127. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

292E/2022 FORU AGINDUA, ekainaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdi bat, gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako, 2022. eta 2023. urteetan. DDBN identifikazioa: 632268.

REACT-EB Funtsa Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren esparrukoa da, eta Espainiari 12.436 milioi euro esleitu dizkio; horietatik 10.000 milioi autonomia-erkidegoen artean banatuko dira, dagoeneko Estatuan eta autonomia-erkidegoetan existitzen diren programa operatiboetan gauzatu daitezen.

Nafarroari 147.892.035,00 euro dagozkio, Nafarroako EGEF eta EGIF programa operatiboetan banatzeko; banaketa hori bakoitzak 2014-2020 aldirako programatuta daukan laguntzarekiko proportzionala izanen da, eta, hortaz, bien birprogramazioak bideratu dira.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak deia egin zien Nafarroako Gobernuko zuzendaritza nagusiei, eta EGEF eta EGIF programa operatiboen barruan baliabide gehigarri horiekin finantzatuak izan litezkeen zenbait jarduketa-proposamen tekniko jaso zituen. Hautagaitza horiek Europako erregelamenduetan jasotako oinarrizko betekizunak betetzen dituztela banan-banan aztertu ondoren, horietako 10 sartu dira birprogramazioan, EGIF programa operatiboaren bidez gauzatu daitezen, honako berariazko helburu hauen barruan: BH REACT EB 1 “Lan merkatuan sartzen laguntzea, lanpostuak eta kalitateko enplegua sortzea, enplegua mantentzea (gazteena barne) eta beren konturako langileei eta ekintzaileei babesa ematea” eta BH REACT EB 2 “Egoera kaltebera bizi dutenak lan merkatuan sar daitezen laguntzea, gizarte sistemarako sarbidea eta gizarteratzeko zein pobrezia desagerrarazteko neurriak”.

Hautatu den jarduketetako batek barne hartzen ditu kolektibo ahulenen enplegagarritasuna eta gizarteratzea hobetzeko jarduketak, eta horietan, gizarte intereseko enplegu komunitarioaren bidez gizartean baztertuta dauden pertsonak kontratatuko dira aldi baterako, xede harturik beren laneratzeko aukerak hobetuko dituzten ohiturak hartzea eta trebatzea, horrela ere haien gizarteratzea errazteko.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Krisi ekonomiko globalaren zuzeneko ondorio da talde horien barrenean asko ugaritu direla gizarte bazterketako egoeran izanik errenta bermatua jasotzen ari diren pertsonak; horregatik, beharrezkoa da jarduketa horietatik batzuk aipatu prestazioa jasotzen ari diren familia unitateetara bideratzea.

Egoera sozioekonomikoak neurri handiagoan kanporatu ditu lan merkatutik gizarteratzeko zailtasun handienak dituzten pertsonak, dela adinarengatik, prestakuntza maila eskasarengatik, gutxiengo etnikoetakoak izateagatik, osasun mentaleko prozesuetan egoteagatik, etab.

Batzuetan, kolektibo ahulenek ez dituzte baldintzak betetzen prestakuntza arruntera iristeko (lan merkatura sartu aurreko ohiturak, prestakuntza maila gutxienekoa, gaztelania ezagutzea, etab.), eta beharrezkoa izaten da aldez aurreko lan handia, sektore ahulenen gaitasun pertsonalak, prestakuntzakoak eta enplegukoak hobetzeko, enplegagarritasuna eta lan merkaturako sarbidea hobetze aldera.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarte-bazterketaren arloan bermatu gabeko prestazioen artean agertzen dira arlo horretan jarduten duten gizarte-ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

Orobat, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jarduketa printzipio gidari batzuk ezartzen ditu Nafarroako Foru Komunitatean Konstituzioan jasotako emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eskubidea egiazkoa eta eraginkorra izan dadin bizitzaren eremu eta etapa guztietan. Halaber, aipatu legeak eskatzen du dirulaguntzen oinarri arautzaileetan berdintasun klausulak jaso daitezela.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, dirulaguntzaren xedeko jarduerak egiten dituztenek edo haiek jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Deialdi honen xedea da oinarri arautzaileak ezartzea dirulaguntza horiek emateko, hots, irabazi-asmorik gabeko entitateek gizartetik baztertuta eta lanik gabe dauden pertsonak gizarteratzera eta lanean hastera bideratutako jarduketak egin ditzaten.

Deialdiak bidea ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira.

Ikusirik espedienteko txosten tekniko eta juridikoak, zeinek adierazten baitute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek ematea egokia eta interes publikokoa dela, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Nafarroako Gobernuak ekainaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, baimena ematen zaio Eskubide Sozialetako Departamentuari urte anitzetarako gastu konpromisoa har dezan irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko, gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako, 2022. eta 2023. urteetan.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Deialdi hau onestea: “Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak, langabeen aldeko gizarte intereseko enplegu komunitarioko programetarako, 2022. eta 2023. urteetan”.

2. Dirulaguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen I. eta II. eranskinetan jaso dira.

3. 2.000.000,00 euroko gastua baimentzea foru agindu honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, PEP E-22/000436-01 elementuaren partida honen edo 2022 eta 2023ko ekitaldietarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere ekitaldietako bakoitzean kreditu egokia eta nahikoa badago:

AURREKONTUKO PARTIDA

2022ko EKITALDIA

2023ko EKITALDIA

900003-91600-4819-231617: REACT Entitateentzako dirulaguntzak, kolektibo ahulenen enplegagarritasuna eta gizarteratzea hobetzeko PO EGIF 14-20. E-22/000436-01 REACT EB2

1.000.000,00 euro

1.000.000,00 euro

4. Foru agindu hau igortzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalera, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, bai eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko ekainaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. ERANSKINA

Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzak, interes sozialeko enplegu komunitarioko proiektuak egin ditzaten 2022. eta 2023. urteetan, gizarte bazterketako egoeran edo egoera kalteberan dauden pertsonei zuzenduta. Oinarri arautzaileak

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Eskubide Sozialetako Departamentuak irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdia egin du, gizarte bazterketako egoeran egonik enplegagarritasun zailtasunak dituzten pertsonak aldi baterako kontratatzeko proiektuak finantzatzeko 2022an eta 2023an; asmoa da haiei laguntza ematea laneratzeko aukerak hobetuko dizkieten ohiturak har ditzaten eta treba daitezen. Modalitate honen babesean kontratatu beharreko pertsonek talde hauetako batean egon beharko dute:

–Kontratazio unean errenta bermatuaren onuradun direnak.

–Salbuespenez, kontrata daitezke errenta bermatua jasotzen ez dutenak, baldin gizarte bazterketa egoeran edo horren arriskuan badaude eta akonpainamendu soziala behar badute laneratze-ibilbidea egiteko.

Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.

2. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Halaber, eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo birgaitze lanak.

Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.

2.000.000,00 euro bideratuko dira foru agindu honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko, PEP E-22/000436-01 elementuaren partida honen edo 2022ko eta 2023ko ekitaldietarako gaitzen den partida baliokidearen kargura, betiere ekitaldietako bakoitzean kreditu egokia eta nahikoa badago:

AURREKONTUKO PARTIDA

2022ko EKITALDIA

2023ko EKITALDIA

900003-91600-4819-231617: REACT Entitateentzako dirulaguntzak, kolektibo ahulenen enplegagarritasuna eta gizarteratzea hobetzeko PO EGIF 14-20. E-22/000436-01 REACT EB2

1.000.000,00 euro

1.000.000,00 euro

Onesten diren proiektuei 125.000,00 euro emanen zaizkie gehienez urte bakoitzean; nolanahi ere, kopuru handiagoak eskatzen eta onartzen ahalko dira baldin eta onetsitako proiektu guztien artean muga hori aplikatu eta lehenbiziko banaketa egin ostean partidan kreditua gelditzen bada erabilgarri. Hori gertatzen bada, 125.000,00 eurotik gora eskatu dituzten proiektu onetsien puntuazio-ordenaren arabera eginen da banaketa.

Hirugarrena.–Entitate onuradunen eta kontratatutako pertsonen betekizunak.

1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.

c) Estatutuetan berariaz jasota izatea helburu gisa esku-hartze soziala gizarteratzearen esparruan.

d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.

e) Ez egotea dirulaguntzak eskuratzeko gaitasunaz gabeturik ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean edo zergei buruzko lege orokorretan ezarritakoaren arabera.

f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.

2. Proiektuak egiteko kontratatzen diren pertsonek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Kontratazio unean errenta bermatuaren onuradun izatea. Kontratu guztien %80 izanen dira gutxienez halakoei eginen zaizkien kontratuak.

b) Salbuespenez, errenta bermatua jasotzen ez dutenak kontrata daitezke, baldin arriskuko edo gizarte bazterketako egoeran badaude eta akonpainamendu soziala behar badute laneratze-ibilbidea egiteko. Hauei egindako kontratuak gehienez ere kontratu guztien %20 izanen dira.

Kasu honetan, gizarte bazterketako egoera justifikatzeko oinarrizko gizarte zerbitzuetako txosten soziala beharko da; SIDIS tresnaren kodiagnostikoa aplikatuta lortuko da, eta entitateak igorri beharko dio organo kudeatzaileari.

c) Kontratua amaitu eta hilabeteko epean pertsona berberak kontratatzen badira, ulertuko da apartatu honetako a eta b puntuetan ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen dutela.

Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Hirugarren oinarriko 2. puntuan ezarritako betekizunekin bat kontratatzea pertsonak.

c) Kontratuak hiru hilabetekoak izanen dira gutxienez, eta lanaldi osokoak edo erdikoak izan daitezke.

d) Proiektu guztietarako kontratatu beharko dira koordinazioko, akonpainamendu sozialeko eta prestakuntzako teknikariak; horren gastua errenta bermatuaren hartzaileak edo gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonak kontratatzeko egiten den gastuaren %20 izanen da gutxienez.

e) Jarduketak 2022an zehar eta 2023ko uztailaren 31ra arte egin beharko dira. Dirulaguntza esleitzeko ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak berariaz lehenagoko bat adierazten badu, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna eta Europako funtsen bidezko finantzaketa bikoitza prebenitzea.

1. Oinarri arautzaile hauetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko beste administrazio publiko batzuetatik, erakunde publiko naiz pribatuetatik edo Estatuko zein atzerriko partikularretatik lortzen ahal direnekin, baina ezin da Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik eta Europar Batasuneko beste programa batzuetatik datorren finantzaketa bikoitzik izan gastu berberetarako, hori bateraezina baita.

2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Honako hauek izanen dira gizarte intereseko enplegu komunitarioko proiektua egiteko gastu diruz lagungarrien kontzeptuak eta gehieneko zenbatekoak:

a) Dirulaguntza, lanpostuengatik: 1.547,00 euro lanaldi osoan kontratatzen den hilabete bakoitzeko, hau da, otsailaren 22ko 152/2022 Errege Dekretuak ezarritako Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %132,60. Kontzeptu horren barruan sartzen dira ordainsaria, aparteko bi ordainsariren hainbanakoa eta gizarte segurantzak enpresarendako duen kostuaren %32,60. Zenbateko hori ofizioz berrikusiko da 2023an ematen diren dirulaguntzetarako, urte horretan indarrean den LGSren arabera.

Zenbateko hori ezarri da kostu sinplifikatu gisa, kontzeptu horrengatiko gastua Europako Gizarte Funtsari aurkezteko. (Unitate kosturako baremo estandarra, bat etorriz Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 67. artikuluan ezarritakoarekin).

b) Kontratatutako pertsonen koordinazioaz, akonpainamendu sozialaz eta prestakuntzaz arduratuko diren langileen zuzeneko gastuetarako dirulaguntza; lanpostuengatik ematen den guztizko dirulaguntzaren %20 izanen da. Zenbateko hori kopuru finko gisa ezarri da, bat etorriz 1303/2013 Erregelamenduaren 68 bis artikuluan ezarritakoarekin.

Kontratatutako pertsonen koordinazioaz, akonpainamendu sozialaz eta prestakuntzaz arduratuko diren teknikariak kontratatzeko, dirulaguntza ezin izanen da izan Nafarroako Foru Komunitate Administrazioan zerbitzu ematen duen gizarte langile edo hezitzaile baten profilerako ezarritakoa baino handiagoa.

Proiektuan lanean ari direla enpresaren ziurtagiri bidez justifikatu beharko da, honako hauek adierazita: kontratuaren iraupena, eginkizunak eta parte-hartzaileen koordinazioari, akonpainamendu sozialari eta trebakuntzari eskaintzen dioten lanaldia.

1.a) puntuan adierazitakoak lanaldi osoan diruz laguntzen diren hilabete bakoitzeko, koordinazioaz, akonpainamendu sozialaz eta prestakuntzaz arduratuko den teknikariari lanaldi osoko hilabetearen %10,60 kontratatuko zaio gutxienez.

2. Ez da inola ere diruz lagunduko aurrekoez bestelako kontzepturik.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaileek dirulaguntzaren eskaera bakarra aurkezten ahalko dute 2022-2023 aldirako; urte bakoitzerako prestatu beharko dute aurrekontua.

2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Eskaerak telematikaren bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan (González Tablas 7, 31005 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.

Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskaera orokorra aurkeztu beharko dute, telematikoki aurkeztuko diren honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):

A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean proiektua gauzatzeko ordezkaritza bat ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Bata zein bestea aurkeztu, ziurtagiriak urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, zeinetan adierazten baita entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela urratzen dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri direnak; bereziki, 13.2 artikuluko g) apartatuko entitateak ezin dira onuradun izan: “Ebazpen irmoan ezarritako zehapenaren ondorioz, foru lege honetan, zergei buruzko lege orokorretan edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan aurreikusitakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko gaitasunaz gabeturik daudenak”.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala.

a.8) Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia bada, edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko “finantza gastuak” izeneko a.1.7 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Entitate eskatzaileek nahi izanez gero aurkezten ahal dute, dirulaguntza eskaerarekin batera, gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa, deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoena. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek bete beharko dute oinarri hartan ezarritakoa, eta 10 eguneko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:

b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean. Eredua eskuragai egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (https://www.navarra.es/eu/tramiteak, Dirulaguntzak eta bekak izeneko atalean), eta helbide elektroniko honetan: sincluss@navarra.es.

b.2) Proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri grafikoak, teknikoak, ekonomikoak eta bestelakoak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ez da beharrezkoa izanen eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, espedientea bukatu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak adierazpen bat aurkezten ahal du, inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, alderdi horrek entitatearen estatutuetan frogatuta egon beharko du.

39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasuna jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak eskuratzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A apartatuko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak daudenean (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.

Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Gauzatzen diren proiektuetarako 1.000.000,00 euroko aurrekontua izanen da 2022. urtean, eta 1.000.000,00 eurokoa 2023.ean, kreditu egokia eta nahikoa badago ekitaldietako bakoitzean. 2022an esleitutako zenbatekoen batura ez bada iristen urte horretarako baimendu den gehieneko kopurura, soberakina 2023. urtean esleitzen ahalko da.

1. Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, banan-banan eta modu independentean, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.

2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietatik 50, gutxienez, II. eranskineko B atalean.

3. Esleituko den dirulaguntzaren kopurua izanen da eskatu eta onartutako aurrekontuaren %100; aurrekontu horrek urtez urte banaturik egon beharko du, eta bigarren oinarrian adierazitako mugak eta baldintzak kontuan hartuko ditu.

4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiak baturik aurrekontuetan horretarako dagoen kreditua gainditzen bada, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera dirulaguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzat eskatutakoak gainditzen duenean hura finantzatzeko dagoen zenbatekoa, proposatuko da dirulaguntza ematea, haren kontzesioa efizientea bada, eta, kasu horretan, 11. oinarriko 2. apartatuan aurreikusitako tramitea eginen da.

5. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.

6. Proiektuak baloratu ostean dirulaguntzak emateko proposamena eta baimenetan aurreikusitako urtez urteko banaketa ez badatoz bat, bietan egin beharko da kontabilitateko doikuntza, dirulaguntzak eman aurretik, betiere. Doikuntza hori Eskubide Sozialetako kontseilariaren foru agindu baten bidez eginen da.

Halaber, organo kudeatzaileak ofizioz eguneratuko ditu 2023rako kontzesioak, urte horretan indarrean den LGSari doitzeko; horrek berekin ekarriko du entitate onuradun bakoitzarentzat aurreikusitako zenbatekoak handitzea. Aurrekontu partidan erabilgarri dagoen kredituaren kargura eginen da hori, eta partida hori hasierako kontzesioan agortuko balitz, beste partida bat gaitu liteke horretarako.

Kreditua handitzeko aukerarik ez badago, entitate esleipendunak lanaldi osoko ahal bezainbeste hilabete justifikatu beharko ditu, onartutako kopuruaren arabera eta 2023. urtean indarrean den LGS aplikatzearen ondoriozko moduluaren arabera.

Hamaikagarrena.–Alegazioen tramitea.

1. Instrukzio-organoak proposamen-txostena eman aurretik, entitate interesdunei entzuteko tramitea egin daiteke, jarraikiz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluari.

2. Dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa baldin bada, eta dirulaguntza ematea efizientea bada, instrukzio organoak eskaera berregiteko eskatzen ahalko du, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako baterako finantzaketen batura baino (eskaeran ageri den baterako finantzaketaren portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa bukatuta, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, erabiliz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea bi hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Horrez gain, Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak, aldian behin, Europako Gizarte Funtsa Administratzeko Unitatearen webgunean argitaratuko du (http://www.mitramiss.gob.es/uafse/es/listado-operaciones/index.htm) laguntza hauen entitate onuradunen zerrenda, EGIFek kofinantzatzen dituenez, Nafarroari esleitutako egitura funtsei gardentasuna eta publizitatea ematearren.

Dirulaguntzak jasotzearekin batera, entitate onuradunek onartzen dute beren izena eta jasotzen dituzten zenbatekoak agertzea argitaratu beharreko zerrendetan.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioaz gainera, funts horniduraren beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitateak, honako hauek erantsita: likideziaren behar iragankor hori frogatzen duen txostena; entitatearen ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena; bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

Funtsez aldez aurretik hornitzeko eskaera eta horren frogagiriak 2023/01/01etik aurrera aurkeztu beharko dira, urte horretarako emanen den dirulaguntza kobratzeko.

2. Aldez aurretiko ordainketa bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek, eskaerarekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke (https://www.navarra.es/eu/tramiteak), baita helbide elektroniko honetan ere: sincluss@navarra.es.

Diruz lagundutako proiektu guztiek aurkeztu beharko dituzte proiektuaren gauzatzeari buruzko txostena eta parte-hartzaileen zerrenda, euskarri informatikoan, 2022ko abenduaren 31rako.

Orobat, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak edozein unetan eskatzen ahal du informazio osagarria proiektuaren bilakaerari buruz.

2. Azken justifikazioak edo justifikazio partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

a) Aurreratu ez diren dirulaguntzen tarteko ordainketak eta/edo azken ordainketa egiteko justifikazio partzialak:

a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten tekniko laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren gauzatzea adieraziz, finkatutako helburuen arabera (orduak, parte-hartzaile kopurua, etab.). Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.

Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.

a.2) Kontratatutako pertsonen zerrenda xehea; Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak emanen du horretarako eredua, eta honako datu hauek jasoko dira: izena, abizenak, NAN/AIZ, lanaldi mota, kontratuaren hasiera data eta kontratuaren justifikazioaren data. Zerrenda horretan agertuko da, orobat, lanaldi osoan justifikatutako hilabeteen kopuruari buruzko datua.

Entitatearen ordezkariaren zinpeko aitorpena gehituko da, non jasoko baita egotzitako datuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

a.3) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkion eginbeharrak.

a.4) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

a.5) Proiektuari parte-hartzaileen koordinazioaz, akonpainamendu sozialaz eta prestakuntzaz arduratzeko esleitu zaizkien teknikarien lan-kontratuak eta titulazioa akademikoa, aurkeztutako proiektuaren araberakoak, ez badaude Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuaren esku.

a.6) Entitatearen ordezkariak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena aurreko puntuan adierazitako langileria gastuak benetan erabili direla horretarako.

b) Azken justifikazioa, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:

b.1) Proiektuaren gauzatzeari buruzko memoria teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

Proiektua gauzatzean proiektuan parte hartu duten pertsona guztien artean bildu diren adierazleen multzoa, gauzatzeari zein emaitzei dagokienez, horretarako emanen den ereduaren arabera.

–Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, finantzatutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

b.2) Kontratatutako pertsonen zerrenda xehea; Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak emanen du horretarako eredua, eta honako datu hauek jasoko dira: izena, abizenak, NAN/AIZ, lanaldi mota, kontratuaren hasiera data eta kontratuaren justifikazioaren data. Zerrenda horretan agertuko da, orobat, lanaldi osoan justifikatutako hilabeteen kopuruari buruzko datua.

b.3) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita proiektuko langileek finantzatutako programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

b.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekin ezartzen dizkion eginbeharrak.

b.5) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.

b.6) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.

b.7) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, finantzatutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.

4. Dirulaguntza aldez aurretik ordaindu den edo ez, 2023ko uztailaren 31 izanen da muga-eguna justifikazio partzialetako azkena aurkezteko, justifikazio partzialak egitea hautatu duten entitateen kasuan. Era berean, data horretarako aurkeztu beharko dute aurrerakinik jaso ez duten eta justifikazio partzialik egin ez duten entitateek.

5. Kasu guztietan, azken memoria, beranduenez, 2023ko uztailaren 31n aurkeztu beharko da, egun hori barne.

6. Taula hauetan ageri dira, laburbilduta, egoerak, epeak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

JUSTIFIKAZIO PARTZIALAK EDO OSOAK AURRERAKINIK JASO EZ BADA

AZKEN JUSTIFIKAZIOA / MEMORIA

EGOERA/EPEAK

DOKUMENTAZIOA

AURKEZTEKO EPEA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

MUGA-EGUNA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Aurreratutako dirulaguntza

-

-

2023/07/31

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Aurreratu gabeko dirulaguntza eta justifikazio partzialen aukera

Entitateen esku; nolanahi ere, kobratzeko eskubidea ematen duen azken justifikazioa aurkezteko muga-eguna 2023/07/31 da

–Txosten tekniko partziala

–Justifikazio ekonomikoa

2023/07/31

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

Aurreratu gabeko dirulaguntza eta azken justifikazio partzial bakarraren aukera

Muga-eguna: 2023/07/31

–Txosten tekniko partziala

–Justifikazio ekonomikoa

2023/07/31

–Azken memoria teknikoa

–Azken justifikazio ekonomikoa

AURKEZTEKO EPEA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Diruz lagundutako proiektu guztiak

–2022ko abenduaren 31

–Proiektuaren gauzatze mailari buruzko txostena

–Parte-hartzaileen zerrenda

Hamaseigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Diruz lagundutako entitateak honako hauetara daude behartuak:

a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak eskaeraren eta ebazpenean onetsitako aurrekontuaren arabera gauzatzea, baita oinarri arautzaile hauetan jasotako baldintzen eta betebehar formal eta materialen arabera ere, eta dirua zer helburutarako ematen den, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak jartzea ere.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, aurkeztea. Azken memoriak (teknikoak zein ekonomikoak) oinarri arautzaileetan ezarritakoa jasoko du, eta ezarritako ereduen arabera aurkeztuko dira; ereduok parte hartzen duten entitateei emanen zaizkie, eta, eskuragarri izanen dira Nafarroako Atarian (www.nafarroa.eus) deialdiari buruz dagoen fitxan. Azken memorian, besteak beste, proiektua gauzatu bitartean bildutako adierazleak jasoko dira, hala gauzatzeari buruzkoak, nola emaitzei buruzkoak, gero Europar Batasunari jakinarazteko.

c) Proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek dirulaguntza nork eman dien adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1.b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketari buruzkoak ere, honela:

Entitate onuradunak EGIFen ekarpena jendaurrean paratu beharko du, wegunean ondokoa ikusgai jarriz, diruz lagundutako proiektuak irauten duen bitartean gutxienez:

“Entitate honek laguntza bat jaso du, %100eko tasarekin kofinantzatua REACT EB baliabideekin, Nafarroako EGIF programa operatiboaren berariazko helburu honen bidez: OE REACT EB 2. Egoera kaltebera bizi dutenak lan merkatuan sar daitezen laguntzea, gizarte sistemarako sarbidea eta gizarteratzeko zein pobrezia desagerrarazteko neurriak”. Esaldiari logotipo honek lagunduko dio:

F2208592_0.pdf

Era berean, DIN A3 neurriko kartel bat ikusgai jarri beharko du, proiektuak irauten duen bitartean gutxienez.

Orobat, foru agindu hau argitaratzen denetik aurrera egiten diren kontratu guztietan adierazi beharko da Nafarroako Gobernuak eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen dituztela.

d) Nafarroako Gobernuak, Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak, Europako Batzordeak edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko edozein kontrol eta fiskalizazio organok egiten dituzten egiaztapenak eta litezkeen kontrolak onartzea, eta haietan laguntzea.

e) Entitate bakoitzaren izaeraren arabera dagozkion kontabilitate-betebeharrak betetzea. Era berean, kontabilitate sistema bereizi bat eraman beharko dute, edo kontabilitate kode egoki bat, kofinantzaketarako aurkeztutako eragiketei dagokienez (proiektuan parte hartzen duten langileen gastuak eta diru-sarrerak). (1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 125.4.b) artikulua).

f) Bat etorriz 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 140. artikuluan ezarritakoarekin, eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dituzte, data honetatik hasita: Laneko eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak noiz aurkezten dizkion Europako Batzordeari eragiketaren gastuak biltzen dituzten kontuak, hurrengo abenduaren 31tik aurrera. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren ardura izanen da Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea noiz hasten den epe hori, horrek, bere aldetik, entitate onuradunei jakinaraz diezaien.

g) Kudeaketaren arloan eraginkorrak diren neurri proportzionalak aplikatzea iruzurrari aurre egiteko: kalitate kontrola eta gardentasuna kontratazioaren arloan, gerta litezkeen interes-gatazken kontrola, faltsutzeak kontrolatzea, etab.

h) Aldaketarik baldin badago kontratatutako pertsonetan eta proiektuari esleitutako gainerako langileetan, horren berri ematea Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuari.

i) Kontratatutako langileei dagokienez, proiektua gauzatzeak berekin dakartzan lan betebeharrak betetzea.

j) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

k) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

l) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak betetzea.

m) Parte-hartzaileen kontratuak Gizarte Inklusiorako eta Gutxiengoei Arreta Emateko Atalera igortzea, erregistro telematikoaren bitartez, kontratazioaren egunetik hasi eta hilabeteko epean. Errenta bermatua hartzen duen unitate batekoak ez direnei buruz oinarrizko gizarte zerbitzuek egindako txosten sozialak igorri beharko dituzte.

n) Dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa finkatzeko aintzat hartutako edozein baldintza aldatu nahi izanez gero, entitate onuradunek Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren baimena eskatu eta lortu beharko dute.

o) Betiere, pertsonei buruzko datuak, azken onuradunenak izan edo esku hartzen duten langileenak izan, sexuaren arabera bananduta egonen dira, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 20. artikuluarekin eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 19. artikuluarekin.

p) Entitate eskatzaileak behartuak daude Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritako gardentasun betebeharrak betetzera, zehazki, urtebeteko epean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak haien urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira, betiere gutxienez 5.000 eurora iritsiz gero.

q) Datu pertsonalak babesteari buruz dauden arauak zaintzea eta betetzea, zehazki, Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta gainerako arau-xedapenak, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan xedatutakoa ere (erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez).

Proiektua gauzatzea eragozten edo zailtzen duten gorabeherak agertuz gero, salbuespen gisa, dirulaguntza jasotzen duten entitateek baimena eskatzen ahalko dute diruz lagundutako proiektuaren edukia aldatzeko, bai eta hura egiteko modua eta epeak ere.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da.

Hamazazpigarrena.–Datuen tratamendua.

Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar Eskubide Sozialetako Departamentuak parte hartzen duten entitateen datuak tratatzea, eta tratamendu horren arduradun izanen da Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia.

Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.

Dirulaguntzen entitate onuradunen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.

Entitate parte-hartzaileen datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, Nafarroako Gobernuaren agiri kontserbazioaren indarreko egutegian aurreikusita dagoen denboraz gorde beharko dira.

dpd@navarra.es helbidera joaz erabil dezakete interesdunek datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramatekoak ere. Konforme ez egonez gero, jo dezakete Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematika bidez, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoa erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio.

Entitateak ez badu gardentasun betebeharrik, aurreikusitako egoerak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, erakundeak identifikatu beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.

Aurrekoa galarazi gabe, errekerimendua eginez gero, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera hamar eguneko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Dirulaguntzaren ordainketa osoa edo partziala jasotzeko eskubidea galduko da edo, kasua bada, hartutako zenbatekoa osorik edo partez itzuli beharko da baldin eta proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea. Dirua itzultzea eskatzeko prozedura ebatzi beharko da hura hasten denetik 12 hilabeteko epean.

2. Ez-betetzetzat hartuko da proiektuan aurkeztutako konpromisoak ez konplitzea parte-hartzaileen kopuruari dagokionez, haien profilari dagokionez, proiektuko jardueren iraupenari dagokionez, deribazio iturriei eta abarri dagokienez, eta bereziki dirulaguntza lortzeko puntuazio erabakigarria ematen duten konpromisoei dagokienez.

3. Aurrekoa gorabehera, entitate onuradunak ia osorik betetzen baditu dagozkion betebeharrak eta frogatzen badu bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia duela, proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa edo dirulaguntzaren azken ordainketatik gutxitu beharrekoa, ikusita dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.

4. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Baldin azken justifikazioan ez-betetze formalak baino ez badira gertatzen, kontuan hartuko da zenbat egunez aurkeztu diren dagozkion dokumentuak epez kanpo, eskala honen arabera:

• Egun baliodun batetik hirura bitarteko atzerapena: %5eko murriztapena arte.

• Lau eta sei egun baliodun arteko atzerapena: %50eko murriztapena.

• Sei egun baliodunetik gorako atzerapena: dirulaguntza osoa itzultzea edo galtzea.

5. Aurreko apartatuetan xedatutakoa galarazi gabe, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen VI. tituluko III. kapituluan xedatutakoari.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo presuntziozkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

Hogeita bigarrena.–Europar Batasuneko Egitura Funtsen kofinantzaketa.

Oinarri arautzaile hauetan jasotako laguntzak %100eko tasarekin kofinantzatzen ahal dira REACT EB baliabideekin, Nafarroako EGIF programa operatiboaren berariazko helburu honen bidez: “OE REACT EB 2. Egoera kaltebera bizi dutenak lan merkatuan sar daitezen laguntzea, gizarte sistemarako sarbidea eta gizarteratzeko zein pobrezia desagerrarazteko neurriak”.

Kofinantzatutako proiektuak hautatzeko irizpidea diruz lagundutako zenbatekoaren araberakoa izanen da, handienetik txikienera.

Programa operatiboaren adierazleak eskuratzeko, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuak lan egoerari buruzko egiaztapenak eginen ditu, eragiketatik irtetean, hortik lau astera eta sei hilabete igaro direnean; egiaztapen horiek egiteko kontsulta telematikoak eginen dizkio Gizarte Segurantzari.

II. ERANSKINA

Gizarte intereseko programa komunitarioetarako proiektuak baloratzeko irizpideak

A.–Entitatearen bidezkotasuna (%18) (18,00 puntu).

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu arte)

a.1.1.

Jardunean daramatzan urteak, erregistroko inskripzioaren arabera

(0,10 puntu, urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu arte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu arte)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

2,00 puntu

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu arte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu arte)

> 4 finantzabide ezberdin, Nafarroako Gobernuaz gainera

2,00 puntu

> 2 finantzabide ezberdin, Nafarroako Gobernuaz gainera

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte inklusioaren arloan

(8 puntu arte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratze lanaren arloan egindako jarduera/proiektu kopurua

(0,50 puntu proiektuko; proiekturik ez badago, 0,00 puntu)

(2,00 puntu arte)

a.3.2.

Entitateak kontrataturiko pertsonak

(0,50 puntu lanaldi oso bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu arte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu arte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu bitarte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu bitarte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa.

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(32,00 puntu arte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(3,00 puntu arte)

Guztiz koherentea da

3,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

1,50 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(4,00 puntu arte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

4,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

2,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena eta haien egutegia

(4,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

4,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

2,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(3,00 puntu arte)

Zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta

1,50 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Kontratazio kop. Guztirako kontratazio hilabeteak kontuan hartuta (kontratatuen kopurua bider kontratazio hilabeteen kopurua)

(8,00 puntu arte)

≥ 36 kontratazio hilabete

8,00 puntu

25 hilabetetik 35era

4,00 puntu

15 hilabetetik 24ra

15 hilabetetik behera

2,00 puntu

0,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentziaren azterketa

(10 puntu arte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 10era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

10,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

7,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

5,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia

2,50 puntu

Inkoherentea da

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(6,00 puntu arte)

b.2.1.

Adierazleak eta egiaztatze iturriak

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(14,00 puntu arte)

b.3.1.

Kontratatutako pertsonen kontrola eta jarraipen teknikoa egiteko dokumentu-euskarriak

(3,00 puntu arte)

Eman dira

Zehaztu dira

Aipatu dira

Desegokiak dira edo ez dago halakorik

3,00 puntu

2,00 puntu

1,00 puntu

0,00 puntu

b.3.2.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Boluntarioak daude proiektuan laguntzeko eta esleitutako eginkizunak aztertzeko

(1,00 puntu arte)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(1,00 puntu bitarte)

Oso egokia

1,00 puntu

Egokia

0,50 puntu

Hala-holakoa

0,25 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Ordainsariak LGS baino hobeak dira, eskala honen arabera

(5,00 puntu arte)

Ordainsari hobea, ≥ %10

5,00 puntu

Ordainsari hobea, ≥ %5 eta < %1%

3,00 puntu

Ordainsari hobea, <%5 eta ≥ %1

Ez da ordainsaria hobetzen

0,50 puntu

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(6,00 puntu arte)

b.4.1.

Lehen Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzo unitateekin, gizarteratze eta laneratze taldeekin eta enplegu agentziekin aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du

(4,00 puntu arte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin

(2,00 puntu gehienez)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia da edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(18,00 puntu arte)

b.5.1.

Errenta bermatua jasotzen dutenen ezaugarriak

(Etenik gabeko antzinatasuna baino ez da baloratuko, prestazioa urte bat baino luzaroago jaso bada)

(5,00 puntu arte)

≥ %90 dira errenta bermatua jasotzen dutenak

5,00 puntu

%75 eta %90 artean

3,00 puntu

%50 eta %74 artean

< %50

1,00 puntu

0,00 puntu

b.5.2.

Pertsonek sartzeko erabilitako prozedura

(6,00 puntu arte)

Gizarte zerbitzuen bidez bakarrik (OGZ-AU, GLT)

6,00 puntu

Batez ere gizarte zerbitzuen bidez (OGZ-AU, GLT)

4,00 puntu

Batez ere esku-hartze sozialeko entitateen bidez

2,00 puntu

Ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.3.

Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoen ehunekoa

(5,00 puntu arte)

%75 eta gehiago

5,00 puntu

%50etik %75era bitarte

2,00 puntu

<%50

0,00 puntu

b.5.4.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak, etab.)

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.6.

Proiektua zer lurralde eremutan gauzatzen den

(6,00 puntu arte)

(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera):

Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik

6,00 puntu

Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean

3,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian

2,00 puntu

Bakar-bakarrik Iruñean

1,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F2208592