124. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Maiatzaren 12ko 129/2022 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez onetsi zen Berako Udalaren eta Isidoro Fagoaga Berako Udal Musika Eskolaren Patronatuaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, eta 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an. Ebazpenean akats bat badela oharturik, zuzendu egin da horrela:

Bigarren puntuko 3. atalean (lanpostua, tronpetako irakaslea), “20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria” dioen tokian “20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria” behar du esan.

Beran, 2022ko ekainaren 14an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2208734