112. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

71C/2022 EBAZPENA, maiatzaren 2koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31002805011981), erregistro honetan 2022ko martxoaren 17an sartu zena, enpresaburuen ordezkaritzak (ACP eta ANECOP) eta ordezkaritza sindikalaren zati batek (UGT eta CC.OO) 2022ko urtarrilaren 27an izenpetuta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 2an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Eraikuntzaren eta Herri Lanen Industria sektorearen hitzarmen kolektiboaren Batzorde Paritarioak hartutako akordioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2206306