119. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdi publikoa, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen
behin betiko zerrenda

Lehendakaritzaren 2022ko ekainaren 7ko ebazpenaren bitartez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, familia-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialean (%81,20) betetzeko deialdirako. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2022ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 25ean.

Halaber, 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, argitaratu zen deialdian onartutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta hamar egun balioduneko epea eman zen alegazioak egin edo akatsak zuzentzeko.

Epe hori iragan baita alegaziorik egin gabe eta akatsik zuzendu gabe, bidezkoa da, deialdia arautzen duten oinarriei jarraituz, izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, familia-langilearen lanpostu bat lan-kontratu finkoarekin eta lanaldi partzialean betetzeko probak egiteko. Hona hemen:

–Onartuak:

AGUADO GARCÍA, INÉS BRAULIA

ÁLVAREZ SÁENZ, MARÍA PILAR

ARAMENDÍA SUBERVIOLA, AMAIA

DEL CAMPO HERNÁNDEZ, ENCARNACIÓN

FALCES SANCLEMENTE, NEREA

GASTÓN BLASCO, NOEMÍ

GONZÁLEZ ÁLVAREZ, MARÍA JOSÉ

GUTIÉRREZ HERNÁNDEZ, ANA BELEN

MATILLA CARMONA, ESTÍBALIZ

MEDEL SAN MILLÁN, CELIA

NESTAR MARTÍNEZ, SILVIA

PASCUAL VERGARA, SONIA

ROYO TORRES, ESPERANZA

SAINZ ZÚÑIGA, SARA

SANTOS VERANO, ANDREA

–Baztertuak:

JOAQUÍN SEDANO, MARÍA DEL MAR

Arrazoia: ez du aurkeztu deialdian eskatutako titulazioa.

Bigarrena.–Deialdiaren lehenengo ariketa ekainaren 20an, astelehena, izanen da, 10:00etan, Mendabiako Udaleko erabilera anitzeko gelan (Udaletxeko plaza, 1, Mendabia).

Hirugarrena.–Agintzea argitara dadila ebazpen hau, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udaletxeko iragarki-taulan eta Mankomunitatearen web-orrian.

Mendabian, 2022ko ekainaren 7an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2208420