115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren 2023ko erregulazio-kanona onesteko proposamena

2022ko apirilaren 4an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Itoizko urtegiaren 2023ko erregulazio-kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,3495411066 euro ordainduko dituzte hektareako.

b) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,9476460034 euro ordainduko dituzte hektareako.

c) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,5457509001 euro ordainduko dituzte hektareako.

d) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,1438557969 euro ordainduko dituzte hektareako.

e) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,7419606936 euro ordainduko dituzte hektareako.

f) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,3400655903 euro ordainduko dituzte hektareako.

g) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,9381704871 euro ordainduko dituzte hektareako.

h) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio-sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 33,5362753838 euro ordainduko dituzte hektareako.

i) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,1343802806 euro ordainduko dituzte hektareako.

j) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 35,9286949708 euro ordainduko dituzte hektareako.

k) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2022ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 36,5267998675 euro ordainduko dituzte hektareako.

l) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2.5578170442 euro ordainduko dituzte hektareako.

m) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presa baino lehenagokoa badute, 2,1828721198 euro ordainduko dituzte hektareako.

n) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presaren ondokoa, 22,8819449911 euro ordainduko dituzte hektareako.

o) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa Itoizko presaren ondokoa badute, 14,9213278158 euro ordainduko dituzte hektareako.

p) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 31.614,98 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

q) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0091717316 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

r) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0121479352 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

s) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Aragoi ibaian Itoizko urtegia eraiki aurreko kontzesioa badute eta hango erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0030572439 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

t) Ebroko ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0030529822 euro ordainduko dituzte kWh-ko.

u) Nafarroako Ubidetik edo Aragoi ibaitik horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0258927197 euro/m³ ordainduko dituzte.

v) Aragoi ibaitik horniduretarako eta kontsumituz industriarako erabiltzeko ur-kontzesioa duten erabiltzaileek 0,0083642019 euro/m³ ordainduko dituzte.

w) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0022929329 euro ordainduko dituzte metro kubiko bakoitzeko.

x) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0007658765 euro ordainduko dituzte metro kubiko bakoitzeko.

y) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.731.240,37 euroko erregulazio-kanona ordainduko dio.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2022ko apirilaren 5ean.–Zuzendari teknikoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E2207638