114. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, 2022an dirulaguntzak emateko autokontsumorako instalazio fotovoltaikoetarako. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 630457.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/630457).

Xedea da prozedura garatzea dirulaguntzak emateko banakako ebaluazioaren araubidean, deialdi honetako B) atalean ageri diren jarduketak egiteko, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz.

Deialdi honetan aurreikusi ez den orotan, aplikatuko dira Dirulaguntzen ordenantza orokorrean ezarritako manuak. (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 17an).

Iruñean, 2022ko maiatzaren 31n.–Proiektu Estrategikoetako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzi ordezkaria, Fermín Alonso Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L2208234