115. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, oposizio bidez,
kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratuarekin (A maila eta euskarako nahitaezko C1 maila). Aldaketa eta behin-behineko helbide elektroniko berria

Aldaketa onestea deialdi honetan: deialdia, oposizio bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, Zizur Nagusiko Udaleko kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratuarekin (A maila eta euskarako nahitaezko C1 maila). Deialdia argitaratu zen 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an.

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa onestea deialdi honetan: deialdia, oposizio bidez izangaien zerrenda bat eratzeko, Zizur Nagusiko Udaleko kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanpostua betetzeko aldi baterako kontratuarekin (A maila eta euskarako nahitaezko C1 maila). Deialdia argitaratu zen 2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an. Hona hemen:

ERABAKITZEN DA:

1. Behin-behinekoz gaitzea honako helbidea hau, hasitako eta aipatutako hautapen-prozesuetako oinarrietako publizitate bide gisa: http://www.animsapamplona.es/zizur-mayor-zizur-nagusia/. Helbide horrek ordezkatuko du oinarrietan jasotakoa, alegia, “argitara emanen dira https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu egoitza elektronikoan eta Udalaren webgunean”. Mantenduko da, baina, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki-taulako publizitatea.

2. Aldatzea Zizur Nagusiko Udaleko kirol-koordinatzaile eta kirol-instalazioen kudeatzailearen lanposturako izangaien zerrenda eratzeko deialdia: “3. oinarria. Prozedura. Deialdiaren testu osoa eskura izanen da https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu helbidean eta Udalaren web-orrian”; eta 4. oinarria. Eskabideak. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztuko dira I. eranskineko ereduari jarraikiz eta erregistro telematikoaren bitartez (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/eu); honela:

“3. Oinarria. Prozedura. Deialdiaren testu osoa eskura izanen da Zizur Nagusiko Udalaren erregistroan (Erreniega parketa z.g.) eta udal web-orrian. Web-orria erabilgarri ez badago, behin-behinekoz argitaratuko da helbide honetan: http://www.animsapamplona.es/zizur-mayor-zizur-nagusia/,

eta

“Eskabideak Zizur Nagusiko Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Erreniega parkea, z.g.), edo urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea). Eskaera posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik eta Zizur Nagusiko Udaleko Erregistro Orokorrera igorri aurretik. Haietan, izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela oposizioan parte hartzeko baldintza guzti-guztiak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Eskabideak lotu beharko zaizkio deialdi honetan argitaratzen den ereduari (I. eranskina); hura Zizur Nagusiko Udalaren bulegoetan eskuratuko da”.

Oinarrien aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, 15 egun naturalekoa, aldaketa hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

3. Arestian aipatutako bide horiek guztiak mantenduko dira harik eta aipatutako gorabeherak ukitutako udal zerbitzu informatikoak normaltasunera itzuli arte.

Zizur Nagusian, 2022ko ekainaren 3an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2208302