115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIEN SALA

470/2019 prozedura arrunta

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 470/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, 2021eko martxoaren 31ko 102/2021 epaia eta horren 2021eko apirilaren 14ko argitze-autoa eman ziren, eta irmo geratu da ebazpena. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza eta argitze-autoaren epaitza, hitzez hitz:

102/2021 epaia.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Ana Irurita Díez de Ulzurrún andrea.

Iruñean, 2021eko martxoaren 31n.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian aipatutako magistratuek osatzen duten Administrazioarekiko Auzien Salak aztertu ditu urriaren 16ko 254/2019 Foru Dekretuaren aurka aurkeztutako 470/2019 errekurtsoaren autoak. Foru Dekretu hori 2019ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31koan, eta haren bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da. Alderdi hauek parte hartu dute: errekurtsogilea, GURELUR-Natur Ingurua Babesteko Nafarroako Funtsa, Uxua Arbizu Rezusta prokuradore andreak ordezkatua eta María José Gil Ibáñez abokatu andreak zuzendua, eta demandatua, Nafarroako Gobernua, bere aholkularitza juridikoak ordezkatua eta defendatua.

Epaitza:

Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Uxúa Arbizu Rezusta prokuradoreak jarria, Gurelur-Natur Ingurua Babesteko Nafarroako Funtsaren izenean eta hura ordezkatuz, urriaren 16ko 254/2019 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen baita, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen baita eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen baita. Administrazio demandatuak ordaindu behar ditu eragindako kostuak.”

102/2021 autoa.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea.–Magistratuak.–Antonio Sánchez Ibáñez jauna.–Ana Irurita Díez de Ulzurrún andrea.

Iruñean, 2021eko apirilaren 14an.

Epaitza:

Zuzendu egiten da 2021eko martxoaren 31ko 102/2021 epaia, epaitza honako hau izan dadin: “Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Uxúa Arbizu Rezusta prokuradoreak jarria, Gurelur-Natur Ingurua Babesteko Nafarroako Funtsaren izenean eta hura ordezkatuz, urriaren 16ko 254/2019 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen baita, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen baita eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen baita. Hortaz, deklaratzen da deuseza dela aipatu foru dekretua. Administrazio demandatuak ordaindu behar ditu eragindako kostuak.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107.2 artikuluan ezarritakoarekin.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.

Iragarkiaren kodea: J2207391