124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5822E/2022 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena kentzen baita Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako dirulaguntzetarako partidaren gastua egiteko, eta gastua partida horren beste lerro baten kontura egitea baimentzen baita. Ebazpen horren bidez langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izateko eta beren ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz eraldatzea errazteko jarduketetarako dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez, langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eusteko eta beren ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz eraldatzea errazteko jarduketetarako dirulaguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Horrekin batera 3.421.677 euroko gastua onetsi zen NL-NEZren 2021eko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4709 241119 partidaren kontura (SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak), enpleguari eutsi ahal izan diezaioten beren negozioak digitalerantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Gastu hori honela banatu zen:

• 1.000.000 euro, langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

• 1.000.000 euro, langile autonomoek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

• 710.838 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

• 710.839 euro, mikroenpresek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 2132E/2022 Ebazpenaren bidez, 777.654,00 euroko gastua baimendu zen, 2022. urterako, 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura (SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak, DDBN: 616270), langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izan diezaioten beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Gastua honela banatu zen:

• 388.827 euro langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

• 388.827 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

Desoreka nabarmena ikusi da aurkeztutako eskaeren artean. Izan ere, askoz ere gehiago dira enpresak digitalizatzeko ekintzak egiteko eskaerak, jasangarritasuna eta ekonomia berdea sustatzekoak baino.

Bestalde, kontuan harturik, alde batetik, orain arte aurkeztutako eskaeren kopurua, eta bestetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek enpresetan digitalizazioa sustatzen jarraitzeko interesa duela, beharrezkoa da aurrekontu-partidaren lerro horietan dagoen kreditua handitzea, erabilgarri dagoen diruarekin ez baita nahikoa dagoen eskaerari erantzuteko. Funtsak birbanatzeak ez du eragozten Europako Batzordeak Suspertze eta Erresilientzia Planaren esparruan ezarritako mugarria betetzea, hau da, gutxienez aurrekontuaren % 25 lortzea ekonomia berdea sustatzeko. Eta, bestalde, gutxienez 1095 enpresa-ekimeni erantzuteko mugarria betetzen lagunduko du.

Azaldutako guztiagatik, proposatzen da 1.560.839 euroko gastua egiteko baimena kentzea 2022ko gastuen aurrekontuko 950001 96100 4709 241119 partidatik (SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak). Gastu hori honela banatua zegoen: 925.000 euro, langile autonomoek ekoizpena ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egiteko, eta beste 635.839 euro mikroenpresek ekoizpena ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egiteko.

Eta proposatzen da 1.560.839 euroko gastua egiteko baimena ematea; horietatik 925.000 euro izanen dira mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazteko jarduketak egiteko, eta beste 635.839 euro langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazteko jarduketak egiteko.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2022ko gastuen aurrekontutik 1.560.839 euroko gastua egiteko baimena kentzea, zeina “SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak” izeneko 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura egitea aurreikusita baitzegoen, langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izateko harik eta beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Dirulaguntza horien oinarri arautzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Gastua honela banatua zegoen:

• 925.000 euro, langile autonomoek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazten duten jarduketak egin ditzaten.

• 635.839 euro, mikroenpresek ekoizpena jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzea errazteko jaduketak egin ditzaten.

2. 1.560.839 euroko gastua baimentzea langile autonomoek eta mikroenpresek enpleguari eutsi ahal izateko harik eta beren negozioak digitalizaziorantz edo jasangarritasunerantz eta ekonomia berderantz eraldatzen dituzten bitartean. Dirulaguntza horien oinarri arautzaileak Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez onetsi ziren. Zenbateko hori 2022ko Gastuen Aurrekontuan “SEM, Langile autonomoentzako eta mikroenpresentzako lurralde proiektuak” izena duen 950001 96100 4709 241119 partidaren kargura ordainduko da (DDNS 616270 zenbakia), eta honela banatuko da:

• 925.000 euro, mikroenpresek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten dituzten jarduketak egin ditzaten.

• 635.839 euro, langile autonomoek ekoizpena digitalizaziorantz eraldatzea errazten dituzten jarduketak egin ditzaten.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 19an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2208371