salix atrocinera

373

Urki arrunta

Betula pendula

376

Ezkia

Tilia platyphyllos

378

Otsalizarra

Sorbus aucuparia

392

Akazia hiru-arantza

Gleditsia triacanthos

395

Gereziondoa

Prunus avium

399

Masustondoa

Morus spp.

415

Ena

Crataegus laciniata

435

Alertze hibridoa

Larix x eurolepis

436

Monterrey-ko nekosta

Cupressus macrocarpa

457

Sahats negartia

Salix babylonica

476

Ihar italiarra

Acer opalus

478

Gurbea

Sorbus domestica

515

Mazpil-elorria

Crataegus azarolus

557

Kantauriko zumea

Salix cantabrica

576

Ihar sasiplatanoa

Acer pseudoplatanus

578

Basagurbea

Sorbus torminalis

657

Ahuntz-sahatsa

Salix caprea

676

Astigar zorrotza

Acer platanoides

678

Azpil hostozabala

Sorbus latifolia

757

Zume hostoestua

Salix eleagnos

778

Hostazuri txikia

Sorbus chamaemespilus

857

Zume hauskorra

Salix fragilis

901

Sekuoia luzea

Sequoia sempervirens

902

Zedro japoniarra

Cryptomeria japonica

903

Sekuoia erraldoia

Sequoiadendron giganteum

904

Tsuga

Tsuga heterophylla

918

Tuia erraldoia

Thuja plicata

921

Taeda pinua

Pinus taeda

922

Estrobo pinua

Pinus strobus

923

Attenauta pinua

Pinus attenauta

933

Sitka izeia

Picea sitchensis

941

Gaztainaritza

Quercus castaneifolia

942

Zingira-haritza

Quercus palustris

951

Tulipa-arbola

Liriodendron tulipifera

952

Likidanbarra

Liquidambar styraciflua

954

Haltz italiarra

Alnus cordata

957

Zume gorria

Salix purpurea

972

Gaztainondo japoniarra

Castanea crenata

995

Gereziondo beltza

Prunus serotina

Oharra: zalantza izanez gero, izen zientifikoa nagusi da euskarazko izenaren aurretik.

III. ERANSKINA

Nafarroan Fusarium circinatum patogenoak jotako udalerrien zerrenda (2021ean mugatutako eremuan sartuak)

Zk.

TOKI ENTITATEAREN IZENA

1

ARANOKO UDALA

2

ARANTZAKO UDALA

3

BAZTANGO UDALA

4

BERAKO UDALA

5

BERTIZARANAKO UDALA

6

DONAMARIAKO UDALA

7

ETXALARKO UDALA

8

ELGORRIAGAKO UDALA

9

ERATSUNGO UDALA

10

EZKURRAKO UDALA

11

GOIZUETAKO UDALA

12

IGANTZIKO UDALA

13

ITURENGO UDALA

14

BEINTZA-LABAIENGO UDALA

15

LEITZAKO UDALA

16

LESAKAKO UDALA

17

OIZKO UDALA

18

SALDIASKO UDALA

19

DONEZTEBEKO UDALA

20

SUNBILLAKO UDALA

21

URROZKO UDALA

22

ZUBIETAKO UDALA

23

86. FAZERIA (ITUREN-URROTZ)

24

87. FAZERIA (BIDASOA-BERROARANGO ADMINISTRAZIO BATZORDEA)

25

91. FAZERIA (KOKORIKO MENDIKO ADMINISTRAZIO BATZORDEA)

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. inprimakia.–Eskabidea.

2. inprimakia.–Eskatutako ekintzak.

3. inprimakia.–Ordezkaritza teknikorako baimena.

4. inprimakia.–Lurzatiaren jabearen baimen-ematea eskatzailearen alde.

5 A inprimakia.–Ziurtagiria / erantzukizunpeko adierazpena 2022-2023.

6 A inprimakia.–I. ordainketa eskaera: toki-erakundeentzako eta eragile pribatuentzako gastuen eta ordainketen ziurtagiria (4. neurria).

6 B inprimakia.–II. ordainketa eskaera: toki-erakundeentzako eta eragile pribatuentzako gastuen eta ordainketen ziurtagiria (8. neurria).

7. inprimakia.–Obra zuzendaritzaren ziurtagiria.

8. inprimakia.–Obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena.

9. inprimakia.–Toki-erakundeko idazkariaren ziurtagiria / eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena, diru-sarrerei buruz.

10. inprimakia.–Ziurtagiria, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko (toki-erakundeak).

11. inprimakia.–Adjudikazio prozesuaren balidazioa.

12. inprimakia.–Erantzukizunpeko adierazpena, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko (eragile pribatuak).

Deskargatu 1etik 12ra bitarteko inprimakiak (DOC).

Iragarkiaren kodea: F2208619